SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 17
Baixar para ler offline
Iñigo Aranbarri.
Bila gabiltzan
gauza berri oro
behin izan genuen
beste zerbaiten
isla da.
“ “
HODEI GUZTIEN AZPITIK
ETA KRISIALDI GUZTIEN GAINETIK
Ekonomiaren egoera latz honetan Lekeitioko Kale-
Antzerki Nazioarteko Jaialdiak baikor begiratzen dio
hodeiertzari. Ez da jaialdiak jasan duen aurreneko
krisialdia. 1989. urtean sortu genuenean egoera ere
ez zen makala. Inork ez zuen sinisten kale-arteetan.
Mesprezua zuen lege. Aurrerago, 1992. urteko kultua
krisialdi gogor batek astindu zituen euskal sortzaileak.
Ez omen zegoen dirurik euskal arterako. Krisialdi bien
gainetik igaro zuen Lekeitioko Nazioarteko Jaialdiak.
Lekeitiok jakin du moldatzen. Kale-arteen itsasargia
ez da amata. Argia ematen jarraitu du. Horregatik
aldarrikatzen dugu lau haizetara: “Hodei guztien azpitik
eta krisialdi guztien gainetik”.
Begi bistan da kale-arteak erakunde publikoekin estu
loturik daudela. Lekeitioko Nazioarteko Jaialdiak
ezin du aurrera egin udalaren, aldundiaren eta eusko
jaurlaritzaren babesarekin. Kaleak ez du finantziazio
iturririk. Erakunde publikoaren eskutik ibili behar du.
Ez dugu kolokan jarriko hezkuntza eta osasuna direla
gizartearen lehentasunak. Baina inork ulertzen du
gizartea kulturarik gabe? Artea gizakiaren hasiera-
hasieratik dago. Ezinbestekoa giza-bilakaeran. Horregatik
ezinbesteko jotzen dugu Lekeitioko Nazioarteko Jaialdia.
Sarritan entzun dugu Lekeitio euskal Tarrega izan
zitekeela. Neurri handi batean bada. Erreferentea baita
Europan baina aurrekontuei erreparatzen badiegu gu
anaia txiki-txikia gara. Begira diezaiogun Frantziari.
Frantziar ereduari jarraiki kale-arte jaialdirik handienak
herri txikietan gertatzen dira. Libourne, esate baterako.
Katalunian bezalaxe, Tarrega. Guk horixe eskatzen
dugu: erakunde publikoen konpromiso handiago bat
Lekeitio herri txikian Euskal Herriko kale-arteen jaialdirik
handiena izan dadila.
Geldi ez gara geratuko. Hamaika sormen dugu ikusmiran.
Frantziako Libourne Kale-Arteen Jaialdiarekin hitzarmena
sinatu dugu elkarlanean aritzeko. Aurten Stock Umorea
izeneko arte eszenikoen nazioarteko udako eskola
martxan jartzeko asmoa dugu. Oreka Tx eta Kukubiltxo
konpainiekin ari gara lanean ikuskizun historiko bat
plazaratzeko. Erakusketa bat ari gara prestatzen.
Jaialdiaren ikus-entzunezko arloa irmotu nahi dugu eta
aurten gure kale-arteei buruzko aurreneko dokumentala
estreinatu dugu. Honez gain, bi edizio barru 25. urtemuga
beteko dugu. Ibilbide luzea eta emankorra da. Sarritan
adierazi dugun bezalaxe, kale-antzerkiak mugarik ez du.
ITSASOA ETA ANTZERKIA
Lekeition gerta daiteke, ez beste inon. Itsasoarekin loturik
dauden ikuskizunak jarri ditugu jomugan.
Aurten nazioarteko jaialdian zehar antzerki-barku bat izango
dugu portuan: Azart, Zoroen Itsasontzia.
THE SHIP OF FOOLS
Zoroen itsasontzia (The Ship of Fools) antzerki-laborategi
ibiltaria da. Hogei urte baino gehiago daramatza zazpi
itsasoak zeharkatzen komedia, bufoia, clowna eta absurdoa
antzerki diziplinak eskaintzen portuz portu. Kantua, musika,
dantza, esgrima eta txotxongiloak ere antzezlanaren osagaiak
dira eta nazio ezberdinetako publikoaren interesa piztu du
ibilbide emankorrean. Urtea Pasaian eman du, Donostia 2016
Europako kultur hiriburuaren proiektuan parte hartzen. Orain
Lekeition porturatuko da eta ehun urteko itsasontziaren sotoak
zabalduko dizkigu. Sartzeko sarrera ordaindu beharko da,
ikusle bakoitzaren pisuaren arabera.
Portuan dagoen itsasontzia.
Itsasontzia Holandako arrantza-belauntzia zen, 1916an
burdinaz eginda eta sardina-zarra harrapatzeko prestaturik.
Bigarren Mundu Gerran Armadak konfiskatu eta patruila
lanetan aritu zen, kanoiak eta guzti. Gerra ondoren arrantzan
ibili zen 1971ra arte. 1989an Azart kultur elkarteak erosi zuen
eta antzerki-laborategi bilakatu zuen gaur arte.
TXOTXONGILO HERRIALDE ARTISTIKO
MIRESGARRIA
Marioneta edo txotxongiloak kaleetan gustuko ditugu. Beraz,
hiru konpainia etorriko dira txotxongiloaren artea plazaratzeko.
Bi frantziarrak dira, hirugarrena, berriz, euskalduna.
Frantziatik: Rue Barre eta Picto Facto.
JAIALDIAREN
LERRO ARTISTIKOAK
Rue Barre eta Mario: gizaki baten neurrira eginiko txotxongiloa
da Mario. Bi manipulatzaileren menpe bizi dena. Hiru buru,
bi beso eta hamaika istorio dibertigarri. Hitzik gabe, erritmo
zoroa eta irudimena dira antzezlan honen oinarriak. Frantziatik
datoz eta hauxe dugu Libourneko Kale-Arteen Jaialdiaren
eta Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren arteko
elkarlanaren aurreneko emaitza.
Picto Facto: hirugarrenez izango da Lekeition Tolosako
(Frantzia, Okzitania) talde honen arte harrigarria. 1993an
eta 2003an gure jaialdian izan ziren eta erakutsi ziguten
kale-artearen begirada berritzailea. Eskultura-txotxongilo
puzgarriak sortzen dituzte, soinean jarri eta kalejiran abiatzen
dira. Arte ibiltaria da.
Kale-arteetan kaleko marionetek eta txotxongiloek leku
nabarmena hartu dute belaunaldiz belaunaldi. Ezin dugu ulertu
kale-antzerkia beraiek barik.
Euskal Herritik: Markeliñe
Markeliñe euskal talde historikoa da eta euskal kale-arteen
hasiera-hasieratik ibili da sortzen. Aurten ikuskizun parte
hartzailea plazaratuko dute. Animalia harrigarriez beteko
dituzte kaleak eta animalia horiek marioneta erraldoiak izango
dira. Marioneta herrialde miresgarriari begiratzeko modu
berria eta ezberdina. Familian gozatzeko marionetak.
JOERA BERRITZAILEAK ETA ABANGOARDIA
Azken urteotan Lekeitiok badu ikusmiran jarritako joera:
abangoardia. Ohiko zirku eta kale-antzerkitik haratago
joateko konpromisoa aspaldian hartu genuen. Bide honetatik
Hortzmugaren azken estreinaldia dugu. Komunikabideen
funtzioa kolokan jarriko dute ikuskizun harrigarri baten bidez.
Kasu honetan giza-kritika agerian geratzen da. Edukiz beteriko
ikuskizuna baita.
ZERUKO ARTEAK
Espazio berrien bila abiatzen dira kale-arteak. Horren ondorioz
Zeruko Arteak sortu ziren. Aurten Lekeitioko Eliza zoragarria
erabiliko dugu. Dantza Bertikala izango da protagonista Erdi
Aroan altxatu zen monumentu artistikoan.
Dantza bertikala joera berritzaileen artean koka dezakegu
eta seguru gaude ikusleen harridura sortaraziko duela.
Kataluniatik datorkigun konpainiak SACUDE du izena
Sacude taldea 2006an sortu zen Bartzelonan. Dantza bertikala
egiten dute batik bat baina arlo honekin antzerkia, zirkoa,
musika, bideo eta poesia fusionatzen dituzte. Samuel Delgado
aktorea, dantzaria eta koreografoa da eta La Fura dels Baus
taldearekin egin du lan maiz. Berarekin batera Mamen Alcázar
zintzilikatuko da altueretatik. Biak Sacude taldea dira eta haien
dantza ikusgarriak saritu dituzte munduan zehar.
KONPROMISOAREN ILDOTIK
Sarritan entzun dugu kale-antzerkiak ez duela konpromisoz
beteriko edukirik. Lekeitiok ondo ederto erakutsi du hori ez
dela egia. Gizatasunarekiko konpromisoa maiz azaldu da guk
kaleratutako ikuskarietan.
Aurten emigrazioa dugu hizpide. Xarxa konpainiak “Papers”
izeneko kale-lana plazaratuko du. Emigrazioaren oihu isila,
elkartasuna, muga guztien gaineko begirada… horrela da
konpainia kaltalan honen mezua.
2009an Générik Vapeur eta Xarxa Teatre elkartu ziren ikuskizun
handi bat sortzeko. Marsellan, Castellò eta Aurillacen ibili ziren
lanean eta Frantzian estreinatu zenean sekulako arrakasta
eskuratu zuen. Papers! kale-antzezlana emaitza haren bertsio
apalagoa da. Hiru urte igaro dira eta Xarxak berreskuratu du
haren magia eta mezua. Gaur egungo gizartean diruak ematen
duen botereari buruzko kritika zorrotz eta arteza da. Macbeth
eta Ubú izan daitezke aurrekariak. Papers! hitzik gabeko
ikuskizuna da baina ozen aldarrikatzen du gaurko egoera
maltzurra aldatu beharra.
Lekeitioko konpromisoa argia da. Gai sozialak kale-arteen
edukietan plazaratzeko konpromisoa.
HIRI-KULTURAK
Munduko hirien babespean kultur garaikideak agertu dira.
Horietako bat break-dance dugu. Hiri-kultur horren gainean
Deabru Beltzak taldeak egin du lan eta perkutsioa eta break-
dance dantzan oinarritutako ikuskizuna estreinatuko du. Bide
garaikideak jorratzen ditu Bizkaiko konpainia honek eta horri
esker munduan zehar gehien ibiltzen den horietako bat da.
Lekeitiorekin harreman estua du eta orain arte sortu dituzten
kale-ikuskizun guztiek babesa hartu dute gure kultur kaian.
EREMUAK
Aurreko lerro artistikoei segika honako eremu hauetan egiten dugu lan:
EUSKAL KALE-ANTZERKIA
Iaz adierazi genuen eta aurten azpimarratzen dugu: krisialdi egoera
honetan etxeko ekoizpenen aldeko postura egingo dugu.
24. edizioan bertoko produkzioak leku nabarmena izango du:
- HORTZMUGA (Bizkaia) “Ez zuten nik ikusitakoa kontatu”
- MARKELIÑE (Bizkaia) “Zoozoom”
- DEABRU BELTZAK (Bizkaia) “Drum break”
- TRAPU ZAHARRA (Gipuzkoa) “¡Vive Soñando!”
HERRIALDE KATALANAK
Aurten eta edizio guztietan gertatzen den bezala Mediterraneoko
antzerkia izango da Lekeitioko plazan. Bartzelona eta
Vila-Realetik datoz.
- XARXA (Vilareal), formatu handiko ikuskaria: “Papers”
- SAKUDE (Barcelona), dantza bertikala. “Las aventuras de Saku y Mika”
NAZIOARTEKO KALE-ANTZERKIA
Hasieratik Lekeitiok izan du nazioarteko izateko asmoa. 24. edizioan
honako nazioarteko ordezkaritzaren alde egin nahi dugu:
- Nazio ezberdinen topagunea: SHIP OF FOOLS
- Frantziatik: PICTO FACTO eta RUE BARRE
STOCK UMOREA-LEKEITIO OFF
Hauxe dugu ate zabalik. Berriro antzerkizale ezezagunei antzezteko
aukera emango diegu. Lekeitio Off, Stock Umorea Arte Eszenikoen
Udako Eskolaren ondorioa da. Umorea eta kalea uztartu nahi duen
eremua. Profesional ezezagunak eta amateurrak Lekeitio Offean
aurkituko dute espazio duin eta aproposa.
Urtetik urtera ari gara sakontzen eta babesten ikusleen
eremuak. Ikusle jantziak dira Lekeitioko jaialdikoak eta horrez
gain oso anitza.
IKUSLE GAZTEA
Kaleko ikuskizunak ezin hobeak dira ikusle gazteak kulturara
bereganatzeko. Maiz ikusi dugu kale-arteekin gozatzen eta
emozionatzen. Hori dela eta, gazteei begira dauden hainbat
ekinaldi antolatu ditugu: break-dance (Deabru Beltzak), Xarxa
(Papers)... non hiri-kulturak edota piroteknia azaltzen diren.
Gazteek gustuko dituzten bi arlo.
IKUSLE FAMILIARRA
Jaialdiaren joera familiarrak nortasuna ematen dio topaketari.
Emanaldi gehienak familiari begira daude. Gurasoak seme-
alabekin, bikoteak, koadrilak… nornahi izan daiteke kale-
arteen jomuga.
IKUSLE PARTE HARTZAILEA
Kale-antzerkian ikuslea ez da pasiboa, parte hartzailea baizik.
Bide beretik abiatzen da prestatu dugun egitaraua.
Halere, nabarmendu beharrean gaude Markeliñeren
antzezlana non parte hartzearen bidez isotoria osatzen den.
IKUSLEAK
Kale-arteek ez dutela mugarik behin eta berriro adierazten
dugu. Hori dela eta, espazio ezberdinak bilatzen ditugu.
Aurten hauek dira proposatzen ditugun antzezlekuak:
ITSASOA
Lekeitiok itsasoa eskaintzen du eta 24. edizio honetan
ikuskari handi bat izango da itsasontzi baten gainean. Azart
kultur taldeak The Ship Of The Fools itsasontzi erraldoia
porturatuko du.. Azken hau Donostiako europear kultur
hiriburuaren eskutik Pasaian izan da neguan. Udan, berriz,
Lekeitio bisitatuko du. Kaia kultur-kai bilakatuko da.
AIREAN (KANPANDORREA)
Zeruan aurkitu dugu maiz antzezleku. Aurten dantza
bertikalaren bidetik abiaturik elizako kanpandorrean
zintzilikatuko dira dantzariak.
PLAZA ETA KALERIK KALE
Ohikoak diren espazioak ere izango dira. Kalejirak kalerik kale
eta plaza antzerkia ez dira faltako.
LEKUAK
Uztailak 12an, ostiralean
19:30 RUE BARRE 	 “Mario” 	 (Frantzia)
20:30 DEABRU BELTZAK 	 “Drumbreak”	 (Euskal Herria)
22:30 SACUDE	 “Las aventuras de Sacu y Mica. Episodio 1”	 (Herrialde Katalanak)
23:30 HORTZMUGA 	 “Ez zuten nik ikusitakoa kontatu”	 (Euskal Herria)
Uztailak 13an, larunbatean
12:30 PICTO FACTO 	 “Coruscants” 	 (Frantzia)
19:00 RUE BARRE 	 “Mario” 	 (Frantzia)
20:00 PICTO FACTO 	 “Coruscants”	 (Frantzia)
20:30 MARKELIÑE 	 “Zoozoom” 	 (Euskal Herria)
23:00 SACUDE	 “Las aventuras de Sacu y Mica. Episodio 2” 	 (Herrialde Katalanak)
24:00 XARXA 	 “Papers!”	 (Herrialde Katalanak)
Uztailak 14an, igandean
12:30 RUE BARRE 	 “Mario” 	 (Frantzia)
19:30 TRAPU ZAHARRA 	 “¡Vive Soñando!” 	 (Euskal Herria)
KULTUR KAIA
AZART - SHIP OF FOOLS (Nazioartekoa).
Antzezlana: Monsieur Jourdain gizon bitxia
Egileak: Boulgàkov-Molière
Ikuskizun elebiduna: euskaraz eta gazteleraz.
Ostiralean, 19:00etan.
Larunbatean, 19:30ean.
Igandean, 20:00etan.
Portuan dagoen itsasontzian.
LEKEITIO OFF UMOREA (STOCK UMOREA)
Ikus-entzunezko eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Eskola
Ekainaren 24tik uztailaren 14ra.
Udako Nazioarteko Eskolaren eskutik LEKEITIO OFF UMOREA plazaratuko da.
Inprobisazio eta formazioaren emaitzak kalean izango du antzezlekua, modu espontaneoan.
Gonbidatuak: Cia El Sainete (Bartzelona-Argentina) “La Negra y el Catalán”…
24. LEKEITIOKO
KALE ANTZERKI
NAZIOARTEKO
JAIALDIAREN
EGITARAUA
PROPOSAMENA
EUSKAL HERRIA,
HERRIALDE KATALANAK,
FRANTZIA.
DOKUMENTALA
2012an zazpi minutuko dokumental txiki bat estreinatu
dugu. Bertan sortzaileen iritziak jaso ditugu. Bide beretik
jarraitu nahi dugu. 2013ko edizioak ere dokumental bat
izango du. Horretan sortzaileez gain, kaleko ikusleen
iritziak ere jasoko ditugu.
2014an, 25. urtemugan, ikus-entzunezko materiala bildu
eta jaialdiaren dokumental oso eta garrantzitsu bat
burutu nahi dugu. Lekeitio, kale-arteen aitzindari.
STOCK UMOREA
Aurten aurreneko urratsak emango ditu Udako
Nazioarteko Arte Eszenikoen Eskolak. STOCK UMORA
batailatu dugu.
Josu Bilbao (Salitre) eta Aitor Basauri (Spaymonkey),
Stock Umorearen sortzaileak eta sustatzaileak, ari dira
lanean aurreneko kurtsoak eskaintzeko.
Ekainean eta uztailean zehar gertatuko dira eta
Jaialdiarekin bat egingo dute xedeetan.
Udako eskola honek espazio berri bat irekiko du:
LEKEITIO OFF. Bertan eskolatik pasatzen direnak eta ez
direnak arituko dira kaleetan jaialdiaren giroa berotzen
eta osatzen.
Informazio osoa: www.stockumorea.com
MASTER CLASSAK
Azart koletiboari eskaini diogu aukera euren lana
azaltzeko master class baten bidez.
Bide beretik beste profesional batzuk (Stock Umorean
parte hartuko duten irakasleak, kasu) aukera izango dute
zabalik izango diren master classak emateko.
Horrela, kale-artea egiteko sormen-bideak denon eskura
jarriko ditugu.
BESTELAKO EKINALDIAK
LIBOURNE (FRANTZIA) HIRIKO
KALE-ARTEEN JAIALDIA ETA
LEKEITIOKO NAZIOARTEKO JAIALDIAREN
ARTEKO KOLABORATZEKO HITZARMENA
Bi jaialdien arteko hitzarmenak argi du nora begiratzen duen:
geroko arteak jorratzeko asmoa.
Libourne eta Lekeitio Atlantikoaren kulturan lerrotzen dira.
Batzuk hego frantziarrak, besteak euskaldunak. Partekatzeko
bidea zabaldu dugu eta oinarri sendo bat jarri nahi dugu.
Aurten taldeak partekatuko ditugu. Gure konpromisoa da
Libourne aldeko RUE BARRE taldea Lekeition aurkeztea.
2014ko edizioari begira bion arteko koprodukzio bat ari gara
lantzen. Bertan bi antzerki konpainiarekin egingo dugu lan:
Deabru Beltzak (Euskal Herria) eta Commandos Percu
(Frantzia).
BILBOKO KALEALDIAREKIN LANEAN
Aurten ere, aurreko urteetan bezalaxe, Bilboko kalealdiarekin
hartu-eman emankorrarekin jarraituko dugu.
Xarxa taldearen “Papers” kale-antzezlana berezia da.
Behin baino ez da egin Europako jaialdi batean eta orain
Bilbo, Gasteiz eta Lekeitio bat eginda berriro plazaratuko
da. Euskal Herriak izango du aukera ekoizpen berezi eta
nabarmen hau ikusteko.
DONOSTIA 2016
Donostian 2016 Fundazioa hasi da martxan. Gure asmoa
da erakunde honekin koordinatzea eta lau urte hauetan,
2016ra arte, ideiak, ikuskariak eta ekoizpenak partekatzea.
GEROA GAUR EGITASMO BERRIAK
Euskal poeta handiak igaro dira gure karteletik.
Aurten Iñigo Aranbarri gonbidatu dugu. Bera Azkoitian
jaio arren lekeitiarra da, gure herrian bizi delako.
Hauxe da aukeratu dugun bertsoa:
Bila gabiltzan gauza berri oro
behin izan genuen beste zerbaiten isla da.
Esan bezala, probokazioa kartelean hasten da.
Norberak atera dezala bertsoaren hausnarketa.
POESIA ETA KARTELA
1989-2012 URRATSEZ URRATS
1989. MASKARADA Akerlarrua. KUKUBILTXO Umeak
gara, eta zer! MARKELIÑE Escalada Urbana. LA BURBUJA
Carnaval Medieval. HANKAPALU EGUNA (Zango Trango,
Zingle, Etzi, Heioka, Hingotsa, Goloka, Oihal Puska, Kaixo,
Katiflix, Patraka Matraka, Gautxori, Pinpilinpauxa, Altza
Porru, Txo, Matrazaina Akerbeltz, Kukubiltxo). GOG MAGOG
Gog, Rey de Magog. ZUBIPEKO SWING.
1990. MASKARADA Marx Brothers Abokatuak.
KARRAKA Godot. PIKOR Naftalina. XARXA Ibers.
MARKELIÑE. Ekintzak. TEN–PINPILINPAUXA El pez
que nadaba en la roca. LES CHANCAYRES Les landes.
TEATRO INTREPIDO El Escaparate. PLASTICIEN VOLANTS
Giantomacine. BEKEREKE El vendedor de Espejismos.
XARXA Nit Magica. MIMO PLOT Hipersol. GOTZON
MUXIKA. GOLOKA Makina Trasformatzailea. AITTITA TXIKI.
KUKUBILTXO Jalgi Hadi Dantzara! TRAPU ZAHARRA
El Vengador Enmascarado. HIKA Eta ohea egin gabe.
1991. BEAIVVAS SAMI TEAHTER Samisuonain.
L’AVALOT Elitres. JAKE MATE Itzala. UDAKO KALE ESKOLA
Clown. MARKELIÑE Armagedon. HIKA Chaplin Tropela.
TRAPU ZAHARRA Occident Paradise eta Cobriexpres.
ZUBEROAKO MASKARADAK Barrikadak eta Jokuak. JAKE
MATE Kasketa. CLOWNART Menu de Acciones. PIKOR
Nor da da? TUCHENN L’ombre et le vent. L’ AVALOT Caos.
ETXEBARRIKO TALDEA Ekintzak. LEKEITIOKO HERRIA
ETA MUSIKA BANDA Gastibeltzaren Karabinak.
1992. KUKUBILTXO Malintxeren Madarikazioa.
KARRAKA Los Ultimos de Filipinas. HIKA Txarlotadak.
EUSKAL HERRIKO MALABARISTEN ELKARTEA. GOLOKA
Ameriketako Euskaldunak. TXORROSKILEROAK Dena
Salgai. TARIMA Domingueros. TEN–PINPILINPAUXA
Bienvenido Don Quijote. TEATRO TRAPERO ETA XILIPURDI
Mimo Clown Kalejira. PIKOR Estofado de Toro.
1993. HIKA Babalibu! Babaliba! SCARAMOUCHE
Las Aventuras de Robin Hood. TRAPU ZAHARRA Visto
y no visto. HIKA Ongi Etorri Etsaia. SALITRE Rico Rico
Rico. PICTO FACTO Dare Dare. ZANGOANGO Macanas
Argentinas. GALTZAGORRI Malabareen festa handia.
1994. HIRU TURKU Kantu Zaharrak. KAKAFRAKETAN
SAKANDALU PUBLIKU ETA AITTITTA TXIKI Gauskadantza
TEATRO FENIX Magia y Rito en la Isla de Bali. TOPAKETAK
Dokumentala.. MARKELÑE Kubierno. PIKOR La Funerala.
KOXKORRAK Denok gara Tximinoak. AITTITTA TXIKI
Hankapaluak. ADESA Sanfoka. POETAK Sarajevo.
1996. SCARAMOUCHE Cineman. CON BUEN PIE
Yubihelen VISITANTS Fam de foc. CACHIVACHE Pathe de
Gags. SALITRE Imaginate. NI FU NI FA Topaketa. AITTITTA
TXIKI Hankapaluak. SCARAMOUCHE El doctor Livingstone,
supongo. ZURRASPAS Cinema Ecuador. TEHATRE EN
VOL Orme. KATAKRAK TRUP Mal... Mal... Malbar. BLUES
THORPES Blues Thorpes.
1997. TXO TITERESBidaide eta Rr9n. GOLOKA Berbena,
Goloka Park eta Eskeletoak. TRAPU ZAHARRA Naufragio
eta Tambores Mundi. OIHULARI KLOWN Lerroan
bixi–bixian. AMLIMA Aguto. GAITZERDI Irudiak.
PIKOR–LA TIRILI Los hermanos Químicos eta El Gran
Teatro Infimo. TEN PINPILINPAUXA Sekulako guztiarako
bidaia. LEKEITIO OFF 1. LOCO BRUSCA Speerman & his
friends. SALITRE Kontuz–iones. TAKOLO PIRRITX
ETA PORROTX Tantaka Yotanka.
1998. KUKUBILTXO Kukubel. SANDIMAY
Oriental Street Parade. DEABRUAK BELTZAK Ibiltariak.
GOLOKA Praka motzak. LEKEITIO OFF 2. PIKOR
Comando Fingilin KALEJIRA ERRALDOIA Hankapaluak.
TRAPUZAHARRA Eroak. LOCO BRUSCA Speerman & his
friends. MARKELIÑE Alò! Europa?. SCURA SPALTS Oh!
SOS. GOLOKA Eskeletoak. HIKA Xagukumeak.
TEN PINPILINPAUXA Sekula guztiarako bideaia.
SCURA SPALTS Aniversari Animal.
1999. HORTZMUGA Sportzis, Primus eta Kolore.
SALITRE El zorro. CHUSMA KOLEKTIBOA Vöjnirek.
HARRIA ETA HERRIA. MOON Catapult. 15 000 GOGO
Enborra. TIRRI TARRA Tirri Tarra Show. NOU SUBUS
CIRC La cita amorosa. CAPA I ESPASA Una d’espasas.
ARTISTRAS Pleniluni. ALKIMIA 130 Arde. GOLOKA Inudeak.
TEN PINPILINPAUXA Berunexko soldadatxua eta
Jon beldurgabea.
2000. TRAPU ZAHARRA. Paquetito TEN PINPILINPAUXA
Ortzadarraren sorrera GAITZERDI Girobira PANTA
RHEI Sarabá HORTZMUGA Badum mundua MAIMUR
Saltinbankiak datozela DEABRU BELTZAK Bikiak Salt In
Banco XARXA Déus o bésties LEKEITIO HERRIA ETA LA
NAVE Moby Dick.
2001. HORTZMUGA Le vaca show (Galaxi). TEN
PINPILINPAUXA Ortzadarren sorrera GAITZERDI
Girobira TRAPU ZAHARRA El cuarto tenor LOS
GALINDOS Amalgama DEABRU BELTZAK Bikiak
TRANSE EXPRESS Maudits Sonnats EL GRUP DE
DIABLES DE L’ALT URGELL Correfocs ZUBEOAKO
MASKARADAK Barrikadak eta Jokuak.
2002. DEABRU BELTZAK Les Tambours de Feu.
LE PETIT TEHARE DE PAIN Mesclangne. NAPHTALINE
Une nuit avec Satan. T’OMBLIGO. E.s.e.p.p.
BURUHANDIEN TOPAKETA. COULEURS MECANIQUES
Les Fouturisques. DEABRU BELTZAK. Bikiak.
MARKELIÑE. Dso. EL GRUPO DE DIABLES DE L’ALT
URGELL Correfoc. PIKOR Ko. MAIMUR Paris Babia. EL
CIERVO ENCANTADO Un elefante ocupa mucho espacio.
2003.QUINQUILLANS O circo do Máscaras. INDUSTRIA
TEATRERA Ooolee!. XARXA Foc de Mar. TRAPU ZAHARRA
Elvis vete ya. PICTO FACTO Coquecigrues. KUKUBILTXO
Mamutxak. HORTZMUGA Matraka. DIABLES DE XALGIGA
Correfoc. THEATRE GILI GILI Barto. PICTO FACTO
Billevesées. PIKOR ZANGUANGO Al fondo a la derecha.
2004. ANACABE KAPITAINAREN BALADA Lekeitio
eta Karlos Panera. DRAGOES VELHOS Maasi. ILOTOPIE
Narcise guette. TEN PINPILINPAUXA Zakarrontzietako
abentura. BARKATU AMA Lekeitio off. HORTZMUGA 12K.
CARAPACE Bruleur d’Etoiles. MALABAR Aquaroves. LA CIE
DU PETIT MONSIEUR En Derangement. GAITZERDI Naiz.
2005. KARROMATO Egurrezko zirkoa. TRAPU ZAHARRA
El pisito. MUNGIA HERRIA Lauaxeta herri antzerkia.
TOKIA Kautera. PANTA RHEI Txaribari. LA TAL Carrilló.
BURUHANDIEN II. TOPAKETA Patagon dantza. BARKATU
AMA Zelako itsua. LOS DEMENDEZ El bala perdida. TRAPU
ZAHARRA Tetrarip,El último embase. DEABRU BELTZAK
Les diables noirs. MARKELIÑE Carbon Club. ELIXIR
La Machine. LIONEL PIOLINE Les Kids. AZULKILLAS
Bi trapezioan. LA TAL Les fotografiers.
2006. EIDABE Kanpanolue. LA INDUSTRIAL TEATRERA
Motards. DEAMBULANTS Alt. CAL Y CANTO A-ta-ka.
TEATRO TRAPERO DEL RIO Erdi Aroko kondaira.
ROYAL DE LUXE-LA GRAN REYNETA Roman Photo.
BALL DE DIABLES DE LA LLACUNA Y DRAC CAPALLA
D´HORTA-EL CARMEL Correfoc. BEGO KLOWN La Meva
Mare. HORTZMUGA ETA LEKEITIO Antzar Jokua.
2007. ATIKUS El Cucumis-melo. GAITZERDI Kulunka.
SCURA SPLATS Macroscopi. TRAPU ZAHARRA Vis a Vis.
CARNAGE PRODUCTIONS Gign. LES TROIS POINTS DE
SUSPENSION Monsieur Baryton. DEABRU BELTZAK
Bande Déplacé. MALABAR Helios II. MACADAM PIANO
Enfin le piano de concert se promene dans les rues!
HORTZMUGA Momento.
2008. AMAREN ALABAK Amaren alabak. MR PEJO’S
WANDERING DOLLS Mutabor. MIXEL ETXEKOPAR ETA
PIERRE VISSIER Duo. BANGDITOS Die Schutzengel.
MARKELIÑE Terapia. GANSO Renato. EFS Humortal.
IÑAKI MATA Barreras. LES SAGES FOUS The Bizzarium
aquarium. HANNA BI Zoo La legende du Roi Singe.
TEATRO DO MAR Nusquam. ULIK Mecanomique.
TRAPU ZAHARRA El Concursazo. CAL Y CANTO Exodos.
2009. SCURA SPLATS Animatic eta Factum Flama.
FAMME FATALE Cabaredeambulante. KARNAVIRES
Odysseus. SALITRE On Egin Mon Amour. EIDABE
Atxikistan. HORTZMUGA Olimikas 2012. GAITZDERDI
Otsoko. EN LA LONA Mementu Ridiccoli. ZANGUANGO
Tocata y Fuga (en fu renol).
2010. ACROBUFFOS Waterbombs. MR PEJO’S
WANDERING DOLLS Mignona eta Mogota. KANBAHIOTA
Nomadas. LOCO BRUSCA Mr X eta Baka Shtruck.
PIKOR Ellas Bailan Solas. LES COMMANDOS PERCU
Le Concert de Feu. GROUPE DEMONS ET MERVEILLES
Les Petits Silences.
2011. OJARUS Strange Japanese Show. DANTZAZ
& LEKEITIO Sarritsasoa. SCURA SPLATS Disco Death
Correfocs. CHIPOLATAS Gentlemen of the road.
DEABRU BELTZAK The Wolves. TRAPU ZAHARRA
Camping Renove GENERIK VAPEUR Bivouac.
EIDABE “Kanpanolue, 11 salto baino gehiago”.
2012. HORTZMUGA Libertia. ZANGUANGO
La Mecánica de la Naranja. KARKABIA Nire Nia baino
ez dut. GAITZERDI. Suz. SALITRE-TEATRO MUTANTE
Amor Ciego. D’AILLEURS Parle mooi d’Allieurs, Un homme
et une femme eta Quiconques. INDUSTRIAL TEATRERA
De Paso. TRIFALDO L’es3. MATRIOSKA Motel Matrioska.
LUC AMOROS Page Blanche. LEKITTOKO DEABRUAK
Mingorri Correfoc.
www.lekeitiokale.net

Mais conteúdo relacionado

Destaque

Vipusk2 dobrobut
Vipusk2 dobrobutVipusk2 dobrobut
Vipusk2 dobrobutrusshohol
 
Power Vedruna Ripoll
Power Vedruna RipollPower Vedruna Ripoll
Power Vedruna RipollPep Paunero
 
выпуск №6 краснодон
выпуск №6 краснодонвыпуск №6 краснодон
выпуск №6 краснодонrusshohol
 
Power nutrició éssers vius david i albert
Power nutrició éssers vius david i albertPower nutrició éssers vius david i albert
Power nutrició éssers vius david i albertPep Paunero
 
Presupost d’aula multimèdia de música
Presupost d’aula multimèdia de músicaPresupost d’aula multimèdia de música
Presupost d’aula multimèdia de músicaAlba Povedano
 
Activitats amb Finale sobre la canço LA LLUNA
Activitats amb Finale sobre la canço LA LLUNAActivitats amb Finale sobre la canço LA LLUNA
Activitats amb Finale sobre la canço LA LLUNAAlba Povedano
 
QuickBooks for Windows 1099-MISC Changes & Solutions
QuickBooks for Windows 1099-MISC Changes & SolutionsQuickBooks for Windows 1099-MISC Changes & Solutions
QuickBooks for Windows 1099-MISC Changes & SolutionsIntuit Small Business
 

Destaque (15)

Vipusk2 dobrobut
Vipusk2 dobrobutVipusk2 dobrobut
Vipusk2 dobrobut
 
Power Vedruna Ripoll
Power Vedruna RipollPower Vedruna Ripoll
Power Vedruna Ripoll
 
выпуск №6 краснодон
выпуск №6 краснодонвыпуск №6 краснодон
выпуск №6 краснодон
 
Power nutrició éssers vius david i albert
Power nutrició éssers vius david i albertPower nutrició éssers vius david i albert
Power nutrició éssers vius david i albert
 
Presupost d’aula multimèdia de música
Presupost d’aula multimèdia de músicaPresupost d’aula multimèdia de música
Presupost d’aula multimèdia de música
 
Activitats amb Finale sobre la canço LA LLUNA
Activitats amb Finale sobre la canço LA LLUNAActivitats amb Finale sobre la canço LA LLUNA
Activitats amb Finale sobre la canço LA LLUNA
 
Konstantinovas pagasta tautas bibliotēka
Konstantinovas pagasta tautas bibliotēkaKonstantinovas pagasta tautas bibliotēka
Konstantinovas pagasta tautas bibliotēka
 
Período entre guerras
Período entre guerrasPeríodo entre guerras
Período entre guerras
 
QuickBooks for Windows 1099-MISC Changes & Solutions
QuickBooks for Windows 1099-MISC Changes & SolutionsQuickBooks for Windows 1099-MISC Changes & Solutions
QuickBooks for Windows 1099-MISC Changes & Solutions
 
How+to+select+the+best+employees
How+to+select+the+best+employeesHow+to+select+the+best+employees
How+to+select+the+best+employees
 
Qb for mac 1099 inner circle
Qb for mac 1099   inner circleQb for mac 1099   inner circle
Qb for mac 1099 inner circle
 
Intuit 401K webinar handout
Intuit 401K webinar handoutIntuit 401K webinar handout
Intuit 401K webinar handout
 
Final presentation
Final presentationFinal presentation
Final presentation
 
Revolução russa
Revolução russaRevolução russa
Revolução russa
 
Geografia das Religiões
Geografia das ReligiõesGeografia das Religiões
Geografia das Religiões
 

Semelhante a Dossier 2013 LekeitioKale

Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailakSei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailakIrekia - EJGV
 
Xampo egunkaria (3
Xampo egunkaria (3Xampo egunkaria (3
Xampo egunkaria (3larraitzab
 
Xampo egunkaria (2)
Xampo egunkaria (2)Xampo egunkaria (2)
Xampo egunkaria (2)larraitzab
 
Xampo egunkaria
Xampo egunkariaXampo egunkaria
Xampo egunkarialarraitzab
 
Xampo egunkaria
Xampo egunkariaXampo egunkaria
Xampo egunkarialarraitzab
 
Arquímede smaskarada euskarazeuskaltegiak (2) (1)
Arquímede smaskarada euskarazeuskaltegiak (2) (1)Arquímede smaskarada euskarazeuskaltegiak (2) (1)
Arquímede smaskarada euskarazeuskaltegiak (2) (1)begonakatxiporreta
 
AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...
AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...
AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...Daniel González Uhlending
 
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)Jaime Valverde
 
Agenda actividades verano 2014 valle de aranguern euskera
Agenda actividades verano 2014 valle de aranguern euskeraAgenda actividades verano 2014 valle de aranguern euskera
Agenda actividades verano 2014 valle de aranguern euskeraDaniel González Uhlending
 
Euskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzatEuskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzatTrumoi
 

Semelhante a Dossier 2013 LekeitioKale (20)

Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailakSei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
Sei film luze aurkeztuko ditu Donostia Zinemaldiko Zinemira sailak
 
Otxandioko jaiak
Otxandioko jaiakOtxandioko jaiak
Otxandioko jaiak
 
Xampo egunkaria (3
Xampo egunkaria (3Xampo egunkaria (3
Xampo egunkaria (3
 
Programa de SF euskera
Programa de SF euskeraPrograma de SF euskera
Programa de SF euskera
 
Xampo egunkaria (2)
Xampo egunkaria (2)Xampo egunkaria (2)
Xampo egunkaria (2)
 
Xampo egunkaria
Xampo egunkariaXampo egunkaria
Xampo egunkaria
 
Xampo egunkaria
Xampo egunkariaXampo egunkaria
Xampo egunkaria
 
San Pelaio 2012
San Pelaio 2012San Pelaio 2012
San Pelaio 2012
 
Arquímede smaskarada euskarazeuskaltegiak (2) (1)
Arquímede smaskarada euskarazeuskaltegiak (2) (1)Arquímede smaskarada euskarazeuskaltegiak (2) (1)
Arquímede smaskarada euskarazeuskaltegiak (2) (1)
 
AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...
AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...
AGENDA CULTURAL de ABRIL a MAYO de 2015 de la Casa de Cultura del Valle de Ar...
 
Baigorriko kulturaldia 2013
Baigorriko kulturaldia 2013Baigorriko kulturaldia 2013
Baigorriko kulturaldia 2013
 
Nagore
NagoreNagore
Nagore
 
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
Ander Lipusen antzerkigintza (Ehaze)
 
Zornotzako jaiak
Zornotzako jaiakZornotzako jaiak
Zornotzako jaiak
 
Durangoko azoka
Durangoko azokaDurangoko azoka
Durangoko azoka
 
Dss2016 eu web
Dss2016 eu webDss2016 eu web
Dss2016 eu web
 
Agenda actividades verano 2014 valle de aranguern euskera
Agenda actividades verano 2014 valle de aranguern euskeraAgenda actividades verano 2014 valle de aranguern euskera
Agenda actividades verano 2014 valle de aranguern euskera
 
Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016Zornotzako jaiak 2016
Zornotzako jaiak 2016
 
Euskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzatEuskal herriko iñauteriak umeentzat
Euskal herriko iñauteriak umeentzat
 
2.A -3. ETA 6. ORRIALDEAK
2.A -3. ETA 6. ORRIALDEAK2.A -3. ETA 6. ORRIALDEAK
2.A -3. ETA 6. ORRIALDEAK
 

Dossier 2013 LekeitioKale

  • 1.
  • 2. Iñigo Aranbarri. Bila gabiltzan gauza berri oro behin izan genuen beste zerbaiten isla da. “ “
  • 3. HODEI GUZTIEN AZPITIK ETA KRISIALDI GUZTIEN GAINETIK Ekonomiaren egoera latz honetan Lekeitioko Kale- Antzerki Nazioarteko Jaialdiak baikor begiratzen dio hodeiertzari. Ez da jaialdiak jasan duen aurreneko krisialdia. 1989. urtean sortu genuenean egoera ere ez zen makala. Inork ez zuen sinisten kale-arteetan. Mesprezua zuen lege. Aurrerago, 1992. urteko kultua krisialdi gogor batek astindu zituen euskal sortzaileak. Ez omen zegoen dirurik euskal arterako. Krisialdi bien gainetik igaro zuen Lekeitioko Nazioarteko Jaialdiak. Lekeitiok jakin du moldatzen. Kale-arteen itsasargia ez da amata. Argia ematen jarraitu du. Horregatik aldarrikatzen dugu lau haizetara: “Hodei guztien azpitik eta krisialdi guztien gainetik”. Begi bistan da kale-arteak erakunde publikoekin estu loturik daudela. Lekeitioko Nazioarteko Jaialdiak ezin du aurrera egin udalaren, aldundiaren eta eusko jaurlaritzaren babesarekin. Kaleak ez du finantziazio iturririk. Erakunde publikoaren eskutik ibili behar du. Ez dugu kolokan jarriko hezkuntza eta osasuna direla gizartearen lehentasunak. Baina inork ulertzen du gizartea kulturarik gabe? Artea gizakiaren hasiera- hasieratik dago. Ezinbestekoa giza-bilakaeran. Horregatik ezinbesteko jotzen dugu Lekeitioko Nazioarteko Jaialdia. Sarritan entzun dugu Lekeitio euskal Tarrega izan zitekeela. Neurri handi batean bada. Erreferentea baita Europan baina aurrekontuei erreparatzen badiegu gu anaia txiki-txikia gara. Begira diezaiogun Frantziari. Frantziar ereduari jarraiki kale-arte jaialdirik handienak herri txikietan gertatzen dira. Libourne, esate baterako. Katalunian bezalaxe, Tarrega. Guk horixe eskatzen dugu: erakunde publikoen konpromiso handiago bat Lekeitio herri txikian Euskal Herriko kale-arteen jaialdirik handiena izan dadila. Geldi ez gara geratuko. Hamaika sormen dugu ikusmiran. Frantziako Libourne Kale-Arteen Jaialdiarekin hitzarmena sinatu dugu elkarlanean aritzeko. Aurten Stock Umorea izeneko arte eszenikoen nazioarteko udako eskola martxan jartzeko asmoa dugu. Oreka Tx eta Kukubiltxo konpainiekin ari gara lanean ikuskizun historiko bat plazaratzeko. Erakusketa bat ari gara prestatzen. Jaialdiaren ikus-entzunezko arloa irmotu nahi dugu eta aurten gure kale-arteei buruzko aurreneko dokumentala estreinatu dugu. Honez gain, bi edizio barru 25. urtemuga beteko dugu. Ibilbide luzea eta emankorra da. Sarritan adierazi dugun bezalaxe, kale-antzerkiak mugarik ez du.
  • 4. ITSASOA ETA ANTZERKIA Lekeition gerta daiteke, ez beste inon. Itsasoarekin loturik dauden ikuskizunak jarri ditugu jomugan. Aurten nazioarteko jaialdian zehar antzerki-barku bat izango dugu portuan: Azart, Zoroen Itsasontzia. THE SHIP OF FOOLS Zoroen itsasontzia (The Ship of Fools) antzerki-laborategi ibiltaria da. Hogei urte baino gehiago daramatza zazpi itsasoak zeharkatzen komedia, bufoia, clowna eta absurdoa antzerki diziplinak eskaintzen portuz portu. Kantua, musika, dantza, esgrima eta txotxongiloak ere antzezlanaren osagaiak dira eta nazio ezberdinetako publikoaren interesa piztu du ibilbide emankorrean. Urtea Pasaian eman du, Donostia 2016 Europako kultur hiriburuaren proiektuan parte hartzen. Orain Lekeition porturatuko da eta ehun urteko itsasontziaren sotoak zabalduko dizkigu. Sartzeko sarrera ordaindu beharko da, ikusle bakoitzaren pisuaren arabera. Portuan dagoen itsasontzia. Itsasontzia Holandako arrantza-belauntzia zen, 1916an burdinaz eginda eta sardina-zarra harrapatzeko prestaturik. Bigarren Mundu Gerran Armadak konfiskatu eta patruila lanetan aritu zen, kanoiak eta guzti. Gerra ondoren arrantzan ibili zen 1971ra arte. 1989an Azart kultur elkarteak erosi zuen eta antzerki-laborategi bilakatu zuen gaur arte. TXOTXONGILO HERRIALDE ARTISTIKO MIRESGARRIA Marioneta edo txotxongiloak kaleetan gustuko ditugu. Beraz, hiru konpainia etorriko dira txotxongiloaren artea plazaratzeko. Bi frantziarrak dira, hirugarrena, berriz, euskalduna. Frantziatik: Rue Barre eta Picto Facto. JAIALDIAREN LERRO ARTISTIKOAK
  • 5. Rue Barre eta Mario: gizaki baten neurrira eginiko txotxongiloa da Mario. Bi manipulatzaileren menpe bizi dena. Hiru buru, bi beso eta hamaika istorio dibertigarri. Hitzik gabe, erritmo zoroa eta irudimena dira antzezlan honen oinarriak. Frantziatik datoz eta hauxe dugu Libourneko Kale-Arteen Jaialdiaren eta Lekeitioko Kale-Antzerki Nazioarteko Jaialdiaren arteko elkarlanaren aurreneko emaitza. Picto Facto: hirugarrenez izango da Lekeition Tolosako (Frantzia, Okzitania) talde honen arte harrigarria. 1993an eta 2003an gure jaialdian izan ziren eta erakutsi ziguten kale-artearen begirada berritzailea. Eskultura-txotxongilo puzgarriak sortzen dituzte, soinean jarri eta kalejiran abiatzen dira. Arte ibiltaria da. Kale-arteetan kaleko marionetek eta txotxongiloek leku nabarmena hartu dute belaunaldiz belaunaldi. Ezin dugu ulertu kale-antzerkia beraiek barik. Euskal Herritik: Markeliñe Markeliñe euskal talde historikoa da eta euskal kale-arteen hasiera-hasieratik ibili da sortzen. Aurten ikuskizun parte hartzailea plazaratuko dute. Animalia harrigarriez beteko dituzte kaleak eta animalia horiek marioneta erraldoiak izango dira. Marioneta herrialde miresgarriari begiratzeko modu berria eta ezberdina. Familian gozatzeko marionetak. JOERA BERRITZAILEAK ETA ABANGOARDIA Azken urteotan Lekeitiok badu ikusmiran jarritako joera: abangoardia. Ohiko zirku eta kale-antzerkitik haratago joateko konpromisoa aspaldian hartu genuen. Bide honetatik Hortzmugaren azken estreinaldia dugu. Komunikabideen funtzioa kolokan jarriko dute ikuskizun harrigarri baten bidez. Kasu honetan giza-kritika agerian geratzen da. Edukiz beteriko ikuskizuna baita. ZERUKO ARTEAK Espazio berrien bila abiatzen dira kale-arteak. Horren ondorioz Zeruko Arteak sortu ziren. Aurten Lekeitioko Eliza zoragarria erabiliko dugu. Dantza Bertikala izango da protagonista Erdi Aroan altxatu zen monumentu artistikoan. Dantza bertikala joera berritzaileen artean koka dezakegu eta seguru gaude ikusleen harridura sortaraziko duela. Kataluniatik datorkigun konpainiak SACUDE du izena Sacude taldea 2006an sortu zen Bartzelonan. Dantza bertikala egiten dute batik bat baina arlo honekin antzerkia, zirkoa, musika, bideo eta poesia fusionatzen dituzte. Samuel Delgado aktorea, dantzaria eta koreografoa da eta La Fura dels Baus taldearekin egin du lan maiz. Berarekin batera Mamen Alcázar zintzilikatuko da altueretatik. Biak Sacude taldea dira eta haien dantza ikusgarriak saritu dituzte munduan zehar. KONPROMISOAREN ILDOTIK Sarritan entzun dugu kale-antzerkiak ez duela konpromisoz beteriko edukirik. Lekeitiok ondo ederto erakutsi du hori ez dela egia. Gizatasunarekiko konpromisoa maiz azaldu da guk kaleratutako ikuskarietan. Aurten emigrazioa dugu hizpide. Xarxa konpainiak “Papers” izeneko kale-lana plazaratuko du. Emigrazioaren oihu isila, elkartasuna, muga guztien gaineko begirada… horrela da konpainia kaltalan honen mezua. 2009an Générik Vapeur eta Xarxa Teatre elkartu ziren ikuskizun handi bat sortzeko. Marsellan, Castellò eta Aurillacen ibili ziren lanean eta Frantzian estreinatu zenean sekulako arrakasta eskuratu zuen. Papers! kale-antzezlana emaitza haren bertsio apalagoa da. Hiru urte igaro dira eta Xarxak berreskuratu du haren magia eta mezua. Gaur egungo gizartean diruak ematen duen botereari buruzko kritika zorrotz eta arteza da. Macbeth eta Ubú izan daitezke aurrekariak. Papers! hitzik gabeko ikuskizuna da baina ozen aldarrikatzen du gaurko egoera maltzurra aldatu beharra. Lekeitioko konpromisoa argia da. Gai sozialak kale-arteen edukietan plazaratzeko konpromisoa. HIRI-KULTURAK Munduko hirien babespean kultur garaikideak agertu dira. Horietako bat break-dance dugu. Hiri-kultur horren gainean Deabru Beltzak taldeak egin du lan eta perkutsioa eta break- dance dantzan oinarritutako ikuskizuna estreinatuko du. Bide garaikideak jorratzen ditu Bizkaiko konpainia honek eta horri esker munduan zehar gehien ibiltzen den horietako bat da. Lekeitiorekin harreman estua du eta orain arte sortu dituzten kale-ikuskizun guztiek babesa hartu dute gure kultur kaian.
  • 6.
  • 7. EREMUAK Aurreko lerro artistikoei segika honako eremu hauetan egiten dugu lan: EUSKAL KALE-ANTZERKIA Iaz adierazi genuen eta aurten azpimarratzen dugu: krisialdi egoera honetan etxeko ekoizpenen aldeko postura egingo dugu. 24. edizioan bertoko produkzioak leku nabarmena izango du: - HORTZMUGA (Bizkaia) “Ez zuten nik ikusitakoa kontatu” - MARKELIÑE (Bizkaia) “Zoozoom” - DEABRU BELTZAK (Bizkaia) “Drum break” - TRAPU ZAHARRA (Gipuzkoa) “¡Vive Soñando!” HERRIALDE KATALANAK Aurten eta edizio guztietan gertatzen den bezala Mediterraneoko antzerkia izango da Lekeitioko plazan. Bartzelona eta Vila-Realetik datoz. - XARXA (Vilareal), formatu handiko ikuskaria: “Papers” - SAKUDE (Barcelona), dantza bertikala. “Las aventuras de Saku y Mika” NAZIOARTEKO KALE-ANTZERKIA Hasieratik Lekeitiok izan du nazioarteko izateko asmoa. 24. edizioan honako nazioarteko ordezkaritzaren alde egin nahi dugu: - Nazio ezberdinen topagunea: SHIP OF FOOLS - Frantziatik: PICTO FACTO eta RUE BARRE STOCK UMOREA-LEKEITIO OFF Hauxe dugu ate zabalik. Berriro antzerkizale ezezagunei antzezteko aukera emango diegu. Lekeitio Off, Stock Umorea Arte Eszenikoen Udako Eskolaren ondorioa da. Umorea eta kalea uztartu nahi duen eremua. Profesional ezezagunak eta amateurrak Lekeitio Offean aurkituko dute espazio duin eta aproposa.
  • 8. Urtetik urtera ari gara sakontzen eta babesten ikusleen eremuak. Ikusle jantziak dira Lekeitioko jaialdikoak eta horrez gain oso anitza. IKUSLE GAZTEA Kaleko ikuskizunak ezin hobeak dira ikusle gazteak kulturara bereganatzeko. Maiz ikusi dugu kale-arteekin gozatzen eta emozionatzen. Hori dela eta, gazteei begira dauden hainbat ekinaldi antolatu ditugu: break-dance (Deabru Beltzak), Xarxa (Papers)... non hiri-kulturak edota piroteknia azaltzen diren. Gazteek gustuko dituzten bi arlo. IKUSLE FAMILIARRA Jaialdiaren joera familiarrak nortasuna ematen dio topaketari. Emanaldi gehienak familiari begira daude. Gurasoak seme- alabekin, bikoteak, koadrilak… nornahi izan daiteke kale- arteen jomuga. IKUSLE PARTE HARTZAILEA Kale-antzerkian ikuslea ez da pasiboa, parte hartzailea baizik. Bide beretik abiatzen da prestatu dugun egitaraua. Halere, nabarmendu beharrean gaude Markeliñeren antzezlana non parte hartzearen bidez isotoria osatzen den. IKUSLEAK
  • 9. Kale-arteek ez dutela mugarik behin eta berriro adierazten dugu. Hori dela eta, espazio ezberdinak bilatzen ditugu. Aurten hauek dira proposatzen ditugun antzezlekuak: ITSASOA Lekeitiok itsasoa eskaintzen du eta 24. edizio honetan ikuskari handi bat izango da itsasontzi baten gainean. Azart kultur taldeak The Ship Of The Fools itsasontzi erraldoia porturatuko du.. Azken hau Donostiako europear kultur hiriburuaren eskutik Pasaian izan da neguan. Udan, berriz, Lekeitio bisitatuko du. Kaia kultur-kai bilakatuko da. AIREAN (KANPANDORREA) Zeruan aurkitu dugu maiz antzezleku. Aurten dantza bertikalaren bidetik abiaturik elizako kanpandorrean zintzilikatuko dira dantzariak. PLAZA ETA KALERIK KALE Ohikoak diren espazioak ere izango dira. Kalejirak kalerik kale eta plaza antzerkia ez dira faltako. LEKUAK
  • 10. Uztailak 12an, ostiralean 19:30 RUE BARRE “Mario” (Frantzia) 20:30 DEABRU BELTZAK “Drumbreak” (Euskal Herria) 22:30 SACUDE “Las aventuras de Sacu y Mica. Episodio 1” (Herrialde Katalanak) 23:30 HORTZMUGA “Ez zuten nik ikusitakoa kontatu” (Euskal Herria) Uztailak 13an, larunbatean 12:30 PICTO FACTO “Coruscants” (Frantzia) 19:00 RUE BARRE “Mario” (Frantzia) 20:00 PICTO FACTO “Coruscants” (Frantzia) 20:30 MARKELIÑE “Zoozoom” (Euskal Herria) 23:00 SACUDE “Las aventuras de Sacu y Mica. Episodio 2” (Herrialde Katalanak) 24:00 XARXA “Papers!” (Herrialde Katalanak) Uztailak 14an, igandean 12:30 RUE BARRE “Mario” (Frantzia) 19:30 TRAPU ZAHARRA “¡Vive Soñando!” (Euskal Herria) KULTUR KAIA AZART - SHIP OF FOOLS (Nazioartekoa). Antzezlana: Monsieur Jourdain gizon bitxia Egileak: Boulgàkov-Molière Ikuskizun elebiduna: euskaraz eta gazteleraz. Ostiralean, 19:00etan. Larunbatean, 19:30ean. Igandean, 20:00etan. Portuan dagoen itsasontzian. LEKEITIO OFF UMOREA (STOCK UMOREA) Ikus-entzunezko eta Arte Eszenikoen Nazioarteko Eskola Ekainaren 24tik uztailaren 14ra. Udako Nazioarteko Eskolaren eskutik LEKEITIO OFF UMOREA plazaratuko da. Inprobisazio eta formazioaren emaitzak kalean izango du antzezlekua, modu espontaneoan. Gonbidatuak: Cia El Sainete (Bartzelona-Argentina) “La Negra y el Catalán”… 24. LEKEITIOKO KALE ANTZERKI NAZIOARTEKO JAIALDIAREN EGITARAUA PROPOSAMENA EUSKAL HERRIA, HERRIALDE KATALANAK, FRANTZIA.
  • 11. DOKUMENTALA 2012an zazpi minutuko dokumental txiki bat estreinatu dugu. Bertan sortzaileen iritziak jaso ditugu. Bide beretik jarraitu nahi dugu. 2013ko edizioak ere dokumental bat izango du. Horretan sortzaileez gain, kaleko ikusleen iritziak ere jasoko ditugu. 2014an, 25. urtemugan, ikus-entzunezko materiala bildu eta jaialdiaren dokumental oso eta garrantzitsu bat burutu nahi dugu. Lekeitio, kale-arteen aitzindari. STOCK UMOREA Aurten aurreneko urratsak emango ditu Udako Nazioarteko Arte Eszenikoen Eskolak. STOCK UMORA batailatu dugu. Josu Bilbao (Salitre) eta Aitor Basauri (Spaymonkey), Stock Umorearen sortzaileak eta sustatzaileak, ari dira lanean aurreneko kurtsoak eskaintzeko. Ekainean eta uztailean zehar gertatuko dira eta Jaialdiarekin bat egingo dute xedeetan. Udako eskola honek espazio berri bat irekiko du: LEKEITIO OFF. Bertan eskolatik pasatzen direnak eta ez direnak arituko dira kaleetan jaialdiaren giroa berotzen eta osatzen. Informazio osoa: www.stockumorea.com MASTER CLASSAK Azart koletiboari eskaini diogu aukera euren lana azaltzeko master class baten bidez. Bide beretik beste profesional batzuk (Stock Umorean parte hartuko duten irakasleak, kasu) aukera izango dute zabalik izango diren master classak emateko. Horrela, kale-artea egiteko sormen-bideak denon eskura jarriko ditugu. BESTELAKO EKINALDIAK
  • 12. LIBOURNE (FRANTZIA) HIRIKO KALE-ARTEEN JAIALDIA ETA LEKEITIOKO NAZIOARTEKO JAIALDIAREN ARTEKO KOLABORATZEKO HITZARMENA Bi jaialdien arteko hitzarmenak argi du nora begiratzen duen: geroko arteak jorratzeko asmoa. Libourne eta Lekeitio Atlantikoaren kulturan lerrotzen dira. Batzuk hego frantziarrak, besteak euskaldunak. Partekatzeko bidea zabaldu dugu eta oinarri sendo bat jarri nahi dugu. Aurten taldeak partekatuko ditugu. Gure konpromisoa da Libourne aldeko RUE BARRE taldea Lekeition aurkeztea. 2014ko edizioari begira bion arteko koprodukzio bat ari gara lantzen. Bertan bi antzerki konpainiarekin egingo dugu lan: Deabru Beltzak (Euskal Herria) eta Commandos Percu (Frantzia). BILBOKO KALEALDIAREKIN LANEAN Aurten ere, aurreko urteetan bezalaxe, Bilboko kalealdiarekin hartu-eman emankorrarekin jarraituko dugu. Xarxa taldearen “Papers” kale-antzezlana berezia da. Behin baino ez da egin Europako jaialdi batean eta orain Bilbo, Gasteiz eta Lekeitio bat eginda berriro plazaratuko da. Euskal Herriak izango du aukera ekoizpen berezi eta nabarmen hau ikusteko. DONOSTIA 2016 Donostian 2016 Fundazioa hasi da martxan. Gure asmoa da erakunde honekin koordinatzea eta lau urte hauetan, 2016ra arte, ideiak, ikuskariak eta ekoizpenak partekatzea. GEROA GAUR EGITASMO BERRIAK
  • 13. Euskal poeta handiak igaro dira gure karteletik. Aurten Iñigo Aranbarri gonbidatu dugu. Bera Azkoitian jaio arren lekeitiarra da, gure herrian bizi delako. Hauxe da aukeratu dugun bertsoa: Bila gabiltzan gauza berri oro behin izan genuen beste zerbaiten isla da. Esan bezala, probokazioa kartelean hasten da. Norberak atera dezala bertsoaren hausnarketa. POESIA ETA KARTELA
  • 14.
  • 15. 1989-2012 URRATSEZ URRATS 1989. MASKARADA Akerlarrua. KUKUBILTXO Umeak gara, eta zer! MARKELIÑE Escalada Urbana. LA BURBUJA Carnaval Medieval. HANKAPALU EGUNA (Zango Trango, Zingle, Etzi, Heioka, Hingotsa, Goloka, Oihal Puska, Kaixo, Katiflix, Patraka Matraka, Gautxori, Pinpilinpauxa, Altza Porru, Txo, Matrazaina Akerbeltz, Kukubiltxo). GOG MAGOG Gog, Rey de Magog. ZUBIPEKO SWING. 1990. MASKARADA Marx Brothers Abokatuak. KARRAKA Godot. PIKOR Naftalina. XARXA Ibers. MARKELIÑE. Ekintzak. TEN–PINPILINPAUXA El pez que nadaba en la roca. LES CHANCAYRES Les landes. TEATRO INTREPIDO El Escaparate. PLASTICIEN VOLANTS Giantomacine. BEKEREKE El vendedor de Espejismos. XARXA Nit Magica. MIMO PLOT Hipersol. GOTZON MUXIKA. GOLOKA Makina Trasformatzailea. AITTITA TXIKI. KUKUBILTXO Jalgi Hadi Dantzara! TRAPU ZAHARRA El Vengador Enmascarado. HIKA Eta ohea egin gabe. 1991. BEAIVVAS SAMI TEAHTER Samisuonain. L’AVALOT Elitres. JAKE MATE Itzala. UDAKO KALE ESKOLA Clown. MARKELIÑE Armagedon. HIKA Chaplin Tropela. TRAPU ZAHARRA Occident Paradise eta Cobriexpres. ZUBEROAKO MASKARADAK Barrikadak eta Jokuak. JAKE MATE Kasketa. CLOWNART Menu de Acciones. PIKOR Nor da da? TUCHENN L’ombre et le vent. L’ AVALOT Caos. ETXEBARRIKO TALDEA Ekintzak. LEKEITIOKO HERRIA ETA MUSIKA BANDA Gastibeltzaren Karabinak. 1992. KUKUBILTXO Malintxeren Madarikazioa. KARRAKA Los Ultimos de Filipinas. HIKA Txarlotadak. EUSKAL HERRIKO MALABARISTEN ELKARTEA. GOLOKA Ameriketako Euskaldunak. TXORROSKILEROAK Dena Salgai. TARIMA Domingueros. TEN–PINPILINPAUXA Bienvenido Don Quijote. TEATRO TRAPERO ETA XILIPURDI Mimo Clown Kalejira. PIKOR Estofado de Toro. 1993. HIKA Babalibu! Babaliba! SCARAMOUCHE Las Aventuras de Robin Hood. TRAPU ZAHARRA Visto y no visto. HIKA Ongi Etorri Etsaia. SALITRE Rico Rico Rico. PICTO FACTO Dare Dare. ZANGOANGO Macanas Argentinas. GALTZAGORRI Malabareen festa handia. 1994. HIRU TURKU Kantu Zaharrak. KAKAFRAKETAN SAKANDALU PUBLIKU ETA AITTITTA TXIKI Gauskadantza TEATRO FENIX Magia y Rito en la Isla de Bali. TOPAKETAK Dokumentala.. MARKELÑE Kubierno. PIKOR La Funerala. KOXKORRAK Denok gara Tximinoak. AITTITTA TXIKI Hankapaluak. ADESA Sanfoka. POETAK Sarajevo. 1996. SCARAMOUCHE Cineman. CON BUEN PIE Yubihelen VISITANTS Fam de foc. CACHIVACHE Pathe de Gags. SALITRE Imaginate. NI FU NI FA Topaketa. AITTITTA TXIKI Hankapaluak. SCARAMOUCHE El doctor Livingstone, supongo. ZURRASPAS Cinema Ecuador. TEHATRE EN VOL Orme. KATAKRAK TRUP Mal... Mal... Malbar. BLUES THORPES Blues Thorpes. 1997. TXO TITERESBidaide eta Rr9n. GOLOKA Berbena, Goloka Park eta Eskeletoak. TRAPU ZAHARRA Naufragio eta Tambores Mundi. OIHULARI KLOWN Lerroan bixi–bixian. AMLIMA Aguto. GAITZERDI Irudiak. PIKOR–LA TIRILI Los hermanos Químicos eta El Gran Teatro Infimo. TEN PINPILINPAUXA Sekulako guztiarako bidaia. LEKEITIO OFF 1. LOCO BRUSCA Speerman & his friends. SALITRE Kontuz–iones. TAKOLO PIRRITX ETA PORROTX Tantaka Yotanka. 1998. KUKUBILTXO Kukubel. SANDIMAY Oriental Street Parade. DEABRUAK BELTZAK Ibiltariak. GOLOKA Praka motzak. LEKEITIO OFF 2. PIKOR Comando Fingilin KALEJIRA ERRALDOIA Hankapaluak. TRAPUZAHARRA Eroak. LOCO BRUSCA Speerman & his friends. MARKELIÑE Alò! Europa?. SCURA SPALTS Oh! SOS. GOLOKA Eskeletoak. HIKA Xagukumeak. TEN PINPILINPAUXA Sekula guztiarako bideaia. SCURA SPALTS Aniversari Animal. 1999. HORTZMUGA Sportzis, Primus eta Kolore. SALITRE El zorro. CHUSMA KOLEKTIBOA Vöjnirek. HARRIA ETA HERRIA. MOON Catapult. 15 000 GOGO Enborra. TIRRI TARRA Tirri Tarra Show. NOU SUBUS CIRC La cita amorosa. CAPA I ESPASA Una d’espasas. ARTISTRAS Pleniluni. ALKIMIA 130 Arde. GOLOKA Inudeak. TEN PINPILINPAUXA Berunexko soldadatxua eta Jon beldurgabea.
  • 16. 2000. TRAPU ZAHARRA. Paquetito TEN PINPILINPAUXA Ortzadarraren sorrera GAITZERDI Girobira PANTA RHEI Sarabá HORTZMUGA Badum mundua MAIMUR Saltinbankiak datozela DEABRU BELTZAK Bikiak Salt In Banco XARXA Déus o bésties LEKEITIO HERRIA ETA LA NAVE Moby Dick. 2001. HORTZMUGA Le vaca show (Galaxi). TEN PINPILINPAUXA Ortzadarren sorrera GAITZERDI Girobira TRAPU ZAHARRA El cuarto tenor LOS GALINDOS Amalgama DEABRU BELTZAK Bikiak TRANSE EXPRESS Maudits Sonnats EL GRUP DE DIABLES DE L’ALT URGELL Correfocs ZUBEOAKO MASKARADAK Barrikadak eta Jokuak. 2002. DEABRU BELTZAK Les Tambours de Feu. LE PETIT TEHARE DE PAIN Mesclangne. NAPHTALINE Une nuit avec Satan. T’OMBLIGO. E.s.e.p.p. BURUHANDIEN TOPAKETA. COULEURS MECANIQUES Les Fouturisques. DEABRU BELTZAK. Bikiak. MARKELIÑE. Dso. EL GRUPO DE DIABLES DE L’ALT URGELL Correfoc. PIKOR Ko. MAIMUR Paris Babia. EL CIERVO ENCANTADO Un elefante ocupa mucho espacio. 2003.QUINQUILLANS O circo do Máscaras. INDUSTRIA TEATRERA Ooolee!. XARXA Foc de Mar. TRAPU ZAHARRA Elvis vete ya. PICTO FACTO Coquecigrues. KUKUBILTXO Mamutxak. HORTZMUGA Matraka. DIABLES DE XALGIGA Correfoc. THEATRE GILI GILI Barto. PICTO FACTO Billevesées. PIKOR ZANGUANGO Al fondo a la derecha. 2004. ANACABE KAPITAINAREN BALADA Lekeitio eta Karlos Panera. DRAGOES VELHOS Maasi. ILOTOPIE Narcise guette. TEN PINPILINPAUXA Zakarrontzietako abentura. BARKATU AMA Lekeitio off. HORTZMUGA 12K. CARAPACE Bruleur d’Etoiles. MALABAR Aquaroves. LA CIE DU PETIT MONSIEUR En Derangement. GAITZERDI Naiz. 2005. KARROMATO Egurrezko zirkoa. TRAPU ZAHARRA El pisito. MUNGIA HERRIA Lauaxeta herri antzerkia. TOKIA Kautera. PANTA RHEI Txaribari. LA TAL Carrilló. BURUHANDIEN II. TOPAKETA Patagon dantza. BARKATU AMA Zelako itsua. LOS DEMENDEZ El bala perdida. TRAPU ZAHARRA Tetrarip,El último embase. DEABRU BELTZAK Les diables noirs. MARKELIÑE Carbon Club. ELIXIR La Machine. LIONEL PIOLINE Les Kids. AZULKILLAS Bi trapezioan. LA TAL Les fotografiers. 2006. EIDABE Kanpanolue. LA INDUSTRIAL TEATRERA Motards. DEAMBULANTS Alt. CAL Y CANTO A-ta-ka. TEATRO TRAPERO DEL RIO Erdi Aroko kondaira. ROYAL DE LUXE-LA GRAN REYNETA Roman Photo. BALL DE DIABLES DE LA LLACUNA Y DRAC CAPALLA D´HORTA-EL CARMEL Correfoc. BEGO KLOWN La Meva Mare. HORTZMUGA ETA LEKEITIO Antzar Jokua. 2007. ATIKUS El Cucumis-melo. GAITZERDI Kulunka. SCURA SPLATS Macroscopi. TRAPU ZAHARRA Vis a Vis. CARNAGE PRODUCTIONS Gign. LES TROIS POINTS DE SUSPENSION Monsieur Baryton. DEABRU BELTZAK Bande Déplacé. MALABAR Helios II. MACADAM PIANO Enfin le piano de concert se promene dans les rues! HORTZMUGA Momento. 2008. AMAREN ALABAK Amaren alabak. MR PEJO’S WANDERING DOLLS Mutabor. MIXEL ETXEKOPAR ETA PIERRE VISSIER Duo. BANGDITOS Die Schutzengel. MARKELIÑE Terapia. GANSO Renato. EFS Humortal. IÑAKI MATA Barreras. LES SAGES FOUS The Bizzarium aquarium. HANNA BI Zoo La legende du Roi Singe. TEATRO DO MAR Nusquam. ULIK Mecanomique. TRAPU ZAHARRA El Concursazo. CAL Y CANTO Exodos. 2009. SCURA SPLATS Animatic eta Factum Flama. FAMME FATALE Cabaredeambulante. KARNAVIRES Odysseus. SALITRE On Egin Mon Amour. EIDABE Atxikistan. HORTZMUGA Olimikas 2012. GAITZDERDI Otsoko. EN LA LONA Mementu Ridiccoli. ZANGUANGO Tocata y Fuga (en fu renol). 2010. ACROBUFFOS Waterbombs. MR PEJO’S WANDERING DOLLS Mignona eta Mogota. KANBAHIOTA Nomadas. LOCO BRUSCA Mr X eta Baka Shtruck. PIKOR Ellas Bailan Solas. LES COMMANDOS PERCU Le Concert de Feu. GROUPE DEMONS ET MERVEILLES Les Petits Silences. 2011. OJARUS Strange Japanese Show. DANTZAZ & LEKEITIO Sarritsasoa. SCURA SPLATS Disco Death Correfocs. CHIPOLATAS Gentlemen of the road. DEABRU BELTZAK The Wolves. TRAPU ZAHARRA Camping Renove GENERIK VAPEUR Bivouac. EIDABE “Kanpanolue, 11 salto baino gehiago”. 2012. HORTZMUGA Libertia. ZANGUANGO La Mecánica de la Naranja. KARKABIA Nire Nia baino ez dut. GAITZERDI. Suz. SALITRE-TEATRO MUTANTE Amor Ciego. D’AILLEURS Parle mooi d’Allieurs, Un homme et une femme eta Quiconques. INDUSTRIAL TEATRERA De Paso. TRIFALDO L’es3. MATRIOSKA Motel Matrioska. LUC AMOROS Page Blanche. LEKITTOKO DEABRUAK Mingorri Correfoc.