1. Aintzinako Egipto
Antzinako Egipto Nilo ibaiaren ibarrean
garatutako antzinako zibilizazioa zen, gaur
egun Egiptok hartzen duen eremuan gutxi
gora-behera. Zibilizazioa K. a. 3100 inguruan
sortu zen, Goi eta Behe Egipto politikoki
bateratzean lehenengo faraoiaren agindupean,
eta 3000 urtez iraun zuen. Bertako historia
garai egonkorretan banatzen da, Inperio edo
Erresuma izenekoak, garai ezegonkorrek
bananduak, Tarteko Aro izenekoak. Azken
inpeioaren ostean, zibilizazioa gainbehera lasai
baina jarraituan sartu zen, atzerritarrek
herrialdearen agintea hartuz. Faraoien
agintaldia K. a. 31ean amaitu zen ofizialki,
Erromatar Inperioak Egipto konkistatu eta probintzia bihurtu zuenean.
Politikaren antolaketa
Egiptoko erregeak faraoi-titulua
hartu zuen. Jainko-erregetzat
hartzen zuten, lurraren eta bertako
biztanleen jabea zen, eta, beraz,
bere esku zuen aginpide osoa.
Erregea zen aldetik, gobernatu
egiten zuen, hau da, legeak egin,
epaitu, lan hidraulikoak zuzendu eta
armada gidatzen zuen. Horrez gain
aginte ekonomiko handia zuen, zeren
eta nekazaritza guztiz kontrolatuz
gain kanpo-merkataritza zuzentzen
zuen.
Gobernatzeko zereginetan, goi-
funtzionarioak, eskribauak eta probintzia-gobernariak lagun zituen, eta horiei
nomarka esaten zitzaien.
2. Gizartearen antolaketa
Gizartean zenbait talde zeuden:
(1) Talde nagusian, faraoia eta bere familia ez ezik
gain, nobleak, apaizak eta eskribauak zeuden.
–Nobleak goi-funtzionarioak eta armadako ofizialak
ziren.
–Apaizek kultua egin eta tenpluetako jabetzak
administratzen zituzten.
–Eskribauak irakurtzen eta idazten zekiten ia-ia
bakarrak ziren eta horregatik faraoiaren aginduak
idazkietan jaso eta zergen eta jauregiko salgaien
kontuak eramaten zituzten.
(2) Langileen artean, gainerako petsona askeak
zeuden, hau da, nekazariak, eskulangileak eta merkatariak.
(3) Esklabuak, gerrako preso atzerritarrak, goi-mailako pertsonenak.
Ekonomia
–Nekazaritza ureztatua Egiptoko ekonomiaren
oinarria zen. Batez ere zerealak hazten ziren.
Lurrak faraoiarenak ziren baina nobleei eta
apaizea lagatzen zien zati bat.
Nekazariek zaintzen zituzten eta lan horretan
animaliek laguntzen zuten golde izeneko
erremintatik tiratzen. Gainera tenpluak eta
piramideak egiten eta ubideak mantentzen
lagundu behar zuten.
3. Erlijioa eta heriotza
Egiptoko biztanleak politestak ziren,
hau da, jainko asko zituzten. Jainkoek
gizakien eta animalien itxura zuten eta
tenpluetan bizi ohi ziren.
Hauek dira Egiptoko jainkorik
garrantzitsuenak: Amon-Ra, eguzkiaren
jainkoa; Anubis, baltsamatzaileen
zaindaria; Osiris, hilen jainkoa; Isis,
emakumeen ugalkortasunaren jainkosa;
Hator, maitasunaren, poztasunaren eta
musikaren jainkosa; eta Horus,
zeruaren jainkoa.
Egiptoarrekheriotzaren ostean bizitza
zegoela uste zuten, eta, beraz,
heriotza modu baikorean hartzen
zuten. Bizitza hori erdiesteko, bi
betekizun bete behar ziren: gorpua kontserbatzea, momifikazioaren bidez, eta
Osirisen epaiketa gainditzea. Proba horretan, Anubis hildakoaren bihotza eta
egiaren pluma balantza baten pisatuko ditu eta bizitzan zehar ez baditu
gezurrik esan eta ona izan bada, bihotza pisu gutxiago eukiko du eta bizitzara
bueltatuko da, bestela, munstroak jango du.
4. Kultura
Egiptoko kultura adierazen nagusiak
idazkera eta astronomia izan ziren.
–Idazkera K.a. 3250. urtetik aurrera
erabili zuten. Faraoien berri emateko
sortu zela pentsatzen da. Idazkera
mota hieroglifikoa zen:marrazkiak
erabiltzen ziren hitzak irudikatzeko.
Tenpluen eta hilobien hormetan
marrazki abstraktu asko egin ziren eta
papiroetan idazki ofizialak utzi
zituzten.
–Astronomiak egutegi nahiko zehatzak
sortu zituen, Niloren goraldiak aztertuz. Urtea goraldian hasten zen, eta 365
egunetan banatzen zen, lau hilabeteko hiru alditan banatuta.
Egiptoko artea
Egiptoarrek utzitako arte adierazpen geihenak jainkoekin zerikusia dute. Hori
dela eta erlijio-izaera dute.
–Arkitektura harria erabili zen materialtzat, zutabeak euskarritzat eta teilatu
lauak. Eraikinik aipagarrienak tamaina erraldoiko hilobiak eta tenpluak izan
ziren.
–Eskulturan jainkoak eta jainkosak eta goi-funtzionarioak irudikatu ziren;
irudiak oso zurrunak ziren, eta besoak gorputzera itsatsita zituzten.
–Pinturaren bidez tenpluen eta hilobien
barruko hormak erlijio-eszenekin edo
eguneroko jarduerekin apaintzen ziren.
Gizakiak agertzen direnean beti
perfilez agertzen ziren, inoiz ez
aurrez-aurre.