SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 9
XEDAPEN OROKORRAK

Oinarrizko Hezkuntzako eredu bat ezartzen du dekretu honek, pertsonen gaitasunak osorik
garatzeko printzipio orokorrak aintzat hartuta, eta kontuan izanda zer oinarrizko gaitasun izan
behar dituzten pertsonek, norberaren errealizazio eta garapena lortzeko, herritar aktiboak
izateko, gizarteratzeko eta enplegua lortzeko.

Herritar bakoitzaren talentuarekin bat, gara ditzakeen sinesmen, prestakuntzak, jatorria eta
baliabide ekonomiak hartzen dira kontuan.

Xedapen Orokor hauek Euskal Autonomia erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatzen dira.

Hauek dira gaitasun orokorrak:

       a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
       b) Ikasten ikasteko gaitasuna
       c) Matematikarako gaitasuna
       d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
       e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
       f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
       g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
       h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan ondorengo gaiak landuko dira:

       -Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera
       -Arte Hezkuntza
       -Gorputz Hezkuntza
       -Gaztelania eta Literatura
       -Euskara eta Literatura
       -Atzerriko Hizkuntza
       -Matematika

       Ordutegiari dagokionez, 875 ordu emango dira Lehen Hezkuntzan. Ikasgelak, 25 ikaslek
osatuko dituzte. Lehen Hezkuntzan, ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakatua, jarraitua eta
orokorra izango da, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenari
erreparatuko dio, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta.
ORDUTEGIA

Lehen hezkuntza:

Hezkuntza-etapa zenbait arloetan banatzen da eta ordutegia hauetara moldatzen da.
Ordutegia ikastetxeek egokituko dute, baina hezkuntza-etapako ordutegia errespetatuko da,
baita helburuak bete ere.

Hezkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera irakats daitezke, esate
baterako hizkuntza egiturak. Euskara, gaztelania edo atzerriko hizkuntza ez badira hizkuntza
hori, bermatu egingo da ikasleek euskaraz, gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntzaz emandako
irakaspenak jasotzen dituztela, gutxieneko ordu kopuru batez.

Guztira asteak 150 ordukoak izango dira.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:

Honako ikasgai hauek ematen dira: Gizartze-zientziak, Geografia eta historia, Gaztelania eta
Literatura, Euskara eta Literatura, Atzerriko Hizkuntza, Matematika eta Natur Zientziak. Astean
hiru orduz izango dute tutoretza.

Lehen hezkuntzan bezala, hezkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera
irakats daitezke, esate baterako hizkuntza egiturak. Euskara, gaztelania edo atzerriko hizkuntza
ez badira hizkuntza hori, bermatu egingo da ikasleek euskaraz, gaztelaniaz edo atzerriko
hizkuntzaz emandako irakaspenak jasotzen dituztela, gutxieneko ordu kopuru batez.

GAITASUNAK

MATEMATIKA

        Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita
ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia. Matematika unibertsala da:
lortzen diren emaitzak nazioarte osoak onartzen ditu. Matematika bizirik dagoen zientzia bat
da. Matematika erabilgarria da, eguneroko bizitzako arazoak hautemateko, interpretatzeko eta
horiei irtenbidea emateko balio baitigu. Matematika ereduen eta harremanen zientzia da.
Eredu horiek ulertzea eta baliatzea da, neurri handi batean, matematikan trebe edo gai izatea.
Problemak ebaztea oso garrantzitsua da matematikan aurrera egiteko, eta horiek ulertzeko
zein ikasteko.
Lehen hezkuntzako Matematikak hainbat ezaugarri ditu:

        Intuizioa garrantzitsuagoa da abstrakzioa eta formalizazioa baino; estrategia
        pertsonalak erabiltzea nagusitzen da “akademikoagoak” diren beste
        estrategien aldean.
        Ikasleen esperientziak erabiltzea.
        Manipula daitezkeen materialak eta neurtzeko tresnak erabiltzea.
        Kalkulagailua eta ordenagailua arrazoiz erabiltzea.
        Talde-lanari garrantzia ematea, eta ikaskuntzarako oinarri hartzea.
        Lehen mailan hastea eduki guztiak garatzen, eta Problemak Ebazteari eta,
        zentzumenak garatu ahala, geometria-edukiei garrantzi berezia ematea.
        Hizkuntza argia eta egokia erabiltzeko joera eta beharra bultzatzea, ideiak,
        arrazoibideak, argudioak eta abar komunikatzeko.

        Honekin lotuta, ikasgaia 6 eduki multzo desberdinetan banatzen da:

   1.   Zenbakiak eta eragiketak.
   2.   Neurketa: magnitudeak kalkulatzea eta estimatzea.
   3.   Geometria.
   4.   Informazioa tratatu, zoria eta probabilitatea.
   5.   Problemak ebaztea.
   6.   Eduki komunak.

Lehen Hezkuntzan, honako gaitasun hauek lortzea da Matematika irakastearen
helburua:

   1. Eguneroko bizitzatik, gainerako zientzietatik eta matematikatik bertatik
      ateratako problemak, bakarka zein taldeka, proposatzea eta ebaztea; hainbat
      estrategia erabiliz.
   2. Ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko bizimoduko egoeren eta
      gertaeren mezuak eta informazioak ulertzeko.
   3. Natura eta kultura-inguruneko forma geometrikoak identifikatzea.
   4. Kalkuluak eta estimazioak segurtasunez eta konfiantzaz egitea, egoera
      bakoitzaren araberako prozedura erabiliz, eguneroko bizitzako egoerak
      interpretatzeko eta balioesteko emaitzak sistematikoki berrikusiz.
   5. Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematika-
      hizkuntzaren elementuak erabilita, arrazoitzea eta argudioak ematea,
   6. Informazio eta komunikazio-teknologiak zuzen erabiltzea.
   7. Matematikak eguneroko bizimoduan duen egitekoa aintzakotzat hartzea,
      matematika erabiliz gozatzea eta matematikarekin dihardutenen moduak eta
      jarrerak balioestea.
   8. Matematika gure kulturaren partetzat hartzea, historikoan izan duen eta
      egungo gizartean duen egitekoa kontuan hartuta.
GORPUTZ-HEZKUNTZA

Gaur egungo gizarteak garrantzi handia ematen dio bizitza osasuntsu bat eramateari, eta
jarduera fisikoa ezinbestekoa da. Horregatik, gorputz-hezkuntza norberaren ongizatea lortzera
eta bizitza osasuntsu bat sustatzera dago bideratuta, eta horretarako mugimenen jarduerak
erabiltzen dira, zeintzuk pedagogiatzat hartzen diren.

Hainbat motatako gaitasunak garatzen dira, hala nola, ikasleen adimen motorra,
komunikatzeko eta harremanak egiteko ahalmena, emozioak adierazteko eta kontrolatzeko
ahalmena eta norberaren ekintzak behar bezala bideratzeko gaitasuna.

Gorputz-hezkuntzak igortzen dituenen artean zenbait balore ditugu, esate baterako
berdintasuna, eta hauek guztiak bizitzan zehar aplikatzea espero da.

4 eduki multzotan banatzen da:

        1. Norberaren ezagutza eta kontrola
        2. Gorputz-adierazpena eta komunikazioa
        3. Jarduera fisikoa eta osasuna
        4. Mugimen kulturala: Aisialdia eta denbora libreko hezkuntza

Gorputz-hezkuntzak oinarrizko gaitasunak bereganatzen laguntzen du:
       1. Zientzia-teknologia eta osasun kulturaren gaitasuna
       2. Matematikarako gaitasuna
       3. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
       4. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna
       5. Giza eta arte-kulturako gaitasunak
       6. Norberaren autonomia eta ekimena

Hauek dira gorputz-hezkuntzaren helburuak:

        1. Norberaren gorputzaren hautemate eta mugimenduen aukerak aztertzea eta
        gauzatzea.
        2. Egiten den jarduera fisikoaren balorazio positiboa egitea
        3. Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea
        4. Eraginkortasunez eta autonomiaz jarduteko printzipioak eta arauak eskuratzea eta
        aplikatzea
        5. Gorputzaren eta mugimenduaren bidez gauzak aurkitzea eta adieraztea
        6. Jarduera fisikoetan parte hartzea, jokabide estrategikoak eskuratzeko
        7. Kultura ezberdinetako tradizio ludikoak eta fisikoak errespetatzea
        8. Jarduera fisiko ezberdinen ezagutza izatea.
ARTE-HEZKUNTZA

Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte Hezkuntza irakasgaiaren barruan.
Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena,
irudimena, autonomia, pertzepzio eta mugimendu-garapena, sentikortasun estetikoaren
garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko
adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena...

        Arte Hezkuntzaren azterketa-gaia honakoa da: Kultura-ondare tradizionalaren eta
garaikidearen musika eta ikusizko arteak, eta ikusizko kultura-ekoizpena eta musika-ekoizpena,
ez bakarrik ekoizpen artistikoa.

        Alor honetan garatuko diren edukien helburua eremu hauei erantzutea izango da:

    1. Arteen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren adierazpen-, komunikazio eta
       narrazio-erabileren edukiak.
    2. Musika-hizkuntzaren, hizkuntza plastikoaren eta ikusizko hizkuntzaren baliabideei eta
       arauei buruzko edukiak.
    3. Artearen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren sorkuntza-prozedurak eta –
       teknikak aztertzen dituzten edukiak.
    4. Arteak, ikusizko kultura eta musika-kultura sortzen dituen gizartean arteek, ikusizko
       kulturak eta musika-kulturak dituzten funtzioen eta artikulazioaren edukiak.
    5. Gertuko eta urrutiko eremuetako ikusizko arte-sorkuntzen eta musika-sorkuntzen
       edukiak, ekoizpen-testuinguruak kontuan hartuta.

        Honekin lotuta, hainbat eduki multzotan banatzen da ikasgaia, beraz:

    1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea.
    2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza.
    3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta
       interpretazioa.
    4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza.

Etapa honetan, gaitasun hauek lortzea izango da Arte Hezkuntzako irakaskuntzaren helburua:

1. Oro har, ikusizko kulturako eta musika-kulturako arteek eta produktuek ideiak,
sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten aukerak
ulertzea. Arte eta produktu horiek Euskal Herriko eta oro har herri guztietako ondarea eratzen
duten elementutzat hartzea, eta, horrela, artea eta kultura ezagutzen eta gozatzen laguntzea.

2. Arte-hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen oinarrizko ezagutza eta jakintza izatea.
Teknologiek eskaintzen dituzten aukerak irakastea, sorkuntzetan eta haien erantzunak egiten
erabiltzeko, eta, horrela, maila bateko autonomia lortzea arte-hizkuntzaren bidezko
komunikazioan.

3. Arte-adierazpenen teknikak, baliabideak eta arauak ikertzea eta aztertzea, ikusizko
kulturako eta musika-kulturako lanetan, lan horiek hobeto ulertzeko eta lan horiez gehiago
gozatzeko, eta erreferente estetiko berriak garatzeko aukera izateko. Horrez gainera, arte-
hizkuntzaren eremua zabaltzea.

4. Pentsaera dibergentearen eta konbergentearen trebetasunak eta norberaren eta besteren
ideiak eta sentimenduak berregiteko ekimena, irudimena eta sormena erabiltzea, beharrezko
prozesuak antolatuz, arte-ekoizpeneko lanetan erabili ahal izateko.

5. Gai izatea sorkuntza-proiektuak eta –lanak garatzean emaitza jakin batzuk lortzeko egin
beharreko prozesuen plangintza egiteko, ebaluatzeko eta doitzeko, eta horrek guztiak eskatzen
dituen erronken jakinaren gainean egotea. Horrez gainera, arazoak sortuz gero, jarrera
eraikitzailez konpontzea.

6. Arteen eta ikusizko kulturako eta musika-kulturako produktuen funtzio sozialak eta
erabilerak ezagutzea, eta norberaren eta besteen esperimentuetan ezagutzea, produktu horiek
hainbat garai eta kulturatan izan dezaketen eta izan duten zeregina ulertzeko eta norberaren
kultura-ondarea eta inguruko beste kulturen ondarea ezagutzeko.

7. Ikusizko arte-ekoizpenak eta musika-ekoizpenak eta ekoizpen horiek sortu diren garaiaren
eta tokiaren ezaugarriak lotzea, ekoizpenen arte-balioa ulertzeko, bai eta garai edo gizarte-
talde baten adierazpen gisa ekoizpenek izandako balioa ere. Horrela, arte-ekoizpenaren eta
ekoizpenak ingurune fisikoan eta gizarte-ingurunean duen oihartzunaren eta esanahiaren
balioa ezagutzeko eta kritika-prozesuak hasteko bideak irekiko dira.

8. Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta ekarpenei laguntzea eta
ekimen eta ekarpen horiek aintzat hartzea, errespetatzea eta elkartasunez jokatzea, arte-
emaitza ona lortzen lagunduko duten lankidetzako eta talde-laneko trebetasunak garatzeko
eta, gizartearen alderditik begiratuta, garapen pertsonala izateko.

9. Norberaren artelanetan konfiantza izatea, lanak egiten gozatzea eta norberaren eta
taldearen hazkunderako egiten duen ekarpena aintzat hartzea, autoestimua sendotzeko eta
ideiak eta sentimenduak adierazteko gaitasuna hobetzeko.

10. Euskal kultura-ondarearen eta beste herri batzuetako ondarearen arte-adierazpenak
ezagutzea eta balioestea eta adierazpen-moduak gordetzeko eta berritzeko egindako lana
aintzat hartzea. Kontuan hartzea zer nolako aberastasuna ematen duen hainbat kulturatako
pertsonekin trukea izateak.

           Haurraren garapena ikusiz, ebaluazio irizpideak aipatzen ditu eduki-multzoka eta
zikloka.

HERRITARTASUNERAKO ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZKUNTZA

UNECOk duen programan, lau oinarri finkatzen dira: ezagutzen ikastea, egiten ikastea,
elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten ikastea. Europako Batzordeak eta Europako Erkidegoko
beste erakunde batzuek, zenbait gaitasun proposatu dituzte. Hauek lau oinarriak zabaltzen
dituzte eta gaitasun horiek kontuan hartuz, beste curriculum bat proposatzen da.

Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen hezkuntza bateko oinarrizko eremua proposatzen
du eta curriculum honek kontuan hartzen du hori. Giza eskubideek diote, komunitate guztietan
eta gizartean betetzea dela perTsona guztiek lortu behar duguna.

Ikastetxea eta ikasleak antolatzeko momentuan, giza eskubideak hartuko dira kontuan.
Gurasoei ere garrantzia handia emango zaie hitz egiteko momentuan.

Herritartasunak eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzak honako gaitasun hauek lortu nahi ditu:

           Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu eta onartzea,
           haien pribatutasun- espazioa eta gainerakoekiko desberdintasunak errespetatzea.
           Afektibitatea lantzea eta sentimenduak eta emozioak adieraztea, eta, hori egiteko,
           kulturen arteko komunikaziorako trebetasunak eta trebetasun sozialak eskuratzea.
           Bizikidetza-arauak proposatzea, ezartzea eta betetzea, eta gatazka lantzeko
           elkarrizketa eta bitartekotza erabiltzea
           Inguruko erreferentzia-taldeetan (familia, eskola, auzoa, herria) lankidetzazko eta
           erantzukizunezko jarreraz laguntzea.
           Gizartearen aniztasuna onartzea eta aniztasun horrek bizikidetza aberasten duela
           aitortzea.
           Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean eta Haurren Eskubideei Buruzko
           Hitzarmenean eta Espainiako Konstituzioan jasotako eskubide eta betebeharrak
           ezagutzea, onartzea eta balioestea, eta horien oinarri diren balioak ezagutzea.
           Komunitate bateko kide sentitzea.
           Bidegabekeria eta bereizkeria egoerak antzematea eta aztertzea.
           Pertsona guztien eskubide- eta aukera-berdintasuna defendatzea.
Ingurumenaren egoeraz ohartzea eta kontsumo osasungarriko eta ingurune hurbila,
        animaliak zaintzea eta errespetatzea ere barne dela, zaintzeko eta errespetatzeko
        jarrera arduratsuak indartzea.

NATURA, GIZARTEA ETA KULTURA INGURUMENAREN EZAGUERA

   Inguruneak, giza existentziaren testuingurua osatzen duten fenomeno multzoa izateaz gain,
gizakiek fenomeno-multzo horrekin duten harremana ere adierazten du. Honek izaera
dinamikoa, aldakorra eta burutugabea du.

   Honek guztiak hurbileko harremanei dagozkien emozioak eta sentimenduak ezagutzea
eragiten du, eta lagundu egiten du gizarte-errealitatea ulertzeko.



HIZKUNTZAK

Hizkuntza funtsezko alderdia da giza garapenerako, eta gainera, funtzio bikoitza du:
norbanakoaren garapena eta gizarte-garapena. Lotura zuzena du pertsonaren bizitza
afektiboarekin eta kognitiboarekin, eta gainera, sentimenduen erregulatzaile eta ikaskuntza
ororen bitarteko nagusi da. Hori dela eta, hizkuntza bat ondo jakiteak tresna egokiak izatea
adierazten du norbanakoaren barnera hobeto hurbiltzeko, gainerakoekin harremanetan
jartzeko, elkarbizitza arautzeko, besteekin lankidetzan aritzeko eta baita modu kritikoan eta
autonomoan ikasteko ere.

        Komunikazioaren printzipioa, estrategia eta arauak; testuen forma konbentzionalak;
testuaren atalen kohesioa, koherentzia eta zuzentasuna; zentzuzko esaldiak osatzeko arau
lexiko sintaktikoak eta arau ortografikoak lantzen dira.

        EAEn, bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikazio
gaitasuna lortzea da helburu nagusia.

        Helburu komun batzuk agertzen dira curriculumean eta gero mailaka banatzen da.
Maila bakoitzean edukiak eta ebaluazio irizpideak aipatzen dira, bost eduki nagusi agertzen
dira eta maila bakoitzean eduki horietan zertan sakondu behar den zehazki aipatzen da. Hauek
dira edukiak: Ahozko komunikazioa, komunikazio idatzia, literatura-hezkuntza, hizkuntzari
buruzko hausnarketa eta hizkuntzaren dimentsio soziala.
didaktika-sintesia

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados

Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]txinparta1
 
3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderakEquipoa754
 
Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Xingola
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia bashirlazahar
 
Curriculumeko galderak
Curriculumeko galderakCurriculumeko galderak
Curriculumeko galderakbashirlazahar
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakIrune Artola Mateos
 
Galderak
GalderakGalderak
GalderakXingola
 
Curriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power pointCurriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power point92939394
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaatxinparta1
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakmagisteritza
 
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorraUnitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorraGoizaneOtegui
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]
Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]
Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]aalbisug
 

Mais procurados (18)

Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]Dekretu galderak[1]
Dekretu galderak[1]
 
3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak3. dekretuaren galderak
3. dekretuaren galderak
 
Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.Dekretuaren sintesia xingola.
Dekretuaren sintesia xingola.
 
Curriculuma
CurriculumaCurriculuma
Curriculuma
 
Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia Curriculumaren sintesia
Curriculumaren sintesia
 
Curriculumeko galderak
Curriculumeko galderakCurriculumeko galderak
Curriculumeko galderak
 
Curriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderakCurriculumaren inguruko galderak
Curriculumaren inguruko galderak
 
Galderak
GalderakGalderak
Galderak
 
Dekretuaren galderak
Dekretuaren galderakDekretuaren galderak
Dekretuaren galderak
 
Curriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power pointCurriculumaren inguruko galderak power point
Curriculumaren inguruko galderak power point
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderak
 
Konpetentziak
KonpetentziakKonpetentziak
Konpetentziak
 
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorraUnitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
Unitate didaktikoa/ Didaktika orokorra
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]
Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]
Dk010302%20 orientazio%20saioak%20dbh[1]
 
Konpetentziak
KonpetentziakKonpetentziak
Konpetentziak
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 

Semelhante a didaktika-sintesia

Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderakikusi-makusi
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakmagisteritza
 
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen HezkuntzaArte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntzamusikaz
 
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakXingola
 
Oinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko GaitasunakOinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko Gaitasunakmusikaz
 
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri ZaharrakCurriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrakibiainsa
 
5. eduki multzoa
5. eduki multzoa5. eduki multzoa
5. eduki multzoatcastro005
 
IHP Larraul
IHP Larraul IHP Larraul
IHP Larraul LARRAUL
 
16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderakXingola
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaandertms
 
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BHPortfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BHIrene Gonzalez
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinprofestrinitarias
 
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntzab08
 

Semelhante a didaktika-sintesia (19)

Dekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesiaDekretuaren sintesia
Dekretuaren sintesia
 
Laburpen guztiak
Laburpen guztiakLaburpen guztiak
Laburpen guztiak
 
Currriculuma galderak
Currriculuma galderakCurrriculuma galderak
Currriculuma galderak
 
Dekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderakDekretuari buruzko galderak
Dekretuari buruzko galderak
 
Galderak
Galderak Galderak
Galderak
 
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen HezkuntzaArte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
Arte-Hezkuntza curriculuma-Lehen Hezkuntza
 
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuakOinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
Oinarrizko hezkuntzarako curriculumaren dekretuak
 
Oinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko GaitasunakOinarrizko Gaitasunak
Oinarrizko Gaitasunak
 
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri ZaharrakCurriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
Curriculum Berrien Ezaugarri Zaharrak
 
5. eduki multzoa
5. eduki multzoa5. eduki multzoa
5. eduki multzoa
 
IHP Larraul
IHP Larraul IHP Larraul
IHP Larraul
 
16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak16 galderak dekretun galderak
16 galderak dekretun galderak
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Mate Lana
Mate LanaMate Lana
Mate Lana
 
Hezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutuaHezkuntzaren altxor ezkutua
Hezkuntzaren altxor ezkutua
 
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BHPortfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
Portfolioa: ikasten ikasteko tresna BH
 
Galderak zuzenduta
Galderak zuzendutaGalderak zuzenduta
Galderak zuzenduta
 
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekinProblema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
Problema egoerak ppt bloom taxonomiarekin
 
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
020 Diagnosi Ebaluazioa Bigarren Hezkuntza
 

Mais de Irune Artola Mateos (9)

Behaketa
BehaketaBehaketa
Behaketa
 
Zirriborroa
ZirriborroaZirriborroa
Zirriborroa
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Web 2.0.
Web 2.0.Web 2.0.
Web 2.0.
 
Lan modularra
Lan modularraLan modularra
Lan modularra
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Berrikuntza
BerrikuntzaBerrikuntza
Berrikuntza
 
Taula
TaulaTaula
Taula
 

didaktika-sintesia

  • 1. XEDAPEN OROKORRAK Oinarrizko Hezkuntzako eredu bat ezartzen du dekretu honek, pertsonen gaitasunak osorik garatzeko printzipio orokorrak aintzat hartuta, eta kontuan izanda zer oinarrizko gaitasun izan behar dituzten pertsonek, norberaren errealizazio eta garapena lortzeko, herritar aktiboak izateko, gizarteratzeko eta enplegua lortzeko. Herritar bakoitzaren talentuarekin bat, gara ditzakeen sinesmen, prestakuntzak, jatorria eta baliabide ekonomiak hartzen dira kontuan. Xedapen Orokor hauek Euskal Autonomia erkidegoko ikastetxe guztietan aplikatzen dira. Hauek dira gaitasun orokorrak: a) Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. b) Ikasten ikasteko gaitasuna c) Matematikarako gaitasuna d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna g) Giza eta arte-kulturarako gaitasuna h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan ondorengo gaiak landuko dira: -Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera -Arte Hezkuntza -Gorputz Hezkuntza -Gaztelania eta Literatura -Euskara eta Literatura -Atzerriko Hizkuntza -Matematika Ordutegiari dagokionez, 875 ordu emango dira Lehen Hezkuntzan. Ikasgelak, 25 ikaslek osatuko dituzte. Lehen Hezkuntzan, ikasleen gaitasunen ebaluazioa banakatua, jarraitua eta orokorra izango da, eta ikasleak curriculumeko arlo guztietan egindako aurrerapenari erreparatuko dio, oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta.
  • 2. ORDUTEGIA Lehen hezkuntza: Hezkuntza-etapa zenbait arloetan banatzen da eta ordutegia hauetara moldatzen da. Ordutegia ikastetxeek egokituko dute, baina hezkuntza-etapako ordutegia errespetatuko da, baita helburuak bete ere. Hezkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera irakats daitezke, esate baterako hizkuntza egiturak. Euskara, gaztelania edo atzerriko hizkuntza ez badira hizkuntza hori, bermatu egingo da ikasleek euskaraz, gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntzaz emandako irakaspenak jasotzen dituztela, gutxieneko ordu kopuru batez. Guztira asteak 150 ordukoak izango dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Honako ikasgai hauek ematen dira: Gizartze-zientziak, Geografia eta historia, Gaztelania eta Literatura, Euskara eta Literatura, Atzerriko Hizkuntza, Matematika eta Natur Zientziak. Astean hiru orduz izango dute tutoretza. Lehen hezkuntzan bezala, hezkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera irakats daitezke, esate baterako hizkuntza egiturak. Euskara, gaztelania edo atzerriko hizkuntza ez badira hizkuntza hori, bermatu egingo da ikasleek euskaraz, gaztelaniaz edo atzerriko hizkuntzaz emandako irakaspenak jasotzen dituztela, gutxieneko ordu kopuru batez. GAITASUNAK MATEMATIKA Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak, baita ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia. Matematika unibertsala da: lortzen diren emaitzak nazioarte osoak onartzen ditu. Matematika bizirik dagoen zientzia bat da. Matematika erabilgarria da, eguneroko bizitzako arazoak hautemateko, interpretatzeko eta horiei irtenbidea emateko balio baitigu. Matematika ereduen eta harremanen zientzia da. Eredu horiek ulertzea eta baliatzea da, neurri handi batean, matematikan trebe edo gai izatea. Problemak ebaztea oso garrantzitsua da matematikan aurrera egiteko, eta horiek ulertzeko zein ikasteko.
  • 3. Lehen hezkuntzako Matematikak hainbat ezaugarri ditu: Intuizioa garrantzitsuagoa da abstrakzioa eta formalizazioa baino; estrategia pertsonalak erabiltzea nagusitzen da “akademikoagoak” diren beste estrategien aldean. Ikasleen esperientziak erabiltzea. Manipula daitezkeen materialak eta neurtzeko tresnak erabiltzea. Kalkulagailua eta ordenagailua arrazoiz erabiltzea. Talde-lanari garrantzia ematea, eta ikaskuntzarako oinarri hartzea. Lehen mailan hastea eduki guztiak garatzen, eta Problemak Ebazteari eta, zentzumenak garatu ahala, geometria-edukiei garrantzi berezia ematea. Hizkuntza argia eta egokia erabiltzeko joera eta beharra bultzatzea, ideiak, arrazoibideak, argudioak eta abar komunikatzeko. Honekin lotuta, ikasgaia 6 eduki multzo desberdinetan banatzen da: 1. Zenbakiak eta eragiketak. 2. Neurketa: magnitudeak kalkulatzea eta estimatzea. 3. Geometria. 4. Informazioa tratatu, zoria eta probabilitatea. 5. Problemak ebaztea. 6. Eduki komunak. Lehen Hezkuntzan, honako gaitasun hauek lortzea da Matematika irakastearen helburua: 1. Eguneroko bizitzatik, gainerako zientzietatik eta matematikatik bertatik ateratako problemak, bakarka zein taldeka, proposatzea eta ebaztea; hainbat estrategia erabiliz. 2. Ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko bizimoduko egoeren eta gertaeren mezuak eta informazioak ulertzeko. 3. Natura eta kultura-inguruneko forma geometrikoak identifikatzea. 4. Kalkuluak eta estimazioak segurtasunez eta konfiantzaz egitea, egoera bakoitzaren araberako prozedura erabiliz, eguneroko bizitzako egoerak interpretatzeko eta balioesteko emaitzak sistematikoki berrikusiz. 5. Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematika- hizkuntzaren elementuak erabilita, arrazoitzea eta argudioak ematea, 6. Informazio eta komunikazio-teknologiak zuzen erabiltzea. 7. Matematikak eguneroko bizimoduan duen egitekoa aintzakotzat hartzea, matematika erabiliz gozatzea eta matematikarekin dihardutenen moduak eta jarrerak balioestea. 8. Matematika gure kulturaren partetzat hartzea, historikoan izan duen eta egungo gizartean duen egitekoa kontuan hartuta.
  • 4. GORPUTZ-HEZKUNTZA Gaur egungo gizarteak garrantzi handia ematen dio bizitza osasuntsu bat eramateari, eta jarduera fisikoa ezinbestekoa da. Horregatik, gorputz-hezkuntza norberaren ongizatea lortzera eta bizitza osasuntsu bat sustatzera dago bideratuta, eta horretarako mugimenen jarduerak erabiltzen dira, zeintzuk pedagogiatzat hartzen diren. Hainbat motatako gaitasunak garatzen dira, hala nola, ikasleen adimen motorra, komunikatzeko eta harremanak egiteko ahalmena, emozioak adierazteko eta kontrolatzeko ahalmena eta norberaren ekintzak behar bezala bideratzeko gaitasuna. Gorputz-hezkuntzak igortzen dituenen artean zenbait balore ditugu, esate baterako berdintasuna, eta hauek guztiak bizitzan zehar aplikatzea espero da. 4 eduki multzotan banatzen da: 1. Norberaren ezagutza eta kontrola 2. Gorputz-adierazpena eta komunikazioa 3. Jarduera fisikoa eta osasuna 4. Mugimen kulturala: Aisialdia eta denbora libreko hezkuntza Gorputz-hezkuntzak oinarrizko gaitasunak bereganatzen laguntzen du: 1. Zientzia-teknologia eta osasun kulturaren gaitasuna 2. Matematikarako gaitasuna 3. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna 4. Gizarterako eta hiritartasunerako gaitasuna 5. Giza eta arte-kulturako gaitasunak 6. Norberaren autonomia eta ekimena Hauek dira gorputz-hezkuntzaren helburuak: 1. Norberaren gorputzaren hautemate eta mugimenduen aukerak aztertzea eta gauzatzea. 2. Egiten den jarduera fisikoaren balorazio positiboa egitea 3. Trebetasun eta ahalmen fisikoak garatzea 4. Eraginkortasunez eta autonomiaz jarduteko printzipioak eta arauak eskuratzea eta aplikatzea 5. Gorputzaren eta mugimenduaren bidez gauzak aurkitzea eta adieraztea 6. Jarduera fisikoetan parte hartzea, jokabide estrategikoak eskuratzeko 7. Kultura ezberdinetako tradizio ludikoak eta fisikoak errespetatzea 8. Jarduera fisiko ezberdinen ezagutza izatea.
  • 5. ARTE-HEZKUNTZA Musika, arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira Arte Hezkuntza irakasgaiaren barruan. Arte Hezkuntza irakasgaiak alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena, autonomia, pertzepzio eta mugimendu-garapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena, pentsamendu kualitatiboarena, emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena... Arte Hezkuntzaren azterketa-gaia honakoa da: Kultura-ondare tradizionalaren eta garaikidearen musika eta ikusizko arteak, eta ikusizko kultura-ekoizpena eta musika-ekoizpena, ez bakarrik ekoizpen artistikoa. Alor honetan garatuko diren edukien helburua eremu hauei erantzutea izango da: 1. Arteen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren adierazpen-, komunikazio eta narrazio-erabileren edukiak. 2. Musika-hizkuntzaren, hizkuntza plastikoaren eta ikusizko hizkuntzaren baliabideei eta arauei buruzko edukiak. 3. Artearen, ikusizko kulturaren eta musika-kulturaren sorkuntza-prozedurak eta – teknikak aztertzen dituzten edukiak. 4. Arteak, ikusizko kultura eta musika-kultura sortzen dituen gizartean arteek, ikusizko kulturak eta musika-kulturak dituzten funtzioen eta artikulazioaren edukiak. 5. Gertuko eta urrutiko eremuetako ikusizko arte-sorkuntzen eta musika-sorkuntzen edukiak, ekoizpen-testuinguruak kontuan hartuta. Honekin lotuta, hainbat eduki multzotan banatzen da ikasgaia, beraz: 1. Musika entzumen bidez hautematea eta ulertzea. 2. Musika-adierazpena, -interpretazioa eta –sorkuntza. 3. Erreferente plastikoen eta ikusizko erreferenteen ulermena, pertzepzioa eta interpretazioa. 4. Arte plastikoen eta ikusizko arteen ekoizpena, adierazpena eta sorkuntza. Etapa honetan, gaitasun hauek lortzea izango da Arte Hezkuntzako irakaskuntzaren helburua: 1. Oro har, ikusizko kulturako eta musika-kulturako arteek eta produktuek ideiak, sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten aukerak ulertzea. Arte eta produktu horiek Euskal Herriko eta oro har herri guztietako ondarea eratzen duten elementutzat hartzea, eta, horrela, artea eta kultura ezagutzen eta gozatzen laguntzea. 2. Arte-hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen oinarrizko ezagutza eta jakintza izatea. Teknologiek eskaintzen dituzten aukerak irakastea, sorkuntzetan eta haien erantzunak egiten
  • 6. erabiltzeko, eta, horrela, maila bateko autonomia lortzea arte-hizkuntzaren bidezko komunikazioan. 3. Arte-adierazpenen teknikak, baliabideak eta arauak ikertzea eta aztertzea, ikusizko kulturako eta musika-kulturako lanetan, lan horiek hobeto ulertzeko eta lan horiez gehiago gozatzeko, eta erreferente estetiko berriak garatzeko aukera izateko. Horrez gainera, arte- hizkuntzaren eremua zabaltzea. 4. Pentsaera dibergentearen eta konbergentearen trebetasunak eta norberaren eta besteren ideiak eta sentimenduak berregiteko ekimena, irudimena eta sormena erabiltzea, beharrezko prozesuak antolatuz, arte-ekoizpeneko lanetan erabili ahal izateko. 5. Gai izatea sorkuntza-proiektuak eta –lanak garatzean emaitza jakin batzuk lortzeko egin beharreko prozesuen plangintza egiteko, ebaluatzeko eta doitzeko, eta horrek guztiak eskatzen dituen erronken jakinaren gainean egotea. Horrez gainera, arazoak sortuz gero, jarrera eraikitzailez konpontzea. 6. Arteen eta ikusizko kulturako eta musika-kulturako produktuen funtzio sozialak eta erabilerak ezagutzea, eta norberaren eta besteen esperimentuetan ezagutzea, produktu horiek hainbat garai eta kulturatan izan dezaketen eta izan duten zeregina ulertzeko eta norberaren kultura-ondarea eta inguruko beste kulturen ondarea ezagutzeko. 7. Ikusizko arte-ekoizpenak eta musika-ekoizpenak eta ekoizpen horiek sortu diren garaiaren eta tokiaren ezaugarriak lotzea, ekoizpenen arte-balioa ulertzeko, bai eta garai edo gizarte- talde baten adierazpen gisa ekoizpenek izandako balioa ere. Horrela, arte-ekoizpenaren eta ekoizpenak ingurune fisikoan eta gizarte-ingurunean duen oihartzunaren eta esanahiaren balioa ezagutzeko eta kritika-prozesuak hasteko bideak irekiko dira. 8. Taldeko arte-jardueretan parte hartzea, besteren ekimenei eta ekarpenei laguntzea eta ekimen eta ekarpen horiek aintzat hartzea, errespetatzea eta elkartasunez jokatzea, arte- emaitza ona lortzen lagunduko duten lankidetzako eta talde-laneko trebetasunak garatzeko eta, gizartearen alderditik begiratuta, garapen pertsonala izateko. 9. Norberaren artelanetan konfiantza izatea, lanak egiten gozatzea eta norberaren eta taldearen hazkunderako egiten duen ekarpena aintzat hartzea, autoestimua sendotzeko eta ideiak eta sentimenduak adierazteko gaitasuna hobetzeko. 10. Euskal kultura-ondarearen eta beste herri batzuetako ondarearen arte-adierazpenak ezagutzea eta balioestea eta adierazpen-moduak gordetzeko eta berritzeko egindako lana
  • 7. aintzat hartzea. Kontuan hartzea zer nolako aberastasuna ematen duen hainbat kulturatako pertsonekin trukea izateak. Haurraren garapena ikusiz, ebaluazio irizpideak aipatzen ditu eduki-multzoka eta zikloka. HERRITARTASUNERAKO ETA GIZA ESKUBIDEETARAKO HEZKUNTZA UNECOk duen programan, lau oinarri finkatzen dira: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea eta izaten ikastea. Europako Batzordeak eta Europako Erkidegoko beste erakunde batzuek, zenbait gaitasun proposatu dituzte. Hauek lau oinarriak zabaltzen dituzte eta gaitasun horiek kontuan hartuz, beste curriculum bat proposatzen da. Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen hezkuntza bateko oinarrizko eremua proposatzen du eta curriculum honek kontuan hartzen du hori. Giza eskubideek diote, komunitate guztietan eta gizartean betetzea dela perTsona guztiek lortu behar duguna. Ikastetxea eta ikasleak antolatzeko momentuan, giza eskubideak hartuko dira kontuan. Gurasoei ere garrantzia handia emango zaie hitz egiteko momentuan. Herritartasunak eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzak honako gaitasun hauek lortu nahi ditu: Norberaren nortasuna, ezaugarriak eta esperientzia pertsonalak ezagutu eta onartzea, haien pribatutasun- espazioa eta gainerakoekiko desberdintasunak errespetatzea. Afektibitatea lantzea eta sentimenduak eta emozioak adieraztea, eta, hori egiteko, kulturen arteko komunikaziorako trebetasunak eta trebetasun sozialak eskuratzea. Bizikidetza-arauak proposatzea, ezartzea eta betetzea, eta gatazka lantzeko elkarrizketa eta bitartekotza erabiltzea Inguruko erreferentzia-taldeetan (familia, eskola, auzoa, herria) lankidetzazko eta erantzukizunezko jarreraz laguntzea. Gizartearen aniztasuna onartzea eta aniztasun horrek bizikidetza aberasten duela aitortzea. Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean eta Haurren Eskubideei Buruzko Hitzarmenean eta Espainiako Konstituzioan jasotako eskubide eta betebeharrak ezagutzea, onartzea eta balioestea, eta horien oinarri diren balioak ezagutzea. Komunitate bateko kide sentitzea. Bidegabekeria eta bereizkeria egoerak antzematea eta aztertzea. Pertsona guztien eskubide- eta aukera-berdintasuna defendatzea.
  • 8. Ingurumenaren egoeraz ohartzea eta kontsumo osasungarriko eta ingurune hurbila, animaliak zaintzea eta errespetatzea ere barne dela, zaintzeko eta errespetatzeko jarrera arduratsuak indartzea. NATURA, GIZARTEA ETA KULTURA INGURUMENAREN EZAGUERA Inguruneak, giza existentziaren testuingurua osatzen duten fenomeno multzoa izateaz gain, gizakiek fenomeno-multzo horrekin duten harremana ere adierazten du. Honek izaera dinamikoa, aldakorra eta burutugabea du. Honek guztiak hurbileko harremanei dagozkien emozioak eta sentimenduak ezagutzea eragiten du, eta lagundu egiten du gizarte-errealitatea ulertzeko. HIZKUNTZAK Hizkuntza funtsezko alderdia da giza garapenerako, eta gainera, funtzio bikoitza du: norbanakoaren garapena eta gizarte-garapena. Lotura zuzena du pertsonaren bizitza afektiboarekin eta kognitiboarekin, eta gainera, sentimenduen erregulatzaile eta ikaskuntza ororen bitarteko nagusi da. Hori dela eta, hizkuntza bat ondo jakiteak tresna egokiak izatea adierazten du norbanakoaren barnera hobeto hurbiltzeko, gainerakoekin harremanetan jartzeko, elkarbizitza arautzeko, besteekin lankidetzan aritzeko eta baita modu kritikoan eta autonomoan ikasteko ere. Komunikazioaren printzipioa, estrategia eta arauak; testuen forma konbentzionalak; testuaren atalen kohesioa, koherentzia eta zuzentasuna; zentzuzko esaldiak osatzeko arau lexiko sintaktikoak eta arau ortografikoak lantzen dira. EAEn, bi hizkuntza ofizialetan eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikazio gaitasuna lortzea da helburu nagusia. Helburu komun batzuk agertzen dira curriculumean eta gero mailaka banatzen da. Maila bakoitzean edukiak eta ebaluazio irizpideak aipatzen dira, bost eduki nagusi agertzen dira eta maila bakoitzean eduki horietan zertan sakondu behar den zehazki aipatzen da. Hauek dira edukiak: Ahozko komunikazioa, komunikazio idatzia, literatura-hezkuntza, hizkuntzari buruzko hausnarketa eta hizkuntzaren dimentsio soziala.