SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 10
Baixar para ler offline
SALBURUKO OSASUN ZENTROA
GASTEIZ

2013KO AZAROAK 18
SALBURUKO OSASUN ZENTROA: zentro berri bat Salburua
auzoko bizilagunei zerbitzu hobea emateko
Salburuko osasun-zentro berriak –Salburua auzoko Praga hiribideko 2. zenbakian dago– berriki eraiki den
Gasteizeko auzo horretako uneko eta etorkizuneko osasun-arretako beharrei erantzuten die. Salburua auzoko
uneko 15.200 laguni (12.000 heldu eta 3.200 haur) emango die osasun-laguntza. Nolanahi ere, datozen urteetan,
30.000 laguni emango die, populazioak gora egingo baitu.

Orain arte, Salburuko bizilagunek beste osasun-zentro batzuetan artatzen zituzten. 15.000 bizilagunetatik
6.000 (4.300 heldu eta 1.700 haur) gainezka dagoen Aranbizkarra II osasun-zentroan artatzen zituzten, eta gainerakoek
beren jatorrizko auzoko osasun-zentroko lehen mailako arretako medikuarekin jarraitzen zuten.

Salburua auzoko bizilagunak pixkanaka hasiko dira osasun-zentro berrian osasun-arreta jasotzen. Hori horrela,
azaroaren 20an, Aranbizkarra II osasun-zentroan inskribatutako 6.000 pertsonak aldatuko dira zentro berrira.
Gainerakoak, 9.000 inguru, datozen hiletan aldatuko dituzte pixkanaka, eta, espero denez, 2014ko maiatzean, auzoko
biztanle guztiak artatuko dituzte osasun-zentro berrian.
Salburuko osasun-zentroak 5.700.000 euroko inbertsioa izan du, eta Medikuntza Orokor, Pediatria eta
Erizaintzako zerbitzuak eskainiko ditu.
Zentro bat

Gainera, Emakumea Artatzeko Zentro bat (EAZ) eta Osasun Mentaleko

izango ditu. Osasun-zentro berriak 38 kontsulta ditu Medikuntza Orokor, Pediatria eta Erizaintzako

zerbitzuetarako, 7 kontsulta EAZrako eta 20 kontsulta Osasun Mentaleko Zentrorako.
Azaroaren 20an, asteazkenean, hasiko da laguntza ematen. Egun bat lehenago, hilaren 19an, asteartean,
Osakidetzak ate irekiko jardunaldia antolatu du, 10:00etatik 18:00etara, erabiltzaileek eta profesionalek osasun-zentro
berria ezagutu ahal izan dezaten, abian jarri baino lehen.
Osasun Mentaleko Zentroa urtarrilaren 15ean hasiko da martxan, bai eta Zabalganako Osasun Mentaleko Zentroa
ere, eta hilaren 14an ate irekiko jardunaldia egingo da.
SALBURUKO OSASUN ZENTROA: laguntza-eraginkortasuna
bultzatzea
Salburuko osasun-zentroak historia kliniko digitala (Osabide, Lehen Mailako Arreta) erabiliko du, eta informatikoki
konektatuko da ospitaleekin (Osabide Globala). Osasun Mentaleko Zentroan ere historia kliniko digitala erabiliko da.

Etorkizunean lana paperik gabe egingo duten Osakidetzako zentroen zerrendaren buru da Araba. Paperik
lan egiteari esker, eraginkortasun handiagoz artatu ahal izango dira herritarrak, eta administrazio-kontuak erraztuko dira.
Abian jarri berri den Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsultetan ere historia kliniko digitala (Osabide Globala)
ezarri da zerbitzu guztietan.

Gainera, Osakidetzaren ildo estrategikoen barruan, Salburuko osasun-zentroak teknologia berrien erabilera
bultzatuko du (esaterako, osarean eta osasun-karpeta), auzoko biztanle gehienak gazteak direla eta horietara ohituta
daudela kontuan izanda.

Norberak bere burua zaintzeko ereduari jarraiki, zentro berriko laguntza- eta osasun-lantaldearen beste
lehentasunetako bat pazienteen ahalduntzea eta gaikuntza da. Hartara, autonomoagoak izango dira beren
gaixotasun kronikoak kudeatzeko orduan, eta, ondorioz, bizi-kalitate handiagoa izango dute.
SALBURUKO OSASUN ZENTROA: plan funtzionala

LAGUNTZA ZERBITZUAK
Salburuko osasun-zentroak Medikuntza Orokor, Pediatria eta Erizaintzako zerbitzuak eskainiko ditu, arreta
programatu edo larrialdietakoarekin, bai zentroan, bai etxean eta pazientea artatzeko eremuan, informazioa, OTI hitzordua,
iradokizunak, erreklamazioak eta beste zerbitzu batzuk barne, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara.

Gainera, Emakumea Artatzeko Zentro bat (EAZ) izango du. EAZn ginekologia-zerbitzua eskainiko da, eta
haurdunaldiak, kontrazepzioa, utero-lepoko minbiziaren baheketa artatuko dira, besteak beste.

Horrez gain, Salburuko osasun-zentro berriak helduen Osasun Mentaleko Zentro bat izango du, Arabako Osasun
Mentaleko Sarea berrantolatzeko beste urrats bat, osasun mentaleko arazoak dituzten arabarren arreta hobetzeko.

Salburuko Osasun Mentaleko Zentroak Aranbizkarra eta Gasteiz Erdialdeko egungo zentroak bateratuko ditu, eta
diziplina anitzeko taldeko profesionalek 24.000 kontsulta inguru artatuko ditu urtero.
Salburuko Osasun Mentaleko Zentroak eta etorkizuneko Zabalganako Osasun Mentaleko Zentroak, osasun-zentro
berrian egongo denak, Gasteizko helduen osasun mentaleko zentroak bateratzea ekarriko dute. Azken horiek 46.000
kontsulta egiten dizkiete 8.600 pazienteri urtero. Pazienteen % 43ren kasuan, jarraipen-aldiak 10 urtetik gorakoak dira.
Bi zentro horiekin, Arabako Osasun Mentaleko Sarea berrantolatzeko prozesua amaituko da. Prozesu horren barruan,
gainera, errehabilitazio komunitarioko zerbitzua berregituratu da eta, urtarrilean, mendetasunak tratatzeko ea horiei buruzko
orientazioa emateko puntako zentro berritzailea abiarazi da.

ESPAZIOEN BANAKETA
Salburuko Osasun Zentroak 3.658 m2-ko azalera eraikia du, eta luzetarako bloketan antolatzen da. Horien artean,
patioak daude, argia emateko eta aurrez aurre dauden gelak aireztatzeko.

Diseinu-irizpide garrantzitsu gisa, lan-inguruak espazio publikotik bereizi dira, eta kontsultek eta lan-espazioek patio
edo espazio pribatuetara ematen dute, jarduerok behar duten intimitatea errespetatzeko. Gainera, itxarongelak aski zabalak
dira eta argiztapen zenitala dute, pazienteak eta laguntzaileak ahalik eta erosoen egon daitezen. Horrez gain, eremuak
kontsulta-moduluaren seriazioan oinarritzen dira eta horri esker erabilera malguagoa da eta errazagoa da behar berriek
eragindako aldaketei egokitzea.
Eraikinak bi solairu ditu. Beheko solairuan, zentroko eremu eta zerbitzu gehienak daude, zentroaren
funtzionaltasuna errazteko eta malgutasun handiena emateko. Hori horrela, beheko solairuan honako hauek daude: bezeroa
artatzeko eremua, langileen eremua, Emakumea Artatzeko Zentroa, Medikuntza Orokorra, Pediatria, Erizaintza, erauzketen
gela, sendaketen gela eta proba funtzionalen gela. Lehenengo solairuan, berriz, Osasun Mentaleko Zentroa dago,
besterik ez.

Beheko solairua
Helduentzako lehen mailako arretako 12 kontsulta
Helduentzako erizaintzako 12 kontsulta
Pediatriako 6 kontsulta
Erizaintza pediatriako 6 kontsulta
Espezialitateetarako mediku-kontsulta 1
Espezialitateen erizaintzako kontsulta 1
Sendaketen, larrialdien, proba funtzionalen eta kirurgia txikiaren eremua, elkarri lotutako 3 kontsultaz osatuta
Harrera, administrazio-unitatea eta Bezeroa Artatzeko Eremua
Talde-gela
Bilera-gela
Lehen Mailako Arretako lantaldearentzako liburutegia
Aldagelak, biltegia, garbiketa-gela eta beste zerbitzu batzuk
Emakumea Artatzeko Zentroa (EAZ)
Ginekologiako 3 kontsulta
Emaginen 4 kontsulta
Bilera-gela
Harrera eta administrazio-eremua
Itxarongelak

Lehenengo solairua
Osasun Mentaleko Zentroa
Psikiatriako, psikologiako, erizaintzako eta gizarte-langilearen 20 kontsulta
Botikinerako erizaintzako kontsulta 1
Talde-terapiako 4 gela
Erlaxazio-gela 1
Bilera-gela 1
Itxarongela 1
Egoiliarren kontsultak (psikiatrak, psikologoak, erizain espezialistak)
Harrera eta administrazio-eremua
Historia klinikoen artxiboa
Biltegia
BEHEKO SOLAIRUA
LEHENENGO SOLAIRUA

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a Salburuko Osasun Zentroa

Arabako Unibertsitate Ospitalearen Plan Zuzendaria
Arabako Unibertsitate Ospitalearen Plan ZuzendariaArabako Unibertsitate Ospitalearen Plan Zuzendaria
Arabako Unibertsitate Ospitalearen Plan ZuzendariaIrekia - EJGV
 
Gernika-Lumomoko Ospitalea - Dossierra
Gernika-Lumomoko Ospitalea  -  DossierraGernika-Lumomoko Ospitalea  -  Dossierra
Gernika-Lumomoko Ospitalea - DossierraIrekia - EJGV
 
Kanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitalean
Kanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitaleanKanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitalean
Kanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitaleanIrekia - EJGV
 
Best in Class saria.pdf
Best in Class saria.pdfBest in Class saria.pdf
Best in Class saria.pdfIrekia - EJGV
 
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010Irekia - EJGV
 
Urdulizeko Alfredo Espinosa Ospìtalearen Irekiera (Osakidetza 2016ko uztaila)
Urdulizeko Alfredo Espinosa Ospìtalearen Irekiera (Osakidetza 2016ko uztaila)Urdulizeko Alfredo Espinosa Ospìtalearen Irekiera (Osakidetza 2016ko uztaila)
Urdulizeko Alfredo Espinosa Ospìtalearen Irekiera (Osakidetza 2016ko uztaila)Irekia - EJGV
 
Semelhante a Salburuko Osasun Zentroa (6)

Arabako Unibertsitate Ospitalearen Plan Zuzendaria
Arabako Unibertsitate Ospitalearen Plan ZuzendariaArabako Unibertsitate Ospitalearen Plan Zuzendaria
Arabako Unibertsitate Ospitalearen Plan Zuzendaria
 
Gernika-Lumomoko Ospitalea - Dossierra
Gernika-Lumomoko Ospitalea  -  DossierraGernika-Lumomoko Ospitalea  -  Dossierra
Gernika-Lumomoko Ospitalea - Dossierra
 
Kanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitalean
Kanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitaleanKanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitalean
Kanpo kontsultetako eraikin berria Zumarragako ospitalean
 
Best in Class saria.pdf
Best in Class saria.pdfBest in Class saria.pdf
Best in Class saria.pdf
 
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
 
Urdulizeko Alfredo Espinosa Ospìtalearen Irekiera (Osakidetza 2016ko uztaila)
Urdulizeko Alfredo Espinosa Ospìtalearen Irekiera (Osakidetza 2016ko uztaila)Urdulizeko Alfredo Espinosa Ospìtalearen Irekiera (Osakidetza 2016ko uztaila)
Urdulizeko Alfredo Espinosa Ospìtalearen Irekiera (Osakidetza 2016ko uztaila)
 
Mais de Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Mais de Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Salburuko Osasun Zentroa

  • 2. SALBURUKO OSASUN ZENTROA: zentro berri bat Salburua auzoko bizilagunei zerbitzu hobea emateko Salburuko osasun-zentro berriak –Salburua auzoko Praga hiribideko 2. zenbakian dago– berriki eraiki den Gasteizeko auzo horretako uneko eta etorkizuneko osasun-arretako beharrei erantzuten die. Salburua auzoko uneko 15.200 laguni (12.000 heldu eta 3.200 haur) emango die osasun-laguntza. Nolanahi ere, datozen urteetan, 30.000 laguni emango die, populazioak gora egingo baitu. Orain arte, Salburuko bizilagunek beste osasun-zentro batzuetan artatzen zituzten. 15.000 bizilagunetatik 6.000 (4.300 heldu eta 1.700 haur) gainezka dagoen Aranbizkarra II osasun-zentroan artatzen zituzten, eta gainerakoek beren jatorrizko auzoko osasun-zentroko lehen mailako arretako medikuarekin jarraitzen zuten. Salburua auzoko bizilagunak pixkanaka hasiko dira osasun-zentro berrian osasun-arreta jasotzen. Hori horrela, azaroaren 20an, Aranbizkarra II osasun-zentroan inskribatutako 6.000 pertsonak aldatuko dira zentro berrira. Gainerakoak, 9.000 inguru, datozen hiletan aldatuko dituzte pixkanaka, eta, espero denez, 2014ko maiatzean, auzoko biztanle guztiak artatuko dituzte osasun-zentro berrian.
  • 3. Salburuko osasun-zentroak 5.700.000 euroko inbertsioa izan du, eta Medikuntza Orokor, Pediatria eta Erizaintzako zerbitzuak eskainiko ditu. Zentro bat Gainera, Emakumea Artatzeko Zentro bat (EAZ) eta Osasun Mentaleko izango ditu. Osasun-zentro berriak 38 kontsulta ditu Medikuntza Orokor, Pediatria eta Erizaintzako zerbitzuetarako, 7 kontsulta EAZrako eta 20 kontsulta Osasun Mentaleko Zentrorako. Azaroaren 20an, asteazkenean, hasiko da laguntza ematen. Egun bat lehenago, hilaren 19an, asteartean, Osakidetzak ate irekiko jardunaldia antolatu du, 10:00etatik 18:00etara, erabiltzaileek eta profesionalek osasun-zentro berria ezagutu ahal izan dezaten, abian jarri baino lehen. Osasun Mentaleko Zentroa urtarrilaren 15ean hasiko da martxan, bai eta Zabalganako Osasun Mentaleko Zentroa ere, eta hilaren 14an ate irekiko jardunaldia egingo da.
  • 4. SALBURUKO OSASUN ZENTROA: laguntza-eraginkortasuna bultzatzea Salburuko osasun-zentroak historia kliniko digitala (Osabide, Lehen Mailako Arreta) erabiliko du, eta informatikoki konektatuko da ospitaleekin (Osabide Globala). Osasun Mentaleko Zentroan ere historia kliniko digitala erabiliko da. Etorkizunean lana paperik gabe egingo duten Osakidetzako zentroen zerrendaren buru da Araba. Paperik lan egiteari esker, eraginkortasun handiagoz artatu ahal izango dira herritarrak, eta administrazio-kontuak erraztuko dira. Abian jarri berri den Arabako Unibertsitate Ospitaleko kanpo-kontsultetan ere historia kliniko digitala (Osabide Globala) ezarri da zerbitzu guztietan. Gainera, Osakidetzaren ildo estrategikoen barruan, Salburuko osasun-zentroak teknologia berrien erabilera bultzatuko du (esaterako, osarean eta osasun-karpeta), auzoko biztanle gehienak gazteak direla eta horietara ohituta daudela kontuan izanda. Norberak bere burua zaintzeko ereduari jarraiki, zentro berriko laguntza- eta osasun-lantaldearen beste lehentasunetako bat pazienteen ahalduntzea eta gaikuntza da. Hartara, autonomoagoak izango dira beren gaixotasun kronikoak kudeatzeko orduan, eta, ondorioz, bizi-kalitate handiagoa izango dute.
  • 5. SALBURUKO OSASUN ZENTROA: plan funtzionala LAGUNTZA ZERBITZUAK Salburuko osasun-zentroak Medikuntza Orokor, Pediatria eta Erizaintzako zerbitzuak eskainiko ditu, arreta programatu edo larrialdietakoarekin, bai zentroan, bai etxean eta pazientea artatzeko eremuan, informazioa, OTI hitzordua, iradokizunak, erreklamazioak eta beste zerbitzu batzuk barne, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 20:00etara. Gainera, Emakumea Artatzeko Zentro bat (EAZ) izango du. EAZn ginekologia-zerbitzua eskainiko da, eta haurdunaldiak, kontrazepzioa, utero-lepoko minbiziaren baheketa artatuko dira, besteak beste. Horrez gain, Salburuko osasun-zentro berriak helduen Osasun Mentaleko Zentro bat izango du, Arabako Osasun Mentaleko Sarea berrantolatzeko beste urrats bat, osasun mentaleko arazoak dituzten arabarren arreta hobetzeko. Salburuko Osasun Mentaleko Zentroak Aranbizkarra eta Gasteiz Erdialdeko egungo zentroak bateratuko ditu, eta diziplina anitzeko taldeko profesionalek 24.000 kontsulta inguru artatuko ditu urtero.
  • 6. Salburuko Osasun Mentaleko Zentroak eta etorkizuneko Zabalganako Osasun Mentaleko Zentroak, osasun-zentro berrian egongo denak, Gasteizko helduen osasun mentaleko zentroak bateratzea ekarriko dute. Azken horiek 46.000 kontsulta egiten dizkiete 8.600 pazienteri urtero. Pazienteen % 43ren kasuan, jarraipen-aldiak 10 urtetik gorakoak dira. Bi zentro horiekin, Arabako Osasun Mentaleko Sarea berrantolatzeko prozesua amaituko da. Prozesu horren barruan, gainera, errehabilitazio komunitarioko zerbitzua berregituratu da eta, urtarrilean, mendetasunak tratatzeko ea horiei buruzko orientazioa emateko puntako zentro berritzailea abiarazi da. ESPAZIOEN BANAKETA Salburuko Osasun Zentroak 3.658 m2-ko azalera eraikia du, eta luzetarako bloketan antolatzen da. Horien artean, patioak daude, argia emateko eta aurrez aurre dauden gelak aireztatzeko. Diseinu-irizpide garrantzitsu gisa, lan-inguruak espazio publikotik bereizi dira, eta kontsultek eta lan-espazioek patio edo espazio pribatuetara ematen dute, jarduerok behar duten intimitatea errespetatzeko. Gainera, itxarongelak aski zabalak dira eta argiztapen zenitala dute, pazienteak eta laguntzaileak ahalik eta erosoen egon daitezen. Horrez gain, eremuak kontsulta-moduluaren seriazioan oinarritzen dira eta horri esker erabilera malguagoa da eta errazagoa da behar berriek eragindako aldaketei egokitzea.
  • 7. Eraikinak bi solairu ditu. Beheko solairuan, zentroko eremu eta zerbitzu gehienak daude, zentroaren funtzionaltasuna errazteko eta malgutasun handiena emateko. Hori horrela, beheko solairuan honako hauek daude: bezeroa artatzeko eremua, langileen eremua, Emakumea Artatzeko Zentroa, Medikuntza Orokorra, Pediatria, Erizaintza, erauzketen gela, sendaketen gela eta proba funtzionalen gela. Lehenengo solairuan, berriz, Osasun Mentaleko Zentroa dago, besterik ez. Beheko solairua Helduentzako lehen mailako arretako 12 kontsulta Helduentzako erizaintzako 12 kontsulta Pediatriako 6 kontsulta Erizaintza pediatriako 6 kontsulta Espezialitateetarako mediku-kontsulta 1 Espezialitateen erizaintzako kontsulta 1 Sendaketen, larrialdien, proba funtzionalen eta kirurgia txikiaren eremua, elkarri lotutako 3 kontsultaz osatuta Harrera, administrazio-unitatea eta Bezeroa Artatzeko Eremua Talde-gela Bilera-gela Lehen Mailako Arretako lantaldearentzako liburutegia Aldagelak, biltegia, garbiketa-gela eta beste zerbitzu batzuk
  • 8. Emakumea Artatzeko Zentroa (EAZ) Ginekologiako 3 kontsulta Emaginen 4 kontsulta Bilera-gela Harrera eta administrazio-eremua Itxarongelak Lehenengo solairua Osasun Mentaleko Zentroa Psikiatriako, psikologiako, erizaintzako eta gizarte-langilearen 20 kontsulta Botikinerako erizaintzako kontsulta 1 Talde-terapiako 4 gela Erlaxazio-gela 1 Bilera-gela 1 Itxarongela 1 Egoiliarren kontsultak (psikiatrak, psikologoak, erizain espezialistak) Harrera eta administrazio-eremua Historia klinikoen artxiboa Biltegia