SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 24
Baixar para ler offline
KERIK GABEKO
ASTEA
Tabako-kerik gabeko
Euskadi
Prentsa-dosierra
2013/05/27
KERIK GABEKO XIV. ASTEA
Aurtengo kerik gabeko astearen lema «Saiatu, lortu eta 
partekatu» izango da.
Tabakismoaren gaineko hainbat jarduera antolatu dira 
Euskadin egun horietarako (I. ERANSKINA), azkenak, 
maiatzaren 31rako, ostirala, Tabakorik gabeko eguna baita, 
1987an OMEk ezarri zuenetik, tabakismoaren epidemiaren 
eta horren ondorioen gainean ohartarazteko.
Euskadiko hainbat herritan izango dira ekintzak eta 
osasunaren profesionalek, pazienteek, elkarteak eta 
adituek hartuko dute parte, besteak beste. Helburuak, 
herritarrei tabakoaren arriskuen berri ematea, eta 
erretzaileei tabakoa uztera bultzatzea eta bide 
horretan laguntzea.
Ekimenaren aurkezpenean, Eusko Jaurlaritzak eta 
Osasun Sailak prebentzioaren kulturarekin eta 
osasunaren zaintzarekin duten konpromisoa
nabarmendu du Jon Darpón Osasuneko sailburuak.
Osasun Saila osasunaren gainean eragina duten elementu 
guztiak aztertzen ari da, eta, ondorioz, bizimodu eta ohitura 
osasungarriak sustatzen dituzten politikak, programak eta 
proiektuak sortzen.
Horren jakitun, Jaurlaritzak mendekotasunei buruzko lege‐
proiektua aurkeztuko du, legealdi honetan onartu dadin. 
Besteen artean, edari alkoholdunen eta tabakoaren sustapenari, 
publizitateari, salmentari eta kontsumoari buruzko gaiak 
bilduko ditu. Halaber, Osasun Planeko helburuak, 
Mendekotasunen Planean ezarriko direnak, beteko ditu. 
Helburu horiek gai horren transbertsalitateari, sektore eta sail 
arteko koordinazioari eta hirugarren sektorearen partaidetzari 
erreferentzia egingo diete.
TABAKOA EUSKADIN
Osasun‐komunitateak borrokatzen duen epidemia 
saihesgarri nagusia tabakismoa da, haren ondorioak 
hilgarriak diren aldetik.
Munduan heriotza gehien eragiten dituen bigarren kausa 
tabakoa da, eta hamar heldutatik baten heriotzaren 
arrazoia da.
Osasun Sailaren datuen arabera, Euskadin gertatzen diren 
heriotzen % 13 eragin ditu tabakoak.
Gizonezkoen artean, heriotzen % 23 eragiten ditu, nahiz 
eta kopurua txikitu egin den, 16 urtetik gorako gizon 
erretzaileak % 51 izatetik % 29 izatera igaro baitira.
Zifrak txikitu arren, gizon erretzaileen kopurua handiagoa 
da adin‐tarte guztietan, gazteenen kasuan salbu. Izan ere, 
16 eta 24 urte arteko erretzaileen kasuan emakumeak 
gehiago dira (% 26,5 eta % 23, hurrenez hurren).
Beste faktore batzuek ere eragina dute tabakoaren 
kontsumoan, adibidez lan‐ eta ikasketa‐mailak. Maila 
txikienetan tabakismo‐indizea handiagoak dira.
TABAKORIK GABEKO KULTURA
Jon Darpón Osasuneko sailburuak tabakismoaren 
prebentzioa eta tabakoarekiko mendekotasuna 
gainditzearen garrantzia erretzaileei 
transmititzearen beharra nabarmendu du, gure inguruan 
gaixotasun eta heriotza saihesgarrien kausa nagusia baita.
«Ibilbide honen helmuga TABAKORIK GABEKO 
KULTURA sortzea da, prebentziorako, tabako‐kontsumoa 
gutxitzeko, tabako‐kerik gabeko eremuei buruzko legeak 
betearazteko eta erretzaile ez direnen osasuna babesteko 
ekintza eta programa eraginkorren bidez».
Osakidetzaren erakundeetan eta beste erakunde 
batzuetan, urte osoan, erretzaileei zuzendutako 
ekimenetan osasuneko profesionalen partaidetza eta 
lana nabarmendu ditu.
OSASUN SAILAREN ETA 
OSAKIDETZAREN HELBURUAK
1. Kerik gabeko espazio publikoak lortzeko ekimenetan parte 
hartzea: 2013an KERIK GABEKO OSPITALEEN EUROPAKO 
SAREAN sartzeko pausoak ematen ari gara.
2. Tabakismoaren prebentzioaren garrantzia eta erretzaileei 
zuzendutako laguntza sustatzeko Euskadiko osasun‐sistema 
indartzea.
3. Funtsezkoa da gizarteak tabakoaren aurkako borrokan parte 
hartzea. Horregatik, herritar gehienak tabakoaren 
arriskuen inguruan sentsibilizatu nahi ditugu, eta 
horretarako, udal‐erakundeek, gizarte‐erakundeek eta 
herritarrek hartu beharko dute parte.
4. Tabakoaren aurkako borroka zabaltzea komunitatetik, 
adibidez, ikastetxeetan, farmazia‐bulegoetan, lantokietan edo 
aisialdirako tokietan, arriskuen berri ematen duten ekimenen 
eta programen bitartez.
5. Tabakoa uzteari dagokionez, tabakismoa tratatzeko erraz
lor daitezkeen zerbitzuak ematea lehen mailako arreta‐
zentroetan. Aurten, Osakidetzako zentro guztietan 
tabakoaren mendekotasuna gainditzeko banakoentzako 
eta taldeentzako programak abiarazi nahi ditugu, Tabako‐
kerik gabeko Euskadi Planaren bitartez. Osakidetzako eta 
Osasun Saileko profesionalek sortu eta garatu dute, eta plan 
horren helburuak indartu eta bultzatuko ditugu.
OSATZEN‐semFIC (familia‐ eta komunitate‐
medikuntzaren Espainiako sozietatea) 
ERAKUNDEAK ESTATU OSOAN TABAKOARI 
BURUZ GAUZATUTAKO INKESTAREN 
EUSKADIKO EMAITZAK
Estatu osoan egindako 8.494 inkestetatik 2.291 Euskadin 
erantzun ziren.
Inkestak lanean partaidetza nabarmena izan duten 
osasuneko profesionalek gauzatu dituzte.
Inkesta kopurua komunitate autonomoen arabera
Inkestak guztira: 8.494
Euskadiko 2.291 inkestatuetatik % 23,13 erretzaileak dira, % 38,85, erretzaile 
ohiak eta % 38,02 inoiz erre ez dutenak.
Tabako-kontsumoa
Erretzailea Erretzaile ohia Erretzaile izan ez dena
Tabako‐kontsumoa handitu dezaketen faktoreak
Azterlanean, tabakoa kontsumitzera eraman dezaketen faktoreen 
inguruan galdetu zen. Hona hemen emaitzak:
Guraso erretzaileak edukitzeak duen eraginari buruz 
galdetzean, inkesta parte hartu dutenen % 81ek uste du seme‐
alabak ere erretzaileak izatean eragin handia edo nahikoa duela 
eta % 19k, txikia edo batere ez.
Lagun erretzaileak edukitzeak duen eraginari buruz galdetzean, 
ordea, inkestatuen % 97k eragin handia edo nahikoa duela uste 
du.
Ohitura osasungarri gisa kirola egiteak duen garrantziari eta 
tabakismoan duen eraginari dagokienez, inkestatuen % 65en 
arabera, kirola ez egiteak eragin handia edo nahikoa du erretzen
hasteko erabakian. 
Inkestatuen % 77k uste du tabako‐paketeetako irudi eta ohar 
beldurgarriek eragin txikia dutela erretzeko erabakia hartzean, 
edo batere ez. Datu deigarria da, eta antzerakoa Estatu osoan. 
Bestalde, inkestatuen arabera, eragina handia da tabakoaren 
gehigarrien kasuan (% 84) eta alkoholaren kasuan (% 80).
Espainian, zifrak % 82 eta % 76 dira, hurrenez hurren.
Zure ustez, zenbaterainoko garrantzia dute hurrengo faktoreek gazteak
erretzen hasteko?
Handia/nahikoa Txikia Batere ez
Gurasoak Lagunak Kirolik Paketeetako Alkohola Gehigarriak
ez egitea irudiak
Tabakoaren Legea aldatzea
Inkesta erantzun duten Euskadiko herritarren % 86k uste du 
kasinoetan eta joko‐aretoetan erretzea baimentzeko legea 
aldatzea kaltegarria edo oso kaltegarria izango litzatekeela.
Gurasoek seme‐alabei emateko gomendioak
Gurasoek seme‐alabei eman beharreko aholkuei dagokienez, 
Euskadin inkestatutakoen % 41ek eskatuko lieke inoiz ez 
erretzea eta % 56k, erretzeari lehenbailehen uzteko.
Guraso erretzaileen artean, aholku ohikoena ez dezatela inoiz 
erre da eta erretzaile ohiak diren edo inoiz erre ez duten 
gurasoena, lehenbailehen utzi dezatela.
Erretzeari uzteko asmoa eta behin betiko uztea
% 39 erretzeari uzten saiatu da azken urtean.
% 65i uztea gustatuko litzaioke, % 21ek gutxiago erre nahiko 
lukeela eta % 3k soilik ez dio inoiz utzi nahi.
Erretzaile ohien % 32ren arabera, erretzeari uztea zaila edo oso 
zaila da, baina kopuru handiago batek erraza edo oso erraza 
dela uste du, hain zuzen, % 49k.
Erretzeari utzi diotenen % 16k osasun‐profesional baten, 
farmazialari baten edo beste norbaiten laguntzaz egin du.
TABAKO KERIK GABEKO EUSKADI
Osasun Sailak eta Osakidetzak tabakismoaren arloan 
gauzatzen ari diren ekintzaren ildo estrategikoa Tabako‐
kerik gabeko Euskadi programa da.
Osakidetzako eta Osasun Saileko profesionalek sortutako 
eta garatutako programa da, eta hiru helburu ditu:
Herritarrak tabako‐ketatik babestea.
Lehen mailako arretaren bidez erretzaileak laguntzea.
Tabakoak eta tabako‐kez kutsatutako aireak osasunari 
eragiten dizkioten kalteez informatzea eta sentsibilizatzea.
Trebakuntzari eta tratamenduei buruzko datuak eta 
ebaluazioa
Osakidetzako osasun‐zentroen % 97n tabakismoaren aurkako 
tratamenduak eskaintzeko profesional trebatuak daude.
2012. urtean, lehen mailako arretako zentroetan emandako 
banako tratamenduak 2011n baino 4,5 aldiz gehiago izan ziren: 
388tik 1729ra hazi ziren.
Taldeko tratamenduak 9,5 aldiz biderkatu dira. 2011n 51 izan
ziren, eta 2012an, 483.
2012ko azken lauhilekoa aurtengo lehen lauhilekoarekin 
konparatuz gero, banako tratamenduen kopurua 1,60 aldiz 
biderkatu dira eta taldekoak, 2,20.
Línea 6
Tratamenduen bilakaera 2011‐2012 aldian
Banakako tratamenduak Taldeko tratamenduak
Trebatutako pertsonen kopuruaren bilakaera trebakuntza‐jardueraren arabera
Deshabituación 
tabáquica individual
Deshabituación 
tabáquica grupal
Profundización 
en consejo breve 
en tabaco
Total
2010 10 10
2011 474 129 603
2012 534 139 66 739
2013 (hasta el 8/5/2013) 324 20 344
Total 1332 278 86 1696
Línea 6
2013ko helburuak
2013ko helburu zehatzen artean, ondoko hauek ditugu:
Profesionalen trebakuntza osatzea programa homogeneo baten 
bidez, EAEko zentro guztiek tabakoaren mendekotasuna 
gainditzeko banako eta taldeko programak izan ditzaten.
Lehen mailako arretaren eta arreta espezializatuari dagokienez:
Lehen mailako arretaren kupo guztietan tratamenduen eskaintza handitzea, 
zentroen ordutegi osoan.
Erretzaile ohiak gehitzea tratamenduak egiteko
Euskadiko kerik gabeko osasun‐erakundeen sarea sortzea kerik gabeko 
ospitaleen Europako sarearen barruan.
Ospitaleetako arlo guztietan tabakoaren aurkako osasun‐aholkuak ematea.
Lehen mailako arretarako deribazioa bultzatzea.
Herritar‐talde zehatzak ondo sentsibilizatzea tabakoaren 
kontsumoaren eta tabako‐kez kutsatutako airearen 
arriskuen gainean.
Eskola‐umeak: «Kerik gabeko ikasgela» programa
Helduak: Prebentzio‐zerbitzuak dituzten lantokietan «Bizi
tabakorik gabe» kanpaina abiaraztea.
Egoera ahuleko taldeak: Egoera ahuleko taldeen artean (etorkinak, 
gaixoen elkarteak, emakumeak...) «Bizi tabakorik gabe» kanpaina 
abiaraztea.
Tokiko erakundeen, gizarte‐erakundeen eta herritarren partaidetza 
bultzatzea:
«Tabako‐kerik gabeko herriak» ekimenak bultzatzea, eta tokiko 
osasun‐ eta gizarte‐eragileen partaidetza lortzea.
Elkarte eta sozietate zientifikoekin koordinatzea
Tabakismoa prebenitzeko eta horren aurkako borroka bultzatzeko 
jarduerak babesteko lan‐mahaiak
Erretzaileei laguntzeko teknologia berriak sortzea

Mais conteúdo relacionado

Semelhante a Kerik gabeko Astea

Tabakorik gabeko munduko eguna
Tabakorik gabeko munduko egunaTabakorik gabeko munduko eguna
Tabakorik gabeko munduko eguna
Irekia - EJGV
 
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdf
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdfTabako-kerik gabeko euskadi.pdf
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdf
Irekia - EJGV
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
Irekia - EJGV
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
Irekia - EJGV
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
AFMENICA
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak

Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdfAfektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Irekia - EJGV
 
Semelhante a Kerik gabeko Astea (20)

Tabakorik gabeko munduko eguna
Tabakorik gabeko munduko egunaTabakorik gabeko munduko eguna
Tabakorik gabeko munduko eguna
 
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdf
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdfTabako-kerik gabeko euskadi.pdf
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdf
 
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
Osakidetza 35 urteurrena. 35 urte bixia sustatzen
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Estrategia 2021-2024
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana
 
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
2013-2020ko Euskadiko Osasun Plana (dokumentu osoa)
 
SANO. Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko Estrategia
SANO. Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko EstrategiaSANO. Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko Estrategia
SANO. Euskadin Haurren Obesitatea Prebenitzeko Estrategia
 
Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123Euskadiko onkologia plana 2018-20123
Euskadiko onkologia plana 2018-20123
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
Euskadiko Zainketa Aringarrien Plana 2016-2010
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Ildo estrategikoak
Ildo estrategikoakIldo estrategikoak
Ildo estrategikoak
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Lineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskeraLineas estrategicas %20euskera
Lineas estrategicas %20euskera
 
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdfAfektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
Afektibitate eta sexu aniztasunaren kudeaketa.pdf
 
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiakEuskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
Euskal AEko Osasunaren Ikuspegia. 2008. Emaitza nagusiak
 
Osakidetzaren Memoria 2018
Osakidetzaren Memoria 2018Osakidetzaren Memoria 2018
Osakidetzaren Memoria 2018
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Mais de Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 
Mais de Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak

Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
 
Kerik gabeko Astea