2. Salesko San Frantzisko Sales
gazteluan, Saboian jaio zen, 1567an.
1591an ikasketa zibilak eta eliz
doktoregoak eskuratu zituen eta bi
urte geroago apaiz eginik (aitaren
oposizioarekin), Chablaisen fede
katolikoa predikatu zuen, kalbindar
eginak baitziren hango biztanleak.
1603an Genevako apezpiku
izendaturik, lan handia egin zuen
hango apaizen eta kristau
fededunen artean, bai hitzez, bai
idatziz.
3. Beste liburu askoren artean,
“Filotea” edo “Bizitza
Jainkozalerako Sarrera”
deritzan obra ospetsua
idatzi zuen, kristauen
espiritualtasuna
bizkortzeko. Zenbait
erlijiosa-elkarteren sorreran
eragin handia izan zuen.
4. Frantziskoren lana ez zen
erraza izan eta lehen
urtetan fruitu gutxi jaso
zituen.
Bere apaltasuna eta
pazientziari esker,
gutxinaka-gutxinaka,
santuak fruituak lortu
zituen.
1622an hil zen Lyonen.