SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 6
Baixar para ler offline
Aralar Gasteiz
                                  2011ko UDAL EGITARAUA

Andres Landa
Candidato de aralar para Gastei

                                                  EU 1
INGURUGIRO                       ETA            IRAUNKORTASUN
POLITIKAK
INGURUGIROA

Aralarrek iraunkortasun irizpideak ezarriko ditu gure eguneroko politiketan
funtsezko printzipio gisa. Globalizazioaren eta berotegi efektuaren goiburua hartu
behar dugu abiapuntu: “globaltasunean pentsatu, tokian esku hartu”. Gasteiz
esparru ezin hobea da neurri ausart eta berritzaileak bultzatzeko, ingurugiroa
hobetzeko eta “Green Capital” izendapena erronka gisa hartzeko. Gure eginkizun
nagusia Gasteiz osasungarriagoa egitea izan behar du, bizi-kalitate hobea izango
duena eta ingurugiroa errespetatuko duena. Horretarako, ondoko neurriak
proposatzen ditugu:

● Natura-baliabideak modu iraunkorrean erabiltzera bideratzea jarduera
ekonomikoa, naturak berpizteko edota birsortzeko duen gaitasuna gainditu gabe,
eta ekoizpen garbia, kontsumo arduratsua eta gizarterako baliagarria izango den
enplegua sortzea.
● Tokiko 21 Agenda modu egoki eta eraginkorrean ezarriko dela bermatzea, parte
hartzea bermatuz eta aurrekontu duinak finkatuz.
● Herri kudeaketan, udal instalazioetan, kontratazioetan, horniduran, eta abar
ingurugiroarekiko egokiak diren jarduerak zabaltzea.
● Udal kontratu guztietan gizarte klausulak eta ingurugiroarekikoak sartzea.
● Guztiaren ardatz nagusi gisa mugikortasun iraunkorra hartzea.
● Ingurugiroarekiko heziketa eta sentiberatasuna kanpaina eta jarduera berezien
bidez lantzea.
● Udal arlo guztietan ingurugiroaren ikuspegia kontuan izatea eta hondakinak
murrizteko beharrezkoak diren neurriak hartzea.
● Zarata eta argi kutsaduraren aurkako neurri zorrotzak hartzea.
● Garraiobideen igorpenak gutxitzeko neurriak hartzea, esate baterako,
oinezkoentzako eta bizikletentzako eremuei lehentasuna emanez.
● Gasteizko bioaniztasuna babestea. Gasteizko Mendiak babesgune izendatzea.
● Animalien tratu txarrarekin amaitzeko udal ordenantza ausart bat zehaztea.
● Zezenketei eta animaliak erabiltzen dituzten zirkuei uko egitea.
● Naturguneak babestea eta hirigintza planetan bide naturalak eta babesguneak
sortzeko politikak bultzatzea.
● Energia berriztagarrien erabilera areagotzea, udal eraikinetan energiaren gastua
murrizteko, energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko neurriak hartuz.
● Legegintzaldian kale argiteriaren eta udal eraikinen energia kontsumoa
murrizteko neurriak hartzea.
● Kale-argien instalazioa erregulatzeko arauak finkatzea, eraginkortasun irizpideak
kontuan hartuz.
● Eraikin egin berrietan irizpide bioklimatikoak ezartzea.
● Industriak sortzen dituen hondakinak eta igorpenak murrizteko neurriak hartzea.
Aralar Gasteiz
                                                                2011ko UDAL EGITARAUA

● Kanpoko berogailuen erabilera arautzea, epe laburrean erabat
desagertaraztearen aldeko apustua eginez.
● Udal horniduran: transgenikorik ez onartzea, haztegi hornitzaileei animalien tratu
oneko irizpideak exijitzea, nekazaritza eta abelzaintza ekologikoa aukeratu duten
hurbileko hornitzaileen aldeko apustua egitea
● Telefonia mugikorrerako eta gainerako elementu elektromagnetikoetarako
antenen (picoantena direlakoak) instalazioa eta potentzia arautuko duen udal
ordenantza baten onespena bultzatzea, prekauzioaren printzipioa erabiliz eta,
nolanahi dela ere, haien igorpena cm2ko 0,1 mikrobatiora mugatuz.
● Instalazio elektromagnetikoak ezartzeko baimenen, jarraipenaren, kontrolaren
eta abarren kudeaketa ingurugiro sailean elkartzea.
● Antenak hirigunetik kanpora ateratzea.
● Instalazio elektromagnetikoen udal mapa sortzea.
● Instalazio elektromagnetikoen eraginik gabeko guneak definitzea: plaza eta
parkeak, ikastetxeak, eritetxeak…
● Picoantena direlakoen instalazioen udal kontrola.
● Instalazio elektromagnetikoen igorpenen kontrol publikoak, EHUarekiko
hitzarmen baten bidez.
● Hiriko ibilgailuek sortutako karbono dioxidoaren igorpenak kontrolatzea.

Ura
● Kontsumoa murrizteko politikak bultzatuz jarraitzea eta eskaria kudeatzeko
neurriak finkatzea.
● Udal eraikinetako ur kontsumoaren ikuskaritza egitea eta zuzentzeko neurriak
ezartzea.
● Ura aurrezteko eta modu eraginkorrean erabiltzeko programak abiaraztea,
eskariaren inguruko planifikazio irizpideak kontuan izatea eta erakunde ekonomiko
eta sozialen parte-hartzea sustatzea.
● Banaketa sareak izan ditzakeen galerak murriztuz jarraitzea eta ur zikin araztuak
berrerabiltzea.
● Sarearen sektoretzea bultzatzea, galerak murriztu, aberiak gutxitu eta sortzen
dituzten kalte eta ondorioak murrizteko.
● Uraren kalitatea berreskuratzeko programak bultzatzea.
● Darabilgun uraren ziklo osoa kontrolatzea, arazgailuen funtzionamendua aztertuz
eta ingurugiroari egiten zaion kaltea ahalik eta gehien murrizteko hobekuntzak
planteatuz.
● Ureztatzeko euri uraren erabilera aintzat hartzea.
● Eraikin publiko guztietako komunetan aurrezteko sistemak ezartzea eta etxeetan
eta enpresa pribatuetan horien erabilera bultzatzea.
● Berdeguneak ureztatzeko Otazuko arazgailuaz baliatzea.
● Auzo berrietan eta erreformak egingo diren auzo finkatuetan uren kanalizazio
hirukoitza egin ote daitekeen aztertzea: gorozki urak, ur zikinak eta euri ura
bereiziz.

Hondakinen kudeaketa

                                                                                      3
Aralar Gasteiz
                                                               2011ko UDAL EGITARAUA

● Hondakinen murrizketari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari lehentasuna ematen
dioten ereduak abiaraztea.
● Hondakinak murriztea, eta berrerabiltzea, birziklatzea eta konpostajea sustatzea.
● Gai organikoen bilketa pneumatikoa ez duten Gasteizko auzoetara gai
organikoen edukiontzia eramatea.
● Hondakinak murrizteko eta birziklatzeko sentiberatasuna sustatzeko hezkuntza
programak eratzea.
● Puntu garbi finko eta mugikorrak sustatzea, bai Gasteizko herritarrentzat eta
baita industrientzat ere.
● Hiri hondakinen kudeaketaren ziklo osoa aztertu eta guztien kudeaketa
iraunkorra sustatzea, beharrezko inbertsioak egitea bultzatuz.
● Industria hondakinak beste industria batzuetako lehengai gisa berrerabil daitezen
sustatzea.
● Hondakinak atez ate biltzeko programa pilotu bat sortzea, hasiera batean auzo
bakar batean, eta gero bilketa pneumatikorik ez dagoen gainerako auzoetara
zabalduz joatea.
● Inauste eta lorategi hondakinak konposta egiteko erabiltzea.
● Etxeko olio erabilia birziklatzeko kontzientzia zabaltzea eta hori egiteko
erraztasunak ematea.

Zarata
● Udaleko zarata mailaren diagnostiko bat egitea eta prebentzio neurriak eta neurri
zuzentzaileak ezartzea.
● Zirkulazio handiena dagoen kaleetan abiadura moteltzeko neurriak hartzea.

Parke eta lorategiak
Gasteizko parke eta lorategiek, herritarren ongizaterako eta aisialdiaz gozatzeko
guneak diren aldetik, arreta berezia eskatzen dute haien erabilera sustatu eta
aprobetxatzeko eta, aldi berean, gogoan izan behar da lurzoruaren artifizialtzea
gerarazteko elementuak direla.
● Berdeguneen kudeaketa iraunkor eta ekologikoa bultzatzea.
● Parke eta lorategien egoerari buruzko azterketak egitea eta ekologiaren,
generoaren eta gizartearen ikuspuntutik hobetzeko neurriak hartzea.
● Bertako eta sasoiko landare eta loreei lehentasuna ematea.
● Udal baratzeen zerbitzua zabaltzea.
● Eraztun Berdea zaindu eta babestea. Hiriaren hazkundeak eraztun berdea suntsi
dezan eragoztea. Eraztun berdeko ibilbideak elkarrekin lotu eta modu egokian
adieraztea, zenbait eguneko ibilaldiak asmatuz.
● Hiriko parkeak azpiegitura edo birkalifikatze proiektuen mende eror daitezen
eragoztea. Arriagako parkea ukitu gabe mantentzearen aldeko apustua egiten
dugu, azpiegiturak direla eta murrizteko asmoaren aurka.

Green Capital
Gasteiz 2012rako Europako Hiriburu Berde izendatu ondoren, mundu osoaren
erreferente bihurtzeko aukera historikoa dugu aurrean, hiri iraunkorraren eredu

                                                                                     4
Aralar Gasteiz
                                                                2011ko UDAL EGITARAUA

gisa. Abiapuntua ona da, baina helburua urrutiago dago orain eta sortutako
itxaropen guztiak gainditzeko handinahiak izan behar dugu.
Erronka berri hauen aurrean, gure proposamena da, Gasteiz norabide horretan
eramateko izendatutako baliabide ekonomikoak Ingurugiroaren Azterketarako
Zentroak kudeatu ditzala eta hark erabaki dezala zertan erabili. Hiri eredu iraunkor
batekin zerikusirik ez duten esku-hartze urbanistikoak eta azpiegiturak bultzatzeko
erabil daitezen ekidin behar da.
Honako hauek lirateke Gasteizek dituen erronkak:
● Hiriaren hegoalderanzko hazkundea geraraztea.
● Gasteizko mendiak lehenbailehen natura parke izendatzea eta hirigunearen eta
naturagune horren artean dauden landa lurrak babestea.
● Industria hondakinak ibaietara isurtzen diren behatzea eta, behar izanez gero,
zigortzea.
● Hirian golf zelai gehiago egiteko baimenik ez ematea.
● Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Gasteizko Mendietarako Natura Baliabideen
Antolaketa Plana (NBAP) behingoz amai dezatela eskatzea, besteak beste
motordun ibilgailuak (quad direlakoak, 4x4, motorrak, eta abar) han sartzea
debekatuz.
● NBAP hori egina dagoenean “Gasteizko Mendi Garaien” BBG (Babes bereziko
gunea) izenda dezatela eskatzea.
● Salburuako hezeguneak eta hango landare eta animaliak babestea, AHT bertatik
igarotzea debekatuz

                                                                                      5
Aralar Gasteiz
                 2011ko UDAL EGITARAUA

Candidatura de Aralar para Gasteiz

                                       6

Mais conteúdo relacionado

Destaque

Avtron Dome CCTV Camera Aa 4813 p-vm
Avtron Dome CCTV Camera Aa 4813 p-vmAvtron Dome CCTV Camera Aa 4813 p-vm
Avtron Dome CCTV Camera Aa 4813 p-vmAvtron
 
Que eu nao_perca...
Que eu nao_perca...Que eu nao_perca...
Que eu nao_perca...miguxa
 
Seja diferente, faça diferença!
Seja diferente, faça diferença!Seja diferente, faça diferença!
Seja diferente, faça diferença!ESTER BATISTA
 
Tre pr-170-2013
Tre pr-170-2013Tre pr-170-2013
Tre pr-170-201327081970
 
Apostila teoria audio_iazzetta
Apostila teoria audio_iazzettaApostila teoria audio_iazzetta
Apostila teoria audio_iazzettaJamys Luz
 
Depois da ressurreição
Depois da ressurreiçãoDepois da ressurreição
Depois da ressurreiçãoIpb Ananindeua
 
Stemcellplan
StemcellplanStemcellplan
Stemcellplanteamvip01
 
Reformas educativas doc1
Reformas educativas doc1Reformas educativas doc1
Reformas educativas doc1lupitamejia
 
Projeto de informatica
Projeto de informaticaProjeto de informatica
Projeto de informaticarecrial
 
Amazing race 2
Amazing race 2Amazing race 2
Amazing race 2fpiresf
 
Destaque (19)

Escorial 7
Escorial 7Escorial 7
Escorial 7
 
Avtron Dome CCTV Camera Aa 4813 p-vm
Avtron Dome CCTV Camera Aa 4813 p-vmAvtron Dome CCTV Camera Aa 4813 p-vm
Avtron Dome CCTV Camera Aa 4813 p-vm
 
Escorial3
Escorial3Escorial3
Escorial3
 
Que eu nao_perca...
Que eu nao_perca...Que eu nao_perca...
Que eu nao_perca...
 
Escorial 5
Escorial 5Escorial 5
Escorial 5
 
Apresentação para a Reunião de pais 6º ano
Apresentação para a  Reunião de pais 6º anoApresentação para a  Reunião de pais 6º ano
Apresentação para a Reunião de pais 6º ano
 
Seja diferente, faça diferença!
Seja diferente, faça diferença!Seja diferente, faça diferença!
Seja diferente, faça diferença!
 
Dignitas connubii
Dignitas connubiiDignitas connubii
Dignitas connubii
 
Tre pr-170-2013
Tre pr-170-2013Tre pr-170-2013
Tre pr-170-2013
 
Apostila teoria audio_iazzetta
Apostila teoria audio_iazzettaApostila teoria audio_iazzetta
Apostila teoria audio_iazzetta
 
Depois da ressurreição
Depois da ressurreiçãoDepois da ressurreição
Depois da ressurreição
 
Stemcellplan
StemcellplanStemcellplan
Stemcellplan
 
Reformas educativas doc1
Reformas educativas doc1Reformas educativas doc1
Reformas educativas doc1
 
Word aula 18
Word aula 18Word aula 18
Word aula 18
 
Projeto de informatica
Projeto de informaticaProjeto de informatica
Projeto de informatica
 
Word aula 01
Word aula 01Word aula 01
Word aula 01
 
Providence brochure
Providence brochureProvidence brochure
Providence brochure
 
St miquels3
St miquels3St miquels3
St miquels3
 
Amazing race 2
Amazing race 2Amazing race 2
Amazing race 2
 
Semelhante a Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena

Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...mundu-mira-kooperatiba
 
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten duMundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten dumundu_mira
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...Irekia - EJGV
 
2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako Renove2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako RenoveIrekia - EJGV
 
Aralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
Aralar Gasteiz 2011 - EtxebizitzaAralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
Aralar Gasteiz 2011 - EtxebizitzaARALAR Araba
 
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzakTokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzakinguru
 
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programaAralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programaARALAR Araba
 
Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren laburpen Betearazlea
Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren laburpen BetearazleaHondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren laburpen Betearazlea
Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren laburpen BetearazleaIrekia - EJGV
 
Smart city lana
Smart city lanaSmart city lana
Smart city lanasmart-city
 
Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Basherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamenaBasherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamenaRafaela Romero
 
Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3Rafaela Romero
 
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpenaGipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpenaRafaela Romero
 
Aurrekontuak 2016. Bergarako Udala
Aurrekontuak 2016. Bergarako UdalaAurrekontuak 2016. Bergarako Udala
Aurrekontuak 2016. Bergarako UdalaBergarako Udala
 
Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023Petronor
 
Semelhante a Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena (20)

Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
 
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten duMundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
 
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
EAEko Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana 2020 Ekonomia zirkular bat...
 
2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako Renove2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako Renove
 
Aralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
Aralar Gasteiz 2011 - EtxebizitzaAralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
Aralar Gasteiz 2011 - Etxebizitza
 
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzakTokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
Tokiko Erakundeetzako Diru-laguntzak
 
PIMEs_proiektua.pdf
PIMEs_proiektua.pdfPIMEs_proiektua.pdf
PIMEs_proiektua.pdf
 
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programaAralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
 
Enplegu berdeen kanpaina
Enplegu berdeen kanpainaEnplegu berdeen kanpaina
Enplegu berdeen kanpaina
 
Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren laburpen Betearazlea
Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren laburpen BetearazleaHondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren laburpen Betearazlea
Hondakinak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Planaren laburpen Betearazlea
 
Smart city lana
Smart city lanaSmart city lana
Smart city lana
 
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
 
Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Basherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamenaBasherri sarea   lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
Basherri sarea lanpostuak sustatzeko ponentzirako proposamena
 
Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3Basherri sarea   udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
Basherri sarea udaletan eta aldundian aplikatzeko neurri zehatzak 3
 
Zabor bilketa-1
Zabor bilketa-1Zabor bilketa-1
Zabor bilketa-1
 
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpenaGipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
 
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpenaGipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
 
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpenaGipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
Gipuzkoako landa garapen elkartearen aurkezpena
 
Aurrekontuak 2016. Bergarako Udala
Aurrekontuak 2016. Bergarako UdalaAurrekontuak 2016. Bergarako Udala
Aurrekontuak 2016. Bergarako Udala
 
Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023Petronor Iraunkortasun Plana 2023
Petronor Iraunkortasun Plana 2023
 
Mais de ARALAR Araba

ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014ARALAR Araba
 
EzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIPEzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIPARALAR Araba
 
EzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko GatazkakEzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko GatazkakARALAR Araba
 
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanEzkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanARALAR Araba
 
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaEzkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaARALAR Araba
 
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de SekouPregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de SekouARALAR Araba
 
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietaraEzkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietaraARALAR Araba
 
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013ARALAR Araba
 
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibilaEzkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibilaARALAR Araba
 
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20ARALAR Araba
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaARALAR Araba
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013ARALAR Araba
 
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultakARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultakARALAR Araba
 
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en ArabaARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en ArabaARALAR Araba
 
Ezkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomiaEzkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomiaARALAR Araba
 
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berriaParte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berriaARALAR Araba
 
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía LocalParticipación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía LocalARALAR Araba
 
Mais de ARALAR Araba (20)

ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
 
EzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIPEzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIP
 
EzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko GatazkakEzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
 
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanEzkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
 
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaEzkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
 
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de SekouPregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
 
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietaraEzkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
 
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
 
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibilaEzkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
 
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
 
Ezkerraberri 16
Ezkerraberri 16Ezkerraberri 16
Ezkerraberri 16
 
Araba Gorria 1
Araba Gorria 1Araba Gorria 1
Araba Gorria 1
 
Ezkerraberri 15
Ezkerraberri 15Ezkerraberri 15
Ezkerraberri 15
 
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultakARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
 
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en ArabaARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
 
Ezkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomiaEzkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomia
 
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berriaParte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
 
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía LocalParticipación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
 
Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena

  • 1. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Andres Landa Candidato de aralar para Gastei EU 1
  • 2. INGURUGIRO ETA IRAUNKORTASUN POLITIKAK INGURUGIROA Aralarrek iraunkortasun irizpideak ezarriko ditu gure eguneroko politiketan funtsezko printzipio gisa. Globalizazioaren eta berotegi efektuaren goiburua hartu behar dugu abiapuntu: “globaltasunean pentsatu, tokian esku hartu”. Gasteiz esparru ezin hobea da neurri ausart eta berritzaileak bultzatzeko, ingurugiroa hobetzeko eta “Green Capital” izendapena erronka gisa hartzeko. Gure eginkizun nagusia Gasteiz osasungarriagoa egitea izan behar du, bizi-kalitate hobea izango duena eta ingurugiroa errespetatuko duena. Horretarako, ondoko neurriak proposatzen ditugu: ● Natura-baliabideak modu iraunkorrean erabiltzera bideratzea jarduera ekonomikoa, naturak berpizteko edota birsortzeko duen gaitasuna gainditu gabe, eta ekoizpen garbia, kontsumo arduratsua eta gizarterako baliagarria izango den enplegua sortzea. ● Tokiko 21 Agenda modu egoki eta eraginkorrean ezarriko dela bermatzea, parte hartzea bermatuz eta aurrekontu duinak finkatuz. ● Herri kudeaketan, udal instalazioetan, kontratazioetan, horniduran, eta abar ingurugiroarekiko egokiak diren jarduerak zabaltzea. ● Udal kontratu guztietan gizarte klausulak eta ingurugiroarekikoak sartzea. ● Guztiaren ardatz nagusi gisa mugikortasun iraunkorra hartzea. ● Ingurugiroarekiko heziketa eta sentiberatasuna kanpaina eta jarduera berezien bidez lantzea. ● Udal arlo guztietan ingurugiroaren ikuspegia kontuan izatea eta hondakinak murrizteko beharrezkoak diren neurriak hartzea. ● Zarata eta argi kutsaduraren aurkako neurri zorrotzak hartzea. ● Garraiobideen igorpenak gutxitzeko neurriak hartzea, esate baterako, oinezkoentzako eta bizikletentzako eremuei lehentasuna emanez. ● Gasteizko bioaniztasuna babestea. Gasteizko Mendiak babesgune izendatzea. ● Animalien tratu txarrarekin amaitzeko udal ordenantza ausart bat zehaztea. ● Zezenketei eta animaliak erabiltzen dituzten zirkuei uko egitea. ● Naturguneak babestea eta hirigintza planetan bide naturalak eta babesguneak sortzeko politikak bultzatzea. ● Energia berriztagarrien erabilera areagotzea, udal eraikinetan energiaren gastua murrizteko, energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko neurriak hartuz. ● Legegintzaldian kale argiteriaren eta udal eraikinen energia kontsumoa murrizteko neurriak hartzea. ● Kale-argien instalazioa erregulatzeko arauak finkatzea, eraginkortasun irizpideak kontuan hartuz. ● Eraikin egin berrietan irizpide bioklimatikoak ezartzea. ● Industriak sortzen dituen hondakinak eta igorpenak murrizteko neurriak hartzea.
  • 3. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Kanpoko berogailuen erabilera arautzea, epe laburrean erabat desagertaraztearen aldeko apustua eginez. ● Udal horniduran: transgenikorik ez onartzea, haztegi hornitzaileei animalien tratu oneko irizpideak exijitzea, nekazaritza eta abelzaintza ekologikoa aukeratu duten hurbileko hornitzaileen aldeko apustua egitea ● Telefonia mugikorrerako eta gainerako elementu elektromagnetikoetarako antenen (picoantena direlakoak) instalazioa eta potentzia arautuko duen udal ordenantza baten onespena bultzatzea, prekauzioaren printzipioa erabiliz eta, nolanahi dela ere, haien igorpena cm2ko 0,1 mikrobatiora mugatuz. ● Instalazio elektromagnetikoak ezartzeko baimenen, jarraipenaren, kontrolaren eta abarren kudeaketa ingurugiro sailean elkartzea. ● Antenak hirigunetik kanpora ateratzea. ● Instalazio elektromagnetikoen udal mapa sortzea. ● Instalazio elektromagnetikoen eraginik gabeko guneak definitzea: plaza eta parkeak, ikastetxeak, eritetxeak… ● Picoantena direlakoen instalazioen udal kontrola. ● Instalazio elektromagnetikoen igorpenen kontrol publikoak, EHUarekiko hitzarmen baten bidez. ● Hiriko ibilgailuek sortutako karbono dioxidoaren igorpenak kontrolatzea. Ura ● Kontsumoa murrizteko politikak bultzatuz jarraitzea eta eskaria kudeatzeko neurriak finkatzea. ● Udal eraikinetako ur kontsumoaren ikuskaritza egitea eta zuzentzeko neurriak ezartzea. ● Ura aurrezteko eta modu eraginkorrean erabiltzeko programak abiaraztea, eskariaren inguruko planifikazio irizpideak kontuan izatea eta erakunde ekonomiko eta sozialen parte-hartzea sustatzea. ● Banaketa sareak izan ditzakeen galerak murriztuz jarraitzea eta ur zikin araztuak berrerabiltzea. ● Sarearen sektoretzea bultzatzea, galerak murriztu, aberiak gutxitu eta sortzen dituzten kalte eta ondorioak murrizteko. ● Uraren kalitatea berreskuratzeko programak bultzatzea. ● Darabilgun uraren ziklo osoa kontrolatzea, arazgailuen funtzionamendua aztertuz eta ingurugiroari egiten zaion kaltea ahalik eta gehien murrizteko hobekuntzak planteatuz. ● Ureztatzeko euri uraren erabilera aintzat hartzea. ● Eraikin publiko guztietako komunetan aurrezteko sistemak ezartzea eta etxeetan eta enpresa pribatuetan horien erabilera bultzatzea. ● Berdeguneak ureztatzeko Otazuko arazgailuaz baliatzea. ● Auzo berrietan eta erreformak egingo diren auzo finkatuetan uren kanalizazio hirukoitza egin ote daitekeen aztertzea: gorozki urak, ur zikinak eta euri ura bereiziz. Hondakinen kudeaketa 3
  • 4. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Hondakinen murrizketari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari lehentasuna ematen dioten ereduak abiaraztea. ● Hondakinak murriztea, eta berrerabiltzea, birziklatzea eta konpostajea sustatzea. ● Gai organikoen bilketa pneumatikoa ez duten Gasteizko auzoetara gai organikoen edukiontzia eramatea. ● Hondakinak murrizteko eta birziklatzeko sentiberatasuna sustatzeko hezkuntza programak eratzea. ● Puntu garbi finko eta mugikorrak sustatzea, bai Gasteizko herritarrentzat eta baita industrientzat ere. ● Hiri hondakinen kudeaketaren ziklo osoa aztertu eta guztien kudeaketa iraunkorra sustatzea, beharrezko inbertsioak egitea bultzatuz. ● Industria hondakinak beste industria batzuetako lehengai gisa berrerabil daitezen sustatzea. ● Hondakinak atez ate biltzeko programa pilotu bat sortzea, hasiera batean auzo bakar batean, eta gero bilketa pneumatikorik ez dagoen gainerako auzoetara zabalduz joatea. ● Inauste eta lorategi hondakinak konposta egiteko erabiltzea. ● Etxeko olio erabilia birziklatzeko kontzientzia zabaltzea eta hori egiteko erraztasunak ematea. Zarata ● Udaleko zarata mailaren diagnostiko bat egitea eta prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak ezartzea. ● Zirkulazio handiena dagoen kaleetan abiadura moteltzeko neurriak hartzea. Parke eta lorategiak Gasteizko parke eta lorategiek, herritarren ongizaterako eta aisialdiaz gozatzeko guneak diren aldetik, arreta berezia eskatzen dute haien erabilera sustatu eta aprobetxatzeko eta, aldi berean, gogoan izan behar da lurzoruaren artifizialtzea gerarazteko elementuak direla. ● Berdeguneen kudeaketa iraunkor eta ekologikoa bultzatzea. ● Parke eta lorategien egoerari buruzko azterketak egitea eta ekologiaren, generoaren eta gizartearen ikuspuntutik hobetzeko neurriak hartzea. ● Bertako eta sasoiko landare eta loreei lehentasuna ematea. ● Udal baratzeen zerbitzua zabaltzea. ● Eraztun Berdea zaindu eta babestea. Hiriaren hazkundeak eraztun berdea suntsi dezan eragoztea. Eraztun berdeko ibilbideak elkarrekin lotu eta modu egokian adieraztea, zenbait eguneko ibilaldiak asmatuz. ● Hiriko parkeak azpiegitura edo birkalifikatze proiektuen mende eror daitezen eragoztea. Arriagako parkea ukitu gabe mantentzearen aldeko apustua egiten dugu, azpiegiturak direla eta murrizteko asmoaren aurka. Green Capital Gasteiz 2012rako Europako Hiriburu Berde izendatu ondoren, mundu osoaren erreferente bihurtzeko aukera historikoa dugu aurrean, hiri iraunkorraren eredu 4
  • 5. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA gisa. Abiapuntua ona da, baina helburua urrutiago dago orain eta sortutako itxaropen guztiak gainditzeko handinahiak izan behar dugu. Erronka berri hauen aurrean, gure proposamena da, Gasteiz norabide horretan eramateko izendatutako baliabide ekonomikoak Ingurugiroaren Azterketarako Zentroak kudeatu ditzala eta hark erabaki dezala zertan erabili. Hiri eredu iraunkor batekin zerikusirik ez duten esku-hartze urbanistikoak eta azpiegiturak bultzatzeko erabil daitezen ekidin behar da. Honako hauek lirateke Gasteizek dituen erronkak: ● Hiriaren hegoalderanzko hazkundea geraraztea. ● Gasteizko mendiak lehenbailehen natura parke izendatzea eta hirigunearen eta naturagune horren artean dauden landa lurrak babestea. ● Industria hondakinak ibaietara isurtzen diren behatzea eta, behar izanez gero, zigortzea. ● Hirian golf zelai gehiago egiteko baimenik ez ematea. ● Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Gasteizko Mendietarako Natura Baliabideen Antolaketa Plana (NBAP) behingoz amai dezatela eskatzea, besteak beste motordun ibilgailuak (quad direlakoak, 4x4, motorrak, eta abar) han sartzea debekatuz. ● NBAP hori egina dagoenean “Gasteizko Mendi Garaien” BBG (Babes bereziko gunea) izenda dezatela eskatzea. ● Salburuako hezeguneak eta hango landare eta animaliak babestea, AHT bertatik igarotzea debekatuz 5
  • 6. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Candidatura de Aralar para Gasteiz 6