Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Amaiari elkarrizketa
1. Txingudi ikastola Amaia Gorria Ameriketako Estatu Batuetara
joango da udaran. Han egingo duenari buruzko elkarrizketa hau egin
diogu:
-J (Jorge): Ameriketako zer herrira joango zara?
-A (Amaia): San Luis Obispora joango naiz, Californiara.
-J: Noiz joango zara?
-A: Udaran joango naiz, Uztalaren 3 tik Uztailaren 28ra.
-J: Zertara joan zara Californiara?
-A: Ingelesa ikasteko joango naiz,jendea ezagutzeko, hango kultura ezagutzeko eta
hemengoarekin konparatzeko. Gehien bat ongi pasatzeko eta disfrutatzeko joango naiz.
-J: Norekin joango zara?
-A: Bakarrik joango naiz hobeto pasatzeko eta han egongo naizen familia hobeto ezagutzeko.
Hemengo norbaitekin joango banintza ez nuke hangoei kasu asko egingo.
-J: Zein helbururekin itzuli nahi duzu?
-A: Ingeles mahai on batekin gustatuko litzaidake itzultzea, baina gehien bat hango kultura
eta pertsonen izaera ezagutu nahi ditut.
-J: Hango norbait ezagutzen duzu?
-A: Bai, neska bat ezagutzen dut, baino ez dut asko hitz egiten berarekin nire amonaren lagun
bat delako. Dena dela han egongo naizenean bere laguntzarik behar badut, laguntza eskatuko
diot.
-J: Joateko gogorik ba ahal duzu? Zergatik?
-A: Joateko gogo handiak dauzkat. Betidanik Ameriketara joan nahi izan dudalako.
-J: Han egotean hemengo zerbait faltan botako duzu?
-A: Bai, gehien bat familia eta lagunak faltan botako ditut.
-J: Hegazkinez joatea gustatzen zaizu?
-A: Asko gustatzen zait baino ikaragarri nekatzen dit. Baita ere asko gustatzen zait hegan
egiten ari naizen sentsazio hori.
Jorge De Freitas Maté