SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 10
2014/15 ikasturtea
Haur Hezkuntza Gradua
Eskola eta Curriculum Modulua
Martin, Nahia
Perez, Enara
Ramos, Jon Ander
Redondo, Leyre
GA2; 4. taldea
Aurkibidea
1-Sarrera_________________________________________________________2
2- Deskribapena___________________________________________________
3- Saioaren analisia
4- Lanaren balorazioa
5- Bibliografia
Sarrera
Lan honetarako bisitatu genuen eskola ''Dunboa'' ikastetxea da eta Irunen kokatuta dago.
Koheziketa hezkuntza sistema erabiltzen duen eskola publikoa da. Ikastetxe hau bi
eraikinetan zatituta dago; alde batetik, Haur Hezkuntzakoa (2 urtetik 3 urtera arte) eta
beste eraikinean, berriz, 4 urtetik 12 urtera arte. Gu Haur Hezkuntzako eraikinean soilik
egon ginen. Haur Hezkuntzako eraikinak bi solairu ditu; behekoan, bi urteko haurren
gelak, jangela, komunak, irakasleen bulegoa eta patio txiki bat daude. Goikoan, ordea, 3
urtekoen gelak, prikomotrizitate gela eta komunak daude. Eskola hau ez da oso handia,
gutxi gorabehera ertaina dela esan genezake. Gela bakoitzean 15-18 haur daude.
Aipatzekoa da eskola honen dibertsitatea, hots, etorkinek eta hemengo umeek elkarrekin
ikasten dute. Dunboa eskola beste Irungo eskolekin konparatzen badugu, esan dezakegu
2 urteko gela ugari dituela, beste eskolek ez dutelako 2 urteko gelarik edo pribatuak
direlako. Hala ere, 3 urteko gela begiratzen dugunean, haur kopurua asko murrizten da,
haur gehienak 3 urte dituztenean Txingudi Ikastolara joaten direlako. Ezagutu genituen
haurrak nazionalitate desberdinetakoak dira; portugesak, errumaniarrak, arabiarrak,
bertakoak, etab..
Deskribapena
Haur Hezkuntzako Dunboa ikastetxean 2015eko martxoaren 2 eta 3an egon ginen. Bi
urteko gelako irakasleak, Elena Jimenez, gure taldea bitan banatu zuen gure
presentziarekin umeek klasean arreta ez galtzeko.
2015eko martxoaren 2a, astelehenean, Leyre eta Enara joan ziren. Goizeko
bederatzietan geratu ziren irakaslearekin, baina haurrak bederatziak eta bederatziak eta
erdien arteko tartean iristen ziren. Haurrek alkandorak eta berokiak klasetik kanpoan
zeuden esekitokietan uzten zituzten. Denak iristen ziren bitartean, gelan zeudenak
aulkiak eta mahaiak zeuden txoko batean eseri ziren marrazteko.
Irakasleak bi orri desberdin zituen; batean, mutil baten aurpegiaren marrazkia agertzen
zen eta bestean, berriz, neska baten aurpegia azaltzen zen. Haurrek nahiago zuten orria
aukeratzen zuten eta margotzen hasten ziren. Mutilek neskaren aurpegia zuen orria
aukeratzen zutela eta neskek mutilaren aurpegia hautatzen zutela ohartu ginen.
Txoko horren ondoan, altzari bat zegoen kutxa ainitzekin; haur bakoitzak kutxa bat
zeukan bere izena eta argazkiarekin. Irakasleak aipatu zigun haur bakoitzak bere lana
kutxan sartzen zuela eta kontatu zigun kurtsoa osoa kostatu zitzaiola hori irakastea.
Orduan, marrazkia bukatu zutenean, haur bakoitzak egindako lana bere kutxan gorde
zuen, batzuetan irakaslearen laguntzarekin.
Gero, beste txoko batera joan ziren. Txoko hau tenperak erabiltzeko zen eta bakarrik bi
umeentzako lekua zegoen. Hortaz, bi haurrek lan egin ahal zuten eta hauek margotzen
ari ziren bitartean, besteek ilara batean haien txanda itxoiten zuten. Baina haurrak ezin
zirenez geldirik egon, irakasleak haurrek itxoiten zuten bitartean jolas libreko denbora
utzi zien. Tenperekin margotzen ari zirenak mantala jarri zuten arren irakaslearen
laguntzarekin, ume asko zikindu ziren.
Tenpera eta jolas librea bukatzerakoan, irakasleak haurrak borobilean eseri zituen
arduraduna aukeatzeko. Irakasleak arduradunari gomatxo bat jarri zion kamisetan. Gero,
haurrei trenean jartzeko agindu zien. Tren hau osatzeko, bata bestearen atzean jartzen
ziren eta aurrean zegoen umearen sorbaldara heltzen ziren. Arduraduna trenaren
makinista zen.
Hamar eta erdietan Ainara, prikomotrizitateko irakaslea, gelara etorri zen haurren bila
eta psikomotrizitateko gelara eraman zituen. Psikomotrizitateko gela bigarren solairuan
zegoenez kokatuta, haurrak eskaileretik igo behar ziren. Eskailerak igotzea abentura bat
izan zen haurrak laguntza behar zutelako ezin zirelako bakarrik igo, horregatik, paretan
zegoen barandara heldu behar ziren.
Psikomotrizitateko gelan, Ainarak haurrei zapatak kendu zizkien eta lurrean, borobil
batean eseri zituen. Bakoitzak bere burua aurkezteko, abesti bat kantatu zuten eta
psikomotrizitateko gelaren arau nagusia errepikatu zuten: norberari eta besteei minik ez
egitea. Ondoren, haurrak koltxonetaz egindako horma bat bota zuten eta irakasleak
gidatuta jolasten hasi ziren.
Bi urtetako psikomotrizitateko saioetan jolas librea nagusitzen zen. Beraz, bakoitza bere
kabuz hasi zen jolasten. Hala ere, irakasleak saltoak eta txilinbueltak egiten laguntzen
zien. Ainarak kolorezko zapiez betetako kutxa bat atera zuen jolas sinbolikoa
sustatzeko.
Beranduago, irakasleak koltxonetak erabiliz, zubi bat eraiki zuen haurrak azpitik
pasatzeko eta pasatzen ziren bitartean abesti bat kantatzen zuen. Abestia ''harrapatuko
zaitut'' zatira iristen zenean, irakasleak haur bat besoetan hartzen zuen.
Saioa bukatzeko, berriro borobil batean eseri ziren untxiaren abestia kantatzeko eta
marrazteko, umeak lasai zintezen.
Elenaren gelara bueltatzean, haurrak arbelaren txokora abiatu ziren eta borobilean eseri
ziren zerrenda pasatzeko eta hamaiketakoa jateko. Borobilan haur bakoitza leku zehatz
bat zeukan. Kurtsoaren hasieran, umeek paperezko borobil batzuk apaindu eta
pertsonalizatu zituzten. Irakasleak orri horiek plastifikatu eta lurrean itsatsi zituen.
Horrela, haur bakoitza beti leku berean esertzen zen. Txoko hau arbelaren ondoan
aurkitzen zen. Denak borobilean zeudenean, gelako arduradunak janaria (gailetak,
fruituak eta ogizko txirulak) gelakideen artean banatu zuen.
Beranduago, zerrenda pasatu zuten eta jarduera hau egiteko, horman zeuden bi poster
erabiltzen zituzten; poster bat etxea errepresentatzen zuen eta bestea eskola. Paretan tren
bat zegoen ere. Tren honetan astearen egunak agertzen ziren eta trenaren hasieran,
makinistaren lekuan, egun horretako arduradunaren argazkia jarri zuten.
Hamaiketakoa bukatzerakoan, irakasleak gorputz eskema irakatsi zien aurpegiaren irudi
bat erabiliz.
Asteleheneko klasearekin bukatzeko, abesti batzuk (''sorgina pirulina'', untxiaren
abestia, ''pintxo pintxo'', etab...) kantatu zituzten eta patiora atera ziren.
Hurrengo egunean, 2015eko martxoaren 3a, asteartean, Jon eta Nahia joan ziren
behaketa egitera. Bigarren eguna lehengoaren antzekoa izan zen eta horregatik asko
laburbilduko dugu.
Astelehenea eta asteartearen artean lehenengo desberdintasuna hau izan zen; ordutegia.
Bederatzietatik hamarrak arte haurrek kolorezko orriekin ‘collage’ bat egin zuten.
Jarduera honek haurrak nekatu arte iraundu zuen. Ikasleak nekatuak sentitzen zirenean
jolas librean hasten ziren. Lau haur jolas librean ari ziren gelako txoko batean eta
momentu batean, gatazka bat sortu zen. Lau haurrek saskibaloiko saski batera pilotak
botatzen ari ziren baina haur bakoitzak pilota bat eduki beharrean, haur batek pilota
guztiak hartu zituen. Hori dela eta lauak haserretu ziren eta irakasleak borrokarik ez
sortzeko, haurrak banandu zituen eta pilota guztiak zituen umeari pilotak hartu zizkion,
besteei banatzeko.
Jolas librea bukatzean, lehenengo egunean bezala, arbelaren ondoan zegoen txokoan
eseri ziren, arduradun bat hautatu zuten eta zerrenda pasa zuten.
Borobilatik ateratzean, patiora joan ziren eta hor jolasten aritu ziren. Patioaren
bukatzeran berriz ere klasera bueltatu ziren eta borobilean eseri ziren hamaiketakoa
jateko.
Ondoren, komunaren txanda zen. Psikomotrizitate gelara igo baino lehen, komunera
joateko gogoa zeukatenak komunera joan ziren. Astelehenean bezala, prikomotrizitate
gelara igotzeko, trenean jarri ziren bata bestearen atzean eta sorbaldatik helduta.
Psikomotrizitateko saioa astelehenekoa bezala izan zen; haurrak jolas librean aritu ziren.
Saioaren bukaeran ‘Pintxo-pintxo’, 'Sorgina pirulina’ eta ‘Zapito untxia’ kantuak abestu
zituzten. Psikomotrizitateko saioa ordu bat eta erdi iraundu zuen eta haurrek
psikomotrizitateko gelatik atera baino lehen, dena txukun txukun utzi zuten, bazkaldu
eta gero beste klase batek etorri behar zelako siesta egitera. Gelatik atera zirenean,
irakasleak haurrak bi taldetan banatu zituen; etxean jaten zutenak eta jangelan geratzen
zirenak. Etxean jaten zuten haurrak patioan geratu ziren haien gurasoen zain eta
bitartean berokiak jantzi zituzten.
Honela bukatu zen gure behaketa Dunboa ikastetxeko 2 urteko gelan.
Saioaren analisia
Atal honetan nabarmendu ditugun ikaskuntza-irakaskuntza ereduak, ezagutza motak,
metodologia eta ebaluazio irizpideak azalduko dizkizuegu.
Lehenik eta behin marrazketa eta ‘collage’-aren denboran zein den ikaslearen rola
azalduko dugu. Rol hau indibiduala, pasiboa eta hartailearena da. Irakasleak azalpen
gidatuak erabiltzen ditu haurrek lana egin dezaten. Irakaslearen rola instruktorearena eta
behatzailearena da: haurrek zer eta nola egiten duten begiratzen du. Elkarrerakintza
didaktikoari dagokionez, imitazioa nabarmen dezakegu; haurrek, gelara sartzen
direnean, besteak zer egiten ari diren begiratzen dute eta kopiatzen diete.
Bigarrenik, irakasleak erabilitako metodologiari buruz hitz egingo dugu. Irakasleak
proposatu duen jarduera, marrazketa eta ‘collage’-a kasu honetan, jarduera finkoa,
banakoa eta pasiboki hartu beharrekoa da. Espazioa mahaietako txokoan kokatzen da.
Denbora moldakorra eta pertsonalizatua dago; haur bakoitzak behar duen denbora
errespetatzen da, ez zaio denbora mugaturik jartzen. Haurrek lana banaka egiten dute
nahiz eta denak mahai berean eserita dauden. Ekintza hau lantzeko erabiltzen den
materiala plastikazkoa da. Ebaluazioko irizpideak kualititatiboak eta jarraituak dira;
umeek ez dute nota zehatzik baina irakasleak haien lanaren eta trebetasunaren garapena
ikusten du eta kontuan hartzen du.
Hirugarrenik, jarduera honetan haurren portaera eta irakaslearen erantzunak garatuko
ditugu. Momentu batean, haur batek marrazkia bukatu zuenean, nahitaz mahaia margotu
zuen. Horren ondorioz, irakasleak ahozko errieta egin zion mahaia zikintzeagatik.
Irakaslearen erantzunaren teknika praxis positiboa izan zen; haurrari mahaia garbitzea
agindu ziolako.
Ekintza honetan kurrikulum irekia ikus dezakegu, haurraren garapen kognitiboa eta
artistikoa estimulatzen du ez zaiolako mugatzen jarduera honetan pasatzen duen
denbora. Aktibitate honi esker, umeek priskomotrizitate fina eta trebetasun artistikoa
garatzen dute.
Aipatuko dugun hurrengo jarduera jolas librea da. Ekintza honetan ikaslea oso aktiboa
da. Bestalde, ikasleak era aske batean jolasten dira eta haien arteko elkarrekintza
agertzen da. Irakaslearen rola emailea eta elkar eraikitzailea da haurrekin jolasten
delako eta jolas batzuk sortzen edo sustatzen dituelako. Irakasleak talde dinamika,
sariak eta zigorrak erabiltzen ditu irakasteko. Jolas librean, irakasleak rola sortzailea
dauka haurrentzat jokoak sortzen dituelako. Bestalde, ikasleen erantzunen zuzentzailea
da; horrela, haur batek beste bati jostailua kentzen badio, adibidez, irakasleak haurraren
portaera zuzenduko du.
Jolas librean, ikasleen arteko elkarrerakintzari esker, informazio trukaketa sustatzen da.
Adibidez, haur batek jolas baten arauak ez badakizki, beste haur batek azalduko dizkio.
Taldean jolasten direnez, lankidetza lantzen da eta haien arteko harremana sustatzen da.
Kurrikulumari dagokionez, esan dezakegu ekintza honetan kurrikuluma ezkutua dela
haurrek praktikaren bitartez ikasten dutelako. Jolasari esker haurrek elkar bizitzaren
arauak, baloreak partekatzen eta moralari loturiko ikaskuntzak ezagutzen eta
barneratzen dituzte. Gela barruan ez dago espazio finkaturik, jolas librean gelako txoko
guztietan dabiltzalako. Proposaturiko jarduerak taldekoak dira. Denboraren
antolakuntza erdi-egituratua dago jolas librean ezin delako ordutegi zehatz bat finkatu,
baina jolastea momentu batean bukatzen da beste ekintza batera pasatzeko. Haurren
norabidea aztertzen badugu, zirkulazio askea nagusitzen dela nabarmendu ahal
dezakegu. Ekintza honetarako erabiltzen diren materialak hurrengo hauek dira:
eraikuntzako materialak (jostailu desberdinak: panpinak, puzzleak, telefonoak, etab.) eta
material sinbolikoa (zapiak, arropa, mozorroak, etab…). Ebaluazioan erabilitako
instrumentua behaketa da. Bestalde, irizpideak kualitatiboak eta jarraituak dira.
Aztertuko dugun hurrengo ekintza psikomotrizitatearen saioa da. Jarduera honetan
umeek modu aktibo eta aske batean ikasten dute; bakarka daude espazioan eta etengabe
mugitzen dira. Bestalde, elkarrekintzan dabiltza beste kideekin.
Psikomotrizitatearen saioan, ikaslearen rola elkar eraikitzailea da. Irakasleak talde
dinamika sustatzen du eta esperimentazioaren bidez irakasten du. Adibidez, uztailak
banatu zituen haurren artean eta jolas desberdinak proposatu zizkien. Psikomotrizitateko
saioan irakasleak rol desberdinak ditu. Alde batetik, haurrak gidatzen ditu eta beste alde
batetik, sortzailea eta erantzunen zuzentzailea da. Ikasleen arteko elkarrerakintzan
lankidetza eta imitazioa ikusi ahal dezakegu. Saio honekin jarrerazko ezagutzak
sustatzen dira: bai baloreak (talde lana lantzea eta partekatzea) eta bai elkarbizitzako
arauak (besteak errespetatzea eta ez jotzea)
Kurrikulum-ari begiratuz gero irekia dela esan dezakegu, pautak eta arauak irakasleak
jartzen dituelako.
Psikomotrizitate gelan proposatzen diren jarduerak irekiak, aldakorrak, taldekoak eta
kanpotik bultzaturikoak dira, irakaslea ekintza batzuetan haurrekin jolasten delako eta
jolas desberdinak proposatzen dituelako. Gelaren barruan espazioa ez dago mugatua,
haurrak modu askean mugitzen direlako.
Saio honetako egitura malgua eta moldakorra da, jolas librea nagusitzen delako baina
irakasleak klase hasieran eta bukaeran tarte bat uzten du. Klase hasieran, irakasleak
haurrei zapatak kentzen zizkien eta borobilean esertzen zituen abesti batzuk kantatzeko;
klase bukaeran, berriz, tarte bat uzten zien haurrei zapatak janzteko eta lurrean eserita
margotzeko. Haurrak banaka ibiltzen ziren nahiz eta momentu batzuetan elkarrekin
jolasten ziren. Zirkulazio askea gailentzen zen.
Psikomotrizitateko gelan erabiltzen diren materialak eraikuntzazkoak, sinbolikoak eta
plastikazkoak dira: espazioan forma ezberdinetako koltxonetak (zubiak, dorreak, etxeak
eta gazteluak eraikitzeko), panpinak, txirrista, mozorroak, zapiak, baloiak, kulunka,
bolazko igerilekua, uztaiak, lur biguna, zerriak, etab... daude.
Jarduera honetan ebaluazioa kualitatiboa, sumatiboa eta jarraitua da irakasleak ez
dituelako notak jartzen baina haurraren garapena eta hobekuntza nabaritzen du eta
kontuan hartzen ditu.
Psikomotrizate saioaren ondoren, klasera bueltatzerakoan borobilean eseri ziren eta
zerrenda pasatu zuten. Irakasleak zerrenda pasatzean teknika kooperatiboa erabili zuen.
Teknika honen bidez ikasle guztiek parte hartzen dute zerrenda pasatzerakoan. Klasera
etorri diren haurrek bere izena eskolan jartzen dute eta klasera falta direnen izenak
etxean jartzen dituzte.
Aurpegi atalak ikas zitzaten irakasleak haurrei ariketa bat proposatu zien. Irakasleak
aurpegi atalak marraztuak zeuden kartoizko marrazki bat hartu zuen eta sudurra, begiak,
ahoa, etab.. lurrean utzi zituen. Egun horretako arduradunak aurpegia osatu behar izan
zuen, aurpegiko zein atal zen esaten zuen bitartean. Klaseko tarte honetan, irakasleak
kurrikulum irekia erabiltzen du, haurren garapena eta ezagutzak sustatzeko.
Analisiarekin bukatzeko, Elena irakasleak gelan erabiltzen duen hezkuntzaren teoria
psikologikoa azalduko dugu. Irakasle hau kognitibista teoriaren barruan, konstruktibista
da. Zehazteko, Piageten kognitibismoaren teoria aplikatzen du; hau da, ezagupenaren
iturria, gidaria, baita jardueren antolatzailea ere da; ikasleen ideiak, pentsamenduak eta
kontzeptuak kontuan hartzen dituelako. Hala ere Elena oso behatzailea denez esan
dezakegu konduktista ere dela.
Lanaren balorazioa
Bakarrik bi eguneko behaketa egin genuenez, ez genuen lanbide honen alde negatiborik
edo arazorik nabaritu. Bestalde, alde positiboa bere osotasunean ikusi genuen. Adibidez,
klaseak eta denbora nola antolatzen diren ikusi genuen. Halaber, haurren ezaugarriak,
portaera eta haien behar errealak zeintzuk diren ikusi genituen. Honi esker zein den
irakaslearen papera eta irakasle baten lehentasunak ezagutu ditugu.
Lan honi esker, Haur Hezkuntzako unibertsitateko lehenengo ikasturtean praktikei
garrantzi handiagoa eman behar zaiela konturatu gara praktikek asko motibatzen
gaituztelako. Lehenengo urtean soilik teoria ikasten dugunez, kurtsoa astuna egiten
zaigu. Horregatik, lan hau, hots, benetako gela batera joatea, asko gustatu eta
beharrezkoa iruditu zaigu. Egoera hau ikusita, lehenengo urtean praktika gehiago jarriko
genituzke.
Bestalde, txikitatik egon garenez eskolarizatuak, beti ikaslearen ikuspuntutik ikusi dugu
eskolaren funtzionamendua eta antolakuntza baina behaketa honi esker irakaslearen
benetazko rola ezagutu dugu eta eskola irakasle baten ikuspuntutik ikusi dugu. Soilik bi
egun egon arren, haurrek gauza asko irakatsi dizkigute. Gainera, konturatu ginen bi
urteko haurrak oso indibidualak direla; ez dira elkarrekin jolasten, banaka jolastea
nahiago dute. Gai honi buruz Elenak aipatu ziguna azalduko dizuegu. Irakasle honek
kontatu zigun ikasturtearen hasieran haurrak ez zekitela jolasten eta berari asko
gustatzen zaiola kurtsoaren zehar haurren garapena aztertzea. Baina Elenak esan zigun
ere lanbide hau oso neketsua dela eta pixka bat zahartzen zarenean motibazioa eta
indarra galtzen joaten zarela.
Gure balorazio laburbiltzeko, asko gustatu zaigu behaketa hau egitea eta hurrengo
urtean praktikak hasteko gogo handia daukagu. Asko motibatu gaitu txikiekin benetako
gela batean egotea, Bukatzeko, asko ikasi dugun teoria praktikara pasatzerakoan eta
haurren erreakzioak eta portaerak ikustean.
Bibliografia
Gil Molina, P. (2013). ''Hezkuntzaren Psikologia: teoria eta praktika''. UPV/EHU.
Interneteko webguneak
Didaktikazko kurrikulumak:
http://didacticaabf.blogspot.fr/2011/10/didactica-general-y-especial-o.html
Dunboa ikastetxearen blog-a:
http://dunboalhi.blogspot.fr/

Mais conteúdo relacionado

Destaque

Gelako programazioa power point
Gelako programazioa  power pointGelako programazioa  power point
Gelako programazioa power pointUrolatarrak
 
Didaktikako aurkezpena (metodologia)
Didaktikako aurkezpena (metodologia)Didaktikako aurkezpena (metodologia)
Didaktikako aurkezpena (metodologia)Urolatarrak
 
Gelako programazioa - ANIMALI TXIKIAK
Gelako programazioa - ANIMALI TXIKIAKGelako programazioa - ANIMALI TXIKIAK
Gelako programazioa - ANIMALI TXIKIAKUrolatarrak
 
Papirofexia
PapirofexiaPapirofexia
Papirofexiaacanper
 
Sukaldeko errezetak
Sukaldeko errezetakSukaldeko errezetak
Sukaldeko errezetakJoseph
 
Gelako Errezetak
Gelako ErrezetakGelako Errezetak
Gelako ErrezetakJoseph
 
EUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapenaEUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapenaidoialariz
 
Atlantic Remnants of DOLLY Wind Speed Probabilities Number 8
Atlantic Remnants of DOLLY Wind Speed Probabilities Number 8Atlantic Remnants of DOLLY Wind Speed Probabilities Number 8
Atlantic Remnants of DOLLY Wind Speed Probabilities Number 8newsmiami
 
T-Lessons_from_the_Trenches-_quality_digest_article
T-Lessons_from_the_Trenches-_quality_digest_articleT-Lessons_from_the_Trenches-_quality_digest_article
T-Lessons_from_the_Trenches-_quality_digest_articleDerrell James
 
IPCC 2014_Polar Regions_WGIIAR5
IPCC 2014_Polar Regions_WGIIAR5IPCC 2014_Polar Regions_WGIIAR5
IPCC 2014_Polar Regions_WGIIAR5Rik Van Bogaert
 
NHC Atlantic Outlook
NHC Atlantic OutlookNHC Atlantic Outlook
NHC Atlantic Outlooknewsmiami
 
98 c+ specification- www.ttbvs.com
98 c+ specification- www.ttbvs.com98 c+ specification- www.ttbvs.com
98 c+ specification- www.ttbvs.comTTBVS
 
Ga ma32 cc4-specification- www.ttbvs.com
Ga ma32 cc4-specification- www.ttbvs.comGa ma32 cc4-specification- www.ttbvs.com
Ga ma32 cc4-specification- www.ttbvs.comTTBVS
 
Tc ub104 hd-specification- www.ttbvs.com
Tc ub104 hd-specification- www.ttbvs.comTc ub104 hd-specification- www.ttbvs.com
Tc ub104 hd-specification- www.ttbvs.comTTBVS
 
St6000 gf2t specification-www.ttbvs.com
St6000 gf2t specification-www.ttbvs.comSt6000 gf2t specification-www.ttbvs.com
St6000 gf2t specification-www.ttbvs.comTTBVS
 
Imagination Lab Norwood
Imagination Lab NorwoodImagination Lab Norwood
Imagination Lab NorwoodAmy Cattrell
 

Destaque (20)

Gelako programazioa power point
Gelako programazioa  power pointGelako programazioa  power point
Gelako programazioa power point
 
Gelako programazioa
Gelako programazioaGelako programazioa
Gelako programazioa
 
Didaktikako aurkezpena (metodologia)
Didaktikako aurkezpena (metodologia)Didaktikako aurkezpena (metodologia)
Didaktikako aurkezpena (metodologia)
 
Gelako programazioa - ANIMALI TXIKIAK
Gelako programazioa - ANIMALI TXIKIAKGelako programazioa - ANIMALI TXIKIAK
Gelako programazioa - ANIMALI TXIKIAK
 
Papirofexia
PapirofexiaPapirofexia
Papirofexia
 
Sukaldeko errezetak
Sukaldeko errezetakSukaldeko errezetak
Sukaldeko errezetak
 
Gelako Errezetak
Gelako ErrezetakGelako Errezetak
Gelako Errezetak
 
Makinak
MakinakMakinak
Makinak
 
EUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapenaEUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapena
 
CV - TA Kilian2
CV - TA Kilian2CV - TA Kilian2
CV - TA Kilian2
 
Trabajo de tics slider share
Trabajo de tics slider share Trabajo de tics slider share
Trabajo de tics slider share
 
Atlantic Remnants of DOLLY Wind Speed Probabilities Number 8
Atlantic Remnants of DOLLY Wind Speed Probabilities Number 8Atlantic Remnants of DOLLY Wind Speed Probabilities Number 8
Atlantic Remnants of DOLLY Wind Speed Probabilities Number 8
 
T-Lessons_from_the_Trenches-_quality_digest_article
T-Lessons_from_the_Trenches-_quality_digest_articleT-Lessons_from_the_Trenches-_quality_digest_article
T-Lessons_from_the_Trenches-_quality_digest_article
 
IPCC 2014_Polar Regions_WGIIAR5
IPCC 2014_Polar Regions_WGIIAR5IPCC 2014_Polar Regions_WGIIAR5
IPCC 2014_Polar Regions_WGIIAR5
 
NHC Atlantic Outlook
NHC Atlantic OutlookNHC Atlantic Outlook
NHC Atlantic Outlook
 
98 c+ specification- www.ttbvs.com
98 c+ specification- www.ttbvs.com98 c+ specification- www.ttbvs.com
98 c+ specification- www.ttbvs.com
 
Ga ma32 cc4-specification- www.ttbvs.com
Ga ma32 cc4-specification- www.ttbvs.comGa ma32 cc4-specification- www.ttbvs.com
Ga ma32 cc4-specification- www.ttbvs.com
 
Tc ub104 hd-specification- www.ttbvs.com
Tc ub104 hd-specification- www.ttbvs.comTc ub104 hd-specification- www.ttbvs.com
Tc ub104 hd-specification- www.ttbvs.com
 
St6000 gf2t specification-www.ttbvs.com
St6000 gf2t specification-www.ttbvs.comSt6000 gf2t specification-www.ttbvs.com
St6000 gf2t specification-www.ttbvs.com
 
Imagination Lab Norwood
Imagination Lab NorwoodImagination Lab Norwood
Imagination Lab Norwood
 

Semelhante a Modular

Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia CrespoDramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespoamaialantziego
 
Lh alderaketa
Lh alderaketaLh alderaketa
Lh alderaketaXingola
 
Arte Hezkuntza ikastolan
Arte Hezkuntza ikastolanArte Hezkuntza ikastolan
Arte Hezkuntza ikastolanleire04
 
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka92939394
 
XXI Mendeko Eskolak (Nagore, Esti, Nagore)Uribe Kosta BHI
XXI Mendeko Eskolak (Nagore, Esti, Nagore)Uribe Kosta BHIXXI Mendeko Eskolak (Nagore, Esti, Nagore)Uribe Kosta BHI
XXI Mendeko Eskolak (Nagore, Esti, Nagore)Uribe Kosta BHIadela
 
Banakako kontakizuna
Banakako kontakizunaBanakako kontakizuna
Banakako kontakizunaEtiopiaUtopia
 
Egunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketaEgunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketazipriztin5b
 
Gurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakGurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakleire6
 
Matematika lantzeko jarduerak
Matematika lantzeko jarduerakMatematika lantzeko jarduerak
Matematika lantzeko jarduerakAissaCampos
 
Udazkena eta matematika
Udazkena eta matematikaUdazkena eta matematika
Udazkena eta matematikaLarafd
 
Udazkenarekin jolasten eta ikasten
Udazkenarekin jolasten eta ikastenUdazkenarekin jolasten eta ikasten
Udazkenarekin jolasten eta ikastenArrixe
 
Power point udazkena
Power point udazkenaPower point udazkena
Power point udazkena18haizetxu
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEdurne M. Arrese
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 

Semelhante a Modular (20)

Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia CrespoDramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
 
Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10
 
Esku hartzea
Esku hartzeaEsku hartzea
Esku hartzea
 
Lh alderaketa
Lh alderaketaLh alderaketa
Lh alderaketa
 
01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak
 
Arte Hezkuntza ikastolan
Arte Hezkuntza ikastolanArte Hezkuntza ikastolan
Arte Hezkuntza ikastolan
 
Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur HezkuntzaHitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
 
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka2. sarrea  lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
2. sarrea lehen hezkuntzako oroitzapenen gogoeta taldeka
 
XXI Mendeko Eskolak (Nagore, Esti, Nagore)Uribe Kosta BHI
XXI Mendeko Eskolak (Nagore, Esti, Nagore)Uribe Kosta BHIXXI Mendeko Eskolak (Nagore, Esti, Nagore)Uribe Kosta BHI
XXI Mendeko Eskolak (Nagore, Esti, Nagore)Uribe Kosta BHI
 
Banakako kontakizuna
Banakako kontakizunaBanakako kontakizuna
Banakako kontakizuna
 
Egunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketaEgunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketa
 
Gurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakGurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperak
 
Eskolara buelta
Eskolara bueltaEskolara buelta
Eskolara buelta
 
Matematika lantzeko jarduerak
Matematika lantzeko jarduerakMatematika lantzeko jarduerak
Matematika lantzeko jarduerak
 
Udazkena eta matematika
Udazkena eta matematikaUdazkena eta matematika
Udazkena eta matematika
 
Udazkenarekin jolasten eta ikasten
Udazkenarekin jolasten eta ikastenUdazkenarekin jolasten eta ikasten
Udazkenarekin jolasten eta ikasten
 
Power point udazkena
Power point udazkenaPower point udazkena
Power point udazkena
 
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.asteaEgunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.astea
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iii
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 

Modular

  • 1. 2014/15 ikasturtea Haur Hezkuntza Gradua Eskola eta Curriculum Modulua Martin, Nahia Perez, Enara Ramos, Jon Ander Redondo, Leyre GA2; 4. taldea Aurkibidea
  • 2. 1-Sarrera_________________________________________________________2 2- Deskribapena___________________________________________________ 3- Saioaren analisia 4- Lanaren balorazioa 5- Bibliografia Sarrera Lan honetarako bisitatu genuen eskola ''Dunboa'' ikastetxea da eta Irunen kokatuta dago. Koheziketa hezkuntza sistema erabiltzen duen eskola publikoa da. Ikastetxe hau bi
  • 3. eraikinetan zatituta dago; alde batetik, Haur Hezkuntzakoa (2 urtetik 3 urtera arte) eta beste eraikinean, berriz, 4 urtetik 12 urtera arte. Gu Haur Hezkuntzako eraikinean soilik egon ginen. Haur Hezkuntzako eraikinak bi solairu ditu; behekoan, bi urteko haurren gelak, jangela, komunak, irakasleen bulegoa eta patio txiki bat daude. Goikoan, ordea, 3 urtekoen gelak, prikomotrizitate gela eta komunak daude. Eskola hau ez da oso handia, gutxi gorabehera ertaina dela esan genezake. Gela bakoitzean 15-18 haur daude. Aipatzekoa da eskola honen dibertsitatea, hots, etorkinek eta hemengo umeek elkarrekin ikasten dute. Dunboa eskola beste Irungo eskolekin konparatzen badugu, esan dezakegu 2 urteko gela ugari dituela, beste eskolek ez dutelako 2 urteko gelarik edo pribatuak direlako. Hala ere, 3 urteko gela begiratzen dugunean, haur kopurua asko murrizten da, haur gehienak 3 urte dituztenean Txingudi Ikastolara joaten direlako. Ezagutu genituen haurrak nazionalitate desberdinetakoak dira; portugesak, errumaniarrak, arabiarrak, bertakoak, etab.. Deskribapena Haur Hezkuntzako Dunboa ikastetxean 2015eko martxoaren 2 eta 3an egon ginen. Bi urteko gelako irakasleak, Elena Jimenez, gure taldea bitan banatu zuen gure presentziarekin umeek klasean arreta ez galtzeko.
  • 4. 2015eko martxoaren 2a, astelehenean, Leyre eta Enara joan ziren. Goizeko bederatzietan geratu ziren irakaslearekin, baina haurrak bederatziak eta bederatziak eta erdien arteko tartean iristen ziren. Haurrek alkandorak eta berokiak klasetik kanpoan zeuden esekitokietan uzten zituzten. Denak iristen ziren bitartean, gelan zeudenak aulkiak eta mahaiak zeuden txoko batean eseri ziren marrazteko. Irakasleak bi orri desberdin zituen; batean, mutil baten aurpegiaren marrazkia agertzen zen eta bestean, berriz, neska baten aurpegia azaltzen zen. Haurrek nahiago zuten orria aukeratzen zuten eta margotzen hasten ziren. Mutilek neskaren aurpegia zuen orria aukeratzen zutela eta neskek mutilaren aurpegia hautatzen zutela ohartu ginen. Txoko horren ondoan, altzari bat zegoen kutxa ainitzekin; haur bakoitzak kutxa bat zeukan bere izena eta argazkiarekin. Irakasleak aipatu zigun haur bakoitzak bere lana kutxan sartzen zuela eta kontatu zigun kurtsoa osoa kostatu zitzaiola hori irakastea. Orduan, marrazkia bukatu zutenean, haur bakoitzak egindako lana bere kutxan gorde zuen, batzuetan irakaslearen laguntzarekin. Gero, beste txoko batera joan ziren. Txoko hau tenperak erabiltzeko zen eta bakarrik bi umeentzako lekua zegoen. Hortaz, bi haurrek lan egin ahal zuten eta hauek margotzen ari ziren bitartean, besteek ilara batean haien txanda itxoiten zuten. Baina haurrak ezin zirenez geldirik egon, irakasleak haurrek itxoiten zuten bitartean jolas libreko denbora utzi zien. Tenperekin margotzen ari zirenak mantala jarri zuten arren irakaslearen laguntzarekin, ume asko zikindu ziren. Tenpera eta jolas librea bukatzerakoan, irakasleak haurrak borobilean eseri zituen arduraduna aukeatzeko. Irakasleak arduradunari gomatxo bat jarri zion kamisetan. Gero, haurrei trenean jartzeko agindu zien. Tren hau osatzeko, bata bestearen atzean jartzen ziren eta aurrean zegoen umearen sorbaldara heltzen ziren. Arduraduna trenaren makinista zen. Hamar eta erdietan Ainara, prikomotrizitateko irakaslea, gelara etorri zen haurren bila eta psikomotrizitateko gelara eraman zituen. Psikomotrizitateko gela bigarren solairuan zegoenez kokatuta, haurrak eskaileretik igo behar ziren. Eskailerak igotzea abentura bat izan zen haurrak laguntza behar zutelako ezin zirelako bakarrik igo, horregatik, paretan zegoen barandara heldu behar ziren. Psikomotrizitateko gelan, Ainarak haurrei zapatak kendu zizkien eta lurrean, borobil batean eseri zituen. Bakoitzak bere burua aurkezteko, abesti bat kantatu zuten eta psikomotrizitateko gelaren arau nagusia errepikatu zuten: norberari eta besteei minik ez egitea. Ondoren, haurrak koltxonetaz egindako horma bat bota zuten eta irakasleak gidatuta jolasten hasi ziren. Bi urtetako psikomotrizitateko saioetan jolas librea nagusitzen zen. Beraz, bakoitza bere kabuz hasi zen jolasten. Hala ere, irakasleak saltoak eta txilinbueltak egiten laguntzen zien. Ainarak kolorezko zapiez betetako kutxa bat atera zuen jolas sinbolikoa sustatzeko. Beranduago, irakasleak koltxonetak erabiliz, zubi bat eraiki zuen haurrak azpitik pasatzeko eta pasatzen ziren bitartean abesti bat kantatzen zuen. Abestia ''harrapatuko zaitut'' zatira iristen zenean, irakasleak haur bat besoetan hartzen zuen.
  • 5. Saioa bukatzeko, berriro borobil batean eseri ziren untxiaren abestia kantatzeko eta marrazteko, umeak lasai zintezen. Elenaren gelara bueltatzean, haurrak arbelaren txokora abiatu ziren eta borobilean eseri ziren zerrenda pasatzeko eta hamaiketakoa jateko. Borobilan haur bakoitza leku zehatz bat zeukan. Kurtsoaren hasieran, umeek paperezko borobil batzuk apaindu eta pertsonalizatu zituzten. Irakasleak orri horiek plastifikatu eta lurrean itsatsi zituen. Horrela, haur bakoitza beti leku berean esertzen zen. Txoko hau arbelaren ondoan aurkitzen zen. Denak borobilean zeudenean, gelako arduradunak janaria (gailetak, fruituak eta ogizko txirulak) gelakideen artean banatu zuen. Beranduago, zerrenda pasatu zuten eta jarduera hau egiteko, horman zeuden bi poster erabiltzen zituzten; poster bat etxea errepresentatzen zuen eta bestea eskola. Paretan tren bat zegoen ere. Tren honetan astearen egunak agertzen ziren eta trenaren hasieran, makinistaren lekuan, egun horretako arduradunaren argazkia jarri zuten. Hamaiketakoa bukatzerakoan, irakasleak gorputz eskema irakatsi zien aurpegiaren irudi bat erabiliz. Asteleheneko klasearekin bukatzeko, abesti batzuk (''sorgina pirulina'', untxiaren abestia, ''pintxo pintxo'', etab...) kantatu zituzten eta patiora atera ziren. Hurrengo egunean, 2015eko martxoaren 3a, asteartean, Jon eta Nahia joan ziren behaketa egitera. Bigarren eguna lehengoaren antzekoa izan zen eta horregatik asko laburbilduko dugu. Astelehenea eta asteartearen artean lehenengo desberdintasuna hau izan zen; ordutegia. Bederatzietatik hamarrak arte haurrek kolorezko orriekin ‘collage’ bat egin zuten. Jarduera honek haurrak nekatu arte iraundu zuen. Ikasleak nekatuak sentitzen zirenean jolas librean hasten ziren. Lau haur jolas librean ari ziren gelako txoko batean eta momentu batean, gatazka bat sortu zen. Lau haurrek saskibaloiko saski batera pilotak botatzen ari ziren baina haur bakoitzak pilota bat eduki beharrean, haur batek pilota guztiak hartu zituen. Hori dela eta lauak haserretu ziren eta irakasleak borrokarik ez sortzeko, haurrak banandu zituen eta pilota guztiak zituen umeari pilotak hartu zizkion, besteei banatzeko. Jolas librea bukatzean, lehenengo egunean bezala, arbelaren ondoan zegoen txokoan eseri ziren, arduradun bat hautatu zuten eta zerrenda pasa zuten. Borobilatik ateratzean, patiora joan ziren eta hor jolasten aritu ziren. Patioaren bukatzeran berriz ere klasera bueltatu ziren eta borobilean eseri ziren hamaiketakoa jateko. Ondoren, komunaren txanda zen. Psikomotrizitate gelara igo baino lehen, komunera joateko gogoa zeukatenak komunera joan ziren. Astelehenean bezala, prikomotrizitate gelara igotzeko, trenean jarri ziren bata bestearen atzean eta sorbaldatik helduta. Psikomotrizitateko saioa astelehenekoa bezala izan zen; haurrak jolas librean aritu ziren. Saioaren bukaeran ‘Pintxo-pintxo’, 'Sorgina pirulina’ eta ‘Zapito untxia’ kantuak abestu zituzten. Psikomotrizitateko saioa ordu bat eta erdi iraundu zuen eta haurrek
  • 6. psikomotrizitateko gelatik atera baino lehen, dena txukun txukun utzi zuten, bazkaldu eta gero beste klase batek etorri behar zelako siesta egitera. Gelatik atera zirenean, irakasleak haurrak bi taldetan banatu zituen; etxean jaten zutenak eta jangelan geratzen zirenak. Etxean jaten zuten haurrak patioan geratu ziren haien gurasoen zain eta bitartean berokiak jantzi zituzten. Honela bukatu zen gure behaketa Dunboa ikastetxeko 2 urteko gelan. Saioaren analisia Atal honetan nabarmendu ditugun ikaskuntza-irakaskuntza ereduak, ezagutza motak, metodologia eta ebaluazio irizpideak azalduko dizkizuegu. Lehenik eta behin marrazketa eta ‘collage’-aren denboran zein den ikaslearen rola azalduko dugu. Rol hau indibiduala, pasiboa eta hartailearena da. Irakasleak azalpen gidatuak erabiltzen ditu haurrek lana egin dezaten. Irakaslearen rola instruktorearena eta behatzailearena da: haurrek zer eta nola egiten duten begiratzen du. Elkarrerakintza didaktikoari dagokionez, imitazioa nabarmen dezakegu; haurrek, gelara sartzen direnean, besteak zer egiten ari diren begiratzen dute eta kopiatzen diete.
  • 7. Bigarrenik, irakasleak erabilitako metodologiari buruz hitz egingo dugu. Irakasleak proposatu duen jarduera, marrazketa eta ‘collage’-a kasu honetan, jarduera finkoa, banakoa eta pasiboki hartu beharrekoa da. Espazioa mahaietako txokoan kokatzen da. Denbora moldakorra eta pertsonalizatua dago; haur bakoitzak behar duen denbora errespetatzen da, ez zaio denbora mugaturik jartzen. Haurrek lana banaka egiten dute nahiz eta denak mahai berean eserita dauden. Ekintza hau lantzeko erabiltzen den materiala plastikazkoa da. Ebaluazioko irizpideak kualititatiboak eta jarraituak dira; umeek ez dute nota zehatzik baina irakasleak haien lanaren eta trebetasunaren garapena ikusten du eta kontuan hartzen du. Hirugarrenik, jarduera honetan haurren portaera eta irakaslearen erantzunak garatuko ditugu. Momentu batean, haur batek marrazkia bukatu zuenean, nahitaz mahaia margotu zuen. Horren ondorioz, irakasleak ahozko errieta egin zion mahaia zikintzeagatik. Irakaslearen erantzunaren teknika praxis positiboa izan zen; haurrari mahaia garbitzea agindu ziolako. Ekintza honetan kurrikulum irekia ikus dezakegu, haurraren garapen kognitiboa eta artistikoa estimulatzen du ez zaiolako mugatzen jarduera honetan pasatzen duen denbora. Aktibitate honi esker, umeek priskomotrizitate fina eta trebetasun artistikoa garatzen dute. Aipatuko dugun hurrengo jarduera jolas librea da. Ekintza honetan ikaslea oso aktiboa da. Bestalde, ikasleak era aske batean jolasten dira eta haien arteko elkarrekintza agertzen da. Irakaslearen rola emailea eta elkar eraikitzailea da haurrekin jolasten delako eta jolas batzuk sortzen edo sustatzen dituelako. Irakasleak talde dinamika, sariak eta zigorrak erabiltzen ditu irakasteko. Jolas librean, irakasleak rola sortzailea dauka haurrentzat jokoak sortzen dituelako. Bestalde, ikasleen erantzunen zuzentzailea da; horrela, haur batek beste bati jostailua kentzen badio, adibidez, irakasleak haurraren portaera zuzenduko du. Jolas librean, ikasleen arteko elkarrerakintzari esker, informazio trukaketa sustatzen da. Adibidez, haur batek jolas baten arauak ez badakizki, beste haur batek azalduko dizkio. Taldean jolasten direnez, lankidetza lantzen da eta haien arteko harremana sustatzen da. Kurrikulumari dagokionez, esan dezakegu ekintza honetan kurrikuluma ezkutua dela haurrek praktikaren bitartez ikasten dutelako. Jolasari esker haurrek elkar bizitzaren arauak, baloreak partekatzen eta moralari loturiko ikaskuntzak ezagutzen eta barneratzen dituzte. Gela barruan ez dago espazio finkaturik, jolas librean gelako txoko guztietan dabiltzalako. Proposaturiko jarduerak taldekoak dira. Denboraren antolakuntza erdi-egituratua dago jolas librean ezin delako ordutegi zehatz bat finkatu, baina jolastea momentu batean bukatzen da beste ekintza batera pasatzeko. Haurren norabidea aztertzen badugu, zirkulazio askea nagusitzen dela nabarmendu ahal dezakegu. Ekintza honetarako erabiltzen diren materialak hurrengo hauek dira: eraikuntzako materialak (jostailu desberdinak: panpinak, puzzleak, telefonoak, etab.) eta material sinbolikoa (zapiak, arropa, mozorroak, etab…). Ebaluazioan erabilitako instrumentua behaketa da. Bestalde, irizpideak kualitatiboak eta jarraituak dira.
  • 8. Aztertuko dugun hurrengo ekintza psikomotrizitatearen saioa da. Jarduera honetan umeek modu aktibo eta aske batean ikasten dute; bakarka daude espazioan eta etengabe mugitzen dira. Bestalde, elkarrekintzan dabiltza beste kideekin. Psikomotrizitatearen saioan, ikaslearen rola elkar eraikitzailea da. Irakasleak talde dinamika sustatzen du eta esperimentazioaren bidez irakasten du. Adibidez, uztailak banatu zituen haurren artean eta jolas desberdinak proposatu zizkien. Psikomotrizitateko saioan irakasleak rol desberdinak ditu. Alde batetik, haurrak gidatzen ditu eta beste alde batetik, sortzailea eta erantzunen zuzentzailea da. Ikasleen arteko elkarrerakintzan lankidetza eta imitazioa ikusi ahal dezakegu. Saio honekin jarrerazko ezagutzak sustatzen dira: bai baloreak (talde lana lantzea eta partekatzea) eta bai elkarbizitzako arauak (besteak errespetatzea eta ez jotzea) Kurrikulum-ari begiratuz gero irekia dela esan dezakegu, pautak eta arauak irakasleak jartzen dituelako. Psikomotrizitate gelan proposatzen diren jarduerak irekiak, aldakorrak, taldekoak eta kanpotik bultzaturikoak dira, irakaslea ekintza batzuetan haurrekin jolasten delako eta jolas desberdinak proposatzen dituelako. Gelaren barruan espazioa ez dago mugatua, haurrak modu askean mugitzen direlako. Saio honetako egitura malgua eta moldakorra da, jolas librea nagusitzen delako baina irakasleak klase hasieran eta bukaeran tarte bat uzten du. Klase hasieran, irakasleak haurrei zapatak kentzen zizkien eta borobilean esertzen zituen abesti batzuk kantatzeko; klase bukaeran, berriz, tarte bat uzten zien haurrei zapatak janzteko eta lurrean eserita margotzeko. Haurrak banaka ibiltzen ziren nahiz eta momentu batzuetan elkarrekin jolasten ziren. Zirkulazio askea gailentzen zen. Psikomotrizitateko gelan erabiltzen diren materialak eraikuntzazkoak, sinbolikoak eta plastikazkoak dira: espazioan forma ezberdinetako koltxonetak (zubiak, dorreak, etxeak eta gazteluak eraikitzeko), panpinak, txirrista, mozorroak, zapiak, baloiak, kulunka, bolazko igerilekua, uztaiak, lur biguna, zerriak, etab... daude. Jarduera honetan ebaluazioa kualitatiboa, sumatiboa eta jarraitua da irakasleak ez dituelako notak jartzen baina haurraren garapena eta hobekuntza nabaritzen du eta kontuan hartzen ditu. Psikomotrizate saioaren ondoren, klasera bueltatzerakoan borobilean eseri ziren eta zerrenda pasatu zuten. Irakasleak zerrenda pasatzean teknika kooperatiboa erabili zuen. Teknika honen bidez ikasle guztiek parte hartzen dute zerrenda pasatzerakoan. Klasera etorri diren haurrek bere izena eskolan jartzen dute eta klasera falta direnen izenak etxean jartzen dituzte. Aurpegi atalak ikas zitzaten irakasleak haurrei ariketa bat proposatu zien. Irakasleak aurpegi atalak marraztuak zeuden kartoizko marrazki bat hartu zuen eta sudurra, begiak,
  • 9. ahoa, etab.. lurrean utzi zituen. Egun horretako arduradunak aurpegia osatu behar izan zuen, aurpegiko zein atal zen esaten zuen bitartean. Klaseko tarte honetan, irakasleak kurrikulum irekia erabiltzen du, haurren garapena eta ezagutzak sustatzeko. Analisiarekin bukatzeko, Elena irakasleak gelan erabiltzen duen hezkuntzaren teoria psikologikoa azalduko dugu. Irakasle hau kognitibista teoriaren barruan, konstruktibista da. Zehazteko, Piageten kognitibismoaren teoria aplikatzen du; hau da, ezagupenaren iturria, gidaria, baita jardueren antolatzailea ere da; ikasleen ideiak, pentsamenduak eta kontzeptuak kontuan hartzen dituelako. Hala ere Elena oso behatzailea denez esan dezakegu konduktista ere dela. Lanaren balorazioa Bakarrik bi eguneko behaketa egin genuenez, ez genuen lanbide honen alde negatiborik edo arazorik nabaritu. Bestalde, alde positiboa bere osotasunean ikusi genuen. Adibidez, klaseak eta denbora nola antolatzen diren ikusi genuen. Halaber, haurren ezaugarriak, portaera eta haien behar errealak zeintzuk diren ikusi genituen. Honi esker zein den irakaslearen papera eta irakasle baten lehentasunak ezagutu ditugu. Lan honi esker, Haur Hezkuntzako unibertsitateko lehenengo ikasturtean praktikei garrantzi handiagoa eman behar zaiela konturatu gara praktikek asko motibatzen gaituztelako. Lehenengo urtean soilik teoria ikasten dugunez, kurtsoa astuna egiten zaigu. Horregatik, lan hau, hots, benetako gela batera joatea, asko gustatu eta beharrezkoa iruditu zaigu. Egoera hau ikusita, lehenengo urtean praktika gehiago jarriko genituzke.
  • 10. Bestalde, txikitatik egon garenez eskolarizatuak, beti ikaslearen ikuspuntutik ikusi dugu eskolaren funtzionamendua eta antolakuntza baina behaketa honi esker irakaslearen benetazko rola ezagutu dugu eta eskola irakasle baten ikuspuntutik ikusi dugu. Soilik bi egun egon arren, haurrek gauza asko irakatsi dizkigute. Gainera, konturatu ginen bi urteko haurrak oso indibidualak direla; ez dira elkarrekin jolasten, banaka jolastea nahiago dute. Gai honi buruz Elenak aipatu ziguna azalduko dizuegu. Irakasle honek kontatu zigun ikasturtearen hasieran haurrak ez zekitela jolasten eta berari asko gustatzen zaiola kurtsoaren zehar haurren garapena aztertzea. Baina Elenak esan zigun ere lanbide hau oso neketsua dela eta pixka bat zahartzen zarenean motibazioa eta indarra galtzen joaten zarela. Gure balorazio laburbiltzeko, asko gustatu zaigu behaketa hau egitea eta hurrengo urtean praktikak hasteko gogo handia daukagu. Asko motibatu gaitu txikiekin benetako gela batean egotea, Bukatzeko, asko ikasi dugun teoria praktikara pasatzerakoan eta haurren erreakzioak eta portaerak ikustean. Bibliografia Gil Molina, P. (2013). ''Hezkuntzaren Psikologia: teoria eta praktika''. UPV/EHU. Interneteko webguneak Didaktikazko kurrikulumak: http://didacticaabf.blogspot.fr/2011/10/didactica-general-y-especial-o.html Dunboa ikastetxearen blog-a: http://dunboalhi.blogspot.fr/