1. Elkarren hurbil (Malerrekan, Bidasoatik hegoaldera) dauden bi herri hauek data ofizialak heldu baino lehen ospatzen dituzte inauteriak, urtarrilaren azken astean , hain zuzen. ITURENGO IÑAUTERIAK
2. Ekitaldi nagusia bi zanpantzarrek egiten dituzten desfileek osatzen dute: bata, astelehenean , Iturengo kaleetatik, eta bestea, asteartean , Zubietakoetatik.
3. Zanpantzarrak bi herrietako biztanleek, joaldunek, alegia, osatzen dituzte, eta honela jantzita ateratzen dira: abarkak, parpailak dituzten gonazpikoak, ardi-larruzko zamarrak gerrikoan eta besoetan, koloretako zapiak lepoan, zintzak dituzten txano konikoak eta zaldi-zurdazko isipua eskuin eskuan.