SlideShare uma empresa Scribd logo
1 de 43
Baixar para ler offline
Aralar Gasteiz
                                   2011ko UDAL EGITARAUA




Andres Landa
Candidato de aralar para Gasteiz




                                                   EU
                                                         1
SARRERA
Ekonomia krisia, Gasteiz zorpean egotea, enpresak ixtea eta horren ondorioz
gero eta jende gehiago lanik gabe egotea, ingurugiroaren krisia, politikaren
sinesgarritasunaren krisia, aurrerapen teknologikoetara egokitzea, bizi ditugun
aldaketen abiadura handia, interkulturaltasuna eta pluraltasun etnikoa dira,
besteak beste, datozen urteetan aurre egin beharko diegun erronka nagusiak,
Gasteizek hainbeste irrikatzen dituen baketze politikak eta politikaren
nomalkuntza ahaztu gabe.

Aralarrekook, Gasteiz mailan egokienak iruditzen zaizkigun jardunbideak
moldatzen saiatu gara dokumentu honetan. Gure ustez, tokian jardutea da
globaltasunean eragina izateko modurik onena, baina badakigu jardute hori ia
ezinezkoa dela udalei lan hori burutzeko nahiko baliabide ematen ez bazaie.
Eusko Legebiltzarrean egin nahi den Udal Legea ezinbestekoa da, gure ustez,
udal askok bizi duten egoera kaotikoa konpontzeko. Herritarrek gardentasuna,
administrazioen arteko koordinazioa, toki mailako zerbitzuak, erabakietan parte
hartzea eta abar eskatzen dituzte. Eta hori jaso beharko litzateke egingo den
legean. Ez dugu ahaztu behar udalak direla herritarren beharrei zuzenean
erantzun behar dietenak eta herritarrei zor diegula gure eginkizun politikoa.
Aralar Gasteiz
                                                               2011ko UDAL EGITARAUA




LURRALDE ANTOLAKETA
HIRIGINTZA PERTSONEN ZERBITZURA

Eskualdeen lurralde antolaketa zehazten duten lurralde plan partzialak FFAAen
eskumenekoak dira, eta hiri antolaketa da udalen eskumen erabakigarriena.
Bestalde, zalantzan jarri ezina da azken hamarraldietan erabili izan den
lurzoruaren politika hedakorrak ekonomia eta finantzen krisiaren garapenean
eta hortik irteteko joera ezkorretan izan duen eragina.
Aralarrekook lurralde eta hirigintza antolaketaren eredua errotik aldatu behar
dela uste dugu. Indarrean dagoen ereduaren oinarriak –lurzoruaren sailkapena
etengabe haz dadin pentsatua– irauli behar dela, eta iraunkortasunerako
ezinbesteko esparru gisa lur urbanizatuaren edo artifizialduaren hazkundea
izoztu behar dela. Edota, gutxienez, gero urbanizatzeko sailkaturiko lurzoruen
hazkundea izoztu behar dela.
Urbanizagarri gisa sailkaturik dagoen lurzoru guztiari balio handiegia eman zaio
artifizialki eta ustezko erakunde sustatzaileek erosi dituzte finantza erakundeen
%100eko kredituen bidez.
Lurzoruaren sailkapena izozteak hirigintza legearen (2006/2 Legea) erreforma
sakona eskatuko luke, baina Estatuko legearekin bateragarria izango litzateke
(2008/2 ELDaren testu eraberritua). Lurralde Antolaketaren Arauen egungo
eredua ere berriz aztertzea eskatuko luke, inoiz zuritu ez diren lurzoruaren
eskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko koefizientea ezabatuko lukeena (horiek
baitira lurraren eskaintza hirukoiztea zuritzen dutenak). Hala ere, gaur egungo
LAAekin eta hirigintza legearekin ere, foru aldundien esku dauden lurralde
antolaketarako tresnak (lurralde plan partzialak), eta udalen esku dauden
hirigintzaren antolaketarako irudiak birformula daitezke. Gure proposamena
honako hau izango litzateke: landa-lurzorua lurzoru urbanizatu bihurtzeko beste
ezein asmori uko egitea eta garapen urbanistiko guztia dagoeneko badiren hiri
bilbe degradatuak edota tradizionalki bazterturik egon direnak birgaitzeko eta
zaharberritzeko bideratzea.
Gasteizen hirigintza planek duten garrantzia nabarmendu beharra dago, eta
Gasteizko herritarrei hori ulerrarazi behar zaie, plan horiek guztiz baldintzatzen
baitute etorkizuna nolakoa izango den. Hiri orekatuago eta bizigarriago bat
izatearen aldeko apustua egin behar dugu, modu iraungarrian bizi ahal izateko
hiri bat eraiki behar dugu herritarrentzat, bertan gizon-emakumeak bizi garela
kontuan izango duena. Horrela, bada, plangintza urbanistikoak gizartearen
bizitza kontuan izanik mamitu behar dira, gune publikoak aldarrikatuz eta
sustatuz. Hori guztia dela eta, herritarren parte-hartzea aurreikusi beharra dago
plan urbanistikoak diseinatzerakoan.
Dudarik gabe, hirigintzaren garapenean iraunkortasunaren ikuspegia sartu
beharra daukagu, eta baita gizartearen, ekonomiaren eta ingurugiroaren
iraunkortasuna, eta generoaren ikuspegia ere, gure hiriak bizitzeko egokiagoak
izan daitezen.
Planifikatzerakoan, zein hiri eredu nahi dugun pentsatu behar dugu nahitaez,
norantz joan nahi dugun, zenbat hazi nahi dugun eta, batez ere, zein etorkizun
utzi nahi dugun.
Lurzorua artifizialtzea sahiestu beharko dugu eta gune libre eta berdeak sustatu
beharko ditugu. Hiri dezentralizatu eta polinuklearra bultzatu behar dugu.

                                                                                     3
Aralar Gasteiz
                                                                 2011ko UDAL EGITARAUA




Gasteizen ondoko neurriek izango dute lehentasuna:

● Plangintza hiria bizi dugunon ikuspegitik egitea, hau da, gizonen-emakumeen,
era guztietako funtzionaltasuna duten pertsonen, adin txikikoen eta adinekoen
ikuspuntutik.
● Oinezkoentzako guneak sortzea.
● Garatzen diren lurzoruetan lur publikoa emendatzea.
● Energia aurreztea lortzeko neurriak hartzea: kale-argiterian, uraren
kontsumoa urrituz, garraio publikoa sustatuz, bizikletaren erabilera eta oinez
ibiltzea sustatzeko neurriak hartuz.
● Hutsik dauden etxebizitzen erregistro bat sortzea.
● Hutsik dauden etxebizitzak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren bidez
zigortzea.

Dendak auzoetako bizitzaren adierazgarri

● Dendari txikiei laguntzea eta babesa ematea, hurbileko denden bidez
Gasteizko bizitzari eusten diotelako eta, aldi berean, hiriko kaleak ziur eta bizirik
mantentzen dituztelako. Merkataritza gune ertain eta handiak kokatzeko arau
zorrotzak finkatzea.
● Gasteizko dendariekin merkataritza gune irekiaren kontzeptua lantzea eta
Gasteizko hurbileko dendetan erostea sustatzea.
● Hiriaren plangintza zehazterakoan dendariak ere aintzat hartzea.

Pertsonak, Gasteizen hiri diseinua egiteko

Gaur egun nagusi den hiri-ereduak garatzen duen hiri proiektuan ekonomiaren
eta finantzaren interesek dute lehentasuna, aberastasuna gizartean
banatzearen aurrean; biztanleak sektore baztertuetan bereizten dituzten
urbanizazio basatiaren, desarrollismoaren eta hiriaren neurriz gaineko
hazkundearen helburua, hiria herritarren elkarbizitzarako gune gisa definitzen
duten eta guztion jabetzakoak diren guneak desagerraraztea da.
Lurralde-irensle den eredu honen aurrean, Aralarrek guztiz bestelako norabide
bat hartzea proposatzen du Gasteizen bilakaeran, eta multzo anitz gisa
berreskuratzea, askatasun, solidaritate eta ardura ekologikoko proiektu gisa,
eta genero ikuspuntua aintzat hartzen duen proiektu gisa. Hiriak muga jarri
behar dio bere hedatzeko irrikari eta landa guneak bizi daitezen, beharrezko
ekipamenduak izan ditzaten eta haien balio naturala babes dadin utzi behar du.
Pertsonen bizi kalitatea, askatasuna eta eskubideak erabili ahal izatea
bermatuko duen hiri eredu bat aldarrikatzen dugu, erantzunkidetasuna eta
iraunkortasuna oinarri direla.
Aralarrek bere osotasunean ulertzen du hiria. Hiria gizarte-bizitza garatzen den
eta pertsonen elkarbizitza sortzen den esparrua da. Horregatik, hiri orekatu
baten aldeko apustua egiten dugu, gizarte bizitzarako planifikatua, eta guztion
parte hartzearekin eta gizartearen, ekonomiaren eta ingurugiroaren
iraunkortasun irizpideak aintzat hartuz diseinatua.




                                                                                       4
Aralar Gasteiz
                                                              2011ko UDAL EGITARAUA


Gasteiz integratzailea

Bizitzeko egokia den hiria, inor baztertzen ez duen hiria, pertsonentzako hiria,
guztion hiria posible izateaz gainera, mundua aldatzeko geratzen zaigun aukera
bakarra da. Eraldatze hori behetik, auzoetatik, osatzen duten taldeetatik, bizi
duten pertsonetatik hasita baizik ezin daiteke egin.
Bertikalean eraikitzearen aldeko apustua egiten dugu, taldeko etxebizitza
blokeen aldekoa, gure ustez eredu sozialena eta ekologiaren aldetik
iraunkorrena delako. “Generoa eta hiria” aintzat hartzea: hiria
gizartekoitasunerako lekua da, jendea elkartzeko tokia, harremanetarako,
jolaserako, elkartrukerako gunea. Hiria, izan ere, emakumeen jokabidea edota
behar bereziak kontuan izan gabe ari da eraikitzen, eta herritar-eredu
independiente, motorizatu, langile eta, beraz, sarbide azkarrak behar dituena
islatzen du, bizimodu jakin baterako funtzionala den hiria.
Mugitzeko, ikusteko eta entzuteko arazoak dituzten pertsonen mugikortasuna
errazteko kaleak, eraikinak eta udal instalazioak egokitzeari buruzko
diagnostiko bat egin eta aurrera eramatea.

HIRI  ANTOLAMENDURAKO               PLAN      NAGUSIAREN          BERRIKUSTE
PARTZIALA

Gasteizko Udalak Salburua eta Zabalgana “trinkotu” nahi izan ditu, eragindako
pertsonei –auzo horietan bizi direnak eta Gasteizko biztanle multzoa– bere
irizpidea inposatuz. Inposaketa hori herritarren parte-hartze itxura eman nahi
izan diote, gizartearen inongo parte-hartzerik gabe idatzitako zenbait
ahalbideren artean hautatzeko aukera emanez eta jendaurrean eta behin eta
berriz “trinkotzea egin egingo da” esanez.
Aurreko udaletatik datozen hutsegiteak zuzentzeko xedea duen HAPNaren
aldaketa hau–20 urteko iraunaldia izango duela aurreikusten da– ixteko presak
eta udal-kutxen kolokako egoerak operazio horren azken xedeari susmo txarra
hartzen zaio, izan ere, etorkizunean izango den etxebizitza eskaerari
erantzuteko eta Gasteiz “barrurantz” hazteko beharrezkoa dela dioten arren,
espekulazioaren eta auzokoen ezinegon ulergarriaren itzalez inguraturik ageri
baita.
Biztanleen ugaltze esponentzial posible hori kontuan izanik, dagoeneko eraikirik
edota eraikitzeko nahiz esleitzeko bidean dauden ekipamenduak eskas eta urri
gertatuko dira seguru asko urte gutxi barru biztanleria HAPN berriaren
hasierako onespenaren arabera hazten baldin bada. Trinkotze horren arrazoiak,
neurri handi batean behintzat, Udalaren finantziazio beharrean du jatorria. Diru-
sarrera arrunt gehiago sortu behar da Udalerako, eta hori etxebizitza gehiago
eraikiz egin nahi da. Eredu hau berez dator gainbehera eta oso beharrezkoa da
une honetan ideia berriak eta jokaera berriak sortzea.
Aralarri ona iruditzen zaio hiria “barrurantz” haztea, baina ez dugu uste horrek
lurzoru eraikigarriaren hornikuntza ziurtatzeko presa zuritzen duenik,
horretarako oraindik ekipamendu beharrak bete gabe dituzten auzo batzuetan
beste zerbitzu batzuetarako bereizirik dauden lurrak erabiliz.
Etxebizitzak eraikitzeko eskaria izan beharko litzateke kontuan, bestela, inoiz
eraikiko ez diren lurzoruak birkalifikatzeko eta hutsik dauden etxebizitzak
ugaltzeko arriskua legoke, ekipamenduetarako lurzorua alferrik galduz.



                                                                                    5
Aralar Gasteiz
                                                               2011ko UDAL EGITARAUA


Eskariari erantzuteko, Gasteizen hutsik dauden 10.050 etxebizitzak gogora
ekartzea komeniko litzateke, eta baita zerbitzu eta mantentze beharrak aintzat
hartzen ez direlako biztanleak galtzen dituzten auzoak ere.
Auzokoek parte hartu ahal izateko esparru bat sortzea eskatzen dugu,
iraganeko hutsegiteak eta egungo arazoak errepikatuko ez dituzten auzo eta
hiri ereduak adosteko, alderdikeriazko interesetatik at eta Gasteizko era
guztietako jendeak bertan tokia izango lukeen eran.

ALDE ZAHARRA

Bai Alde Zaharrari eta bai beste auzo sendotuei dagokienez ere, biziberritzeko
planek gizarte arazoei eta bertan bizi diren pertsonen bizi baldintzak eta
zerbitzu publikoak hobetzeari eman behar diete lehentasuna. Auzokoek
prozesuaren parte bizi izan behar dute eta, beraz, haien iritzia entzun eta
aintzat hartu behar da, alde sozialari, kulturari eta denden egoerari dagokienez
–azken horien ezaugarriak hurbiltasuna eta bertakotasuna direla– auzoa
suspertzen parte hartu ahal izan dezaten. Hona ildo horretan leudeken jarduera
batzuk:
● Osasun Zentrora iristeko arazoei konponbidea ematea.
● Auzoko eskolari etorkizun duina ziurtatzea, alde Zaharraren etorkizuna
bermatzeko ezinbestekoa.
● Bizilagunak dituzten eta gaur egun gutxieneko segurtasun eta
osasungarritasun baldintzak betetzen ez dituzten eraikinetan baldintza duinak
ziurtatuko dituen esku-hartze urbanistikoko politika bat finkatzea.
● Bertan behera utzita daude eraikinak erabilera publikoetarako berreskuratzea,
auzoari eta hiriari gizarte zerbitzuak nahiz kultur zerbitzuak emateko edota
alokairuko etxebizitza publikoak egiteko.
● Haurrentzat eta adinekoentzat jolaserako eta aisialdirako esparruak
egokitzea.
● Bertako denda tradizionalak eta oinarrizko salerosgaiak dituztenak, janari
dendak, esate baterako, bultzatzea.

Gure ustez oinarrizkoa da gaur egun Alde Zaharrean bizi diren pertsonek beste
auzo batzuetan bizi kalitatea eta udal zerbizuak hobeak direlako beren auzoa
utzi behar izatea ekiditea. Ez dugu erakusleiho-auzo bat nahi, figurantez eta
manikiz betetako pasta-kartoizko dekoratu bat, bisitarien gozagarri, eta ez dugu
logotipoak eta sariak erakusteko bestetarako balio ez duen postal-hiri bat ere
nahi. Auzo guztiak bizirik dituen hiri bat nahi dugu, biztanleek eta biztanleentzat
eraikia.

ETXEBIZITZA POLITIKA

ETXEBIZITZAK ETA ARDATZ ESTRATEGIKOAK

Pertsona guztiei eta, bereziki, gazteei etxebizitza iritsgarri eta duin bat izateko
oinarrizko eskubidea bermatuko dien etxebizitza politika baten aldeko apustua
egiten dugu.
Horretarako, alokairuko etxebizitza publikoak sortzea eta salmentako
etxebizitza publikoak bertan behera uztea da lortu beharreko helburua.


                                                                                     6
Aralar Gasteiz
                                                              2011ko UDAL EGITARAUA


Erakundeek etxebizitza duin bat izatea ziurtatu behar dute, ez haren jabetza;
eta orain arte bi kontzeptu horiek nahasteko joera egon da.
Beraz, maizterren irabaziei doituriko prezioak izango dituzten eta itxaron-
zerrendarik izango ez duten alokairuko etxebizitza publiko multzoa sortzearen
aldekoa apustua egiten dugu.
Etxebizitza herritar guztien oinarrizko eskubidea da, teoria mailan behintzat
egungo legeek babesten dutena. Herritar sektore guztiei –behartsuenei eta
zailtasun handienak dituztenei bereziki– etxebizitza bat izatea ziurtatzeko
udaletan lan egin beharra dago.
Gasteizen eta beste udalerri batzuetan hutsik daudela jotzen den etxebizitza
kopurua kontuan izanda, begien bistakoa da etxebizitzarik ez izatearen arazoak
ez duela etxebizitza gehiago eraikitzearekin zerikusi handirik. Ia soilik
eskaintzan oinarritzen den gaur egungo eredua alde bat utzi eta eskaria
kudeatzeko politikak bultzatu behar dira, etxebizitza inbertsio-ondasun izateari
utzi eta erabiltzekoa den ondasu bihur dadin.

ARDATZ ESTRATEGIKOAK

● Etxebizitza duin eta iritsgarria izatea herritarren oinarrizko eskubide gisa
ziurtatzea, etxebizitza izateari lehentasuna emanez haren jabetza izatearen
aurretik, kontzeptu horiek duela gutxi arte nahastu baldin badira ere.
● Alokairuko etxebizitza publikoen multzo baten sorrera bultzatzea, maizterren
irabazien araberako prezioak izango dituztenak eta itxaron-zerrendak ahal den
neurrian ekidinez. Eskubideak ez dira zozkatzen, pentsioak edota langabezia
sariak ere zozkatzen ez diren eran.
● Kontraturik gabeko alokairuak araupetzea, maizterrei eskubidez dagozkien
abantaila fiskalak eta laguntza publikoak izatea eragozten baitiete.
● Bertan behera utzitako eraikin eta etxebizitzak, hutsik daudenak edota
erabiltzen ez direnak berreskuratu, konpondu eta berriz erabiltzeari lehentasuna
ematea orain arte nagusi nizan diren hedapen urbanistikoko politiken aurretik.
Ekipamendurik ez dutelako edota hondatuta daudelako eta eraikuntzak eta
bizilagunak zaharturik daudelako degradazio urbanistikoa edota soziala izateko
arriskuan dauden auzo eginetan jarduteari lehentasuna emango zaio.
● Etxebizitza gaietarako bitartekaritzako udal bulego bat sortzea, beste gai
batzuen artean, etxebizitzen eskaintzari eta eskariari buruzko informazioa eta
tramiteak kudeatuko dituena. Bulego honek arreta berezia eskainiko die
gazteei, eta Gazteen Emantzipazio Bulegoarekin batera lan egingo du. Bulego
honen eginkizuna etxebizitza alokatu ahal izateko maizterrei abala lortzen
laguntzea izango da, besteak beste, zuzenean edota Vital Kutxarekiko
hitzarmenen bidez.

HUTSIK DAUDEN ETXEBIZITZAK
Gasteizek duen arazo larrienetako bat zera da, auzo jakin batzuk pixkanaka
hutsik geratzen ari direla ekipamendurik ez dutelako edota eraikinak oso
zaharrak direlako. Hala etxebizitza soilak nola eraikin osoak konpontzea
sustatuko dugu, biziegokitasun baldintza onenak eskaini ahal izateko.
Gasteizen batez beste hutsik dauden 10.000 etxebizitza horiek bete egin behar
dira. Beharrezkoa izanez gero, zaharberritze lanak kudeatuko dira gero alokatu
edota saltzeko eta horrela, berriz ere merkatura irteteko. Alokatzeko etxebizitza
bila dabiltzanen arazoetako bat, alokatzaileek alokairu kontratu bat egin nahi ez


                                                                                    7
Aralar Gasteiz
                                                               2011ko UDAL EGITARAUA


izatea izan ohi da, eta horren ondorioz, errentariek ezin dute laguntza publikorik
eskatu. Erakundeetatik horrelako iruzur fiskalak eta sozialak esetsi behar dira,
eta errentariei arauen araberako alokairuak bermatu.
Hutsik dagoen etxebizitza bat izatea luxutzat jo behar da.
Hutsik dauden etxebizitzen errolda bat egitea bultzatuko dugu, irizpide
objektiboak erabiliz, eta etxebizitza horientzako Ondasun Higiezinen Zerga
%50ean gehituko da orokorraren aldean, merkatura irten dadin bultzatzeko.
Egoera txarrean dauden etxebizitza hutsei dagokienez, zaharberritze politikak
sustatuko dira etxebizitza horien biziegokitasuna berreskuratzeko. Lanak
ordaindu ahal izateko finantziazio publikoko ildo bat sortzea ere aztertuko da,
etxebizitzaren jabeak kitzuli beharko duena.
Hutsik dauden eraikin eta etxebizitzak bertan behera uzte zigorgarrienetan,
desjabetzeko posibilitatea aztertuko da, etxe edo eraikin hori udal etxebizitzen
multzoan sartzeko.
Hutsik dauden etxabe komertzialetan etxebizitzak egiteko posibilitatea aztertuko
da eta, egoki joz gero, bultzatuko da, biziegokitasuna eta segurtasuna
ziurtatzeko baldintza guztiak beteko direla bermatuz. Ekimen honekin batera
denda txikiak bultzatzeko politikak sustatu beharko dira, lokalak etxebizitzak
egiteko erabiltzeak jarduera horri kalterik egin ez diezaion.

MUGIKORTASUNA
Garraioa gure arazo nagusietako bat da, ibilgailu partikularra gehiegi erabiltzen
delako eta hori erabiltzera bultzatzen duten politikei lehentasuna eman
zaielako. Gure asmoa, hiri barruko mugimendu guztietan oinezkoei lehentasuna
ematea da, autoaren kaltetan. Garraio publikoa bultzatu behar da, bi kontzeptu
oinarri harturik: arina izan behar du eta merkea izan behar du, garraio pribatuak
teorian ematen duen independentziarekin lehiatu ahal izan dadin.
Udalaren proiektuaren iriote, espekulazio eta azpiegitura erredundante eta
behin-behinekoak egitearen aurrean, Aralarrek geltoki intermodala Dato kalean,
RENFEren egungo geltokiaren lurretan egitea proposatzen du.
Arriagako parkeari kalterik egin gabe, Salburuako hezegunea mehatxatu gabe,
eta iberiar zabalerako trazatua lotzeko biderik eraiki gabe, burdinbidea egungo
ibilbidearen azpian lurperatu beharko litzateke. Libre utzitako 300.000 metro
karratuko lurzoruan etorkizuneko geltoki horretara sartzeko eta handik
ateratzeko korridore bat eginez, dagoeneko beteegiak dauden beste bide
batzuk buxatzeko arriskua saihestuko litzateke, eta intermodala eta auzoak
lotuko lituzkeen edukiera handiko hiri-autobusen linea batek erabili ahal izango
luke.
Dauzkagun azpiegiturak sendotu eta hobetu behar ditugu: oinezkoentzako
guneak, bizikletentzako guneak, hiri-autobusen lineak eta egungo tranbiaren
linea. Mugikortasun planetan landa eremuak era kontuan izango dira. Gasteizko
garraio publikoa bere osotasunean hartu behar da, eta ez elkar gainjartzen
diren edota elkar ordezten duten zati independiente gisa. Tranbia luzatzearen
alde gaude, garraio publikoaren beharrek hala eskatzen badute eta behar hori
betetzeko tranbiak eskaintzen dituen abantailak eragozpenak baino handiagoak
baldin badira, eta hiri-autobusaren abantailak baino handiagoak, noski, betiere
“tranbia noraino eraman nahi dugun” garbi dugula eta luzapenak fase
isolatuetan ez, baizik eta ikuspegi orokor bati begira eginez.




                                                                                     8
Aralar Gasteiz
                                                              2011ko UDAL EGITARAUA


Hartu beharreko neurriak:
● Kalitateko garraio publikoko sare bat sortzea, Gasteiz inguruko herriekin
loturik egongo dena. Lurraldeko eta lurraldearteko garraio sistema indartzea.
● Hiriko kale guztietan espaloi jarraituak egokitzea (bide nagusietan izan ezik).
● Oinezkoentzako ibilbide sare bat sortzea, hiriko auzo guztiak modu ziur,
eroso eta atseginean lotuko dituena.
● Kutsatzen ez duten garraiobideen erabilera sustatzea: oinez ibiltzea eta
bizikleta erabiltzea, bereziki, horretarako egungo bidegorri sarea zabalduz.
● Beraz, horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak sustatzea:
oinezkoentzako guneak, pasealekuak, bidegorriak, bizikletak mailegatzeko
puntuak hiriko auzoetara ere eramatea, eta mailegu sistema erraztu eta
automatizatzea.
● Autobusen maiztasuna gehitzen jarraitzea eta gautxoriak Gasteizko auzo
guztietara eramatea.
● Autobus bideak gehitzea.
● Hirigintza operazio berrietan bizikletentzako aparkalekuak egitera behartzea.
● Auto eta motoen erabilera murrizteko eta abiadura motelarazteko neurriak
ezartzea.
● Bidegorrien oinarrizko sarea eta herriekiko lotura burutzea.
● Txirrindu-mugikortasun politikaren plangintza gaurkotu bat izatea.
● Txirrindularien joan-etorrien erosotasuna, alderdi praktikoak eta segurtasuna
hobetzea.
● Bizikleta-garraio publiko intermodalitatea hobetzea.
● Hiriko aparkalekuetan bizikletak uzteko guneak sortzea.
● Oinezkoentzako eta koexistentziako guneetan zoladura leunik ez erabiltzea,
txit irristakorra delako.
● Semaforoen zikloak oinezkoen eta txirrindularien beharretara egokitzea,
haien segurtasuna eta erosotasuna hobetuz. Horretarako, abiaduraren arabera
sinkronizatzea.
● Bizikleten, aulki gurpildunen eta haurrak eramateko aulkien gurpilak puzteko
puzgailu publikoak ezartzea.
● Auzoetan bizikletak gorde ahal izateko lokalak egokitzea.
● Laneko guneetarako –industrialdeak eta merkataritza guneak– lanzadera edo
anezkak ezartzea, buxadurak saihesteko.
● Loiura zuzenean joango den linea bat sortzea.
● Hiriaren aldirietan doako aparkalekuak egin beharko lirateke.
● Bertakoen OTA tasa kentzea.
● Zamalanetarako guneak hobetzen eta langile, garraiolari eta hornitzaileen
lana errazten lagunduko luketen sistemak aztertzea.
● Bizikletaren erabilera arautzeko udal arautegi bat egitea.

KALE IZENDEGIA

Gasteizko kaleen izenetan oinarrizko baldintza batzuk bete behar dira, esate
baterako, adostasuna, hiriarekiko lotura, kanpotiko inposaketarik edo esku
sartzerik eza eta kaleen izenak aukeratzerakoan eragina izan dezaketen beste
era bateko kontzepturik eza.
Gasteizko kaleen izendegia berrikustea proposatzen dugu, pixkanaka gerra edo
militar usaineko pertsona eta gertakizunen izenak kenduz joateko. Seinale
sistema hobetzea, herritarrentzat ulergarriagoa eta aurkierrazagoa izan dadin.


                                                                                    9
Aralar Gasteiz
                                                              2011ko UDAL EGITARAUA




GIZARTE POLITIKAK
GIZARTE EKINTZA

Udaletxetik igaro diren udal gobernu batzuek eta besteek hainbeste goratu izan
duten egungo gizarte politika eredua, inposatu nahi diguten eredu antisozial eta
neoliberalaren beste adibide bat baizik ez da. Ez dago gaur jasaten duguna
baino eredu desorekatuagorik eta zigor sozial gehiago inposatzen duenik;
desoreka maila gure hirian inoiz ikusi gabeko indizeetara iristen ari da.
Horren arduradunak erraz ezagutzen dira: EAJ, PP, PSE. Guztiok pairatu
ditugu haien politikak, alde batetik, despotikoak, bestetik, pertsonalistak edota
paternalistak (subsidiarioak), baina guztiek gauza bat dute elkarrekin:
jarraitutasunaren bermez hiriko gizarte harremanetan aldaketa bat eragingo
lukeen gizarte proiekturik ez izatea.
Betidanik, Gasteizko ezker abertzalea, non kokatzen baitugu Aralarren proiektu
politikoa, gizarte eredua aldatzeko aritu da lanean, eta udal gobernu batzuek
eta besteek gizarte eskubide asko mantentzea lortu da lan horri esker.
Tamalez, udaletik kanpo geratzean sektore publikoa ahuldu eta ezabatzeko
beharrezkoak diren mekanismoak abiarazi dira.
Gasteizko herritarren arteko aldeak ahalik eta gehien murrizteko, hiri eredu
trinko eta orekatua sustatzeko, zerbitzu publikoek aukera berdintasunaren eta
gizarte orekaren berme izan behar dute. Krisia dela eta herritar batzuen
egoerak okerrera egin du eta, ondorioz, gero eta handiagoa da gizartetik kanpo
eta behartasun egoeran gelditzeko arriskuan dagoen herritar multzoa. Udalak
behar horiei erantzuteko gai izan behar du, oinarrizko azpiegiturak eta
zerbitzuak bermatuz.
Gizarte Ekintzaren esparruan, aurre egin behar diogun errealitatea elkarren
artean oso desberdinak diren hiru administraziotan (Eusko Jaurlaritza, Foru
Aldundiak eta Udalak) oinarrituriko sistema batean elkarrekin koordinaturik
aritzeko zailtasuna da, arreta jarraitua bermatzea ahalbidetuko luketen
kudeaketari, gizarte zerbitzuak emateari, prozeduren homogeneotasunari eta
abarri dagokienez. Erakundeen zatiketa eta elkar osatuz lan egiteko zailtasuna
–baita alderdi berberek gobernatutako erakundeen artean ere– da gizarte
ekintza oso eta trebeseko bat modu egokian garatzeko eragozpen
handienetako bat. Hau erakundeek zuzendu beharreko zerbait da, udalek batik
bat, herritarrengandik gertuen dagoelako, eta Aralarrek norabide horretan lan
egiteko konpromisoa hartu du. Arretaren koherentzia eta jarraitasuna bermatu
behar ditugu, elkarrekin kudeatutako gizarte zerbitzuen sare publikoaren
zuzendaritzan –beste sare batzuetan bezala (osakidetza, hezkuntza)– egun
dagoen zatiketa gorabehera.
Onartezina da herri honetako ezkerreko sektore batzuek iraultzaile itxuran saldu
nahi duten baina gizarte zerbitzu horien kudeaketa esku publikoetan egon
beharrean enpresa pribatuen esku –etxez etxeko laguntzan, egoitzetan eta
beste gizarte zerbitzu batzuetan ustiatzeko moduko merkatu-nitxo bat aurkitu
baitute– egon dadin ateak zabal-zabalik uzten dituen Gizarte Zerbitzuen lege
bat onartu izana. Aralarrek kudeaketa publiko zuzen koordinatu eta irabazi
asmorik gabeko gizarte entitateekin partaidetzan egingo den baten aldeko
apustu sendoa dagi. Gure helburua Gizarte zerbitzuen kudeaketan irabazi
asmoko enpresa pribatuen parte hartzea mugatzea izango da, eta gizarte

                                                                                   10
Aralar Gasteiz
                                                               2011ko UDAL EGITARAUA


zerbitzuak emango dituzten irabazi asmorik gabeko entitateetako langileen lan
baldintzak langile publikoenen antzekoak edo berdinak izatea.
Hona zer aldarrikatzen dugun: Gizarte zerbitzu publikoak ez dira ez lehen
baliabidea eta ezta azkena ere, eta gizarte babesa blindatuko duen gizarte
solidario baten barruan baizik ez dute zentzurik izango, kudeaketa publiko
zuzenari lehentasuna emanez.

Hiri osasungarriak:      Osasuna     eta   ongizatea    oinarrizko    eskubideak
Gasteizen

Udalerriak, gure bizitza eta gure osasun egoera baldintzatzen dituzten
jarduerak garatzen diren elkarbizitzarako tokiak dira; eta, beraz, gure herritarren
osasun maila eta ongizatea hobetzeko politika publikoetan jarduera jakinak
garatu eta abiarazteko toki egokienak.
Maila sozioekonomikoa, genero desberdintasunak, ingurugiroa, bizi eta lan
baldintzak, bizitzeko era eta osasun arreta biztanlegoaren osasun eta
ongizatearen faktore erabakigarrietako batzuk direnez, modu integralean eta
zeharkako politiken bidez aritu beharko da haiekiko, eta gure auzokoen parte
hartzearekin, arazoak hobeto zehaztu eta arrakasta izateko bermez erabiltzeko
ezinbesteko elementua baita.
Eskubide subjektibo perfektu gisa eratutako gizarte zerbitzu batzuez ari gara
eta, beraz, nolanahi dela ere, eta inongo aitzakiarik gabe, botere publikoek
nahitaez bete beharrekoak dira. Benetan unibertsalak, eta herritar guztientzat
diren gizarte zerbitzu batzuez ari gara, orobat.
Gizarte zerbitzuak administrazio ardura batzuetan eta besteetan banaturik
antolatzeak arazoak sor dakizkieke herritarrei; beharrezkoa da sistema bakar
bat sendotzea, jarrera publiko bakar bat, nortasun bat, irudi bat, eskubide eta
betebeharretan homogeneotasun bat. Ezinbestekoa da ardura publikoen
gobernu bakarreko organoak eta tresnak sortzea.
Udalak bere herritarren beharren bozeramailea izan behar du, Gasteizko auzo
bakoitzak behar bezalako gizarte azpiegitura bat izan dezan.
Horregatik, Aralarretik ondoko puntuetan egingo dugu indar:

● Etxez etxeko laguntza zerbitzua: etxez etxeko laguntza egokia emateko
oinarria, zerbitzu hori eskaintzen dutenen lan baldintzak zaintzea da. Horregatik
erabiltzaileen eta zerbitzu hori eskaintzen duten langileen interesak kontuan
izanik, kontratu-dokumentuan baldintza sozialak, lan baldintzak eta generoari
dagozkionak jasoko dira.
● Egoitzetako zerbitzua. Etxez etxeko laguntza zerbitzuan aipatu den oinarri
berbera.
● Mendekotasun edo ezintasun egoeran, buruko gaitzak jota… dauden
pertsonak zaintzen dituzten pertsona edo familiei babesa emateko zerbitzuak.
● Programas de intervención socioeducativa.
● Esku-hartze sozio-hezigarrietako programak.
● Gizarte bitartekaritzako programak.
● Eguneko egoitzak ugaltzea.
● Gizarte informazio eta orientazioko zentro eta zerbitzuak..
● Gizarteratzeko eta lana aurkitzeko zentro eta zerbitzuak.
● Gizarte bazterketari eta diskriminazioari aurre egiteko programak.
● Gizartean parte hartzeko programak.


                                                                                    11
Aralar Gasteiz
                                                              2011ko UDAL EGITARAUA


(Hori guztia dela eta, begien bistakoa da gizarte zerbitzuen sistema publiko
zentralizatu bat behar dela).
● Gasteizko Udala indartzea eta bere eskumen berekiak eta beste
administrazio publiko batzuekin partekatu beharrekoak ak zeintzuk diren
argitzea, eta hori subsidiariotasun eta askitasun ekonomikoaren printzipioan
oinarrituz.
● Herritarrak eta familiak arreta, gizarte kohesio eta plangintza integralaren
ardatz gisa hartzea. Ezkerrarentzat, Aralarrentzat, familiak garrantzitsuak dira,
ez da eskuinekoen kontua bakarrik. Horiek, gainera, familia tradizionala ez,
baizik eta familiaren ikuspegi tradizionalena defendatzen dute; familiaren
babesean ezkerreko politikak eta eskuineko politikak daude. Aralarrek ez ditu
familiak–emakumeek familietan izan duten eginkizun tradizionala– sendotu
nahi, norbanakoaren euskarri (adinekoak, ahalmen urrikoak, gazteak, eta abar),
izan daitezen, ez du “Mediterraneoko eredu” esaten zaion hori bilatzen, gizarte
politiken eta talde horien herritartasun eskubideen kaltetan.
● Emakumeei, adinekoei, ahalmen urrikoei, etorkinei eta gizarte bazterketa
jasateko arriskuan dauden taldeei zuzenduriko politika integral global eta
espezializatuak indartzea.
● Udaleko sail batzuk eta besteeak koordinatzea.
● Sexualitate zerbitzu integrala ezartzea, aholku, informazio eta prestakuntza
emateko eginkizuna izango duena.
● Parte hartzeko esparru sektorial eta integratuak finkatzea, Foro eta Aholku
Batzorde sektorialen (gazteak, emakumea, adinekoak, etorkinak eta abar)
edota gaikakoen (hezkuntza, berdintasuna, ingurugiroa, gizarte ongizatea,
enplegua, osasuna,…) inguruan egituratutako parte hartzearen oreka ziurtatuz.
● Gasteizek bere “Gizarte Eskubideen Gutuna” izatea proposatzen dugu,
herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta horiek erabiltzeko bete beharreko
baldintzak jasoko dituena.
● Udaleko sailen arteko organo bat sortzea proposatzen dugu gizarte
bazterketa eta hori gertatzeko arrisku egoerei benetan eta modu eraginkorrean
helduko dien politika estrukturalak eta zeharkakoak planifikatu eta beteko direla
zainduko duena.

Oinarrizko gizarte arreta:

● Oinarrizko gizarte zerbitzuak bermatzea, horretarako beharrezkoak diren
langile guztiak zerbitzuan jarriz.
● Gizarte zerbitzuko zentro guztietan lanbide batzuetako eta besteetako kideak
dituzten taldeak egotea: gizarte langileak, psikologoak, gizarte hezitzaileak,…
● Gainerako administrazioetako gizarte zerbitzuekiko koordinazioa sustatzea
● Gizarte Zerbitzuen Legea betez, 5.000 biztanleko gizarte langile bat izatea,
gutxienez.

Gizarte larrialdiak:
● Gizarte larrialdietarako zerbizuekiko koordinazioa sendotu eta laguntzak
abiaraztea.
● Behartsu eta etxegabeentzako aterpe eta jangela sarea zabaltzea, publiko
eta laiko izateari lehentasuna emanez.
●Alorren arteko zeharkakotasuna bultzatzea, gizarte larrialdiei erantzun ahal
izateko.


                                                                                   12
Aralar Gasteiz
                                                             2011ko UDAL EGITARAUA


Adinekoak (erretiratuak eta pentsiodunak)
Gauzak asko aldatu dira; orain 30 edo 40 urte adinekoen taldea nahiko
homogeneoa zen. Haien errealitatea eta gizartean zuten irudia, babestu
beharreko pertsonena zen; garai hartan ez zen kontuan hartzen, gaur bezala,
gizarteari egin diezaioketen ekarpena, adineko bizi eta osasuntsuak, beren
familiei laguntzen dietenak, borondatezkoak,…; bizitzaz gozatzen jarraitzen
dute eta erretiro aktibo eta osasuntsua nahi dute. Horregatik, hona zer
proposatzen dugun:
● Adinekoen Arreta Osorako Udal Plan bat sortzea.
● Etxez etxeko laguntza hobetzea.
● Telelaguntza gehitzea.
● Eguneko laguntza/arreta (eguneko egoitzak).
● Adinekoak zaintzen dituzten familiei babesa ematea: atsedenaldi programak.
● Beste era bateko laguntzak: dirulaguntzak, pentsioak, tasen murrizketak,
pertsonalak, etxebizitza egokitzea, eta abar
● Behar izanez gero aldi baterako non bizia eta arreta espezializatua.
● Etxebizitzak eta egoitzak.
● Osasuna edota familiaren beharrak direla eta aldi baterako arreta egoitza
batean.
● Gizartean parte hartzea eta animazio soziokulturala.
● Gizartean parte hartzea eta elkarteak: elkarteak sortu eta garatzea,
belaunaldi batzuen eta besteen arteko topaketak, borondatezkoak.
● Prebentzioa, gizarteratzea eta babesa.
● Kirolarekin, jolasarekin eta kulturarekin lotutako jarduerak.
● Sexualitateko zerbitzu integralaren bidez, berariazko lantegiak, erakusketak
eta aholkua eskaintzea.
● Gizarte eta kultur turismoa: uda, ibilaldiak bidaiak eta bisitaldi kulturalak.
● Zentro soziokulturalak, etxeak eta adineko pertsonen klubak dinamizatzea.
● Belaunaldien arteko elkarrizketa, elkar ulertzea eta solidaritatea garatzea,
adinekoek zahartzeari hobeto aurre egin ahal izateko eta merezi dituzten
errespetua eta duintasuna berreskuratzeko. Belaunaldi batzuetako eta
besteetakoen topaketarako eta elkarbizitzarako guneak sortzea.
● Beren eskubideak sustatu eta defendatzea.
● Adinekoen sektoreko batzordea.
● Parte hartzeko mahaiak.
● Talde honen beharrak aztertzen eta haikin zerikusia duten erabaki politiko,
sozial eta kulturalak hartzen diren erakunde publiko eta pribatu guztietan
ordezkariak izatea. Tokiko Adinekoen Batzordeak sortzea, entitateak
Administrazioaren aurrean ordezkaritza lanak egiteko eta solaskide izateko.
Batzorde horiek organo independiente egitea eta haien erabakiak lotesle izatea.




                                                                                  13
Aralar Gasteiz
                                                              2011ko UDAL EGITARAUA


Haurtzaroa:
● Haurren eskubideak bermatzeko estrategia eta agenda zehatzak garatzea.
● Haurren txirotzeari aurre egiteko babes neurriak finkatzea.
● Ikastetxe guztietan aitatasun eta amatasun partekatuko eskolak,
erantzunkideak, sortzea.

Bestelakotasun funtzionala duten pertsonak:
Presakoa da enplegua izateko eta mantentzeko politikak; sartzeko erraztasuna
sustatzeko eta eraikinetan, hirian, garraioan eta komunikazioan hesiak (fisikoak,
zentzumenezkoak,…) ezabatzeko politikak abiarazi eta sendotzea; etxebizitza
egokituen politikak, osasun arreta espezializatua, ahalmen urritasunagatiko
gastuen ordaina, zerga politikak, eta abar.
● Sartzeko erraztasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea:
igogailuak jartzea, espaloiak jaistea, udal eraikinak egokitzea, igogailu publiko
zabalak egitea,…
● Oinarrizko informazioa eta seinaleak braillez izateko beharrezko akordioetara
iristea. Informazio hori euskaraz ere egongo dela ziurtatzea.
● Elkarteekin eta erakundeekin elkarlanean aritzea: buruko gaitza duten
pertsonenak, mendekotasun egoeran dauden pertsonanak, beste era bateko
disfuntzioak dituzten pertsonenak,…
● Enplegu publikoa izateko aukera bermatzea.
● Buru nahasmendu kronikoak dituzten pertsonei arreta emateko planak
proposatzen ditugu, gaitze eta birgaitze psikosoziala barne hartzen dituena eta
baita etxebizitza, enplegua, osasuna eta laguntza ekonomikoak ere.
● Ostatua: Egoitzetan, Lanbide Zentroetan eta Eguneko Egoitzetan nahiko
plaza sortzea. Diru publikoarekin finantzatu eta GKEek kudeatutako plaza
horiek Sare Publiko izaera izango dute eta arreta irizpideak, ratioak,
programak… homologatuak eta prezioa zerbitzuari dagokiona izan beharko
dute.
● Gaitzea eta birgaitzea, aisialdia eta denbora librea: birgaitzeko nahiko plaza
eta aisialdi eta denbora libreko programak sortzea.
● Familien babesa: atseden hartzeko, prestakuntzarako eta abarretarako
programak.
● Baliabide ekonomikoak izatea: Kotizazio Gabeko Pentsioak, Laguntza
Pentsioak, Elbarriak Gizarteratzeko Legea, eta beste pentsio batzuk .
● Lanean integratzea.
● Gizarte zerbitzuen laguntza teknikoa langilearen eta lanpostuaren arteko
soslai eta konpatibilitateari dagokienez. Ahalmen urritasuna duten langileen
produktibitatea ahalbidetuko luketen era bateko eta besteko lanpostuak sortzea
(Enplegu Babestua, Enplegu Zentro Bereziak…)
● Oinarrizko arreta indartzea seropositiboen –sintomadunak zein
sintomagabeak izan– tratamendua eta jarraipena bere gain hartuz. Beharrean
daudenei etxez etxeko arreta eskaintzea.

Mendekotasunak:
● Gasteizen mendekotasunei aurre egiten arreta plan bat garatzea.

Pobretzearen eta gizarte bazterketaren aurkako borroka
Herritarrak eta, bereziki, gizarte bazterketa jasateko arriskuan daudenak
babestuko dituzten gizarte zerbitzuak defendatzen ditugu, bizi kalitatea


                                                                                   14
Aralar Gasteiz
                                                             2011ko UDAL EGITARAUA


oinarrizko beharrak estaltzetik harago sustatuko dituztenak, eta gizarte sistema
honek eragiten dituen desberdintasun egoeren sustraiak kritikoki agerian utziko
dituztenak.
Ezin dugu onartu eta ez dugu onartzen pertsonen pobretzea ezin saihestuzko
gaitza denik. Gaur egun bizi baldintzak kolokan jartzearen ondorioa da, horrek,
bitan banaturik dagoen gizarte honetan, biztanle kopuru handi bat segurtasunik
gabeko eta ahultasuneko egoera batera eraman baitu. Gaur egun pobretzeak
eta gizarte bazterketak beste ezaugarri batzuk ditu, berriz ere emakumezko
ezaugarriak, partekatu gabeko familia kargak dituzten emakumeak, iraupen
luzeko langabeziarekin eta langabetuen babes urriarekin zerikusia duten
ezaugarriak, eta azkenean, nahikoa ez den gizarte babes batekin, gizartearen
eta administrazioen pobretze erlatibo eta babesik gabera daramana, pobretze
larri eta erabatekora; buru gaixotasunak dituzten pertsonen ezaugarriak,
etorkinen multzoa, gutxieneko pentsioak dituzten adinekoen multzoa…
Testuinguru honetan, erakundearteko planteamendu bat eginez eta bereziki
Gasteizko udalean, hurbileko erakundea eta erkidego-ikuspegia duena, zera
proposatzen dugu:
● Euskal gizarte zerbitzuen sistemaren barruan erakunde maila batzuen eta
besteen arteko koordinazioa hobetzea.
● Gizarte zerbitzuekiko erantzukizun publikoa mugatu eta betearaztea, ekimen
pribatuarekiko anbiguitatea alde bat utziz.
● Gizarte zerbitzuak pertsonen eguneroko bizitza erraztuko eta ohiko inguruan
gelditzea ziurtatuko den eran egituratzea.
● Gizarte zerbitzuei dagokien gastu publikoa gehitzea gure inguruko herri
aurreratuenen mailara iritsi arte.
● Gizartean esku hartzen duten gizarte mugimenduen eta gobernuz kanpoko
erakundeen gizarte ekimen solidarioa sustatu eta babestea.
● Udalaren gizarte zerbitzuen hornidura hobetzea, giza baliabidei eta baliabide
material eta teknikoei dagokienez.
● Familiaren eta erkidegoaren ehuna babesteko gero eta joera handiagoa
izango duten gizarte zerbitzuak eratzea, bizitza pertsonala, familiakoa eta
lanekoa bateratu ahal izatea sustatuz; gizonen eta emakumeen arteko aukera
berdintasuna; enpleguaren sorkuntza eta tokiko garapena.
● Gizarte zerbitzuetan, zeharbidezko kudeaketa dutenetanbereziki, lan
ibilbidearen eta lan baldintzen kalitatea hobetzea.
● Kontratu eta lizitazioetan gizarte eta genero klausulak sartzea, langileen lan
baldintzetan murrizketarik gerta ez dadin, emakumeak gehiengoa diren
sektoreetan batik bat.




                                                                                  15
Aralar Gasteiz
                                                                  2011ko UDAL EGITARAUA




EKONOMIA
EKONOMIAREN TOKIKO IKUSPUNTU BAT

Mundu mailako krisi ekonomikoa ez da tokiko krisia, unibertsala baizik, egiturari
berari eragin dion krisia eta, historiaren beste une batzuetan bezala, sistema
kapitalista oinarritzen den gizarte kontraesan sakonak eta izaera argi eta garbi
patriarkala agerian uzten dituena.
Gure burujabetasun ekonomikorik ezak, besteak beste, bi estatuen egoera
sozioekonomikoaren eta haiek, Europako testuinguru ekonomiko eta politikoan,
krisialditik ateratzeko darabiltzaten neurrien mende egonarazten digu, neurri handi
batean.
Krisiaren egoera hau botere publikoek ahazturik edo ezkutaturik zegoen errealitate
bat ateratzen ari da argitara: benetako pobretasun maila. Hamalau urtez bizi izan
den etengabeko oparotasun eta hazkunde ekonomiko aldian pobretze tasak iraun
izanak argi eta garbi uzten du arazo hori konpontzeko egin den apustu politikoa
oso ahula izan dela. Aldi horrek ez du pobretze maila jaisteko balio izan, aitzitik,
desberdintasuna handitzea lortu da, biztanleen %80 aski dirudunen eta
pobretasunaren atalasearen azpitik bizi den %20 horren artean; eta desberdintasun
horrek, berriz ere, emakumeei eragin die bereziki.
Oparotasun urteak ez dira baliatu Euskal Herriko gizarte babes maila Europako
beste herrialde batzuenen mailara jasotzeko. Eta orain krisiak pertsona eta familia
askoren sufrikarioaren bidez pagarazten digu.
Aukerarik ez dagoela, oreka berdin jarraitzean eta neurri ekonomiko batzuk
aldatzean datzala dioen mezuaren aurrean, Aralarren ustea da ezkerrak ezetz
esan behar duela, oldartu egin behar dela. Horregatik, Aralarrek politika egiteko
modu berri bat eskatzen du, planteamendu berrietan eta errezeta ekonomiko
berrietan oinarritua. Egungo eredu ekonomikoaren oinarria aberatsenei zergak
arintzea da, gizarte zerbitzu guztiak pribatizatu eta kontzertatzea, gizarte zerbitzuak
finantzatzeko ordainketa partekatua erabiltzea, garraio politika errepideak eta
errepideak egitean oinarritzea eta luxuzko kultura-politika bat sustatzea,
aberastasuna birbanatzearen ikusmoldea, krisiak zapaldutako pertsonen
urgentziazko babesa, edota ingurugiroa babesteko, kalitateko garraio publikoa
bultzatzeko eta garapen ekonomikoan generoaren ikuspuntua kontuan hartzeko
zantzurik txikiena alde batera utziz.
Generoaren ikuspegidun tokiko garapen iraunkorrean egungo ereduaren eta eredu
horrek gizonengan eta emakumeengan duen eraginaren diagnostiko bat eginez
abiatu behar da. Era berean, enplegua sortzeko estrategiak erabiltzea beharrezkoa
izateaz gainera, espiritu ekintzailea ezartzeko neurriak hartzea ere beharrezkoa da,
enplegua aurkitzea eta lan merkatu aldakorrera egokitzea errazteko, eta baita
diskriminazioa, gizarte bazterketa, eta ekonomia sistema honek gizonen eta
emakumeen artean ezartzen dituen desberdintasun estrukturalak borrokatzea, eta
ekonomia soziala sustatzea ere. Konpromiso hau aurrera eraman ahal izateko
ondoko jarduerak garatuko ditugu:

Enplegua lortzea errazteko jarduera
● Gasteizko langabezia egoeraren diagnostikoa eta sailkapena, generoa, adina,
auzoa, prestakuntza maila eta abar kontuan hartuta.
● Lanbide prestakuntzako politika batzuk dezentralizatu eta Gasteiza ekartzea,
eskualde, probintzia eta/edo autonomia mailako jarduera planen barruan.



                                                                                       16
Aralar Gasteiz
                                                                 2011ko UDAL EGITARAUA


● Lana lortzeko zailtasun handienak dituzten pertsona taldeei (ekoizpen sistematik
atera ziren emakumeak, bestelakotasun funtzionala duten pertsonak, gazteak, 45
urtez gorakoak, iraupen luzeko langabetuak, etorkinak,…) politika aktibo guztietan
lehentasuna ematea, kontratatzeko laguntzak barne.
● Toki mailako politika integralak abiaraztea (enplegu planak), langabetuak lan
munduan sartzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak barne, hasi prestakuntzatik
eta lan munduan sartzen laguntzeko bitartekaritzaraino, lanbide orientazioa tartean
dela, Foru Aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin kontzertaturiko politiken bidez eta
nahiko baliabide izanez.
● Toki mailan enplegua sortzeko aukera handiena dagoen esparruetan lana eta
lanbide heziketa elkartuko lituzketen politikak abiaraztea. Tokiko Administrazioaren
proiektuetarako enplegu eta tokiko garapen gaietan konkurrentzia “lehiakor”
delakoaren irudia ezabatzea. Baliabideak irizpide objektiboen arabera banatu
behar dira (biztanleak, errenta, langabezia, eta abar).
● Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimenak enplegu publikoko planen bidez
kontrataturiko pertsonei lan eta soldata baldintza duinak eskaintzeko kontrol
zorrotza.
● Bertako denda txikiei eustea gizarte kohesioa mantentzeko modu gisa. Eredu
hori defendatzea merkataritza gune handien ordez.

Jarduera ekonomikoa sustatzea
● Generoaren, ingurugiroaren eta gizartearen ikuspuntutik garapen orekatua eta
iraunkorra errespetatzen duten enpresa ekimenak babestea.
● Autonomoei eta mikroenpresei babesa emateko planak, lan harremanen
esparruan integratzea eta beren arteko lankidetza sustatuz.

Gizarte ekonomia babestea




                                                                                      17
Aralar Gasteiz
                                                                2011ko UDAL EGITARAUA


Gizarte ekonomiako ekimenak babestu eta sustatzeko politikak enpresa jarduera
solidarioak garatzeko eta langileek enpresan parte hartzeko lanabesa dira.
Horretarako ondoko neurriak abiaraziko ditugu:
● Gizarte ekonomiako enpresak sortzeko laguntza teknikoa.
● Jardueraren hasieran diru laguntzak.
● Udalaren kontratu publikoen baldintza pleguen balioespena, klausula sozialak
eta generozkoak sartuz.
● Enpresa horiek langabetuen artean sustatzeko prestakuntza eta kontzientziazioa,
langileek enpresaren kudeaketan parte hartzeko metodo gisa.

Teknologia berrietara egokitzea
Gure gizartearen teknifikazio maila handia eta gertatzen diren aldaketen abiadura
dela eta beharrezkoa da enplegua bermatzeko egokigarritasun modu berriak
garatzea:
● Tokiko enpresen arteko lankidetza sustatzea aldaketetara egokitzeko modu
eraginkor gisa.
● Toki mailan etengabeko prestakuntza sistemak hobetzea langileen kualifikazioa
hobetzeko, enpresa txiki eta ertainetan bereziki, ahulagoak baitira ekonomia
globalaren etengabeko aldaketen aurrean.
● Potenciar la introducción de las nuevas tecnologías de la información en el tejido
local.
● Energia iraunkorren erabilera sustatzea.
● Esperientzia berritzaileak erakutsi eta zabaltzeari babesa ematea.
● Kalitate sistemak sustatzea.

Aukera berdintasuna eta bazterketaren aurkako borroka
Genero edo jatorri kontuak direla eta talde edo kolektiborik lan mundutik kanpo ez
dela geratuko bermatu behar dugu eta, beraz, talde guztiek lan egiteko aukera
berdinak izango dituztela eta lanean daudela tratu berdina jasoko dutela
ziurtatzeko beharrezkoak diren neurriak jarri behar ditugu. Emakumeen benetako
aukera berdintasuna nabarmendu nahi dugu bereziki, lan baldintza okerragoak
edota bazterketa jasateko joera handiagoa dutelako:
● Emakume gutxi aurkitu ohi den postu eta lanetan hauen kontratazioa bultzatzeko
helburua izango duten jarduerak sustatzea, gaur egun langileak behar diren
eremuetan bereziki (enplegu aukera).
● Prestakuntza sustatzea gizonen eta emakumeen artean erabateko aukera
berdintasuna lortzeko tresna gisa, bereizkeria bertikala eta horizontala gainditzeko
bide eraginkorrenetakoa delako. Emakumeek prestakuntza ikastaroak egin ahal
izatea bultzatuko da, horrela lana aurkitzeko aukera handiagoak izan ditzaten eta
behin aurkituz gero, mailaz igo ahal izateko.
● Enpresetan diskriminazioa ezabatzea bultzatzeko, kontratatzeko baldintzen
pleguetan gutxieneko emakume kuota, kontziliazioa eta zainketa, ahalmen urriko
pertsonak eta abar jasotzea.
● Emakumeentzako lana sortuko duten ekimen pribatuak eta autoenplegu
ekimenak babestea.
● Bertako langileen artean bizitza pertsonala eta lana bateratu ahal izateko
neurriak (esate baterako, pertsonak zaintzeko baimenk eta lan utzialdiak)
zabaltzeko eta ezagutarazteko kanpainak. Aitatasun edo amatasun baimenak
erabiltzeko nahitaezkotasuna, eta eskubide hori transferitzeko debekua.
● Emakumeak lan merkatuan sartzea sustatzeko jarduerak (baterako hezkuntza,
zaintze lanak banatzea, prestakuntza, estereotipoak ezabatzeko kanpainak…).
● Balio bereko lanengatik sari berdina jasotzearen printzipioa zaintzea.

                                                                                     18
Aralar Gasteiz
                                                                2011ko UDAL EGITARAUA


● Mendekotasunei arreta emateko politikak bultzatzea: haur eskoletan tokia
lortzeko erraztasun handiagoak (aita eta ama langileentzat eta lan bila dabiltzan
pertsonentzat), adinekoak etxez etxe zaintzea sustatzea…
● Bestelakotasun funtzionala duten pertsonen kupoak bete daitezen zaintzea, bai
tokiko enpresetan eta baita administrazio publikoetan ere. Udal administrazioari
dagokionez, pertsona horiek kontratatu aurretik lan eremuak egokitzea.
● Enplegu Zentro Bereziak sortzeko babesa ematea.
● Gizarteratzeko Enpresen garapenari babesa ematea (beste edozein enpresa
bezala merkatuan jarduten dutenak, baina enpleguaren bidez gizarte bazterketa
jasateko arriskuan dauden pertsonak gizartean integratzeko helburu nagusia
dutenak).
● Pertsona baztertuak edota bazterturik geratzeko arriskuan daudenak lan
merkatuan sar daitezen sustatzea, gizarteratzeko ibilbide integralen bidez.
● Pertsona guztiei modu duinean bizitzeko beharrezkoa den diru sarrera ziurtatuko
dieten gizarte babeserako sistemak abiaraztea.
● Etorkinen artean prestakuntza berezia jasotzea sustatzea, emakumeen artean
bereziki.
● Etorkinei lana bilatzeko dauden aukerei buruzko informazioa ematea,
prestakuntza eta enpleguko ibilbide pertsonalizatuen bidez.
● Etorkinentzako programa bereziak egitea, hizkuntzaren ezagutza barne hartuz
edta gizarte integrazioari garrantzia emanez.

UDALAREN ZERGA SISTEMA
Gaur egun udalen kutxak betetzen dituzten zerga asko eta asko Biltzar Nagusien
eskuetan dauden eskumenen bidez arautzen dira.
Guk Lurralde Historikoen Legea aldatzea proposatzen dugu, alde batetik, eskumen
horiek udalei emateko eta, bestetik, tokiko ogasunaren finantzaketa iturrien
erreforma egiteko. Udalen egoera ekonomikoa eza da ona. Gasteizko Udalak
herrilan faraonikoak eginez zorpetzeko duen politikaren ondorioz orain arte inoiz
ezagutu gabeko mailaraino hipotekatuko du gure udal diru kutxa. Garbi dago
dituzten diru sarrerak ez direla nahikoa gastu mailari aurre egiteko eta, are
gutxiago, eskatzen dugun gizarte zerbitzuen hobekuntzari erantzuteko. Aralarrek
tokiko ogasunen finantzaketa iturriei buruzko eztabaida sakona egitea eskatzen du,
ondoko proposamenak eginez:
● Ondasun higiezinen gaineko zerga (garai bateko hiri-lurraren gaineko zerga)
handituz joatea, higiezinen merkatuaren dinamizatzaile bihur daitekeelako. Horren
ondorioz, eskaria handituko eta prezioak jaitsiko lirateke. Eta hori guztia, ondoko
eran:
● Erabileraren araberako zerga ezarriz, hots, lurzorua eta eraikina bereiziz, eta
lehendabizikoari askoz zerga handiagoa ezarriz.
●Hutsik dauden etxebizitzak legeak uzten duen isun handienarekin zigortuz.
● Katastroaren balioa gaurkotzea, merkatuko prezioaren erdiraino gutxienez.
● Familia ugarientzat edota diru-sarrera urriak dituzten familientzat hobariak
sortzea.
● Tasa (ur hornidura eta araztea, zaborrak, OTA, ibilgailuak kaletik kentzeko tasak)
eta zerba batzuetan (trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga) irizpide ekologikoak
erabiltzea. Kostuak erabat berreskuratzea izan behar luke irizpidea eta, aldi
berean, bidezkotasunaren printzipioari eustea. Horretarako, oinarrizko
kontsumoetarako salbuetsirik dauden gutxienekoak finkatu behar dira eta baita
gehiegizko kontsumoak zigortzen dituzten tarifa progresiboak ere. Politika horiez
gainera, gainerako eskumenen esparruetan beste politika modu batzuk egin
beharko lirateke, esate baterako, BEZaren modulazio ekologikoa (berrerabiltze eta

                                                                                     19
Aralar Gasteiz
                                                                2011ko UDAL EGITARAUA


birziklatze jardueretan zero tasa, ingurugiroa errespetatzen duten ekoizkinetan tasa
murriztua, eta kalte egiten duten ekoizkinetan tasa altua).

EKONOMIA SOLIDARIOA
Gasteizko Udaletik bultzada handia eman behar zaio jarduera horri, bidezko
merkataritzaren bertako sareak sortu eta garatzen lagunduz, beste dendekiko
harremanak erraztuz, azken hauek jarduera horretan parte hartzea bultzatuz, udal
merkatu eta azoketan tokia emanez eta jendeari ezagutaraziz.
Aralar, aurrekontuetan kooperazio eta garapenerako emandako funtsak
ondokoetarako erabil daitezen ahaleginduko da:
● Gizataldeen gabezia kronikoko egoerak konpontzen lagunduko duten jarduerak –
programak, proiektuak…–, talde horien gaitasun ekonomikoa, soziala nahiz
kulturala sendotuz, emakumeek garatutako proiektuei lehentasuna emanez.
● Ondoko helburuak dituztenak hartuko dira bereziki aintzat: parte-hartze politikoa,
boterea eskuratzea, askatasun ekonomikoa, osasuna, elikadura, hezkuntza eta
oinarrizko prestakuntza, erakundeak indartzea, gizarte antolamendua bultzatzea,
giza eskubideak, eta abar.
● Banetxe eta aurrezki kutxentzat “gizarte tasa” bat sortzea aztertuko da hirian
irekitako bulego bakoitzeko, eta diru hori gizarte politiketarako erabiliko da.
● Banku Etikoarekin lanean jarraituko dugu.
● Bidezko merkataritzako ekoizkinen udal kontsumoa gehituko da, papertegi
gaietan, kafetegian, eta abar.




                                                                                     20
Aralar Gasteiz
                                                               2011ko UDAL EGITARAUA




INGURUGIRO                                                                 ETA
IRAUNKORTASUN POLITIKAK
INGURUGIROA

Aralarrek iraunkortasun irizpideak ezarriko ditu gure eguneroko politiketan
funtsezko printzipio gisa. Globalizazioaren eta berotegi efektuaren goiburua hartu
behar dugu abiapuntu: “globaltasunean pentsatu, tokian esku hartu”. Gasteiz
esparru ezin hobea da neurri ausart eta berritzaileak bultzatzeko, ingurugiroa
hobetzeko eta “Green Capital” izendapena erronka gisa hartzeko. Gure eginkizun
nagusia Gasteiz osasungarriagoa egitea izan behar du, bizi-kalitate hobea izango
duena eta ingurugiroa errespetatuko duena. Horretarako, ondoko neurriak
proposatzen ditugu:

● Natura-baliabideak modu iraunkorrean erabiltzera bideratzea jarduera
ekonomikoa, naturak berpizteko edota birsortzeko duen gaitasuna gainditu gabe,
eta ekoizpen garbia, kontsumo arduratsua eta gizarterako baliagarria izango den
enplegua sortzea.
● Tokiko 21 Agenda modu egoki eta eraginkorrean ezarriko dela bermatzea, parte
hartzea bermatuz eta aurrekontu duinak finkatuz.
● Herri kudeaketan, udal instalazioetan, kontratazioetan, horniduran, eta abar
ingurugiroarekiko egokiak diren jarduerak zabaltzea.
● Udal kontratu guztietan gizarte klausulak eta ingurugiroarekikoak sartzea.
● Guztiaren ardatz nagusi gisa mugikortasun iraunkorra hartzea.
● Ingurugiroarekiko heziketa eta sentiberatasuna kanpaina eta jarduera berezien
bidez lantzea.
● Udal arlo guztietan ingurugiroaren ikuspegia kontuan izatea eta hondakinak
murrizteko beharrezkoak diren neurriak hartzea.
● Zarata eta argi kutsaduraren aurkako neurri zorrotzak hartzea.
● Garraiobideen igorpenak gutxitzeko neurriak hartzea, esate baterako,
oinezkoentzako eta bizikletentzako eremuei lehentasuna emanez.
● Gasteizko bioaniztasuna babestea. Gasteizko Mendiak babesgune izendatzea.
● Animalien tratu txarrarekin amaitzeko udal ordenantza ausart bat zehaztea.
● Zezenketei eta animaliak erabiltzen dituzten zirkuei uko egitea.
● Naturguneak babestea eta hirigintza planetan bide naturalak eta babesguneak
sortzeko politikak bultzatzea.
● Energia berriztagarrien erabilera areagotzea, udal eraikinetan energiaren gastua
murrizteko, energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko neurriak hartuz.
● Legegintzaldian kale argiteriaren eta udal eraikinen energia kontsumoa
murrizteko neurriak hartzea.
● Kale-argien instalazioa erregulatzeko arauak finkatzea, eraginkortasun irizpideak
kontuan hartuz.
● Eraikin egin berrietan irizpide bioklimatikoak ezartzea.
● Industriak sortzen dituen hondakinak eta igorpenak murrizteko neurriak hartzea.



                                                                                    21
Aralar Gasteiz
                                                                2011ko UDAL EGITARAUA


● Kanpoko berogailuen erabilera arautzea, epe laburrean erabat
desagertaraztearen aldeko apustua eginez.
● Udal horniduran: transgenikorik ez onartzea, haztegi hornitzaileei animalien tratu
oneko irizpideak exijitzea, nekazaritza eta abelzaintza ekologikoa aukeratu duten
hurbileko hornitzaileen aldeko apustua egitea
● Telefonia mugikorrerako eta gainerako elementu elektromagnetikoetarako
antenen (picoantena direlakoak) instalazioa eta potentzia arautuko duen udal
ordenantza baten onespena bultzatzea, prekauzioaren printzipioa erabiliz eta,
nolanahi dela ere, haien igorpena cm2ko 0,1 mikrobatiora mugatuz.
● Instalazio elektromagnetikoak ezartzeko baimenen, jarraipenaren, kontrolaren
eta abarren kudeaketa ingurugiro sailean elkartzea.
● Antenak hirigunetik kanpora ateratzea.
● Instalazio elektromagnetikoen udal mapa sortzea.
● Instalazio elektromagnetikoen eraginik gabeko guneak definitzea: plaza eta
parkeak, ikastetxeak, eritetxeak…
● Picoantena direlakoen instalazioen udal kontrola.
● Instalazio elektromagnetikoen igorpenen kontrol publikoak, EHUarekiko
hitzarmen baten bidez.
● Hiriko ibilgailuek sortutako karbono dioxidoaren igorpenak kontrolatzea.

Ura
● Kontsumoa murrizteko politikak bultzatuz jarraitzea eta eskaria kudeatzeko
neurriak finkatzea.
● Udal eraikinetako ur kontsumoaren ikuskaritza egitea eta zuzentzeko neurriak
ezartzea.
● Ura aurrezteko eta modu eraginkorrean erabiltzeko programak abiaraztea,
eskariaren inguruko planifikazio irizpideak kontuan izatea eta erakunde ekonomiko
eta sozialen parte-hartzea sustatzea.
● Banaketa sareak izan ditzakeen galerak murriztuz jarraitzea eta ur zikin araztuak
berrerabiltzea.
● Sarearen sektoretzea bultzatzea, galerak murriztu, aberiak gutxitu eta sortzen
dituzten kalte eta ondorioak murrizteko.
● Uraren kalitatea berreskuratzeko programak bultzatzea.
● Darabilgun uraren ziklo osoa kontrolatzea, arazgailuen funtzionamendua aztertuz
eta ingurugiroari egiten zaion kaltea ahalik eta gehien murrizteko hobekuntzak
planteatuz.
● Ureztatzeko euri uraren erabilera aintzat hartzea.
● Eraikin publiko guztietako komunetan aurrezteko sistemak ezartzea eta etxeetan
eta enpresa pribatuetan horien erabilera bultzatzea.
● Berdeguneak ureztatzeko Otazuko arazgailuaz baliatzea.
● Auzo berrietan eta erreformak egingo diren auzo finkatuetan uren kanalizazio
hirukoitza egin ote daitekeen aztertzea: gorozki urak, ur zikinak eta euri ura
bereiziz.




                                                                                     22
Aralar Gasteiz
                                                               2011ko UDAL EGITARAUA


Hondakinen kudeaketa
● Hondakinen murrizketari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari lehentasuna ematen
dioten ereduak abiaraztea.
● Hondakinak murriztea, eta berrerabiltzea, birziklatzea eta konpostajea sustatzea.
● Gai organikoen bilketa pneumatikoa ez duten Gasteizko auzoetara gai
organikoen edukiontzia eramatea.
● Hondakinak murrizteko eta birziklatzeko sentiberatasuna sustatzeko hezkuntza
programak eratzea.
● Puntu garbi finko eta mugikorrak sustatzea, bai Gasteizko herritarrentzat eta
baita industrientzat ere.
● Hiri hondakinen kudeaketaren ziklo osoa aztertu eta guztien kudeaketa
iraunkorra sustatzea, beharrezko inbertsioak egitea bultzatuz.
● Industria hondakinak beste industria batzuetako lehengai gisa berrerabil daitezen
sustatzea.
● Hondakinak atez ate biltzeko programa pilotu bat sortzea, hasiera batean auzo
bakar batean, eta gero bilketa pneumatikorik ez dagoen gainerako auzoetara
zabalduz joatea.
● Inauste eta lorategi hondakinak konposta egiteko erabiltzea.
● Etxeko olio erabilia birziklatzeko kontzientzia zabaltzea eta hori egiteko
erraztasunak ematea.

Zarata
● Udaleko zarata mailaren diagnostiko bat egitea eta prebentzio neurriak eta neurri
zuzentzaileak ezartzea.
● Zirkulazio handiena dagoen kaleetan abiadura moteltzeko neurriak hartzea.

Parke eta lorategiak
Gasteizko parke eta lorategiek, herritarren ongizaterako eta aisialdiaz gozatzeko
guneak diren aldetik, arreta berezia eskatzen dute haien erabilera sustatu eta
aprobetxatzeko eta, aldi berean, gogoan izan behar da lurzoruaren artifizialtzea
gerarazteko elementuak direla.
● Berdeguneen kudeaketa iraunkor eta ekologikoa bultzatzea.
● Parke eta lorategien egoerari buruzko azterketak egitea eta ekologiaren,
generoaren eta gizartearen ikuspuntutik hobetzeko neurriak hartzea.
● Bertako eta sasoiko landare eta loreei lehentasuna ematea.
● Udal baratzeen zerbitzua zabaltzea.
● Eraztun Berdea zaindu eta babestea. Hiriaren hazkundeak eraztun berdea suntsi
dezan eragoztea. Eraztun berdeko ibilbideak elkarrekin lotu eta modu egokian
adieraztea, zenbait eguneko ibilaldiak asmatuz.
● Hiriko parkeak azpiegitura edo birkalifikatze proiektuen mende eror daitezen
eragoztea. Arriagako parkea ukitu gabe mantentzearen aldeko apustua egiten
dugu, azpiegiturak direla eta murrizteko asmoaren aurka.




                                                                                    23
Aralar Gasteiz
                                                                2011ko UDAL EGITARAUA


Green Capital
Gasteiz 2012rako Europako Hiriburu Berde izendatu ondoren, mundu osoaren
erreferente bihurtzeko aukera historikoa dugu aurrean, hiri iraunkorraren eredu
gisa. Abiapuntua ona da, baina helburua urrutiago dago orain eta sortutako
itxaropen guztiak gainditzeko handinahiak izan behar dugu.
Erronka berri hauen aurrean, gure proposamena da, Gasteiz norabide horretan
eramateko izendatutako baliabide ekonomikoak Ingurugiroaren Azterketarako
Zentroak kudeatu ditzala eta hark erabaki dezala zertan erabili. Hiri eredu iraunkor
batekin zerikusirik ez duten esku-hartze urbanistikoak eta azpiegiturak bultzatzeko
erabil daitezen ekidin behar da.
Honako hauek lirateke Gasteizek dituen erronkak:
● Hiriaren hegoalderanzko hazkundea geraraztea.
● Gasteizko mendiak lehenbailehen natura parke izendatzea eta hirigunearen eta
naturagune horren artean dauden landa lurrak babestea.
● Industria hondakinak ibaietara isurtzen diren behatzea eta, behar izanez gero,
zigortzea.
● Hirian golf zelai gehiago egiteko baimenik ez ematea.
● Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Gasteizko Mendietarako Natura Baliabideen
Antolaketa Plana (NBAP) behingoz amai dezatela eskatzea, besteak beste
motordun ibilgailuak (quad direlakoak, 4x4, motorrak, eta abar) han sartzea
debekatuz.
● NBAP hori egina dagoenean “Gasteizko Mendi Garaien” BBG (Babes bereziko
gunea) izenda dezatela eskatzea.
● Salburuako hezeguneak eta hango landare eta animaliak babestea, AHT bertatik
igarotzea debekatuz




                                                                                     24
Aralar Gasteiz
                                                                 2011ko UDAL EGITARAUA




POLITIKA ESTRATEGIKOAK
UDALA ANTOLATZEKO ETA KUDEATZEKO PROPOSAMENA
Aralarren ustez, udalak herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak diren
aldetik, oso garrantzitsua da herritarrei entzuteko, haien parte-hartzea bermatzeko
eta eguneroko beharrei erantzuteko erakunde bihur daitezen. Horretarako,
ezinbestekoa da finantzaketa egokiagoa izatea. Euskal Autonomia Erkidegoak bere
udal legea behar du. Saio asko egin dira orain arte, eta azkenekoa, adibidez,
hutsean geratu da. Lege horrek ongi zehaztu beharko lituzke administrazio batzuen
eta besteen eskumenak eta, horretarako, beharrezkoak diren balilabide
ekonomikoak bideratu beharko lituzke. Lege horretan, esate baterako, kargu
publikoen soldatak, alderdi politikoen arauak eta herritarren parte-hartzea
bermatzeko neurriak jaso beharko lirateke.
Gaur egun Euskal Herrian dugun egitura complexua ere argitu egin beharko
litzateke. Aralarren ustez administrazioaren egitura soildu egin beharko litzateke,
ematen diren zerbitzuen izaera publikoa bermatuz eta, batez ere, zorrozki murriztu
beharko litzateke gaur egun dagoen enpresa publiko, fundazio, partzuergo eta
mankomunitate kopurua. Administrazioak gardentasun handiagoa eskatzen du,
nahiz herritarrentzat, nahiz kargu publikoentzat. Diru publikoa arduraz erabili behar
da, eta egungo sare instituzionala ez da batere gardena. Hori guztia dela eta,
gardentasun hori bermatuko duten tresnak ezarri behar dira.
Esku hartu beharreko beste esparru bat kontratazioena da. Kontratazioak eta zehar
kudeaketako ereduak zalantzan jarri behar dira. Aralarren ustez ezinbestekoa da
kontratazio publikoari lehentasuna ematea, erakundeen izaera publikoa
nabarmenduz. Gainera, langileen lan baldintza duinak eta herritarrei ematen zaien
zerbitzuaren kalitatea izan beharko lukete helburu. Begien bistakoa da kontratazio
ereduak gizakoiago egiteko beharra, eta horretarako txit garrantzitsua da gizarte
eta genero klausulak finkatzea, gizartearen, generoaren eta ingurugiroaren
ikuspuntutik administrazioaren kudeaketa zuzenago eta bidezkoago bat bilatuz.
Aralarretik kudeaketa zentzuzko, hurbil eta parte-hartzeko baten aldeko apustua
egiten dugu, tokiko jardueraren esparruan eragindako sektoreak kontuan izanik eta
arlo guztietan jardunez, zeharkakotasuna errealitate izan dadin. Genero
berdintasuna, gazteak, ingurugiroa, hirugarren adinekoak, behar bereziak dituzten
pertsonak eta gaienerako zeharkako gaiak tokiko sail guztiek hartu behar dituzte
bere gain, proposatutako politikak eraginkorrak izan daitezen.
Toki-egitura egokitu egin behar da teknologia berrien bidez kudeaketa hobetuz eta,
horrela, herritarrei zerbitzu moderno eta eraginkorra emanez:
● Tramiteak erraztu eta arintzea, gai arruntak erabakitzeko gehieneko epea hiru
hilabetekoa izan dadin programatuz.
● Leihatila bakarreko sistema, eta espedienteen jarraipena egiteko programa
zorrotza ezartzea.
● Espedienteak ebazteko metodo gisa administrazioaren isiltasuna ez erabiltzeko
konpromisoa hartzea.
● Gasteizko Udalak duen web ataria zabaldu eta hobetzea. Izenpe elektronikoak
herritarren eta udalaren arteko harreman ziurra ahalbidetu beharko luke, etxetik era
guztietako administrazio tramiteak egin ahal izateko, kexak nahiz iradokizunak
planteatzeko eta, azkenik, baita alkatearen eta zinegotzien bulegoeko bidea
zabalik izateko ere.
● Udalaren geografia informazioko sistema bat ezartzea lurraldea eta haren
mantentzea, hiriko higiezinen kontrola, hiriko altzarien kontrola, semaforo
sarearena, telefonia mugikorren antenena, eta abar kudeatzeko. Eta baita


                                                                                      25
Aralar Gasteiz
                                                                  2011ko UDAL EGITARAUA


herritarrek dagokien katastro-informazioa erabili ahal izateko, eta agiri eta
sinestamendu urbanistikoen jaulkipen sistematizatua egiteko ere.
● Edozein udal izapide (kontsultak, zergak ordaintzea, baimenak tramitatzea,
sinestamenduak, eta abar) izenpe elektronikoaren bidez etxetik edota udalaren
web orritik egiteko balioko lukeen herritar identifikazio txartelaren tramitazioa udal
bulegoetan kudeatzea.
● Udal zerbitzariarekin loturiko herritarren informaziorako postuak, kontsultak eta
administrazioarekiko tramiteak haien bidez egitea arintzeko.
● Herritarren Arretarako Zerbitzu Integral Telematiko eta Telefono bidezkoa beste
administrazio batzuekiko gestioak herritik atera gabe egin ahal izateko, Autonomia
Erkidegoko eta Estatuko administrazioekin hitzartu ondoren.

Aralarren jabetzen gara askotan eta askotan administrazioek planteatzen dituzten
zerbitzuak ez direla herritarren beharretara egokitzen. Horregatik, Aralarretik banan
banan aztertuko ditugu eskaintzen diren udal zerbitzuak eta ahal den neurrian
hobetzen saiatuko gara, horretarako kontratatutako langileen eskubideak murriztu
gabe.
Gure ustez, abiarazi nahi ditugun politiken konplize izan behar dute udaleko
langileek, eta hori bideragarria izan dadin, haiek betetzen dituzten eginkizunen
azterketa zehatza egin behar da. Lan sistema berriak aztertu, ebaluatu eta
abiaraztea gaur egun alde bat utzi ezin diren elementuak dira herritarrentzako
zerbitzuen eskaintza hobetu nahi baldin badugu. Metodologia horren bidez giza
baliabideak optimizatzea lortu beharko genuke zerbitzu hobe bat eskainiz.
Baliabideen optimizazio horrek ezin du langileen eskubideak murriztearekin loturik
egon, haien eguneroko lana hobetzearen baitan baizik. Erakundeko langileekin
batera helburuak finkatzea eta itxaropena sortzea lan eredu bat izan behar du,
baina gure lana herritarrei zor diegula ahaztu gabe, eta hau izango da gure
jardueraren oinarria.
Bestalde, gardentasuna udalen kudeaketa esparru guztietan ezarri behar da.
Zenbat eta udala gardenagoa izan, orduan eta errazagoa izango da gizartea ere
gero eta zuzenagoa izatea. Udaletako kontratazio politikak premisa honi loturik
egon behar dute eta, horregatik, enplegu publikoa lortzea berdintasun, meritu eta
gaitasun printzipioei zorrozki loturik egon behar du, hautaketa prozesuak deialdi
publikoetako lanpostuen ezaugarriei egokituz. Gardentasuna aldi baterako
kontratazioetan eta ordezkapenetan ere errespetatu egin beharko da, sindikatuekin
hitzartutako irizpideen bidez zehazturiko lan poltsa publikoak sortuz.
Laburbilduz, araugabetasuna borrokatuko dugu eta lanpostuak lanarekiko
inplikazioa, gizon-emakumeen arteko berdintasuna, ardura, erabateko dedikazioa
eta lan baldintza zailenak (txandaka lan egitea, malgutasuna, eta abar) lehenetsiko
dituzten faktore objektiboen arabera balioetsiko dituzten prozesuak planteatuko
ditugu. Erabat esanik, hona zer nahi dugun:
● Legegintzaldi osorako langile planifikazio bat egitea, zerbitzuak hobetzeko eta
herritarrei arreta emateko helburu nagusia betetzeko gai izango dena, hiriaren eta
bere zerbitzuen garapen iraunkorrerako beharrezkoak diren plaza eta postu berriak
objektibotasunez zehaztuz.
● Udaleko funtzio publikoan sartzeko eredu garden, arin eta objektiboa finkatzea,
sindikatuen ordezkariekin hitzartua eta udal taldeekin adostua.
● Karrera profesionala garatzeko bidea emango duen barne sustapeneko
prozesuak sustatzea, kontziliazio neurriei heltzen dieten emakume langileek
(gehienak) aurre egin behar dieten zailtasunak kontuan hartuz, eta oposaketa ireki
eta gardenen bidez gaitasun eta inplikazio handiena erakusten duten pertsonei
lehentasuna emanez.


                                                                                       26
Aralar Gasteiz
                                                                  2011ko UDAL EGITARAUA


● Behin-behineko langileak egiturazko kontuak direla eta ezinbestekoa den
kopurura mugatzea.
● Generoa eta hori dela eta aurre egin beharreko baldintza desberdintasuna
(zainketa, emakume langile askoren kasuan lanaldi bikoitzak eta hirukoitzak),
erantzukizuna, nekea, aginte maila eta herritarrei arreta eman beharreko denbora
kontuan izango dituzten lanpostuen balioespenak egitea.
● Kontziliazio neurriei buruzko prestakuntza, informazio eta sentsibilizazio planak
garatzen jarraitzea, baimen hori transferitu ahal izan ez dadin, eta bai aitak eta bai
amak eska dezaten.
● Lanpostuak genero irizpideak kontuan hartuz balioestea
● Kontziliazioari heldu diotenen kanpoko nola barruko oposaketetan antzinatasuna
ezartzea.
● Luzatu diren lanpostuen balioespenetan atzeraeragintasuna ezartzea.
● Negoziazio mahaietan sindikatu gehienek onartutako lan hitzarmena ezartzea.
● Emakume gehien dagoen udal esparruen lan baldintzak aztertzea, eta lan
baldintzetan eta soldatetan zuzentasun politikak abiaraztea.
● Zerbitzua pribatizaturik balego, kontrataturiko enpresa kontrolatzea sektorerako
negoziaturiko hitzarmen kolektiboak derrigorrez ezar ditzan, enpleguaren kalitatea
eta egonkortasuna sustatuz, eta emakume langileei bidezkoak ez diren lan
baldintzarik ezar ez dakizkien zainduz.

INFORMAZIOAREN GARDENTASUNA

Guk proposatzen dugun informazio politikaren helburua, bere auzoan, interesatzen
zaion sektorean edota, oro har, hirian zer gertatzen den jakin nahi duen edozeinek
(norbanakoa nahiz taldea izan) informazioa erraz eskuratu ahal izatea da.
Horretarako:
● Udalaren web orria berrantolatuko dugu herritarrek edukiak errazago aurkitu ahal
izan ditzaten.
● Udalaren web orria informazio sistema arinez hornituko dugu, edukiak berehala
eguneratuz.
● Udal informazio guneak instalatuko dutugu udaleko zentro publikoetan eta hiriko
toki estrategikoetan.
● Herritarren Arretarako Zerbitzu Integrala sortuko dugu, bere funtzionamendua
arinduz, zabalik dagoen ordutegia luzatuz, administrazio izapideen mekanismoak
erraztuz eta zerbitzua hiriko auzoetara zabalduz.
● Zinegotziaren bulegoa zabalik egongo da herritarrentzat, eta bulegoa auzoetara
eramango dugu, hala eskatzen zaigunean.
● Erreklamazio eta iradokizun gutunontziak banatuko ditugu auzoetan, udal
informazioko puntuei loturik.
● Administrazioaren informazioa edonorentzat eskuraerraza egitea Interneten
bidez.
● Herritar talde jakinen parte-hartzea eskatzen duten edota eragiten dieten udal
ekimenen publizitate zabala.

GIZON-EMAKUMEEN ARTEKO BENETAKO BERDINTASUNA
Aralarretik jabetzen gara gizon-emakumeen arteko desberdintasun sistemikoa
gizarte hitzarmen berri batekin gainditu behar dela, gizartea eta honen garapena
diren eremuak oinarritzen diren egungo esparru heteropatriarkala deseraikitzetik
abiatuz: gizarte esparrua, politikoa, ekonomikoa, kulturala eta sinbolikoa, eta baita
hiria egiteko eta herritar gisa harremanak izateko modua ere. Horretarako
funtsezkoa da egun indarrean dauden legeak betearaztea, lan egiteko lege esparru

                                                                                       27
Aralar Gasteiz
                                                                  2011ko UDAL EGITARAUA


bat eskaintzen baitute, legeek jasotzen dutenaz harago beste pauso batzuk eman
behar direla ahaztu gabe. Eta lan hori elkarte feministekiko eta emakume
elkarteekiko etengabeko elkarrizketaren eta lankidetzaren bidez egin behar dela.
Badakigu aurrerapausoak egin baldin badira ere, oraindik zeregin handia geratzen
dela Gasteizen gizonak eta emakumeak parean egoteko. Hirigintza garatzeko
orduan, aisialdi guneak, gaua, sexualitatea, garraiobideak bizitzerakoan, eta
abarretan beharrezkoak diren estrategiak eta neurriak ezarriz jarraituko dugu
gizon-emakumeen aukera berdintasuna errealitate bihur dadin eta gizarte
eraikuntza berri hori izango den Gasteizko gizon-emakumeok bizi eta haz gaitezen.
Horretarako, Aralarretik:
● Gasteizko Emakumeen Etxea sortzea proposatzen dugu, Udalak eta
emakumeen eta feministen elkarte sareak elkarrekin kudeatzearen aldeko apustua
eginez.
● Feministen elkarteak eta emakume elkarteak parte hartzeko foro batzuetan eta
besteetan integratzearen aldeko apustua egiten dugu, eragin politikoa izanez eta
generoaren ikuspuntutik gai batzuetan eta besteetan ekarpenak eginez.
● Emakumeen burujabetasun ekonomikoa eta enplegua sustatzeko politikak
bultzatuko ditugu, ekoizpen mundutik kanpo egon direnena batik bat, eta ahulen
diren taldeena: emakume etorkinak, adin txikiko haurrak dituzten eta bakarrik
dauden emakumeak, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak…
● Berdintasun planaren arlo guztiak gara daitezen zainduko dugu.
● Gune publiko eta pribatuetan jarduera ez sexistei buruzko ordenantza bat
abiaraziko dugu: hizkuntza, parte-hartzea, sinboloak, jolasak, aisialdia, kultura, eta
abar.
● Indarkeria matxista deuseztatzeko kontzientzia harraraztea landuko dugu, 0
tolerantziatik abiatuz.
● Gizon-emakumeen arteko aukera berdintasun gaietan barne prestakuntza
eskaintzen jarraituko dugu udaltzainei, gizarte ongizate sailari eta zuzeneko arreta
ematen duten sailei.
● Udal lokalak erabili ahal izateko, eskaria egin duen taldeak, lagunarteak edota
elkarteak bere estatutu eta parte hartzeko moduetan gizonen eta emakumeen
parte-hartze orekatua izatea ezarriko dugu baldintza gisa.
● Etxebizitza sozialak esleitzerakoan, familia erantzukizunak partekaturik ez
dituzten emakumeei, bazterketa sozioekonomikoa jasateko arriskuan daudenei,
indarkeriaren biktimei edota baliabide urriak dituztenei emango diegu lehentasuna.
● Mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituztenentzat atseden
hartzeko guneak sortuko ditugu.
● Berdintasun politikak zeharkakotzearen aldeko apustua egiten dugu hainbat udal
arlotan: hirigintza, segurtasuna, parte-hartzea, gizarte ongizatea, kultura, kirola,
hezkuntza, sustapena…
● Genero baldintzak sartuko ditugu kanpoko enpresekiko kontratuen klausuletan,
udal oposaketetan eta lehiaketa publikoetan.
● Genero irizpideak sartuko ditugu lanpostuen balorazioan.
● Informazio eta kontzientzia hartze kanpainak egingo ditugu gizonek ere
kontziliazio neurriei hel diezaieten.
● Gurasotasun partekatu eta adostu baten aldeko apustua egiten dugu.
● Guraso baimen derrigorrezko eta transferitu ezinen aldeko apustua egiten dugu.
● Sailen arteko koordinazio esparrua indartuko dugu, ekintza-ildo zuzenak
kudeatzeko, gizarte ongizate sailak, udaltzainek, eta berdintasun, kultura eta
hirigintza sailek osaturik.

BERDINTASUNA, SEXU JOERA GORABEHERA

                                                                                       28
Aralar Gasteiz
                                                               2011ko UDAL EGITARAUA


Aralarrek pertsona guztien legearen aurreko berdintasuna defendatu du sexu joera
edo generoa gorabehera, bai kalean eta baita egotea egokitu zaigun erakundeetan
ere. Heterosexualak ez diren pertsonekiko diskriminazio sistemikoaz jabetzen gara.
Aralarrek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du, Udaletik
erabateko berdintasuna eta sexualitatea eta harremanak kulturalki finkatutako
arauetatik kanpo bizitzeko eskubidea lortzeko oraindik badiren hesiak apurtzen
lagunduz. Berdintasun politikan udal sail guztien zeharkakotasunaren aldeko
apustua egiten dugu, “normaltzat” jotzen denaren estereotipo heterosexistak
apurtzeko xedez eta aniztasunak guztiok aberastuko gaituen gizarte bat egiteko
asmoz.
Aralarrek Gasteizko Udalean eta egongo den gainerako foro guztietan ondoko
neurriak aldarrikatuko ditu:
● Adin txikikoak babesteko politiken barruan, sexualitatearen adierazpen
askatasuna bermatzeko neurriak zehaztea.
● Ikastetxeetan sexuagatiko edota joera sexualagatiko diskriminazioaren aurkako
plan bat egitea, erakundeak eta elkarteak adostuz, sexu aniztasunaren ezagutza
garatzeko.
● Gazte gay, lesbiar, transexual…, eta, oro har, gizarte osoari informazioa emateko
programak sustatzea.
● Jarduera ez sexista eta ez heterosexistei buruzko ordenantza bat abiaraztea.
● Edozein instantzia publiko edo pribaturen afektibitate nahiz sexuzko edozein
aukerarekiko baldintza, eduki, aipamen eta zeinu diskriminatzaile oro erabat
ezabatzea.
● Udaltzainentzako eta herritarren arreta zerbitzuetako langileentzako ikastaroak
antolatzea homofobiari, lesbofobiari eta transfobiari aurre egiteko
●Maiatzaren 17ko eta ekainaren 28ko protesta eta jai giroko ekintzetan parte
hartzea eta parte hartzeko deialdia zabaltzea.
● Emakumearen aldeko diskriminazio positiboko politiketan transexualak ere
kontuan izatea.
● Jokabide fobikoak salatuko dituzten eta errespetu eta berdintasun jokabide eta
jarrerak sustatuko dituzten gizarte informazioko kanpainak sustatzea.
● Beren ideología edo jarduera dela eta adierazpen homofobo, lesbofobo edota
transfoborik egin duen erakunde laiko nahiz erlijioso, publiko nahiz pribaturi
udalaren laguntza eta subentzio oro kendu edo ukatzea.
● Transexualitatearen normalkuntza, gizartean eta lan munduan integratzen
laguntzeko, eta transexualek pairatzen duten arbuioa eta diskriminazioa
borrokatzeko programak eta neurriak barne hartuz.
● Sexu joeragatik etxetik kanpo bidalitakoen kasuan, gizarte zerbitzuek beharrezko
laguntza, hala emozionala nola materiala, eskainiko diete pertsona gehienetan
gazte hauei: laguntza psikologikoa, juridikoa, babes etxeak, ikasteko diru
laguntzak, mantenu saria…
● Udaleko LGTB mugimenduei ekintzak eta bilerak egiteko azpiegiturak eskaintzea
eta baita topaleku izango diren lokalak ere.
● Udalaren garapenerako kooperazio politiken onuradun diren herrialde edo
lurralde guztiei beren lurraldean gay, lesbiar eta transexualen eskubideak
errespetatzen dituzten eta haiek diskriminatzen ez dituzten bermea eskatzea.

PARTE HARTZEA
Udal administrazioak erraztasun handiagoa du, berez, herritarrengandik hurbil
egoteko, entzuteko eta haiekin lankidetzan aritzeko, nahiz gizabanakoekin izan,
nahiz hirian diren elkarteekin, nahiz auzo mugimenduekin edota gainerako
eragileekin. Herritarren parte-hartzea zeharkako politika da Aralarrentzako,


                                                                                    29
Aralar Gasteiz
                                                                  2011ko UDAL EGITARAUA


Udalaren arlo guztietara zabalduko da eta elkar bultza dezaten mekanismo eta
dinamika egokiak jarriko dira.
Parte-hartze hori eguneroko dinamika izan behar du, eta horretarako bitartekoak
jarri behar ditugu. Baina hiriaren etorkizunerako ohiz kanpoko garrantzia duten
erabakietan bultzatu behar da, bereziki, parte hartzea, hirigintza planetan, inbertsio
handietan, herritarrek erabiltzeko izango diren instalazioen diseinuan, eta abar.
Hala ere, jabetzen gara hiri eredu berri bateranzko aurrerapausoak egiteak guztion
inplikazio handiagoa eskatzen duela erabakiak hartzerakoan. Badakigu hori lortzea
ez dela erraza izango, baina helburu hori lortzeko ahal diren neurri guztiak jartzeko
konpromisoa hartzen dugu publikoki.
Formula berriak aztertzeak, saio eta hutsegitearen eredu errazena erabiltzeak eta,
batez ere, irudimenak eta borondate politikoak egingarri bihurtuko dute.
Har daitezkeen neurrien artean, ondokoak proposatuko ditugu:
● Udal plangintza, diagnostiko, azterketa eta proiektuetan parte hartzeko
mekanismoak sartzea.
● Herritarrekiko komunikazioa hobetzea eta elkar eragiteko neurriak, jartzea, nahiz
aurrez aurrekoak, naiz sarekoak.
● Funtzio anitzeko ekipamendu hurbilak balioestea (polikiroldegiak, gizartetxeak,
gazteentzako eta haurrentzako zentroak…) parte hartzeko atari gisa planteatuz.
● Elkarteen esku baliabideak jartzea (biltzeko, beren lana garatzeko… azpiegiturak
eta baliabide teknikoak)
● Parte hartzeko aurrekontuen esperientzian sakontzea, genero, gizarte eta
ingurugiro ikuspegia kontuan izanez.
● Parte hartzeko kudeaketa ereduetan sakontzea.
● Herritarrek Parte Hartzeko Araudi berri bat egitea elkarlanean, ezarriko zaien
biztanleen berezitasunaren arabera esku-hartze sozialeko modalitate batzuk eta
besteak kontuan izango dituena.
● Herritarren prestakuntzarako plan bat garatzea norbanakoei nahiz elkarteei
zuzendua. Elkarteen kudeaketa, parte hartzeko tresnak, eta abar.
● Informazio batzordeen arautze organikoa, Udalean ordezturik dauden talde
politiko guztien parte hartzearekin; izaera publikoa izango du eta eragindako
herritar taldeek edota interesa dutenek bertan egoteko eta hitz egiteko aukera
izango dute.
● Guztien intereseko gaiei buruzko jendaurreko audientziak ezarriko ditugu:
Aurrekontuak, Hirigintza, eta abar.
● Sektore Batzordeen sorrera eta dinamizazioa indartzea. Batzorde horietan
esparruko elkarteek parte hartuko dute nagusiki eta helburua, udal zerbitzu publiko
batzuen eta besteen kudeaketan eta erabakiak hartzean kolektiboen inplikazioa
bilatzea da.
● Gizarte errealitatearen eta parte hartzearen behatoki bat abiaraztea, datu base
bat sortuko duena, non sartu ahal izango dugun azterketa soziologiko batzuen eta
besteen bidez metatuz joango den informazio guztia.
● Herri administrazioko gaietan interesaturiko herritar taldeentzat lokal edo
instalazio publikoen erabilgarritasun handiena.
● Organo erabakitzaile batzuen eta besteen aurrean auzokideek proposamenak
egiteko duten eskubidea aitortzea.
● Erreferendumari edo herritarrei zuzenean galdetzeari hel egitea lurralderako
garrantzi berezia duten gaiak ─esate baterako “makroproiektu” esaten zaien
horiek─ bertakoen interesaren ikuspuntutik balioesteko edo erabakitzeko.
Prozedura honen hasiera iragartzeak, erabakiaren edo akordioaren
ezeztaezintasuna ekarriko du berekin.



                                                                                       30
Aralar Gasteiz
                                                                 2011ko UDAL EGITARAUA


● Ideien lehiaketa irekiak sustatzea, lurraldearen antolaketan eragin berezia izango
duten plan eta proiektuei heltzerakoan.
● Auzoko edo Barrutiko Batzarrak sortzea, parte hartze horizontala sustatzeko.
Auzoko Batzarren funtsezko lana hiria, hiriko gune publikoak, hornidura beharrak
eta abar diseinatzea izango da. Hauetan, elkarte eta auzokoen taldeen parte
hartzeaz gainera banako herritarrena ere bultzatuko dugu.
● Udalaren web orriaren erabilera bultzatuko dugu herritarrek parte hartzeko eta
kontsultak egiteko foro gisa.
● Gizarte Kontseilua beste talde batzuei irekiko diegu, udalean parte hartzeko
organo goren gisa.
● Kulturen arteko topaketarako guneak zabalduko ditugu. Bertan, Gasteizen diren
kultura batzuek eta besteek elkar ezagutu eta harremanetan jarri ahal izango dira:
euskaldunak, Estatuko herriak, europarrak, ijitoak, latinoamerikarrak, afrikarrak,
asiarrak, eta abar.
● Auzokoen arteko bitartekaritza eredu bat ezarriko dugu, hiriko auzotarren artean
sor daitezkeen arazo txikiak negoziazioaren bidez konpondu ahal izateko.
● Aurrekontuak parte hartuz egin ahal izateko ereduak abiaraziko ditugu.


HIZKUNTZA POLITIKAK
Euskara Euskal Herriko kultur ondarearen funtsezko zatia da eta, beraz, Herri
Administrazioek lehentasunezko trataera eman behar diote, bai babesteko eta
zabaltzeko, eta baita euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko ere.
Euskarak Gasteizen duen egoera ez da onargarria. Urte luzez, udal gobernu
batzuek eta besteek norabiderik eta eraginkortasunik gabeko hizkuntza-politikak
abiarazi dituzte, hizkuntza berreskuratzeko helburu zehatzak lortzeko baino
espediente sinboliko bat betetzeko bideratuagoak.
Hizkuntza-arloan, Aralarren helburua euskara Gasteizen erabat berreskuratzea da,
euskararen eta gaztelaniaren estatus juridiko, politiko eta soziala parekatuko dituen
politika eraginkorrak garatuz. Ildo horretatik, Kontseiluaren Akordio Soziopolitikoa
helburu horretara hurbilduko gaituen akordio ahalik eta zabalena lortzeko
erreferentzia izan behar du.
● Udalak bere hizkuntza-plangintza izango du, eta plangintza horretan, Gasteizen
euskara bultzatzeko neurriez gainera, Udalaren funtzionamenduari eta langileekin
loturikoei (Udal langileak, enpresa publikoetakoak eta fundazioetakoak, eta
azpikontrataturiko zerbitzuenak) dagozkien neurriak jasoko dira.
● Sortuko diren lanpostu guztietan derrigorrezkoa izango da euskararen ezagutza
egokia, eta era bateko eta besteko hizkuntza eskakizunak finkatuko dira,
erantzukizun mailaren arabera.
● Elkarlan estuan arituko gara erakunde eta eragile batzuekin eta besteekin (foru
aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, bereziki) indarrak bildu eta ahaleginak ez
bikoizteko.
● Udalaren ekimenetan eta Udalak sustatu edo dirulaguntza emandako edozein
ekintzetan euskarak lehentasuna izango duela bermatuko da.
● Udal administrazioak lehentasuna emango dio harremanak euskaraz izateari,
nahiz gainerako administrazioekin dituen harremanetan, nahiz herritarrekin
dituenetan.
● Udal jabetzeko haur eskoletan D eredua ezarriko da.
● Udalak kanpainak eta laguntzak bideratuko ditu helduak euskaldundu eta
alfabetatzeko.
● Gainera, Udalak euskara lan esparruan sustatzeko kanpainak eta plangintzak
bultzatuko ditu.


                                                                                      31
Aralar Gasteiz
                                                               2011ko UDAL EGITARAUA




EUSKALDUNEN HIZKUNTZ ESKUBIDEAK BERMATZEA
Helburua:
● Hala herritar euskaldunek nola udal langile euskaldunek tratu berdina jasoko
dutela eta euskara normaltasun osoz erabili ahal izango dutela ahalbidetzea.
● Herritarrek Udalarekin euskaraz aritzeko duten eskubidea bermatzea.

Estrategiak:
● Euskararen zinegotzigo bat sortzea, euskara berreskuratzeko erreferente politiko
nagusia izango dena.
● Euskararen erabilera esparru publikoan eta udal instalazioetan arautuko duten
ordenantzak egin eta abiaraztea.
● Euskararen udal Batzorde bat sortzea, ordenantzen jarraipenaz eta garapenaz
arduratzeko, gizarte taldeen eta norbanakoen parte hartzeari irekia.
● Udal Langileak Euskalduntzeko Plan bat egin eta abiaraztea, hala zerbitzuak
ematerakoan nola udal langileen arteko harremanetan euskara erabiltzea
bermatzeko.

EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEA
Helburua:
● Gasteizko euskaldunen artean hizkuntzaren erabilera sustatzea, gazteak, familia
eta saltokiak jarduteko ardatz nagusi bihurtuz.
● Enpresetan euskararen erabilera bultzatzea.

Estrategiak:
● Gazteei zuzenduriko kirol, aisialdi eta kultur jardueren euskarazko eskaintza
gehitzea.
● Jarduera elebidunak eskaintzea, zailtasuna duten edota pausoa ematen
ausartzen ez diren pertsonei euskararekin eta euskaldunekin harremanak izateko
aukera emanez.
● Familientzako antolaturiko jardueretan euskarari protagonismoa ematea, eta
horrela, bai gurasoen eta bai seme-alaben artean hizkuntzaren erabilera
bultzatzea.
● Atxikimendu libreko kanpainak abiaraztea, euskaraz zerbitzatzen den saltokiak
ezagutarazteko, euskaldunek beren hizkuntza non erabil dezaketen jakin dezaten;
saltoki horien laguntzaz kanpaina bereziak antolatzea.
● Diru laguntzak emateko hizkuntza irizpideak ezarri behar diren aztertzea.
● Aisialdiko jardueretarako langile euskaldunen lan poltsa bat ezarri behar den
aztertzea.
● Gizartetxeen sarean teknologia berriekin loturiko zerbitzu eta produktuak
eskaintzea.
● Auzo elkarteekiko eta hizkuntza normalkuntzako esparrukoekiko lana
sakontzearen aldeko apustua egiten dugu.

EUSKARA IKASTEA SUSTATZEA
Helburua:
● Euskara ikastea sustatzea eta erraztea.
● Ikasle eta elebidun pasiboei euskaraz hitz egin ahal izateko guneak eskaintzea.

Estrategiak:
● Sentiberatze kanpainak.
● Euskarazko komunikazio sareak sortzea.


                                                                                    32
Aralar Gasteiz
                                                                2011ko UDAL EGITARAUA


● Derrigorrezkoa ez den irakaskuntzan (0-3 urte), haur eskoletako langileak,
irakasleak eta gainerakoak, euskaldunak izango direla bermatzea.
● Gurasoei, etorkinei eta dendariei zuzenduriko ikastaroak mantentzea, eskariaren,
lortutako emaitzen eta irakasleen iritziaren araberako hobekuntzak eta aldaketak
eginez.

EUSKARAREN PRESENTZIA SUSTATZEA
Helburua:
● Udalak parte hartuko duen ekintza orotan euskararen presentzia duina
bermatzea.

Estrategiak:
● Idazkun publiko guztiak elebikoak direla ziurtatzea eta euskarari lehentasuna
ematea, Kontseiluak hizkuntza paisaiaren kontuan emandako gidalerroei jarraituz
eta azterketa toponimiko bat eginez.
● Dokumentu publiko guztietan euskararen presentzia bermatzea.
● Udal argitalpenetan euskararen presentzia bermatzea, proportzionaltasun egokia
errespetatuz.
● Udalak diru laguntza emandako, bultzatutako edo anolatutako ekimen guztietan
euskararen erabilera bermatzea, bai zabalkunde kanpainetan, bai banatutako
dokumentazioan eta baita jendaurreko ekintzetan ere.
● Euskararen sustapen instituzionala. Herriaren berezko hizkuntza den aldetik,
berezko hizkuntzan egindako jarduerei lehentasuna ematea, eta baita esku-hartze
instituzionalei ere, euskara politikan eta gizartean finkatuz joateko.
● Jaialdi nagusietan (Jazzaldia, FesTVal, eta abar) hizkuntz normalkuntzako
planak garatzea defendatzen dugu.

KULTURA
Kultura ikuskizunekin nahasteko ohitura zabaldu eta gehiegizkoaren aurrean,
gasteizko sortzaile eta talde sustatzaileak izango dira Aralarrentzat erreferente
nagusi, eta gizartetxeetako eskaintza eta auzoetan garatutako jarduerak gehitzea.
Proiektuak akuilatzearen aldeko apustua egiten dugu, kontrolatu ordez. Auzoetako
kultura eta bertako elkarteetatik sortutakoa, esate baterako auzoetako jaiak,
bultzatzeari ematen diogu lehentasuna. Kultura bizipen eta prozesu gisa ulertu
behar dugu.
Gure zutabe nagusia euskarazko eta Euskal Herriko kultura den arren, kultura
aniztasuna kontuan izango dugu, hala sorkuntzan nola ikuskizunetan, baina
merkatuaren ohiko logikaren estandarizazioa eta prozesu globalizatzailea
saihesten ahaleginduz.
Kultura, politika gizarteratzeko eta gizarte kohesioa lortzeko lanabesa izan dadin
lortzeko lan egin behar dugu. Ahalegin berezia egingo dugu kultur adierazpide
guztiek tokia izan dezaten, eta baita instituzioen logikatik kanpo geratu ohi diren
kaleko arte guztiak biltzeko ere.
Kultur ezagutzak elkartrukatzea da eta, beraz, kultura (kultura ez-formala) mundu
guztiari hurbiltzeko sistema publiko bat eskaintzeaz gainera, era guztietako
kulturen parte hartzean sakondu behar da, kulturuneak elkarrekin kudeatzea
aukera bat delarik, horrela tokiko kultur politiken erabiltzaileen hurbiltasuna eta
inplikazioa lortuz. Horretarako, hona zer proposatzen dugun:

● Kultura aldaketa eta elkartruke, askotariko, formal eta ez-formaletarako gune gisa
planteatzea.



                                                                                     33
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa
Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Mais conteúdo relacionado

Mais procurados

ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)ekonomistak
 
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...Irekia - EJGV
 
Idazlanak eredugarriak c1
Idazlanak eredugarriak c1Idazlanak eredugarriak c1
Idazlanak eredugarriak c1OarsoaldekoAEK
 
Herri programa 2011-2015
Herri programa 2011-2015Herri programa 2011-2015
Herri programa 2011-2015bildubermeo
 
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Herritxikiakgeroetahutsago
HerritxikiakgeroetahutsagoHerritxikiakgeroetahutsago
HerritxikiakgeroetahutsagoOarsoaldekoAEK
 
Kultura politikoa eta Gobernantza
Kultura politikoa eta GobernantzaKultura politikoa eta Gobernantza
Kultura politikoa eta GobernantzaestrategiaG20
 
Hiri Ibilbideak. Active Urbes.
Hiri Ibilbideak. Active Urbes.Hiri Ibilbideak. Active Urbes.
Hiri Ibilbideak. Active Urbes.patxigalarraga
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020Irekia - EJGV
 

Mais procurados (12)

ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)
ekonomista 2.0 - N.º 9: com. ekonomistas, territorio y urbanismo (eusk)
 
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
 
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
Euskadi Lagunkoia Sustraietatik - Udalerrietan ezartzeko eta erabiltzeko gida...
 
Entzuixu!! 13.zkia. 2018ko ekaina.
Entzuixu!! 13.zkia. 2018ko ekaina.Entzuixu!! 13.zkia. 2018ko ekaina.
Entzuixu!! 13.zkia. 2018ko ekaina.
 
Idazlanak eredugarriak c1
Idazlanak eredugarriak c1Idazlanak eredugarriak c1
Idazlanak eredugarriak c1
 
Herri programa 2011-2015
Herri programa 2011-2015Herri programa 2011-2015
Herri programa 2011-2015
 
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
M24 UDAL HAUTESKUNDEAK - PROGRAMA 2015-2019 (euskera)
 
Herritxikiakgeroetahutsago
HerritxikiakgeroetahutsagoHerritxikiakgeroetahutsago
Herritxikiakgeroetahutsago
 
M30greba greba erabilgarria da
M30greba greba erabilgarria daM30greba greba erabilgarria da
M30greba greba erabilgarria da
 
Kultura politikoa eta Gobernantza
Kultura politikoa eta GobernantzaKultura politikoa eta Gobernantza
Kultura politikoa eta Gobernantza
 
Hiri Ibilbideak. Active Urbes.
Hiri Ibilbideak. Active Urbes.Hiri Ibilbideak. Active Urbes.
Hiri Ibilbideak. Active Urbes.
 
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
Euskadiko Arreta Soziosanitarioaren Lehentasun Estrategikoak 2017-2020
 

Destaque (17)

Uoa one
Uoa oneUoa one
Uoa one
 
Visualiza pdf (1)
Visualiza pdf (1)Visualiza pdf (1)
Visualiza pdf (1)
 
TDD, introdução sem mágica!
TDD, introdução sem mágica!TDD, introdução sem mágica!
TDD, introdução sem mágica!
 
Torneio 4
Torneio 4Torneio 4
Torneio 4
 
Empresa digital2
Empresa digital2Empresa digital2
Empresa digital2
 
Informatica grupo-8
Informatica grupo-8Informatica grupo-8
Informatica grupo-8
 
Cara co.vu
Cara co.vuCara co.vu
Cara co.vu
 
Escorial 8
Escorial 8Escorial 8
Escorial 8
 
Dia Mundial de Oração
Dia Mundial de Oração Dia Mundial de Oração
Dia Mundial de Oração
 
Blog
BlogBlog
Blog
 
Palestra recentes decisões
Palestra recentes decisõesPalestra recentes decisões
Palestra recentes decisões
 
Iraide
IraideIraide
Iraide
 
Small Business Marketing
Small Business MarketingSmall Business Marketing
Small Business Marketing
 
Voyage dans le nord du vietnam
Voyage dans le nord du vietnamVoyage dans le nord du vietnam
Voyage dans le nord du vietnam
 
A colonizacao do brasil prof judith
A colonizacao do brasil prof judithA colonizacao do brasil prof judith
A colonizacao do brasil prof judith
 
Extra time
Extra timeExtra time
Extra time
 
Não olhe para o céu , Olhe para Jesus !
Não olhe para o céu , Olhe para Jesus !Não olhe para o céu , Olhe para Jesus !
Não olhe para o céu , Olhe para Jesus !
 

Semelhante a Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptuaMundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptuaMundu Mira Kooperatiba Elkartea
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten duguMundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugumundu-mira-kooperatiba
 
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoakAralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoakARALAR Araba
 
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Cities & Nations / Hiriak eta Nazioak (Grand Place Journal/Aldizkaria) Ekaina...
Cities & Nations / Hiriak eta Nazioak (Grand Place Journal/Aldizkaria) Ekaina...Cities & Nations / Hiriak eta Nazioak (Grand Place Journal/Aldizkaria) Ekaina...
Cities & Nations / Hiriak eta Nazioak (Grand Place Journal/Aldizkaria) Ekaina...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlaneanMundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlaneanmundu-mira-kooperatiba
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiamundu_mira
 
Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
Aralar Gasteiz 2011 - IngurumenaAralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
Aralar Gasteiz 2011 - IngurumenaARALAR Araba
 
Programa euskara
Programa euskaraPrograma euskara
Programa euskarabildubilbo
 
Donostia ppt 2013 14 eus lh
Donostia ppt 2013 14 eus lhDonostia ppt 2013 14 eus lh
Donostia ppt 2013 14 eus lhjosecajoseca
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Irekia - EJGV
 
Memoriaren mapa amaituz
Memoriaren mapa amaituzMemoriaren mapa amaituz
Memoriaren mapa amaituzIrekia - EJGV
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3xaneto
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3xaneto
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3xaneto
 

Semelhante a Aralar 2011 - Gasteizko udal programa (20)

Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptuaMundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea eta Herrigintza kontzeptua
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten duguMundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
Mundu Mira Kooperatiba Elkartean herrigintzan sinisten dugu
 
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoakAralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
Aralar Gasteiz 2011 - Politika estrategikoak
 
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
'HERRISMARTIK: Lurralde Adimendunaren Euskal Estrategia, Europar Testuingurua...
 
Cities & Nations / Hiriak eta Nazioak (Grand Place Journal/Aldizkaria) Ekaina...
Cities & Nations / Hiriak eta Nazioak (Grand Place Journal/Aldizkaria) Ekaina...Cities & Nations / Hiriak eta Nazioak (Grand Place Journal/Aldizkaria) Ekaina...
Cities & Nations / Hiriak eta Nazioak (Grand Place Journal/Aldizkaria) Ekaina...
 
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlaneanMundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea Urola Kostako Mankomunitatearekin elkarlanean
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
 
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategiaMundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
Mundu Mira Kooperatiba eta Zero Zabor estrategia
 
Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
Aralar Gasteiz 2011 - IngurumenaAralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
 
Manifiesto euskera
Manifiesto euskeraManifiesto euskera
Manifiesto euskera
 
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
Memoria partekatu baterantz gidaliburua 2018
 
Programa euskara
Programa euskaraPrograma euskara
Programa euskara
 
Donostia ppt 2013 14 eus lh
Donostia ppt 2013 14 eus lhDonostia ppt 2013 14 eus lh
Donostia ppt 2013 14 eus lh
 
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
Boluntariotzaren Euskal Estrategia 2017 -2020
 
Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa.
Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa. Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa.
Entzuixu!! 19.zkia. 2022ko azaroa.
 
Memoriaren mapa amaituz
Memoriaren mapa amaituzMemoriaren mapa amaituz
Memoriaren mapa amaituz
 
Gonbitea irimo
Gonbitea irimoGonbitea irimo
Gonbitea irimo
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3
 
Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3Azpeitiaberria3
Azpeitiaberria3
 

Mais de ARALAR Araba

ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014ARALAR Araba
 
EzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIPEzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIPARALAR Araba
 
EzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko GatazkakEzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko GatazkakARALAR Araba
 
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanEzkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanARALAR Araba
 
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaEzkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaARALAR Araba
 
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de SekouPregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de SekouARALAR Araba
 
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietaraEzkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietaraARALAR Araba
 
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013ARALAR Araba
 
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibilaEzkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibilaARALAR Araba
 
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20ARALAR Araba
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaARALAR Araba
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013ARALAR Araba
 
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultakARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultakARALAR Araba
 
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en ArabaARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en ArabaARALAR Araba
 
Ezkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomiaEzkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomiaARALAR Araba
 
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berriaParte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berriaARALAR Araba
 
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía LocalParticipación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía LocalARALAR Araba
 

Mais de ARALAR Araba (20)

ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
ARALAR - 2014ko Urtekaria - Anuario 2014
 
EzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIPEzkerraBerri 23 - TTIP
EzkerraBerri 23 - TTIP
 
EzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko GatazkakEzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
EzkerraBerri 24 - Munduko Gatazkak
 
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduanEzkerraberri 22 - Ezkerra munduan
Ezkerraberri 22 - Ezkerra munduan
 
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoaEzkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
Ezkerraberri 21 - Burujabetza energetikoa
 
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de SekouPregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
Pregunta de Jon Iñarritu al gobierno español sobre la situación de Sekou
 
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietaraEzkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
Ezkerraberri 20 - Frankismoa epaitegietara
 
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
Aralar - 2013ko urtekaria - Anuario 2013
 
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibilaEzkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
Ezkerraberri 19 - Desobedientzia zibila
 
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
EUSKARA ARABAN: Conclusiones de la reunión abierta (Castellano) 2013.11.20
 
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.aleaUDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
UDALBILTZA - Ezkerraberri aldizkariaren 18.alea
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
 
Ezkerraberri 16
Ezkerraberri 16Ezkerraberri 16
Ezkerraberri 16
 
Araba Gorria 1
Araba Gorria 1Araba Gorria 1
Araba Gorria 1
 
Ezkerraberri 15
Ezkerraberri 15Ezkerraberri 15
Ezkerraberri 15
 
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultakARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
ARALAR Araba: Fracking eta kontsultak
 
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en ArabaARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
ARALAR 2013 - Arabako egoera politikoa - Situación política en Araba
 
Ezkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomiaEzkerra berri 13 ekonomia
Ezkerra berri 13 ekonomia
 
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berriaParte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
Parte hartzea: Udaltzaingoaren eredeu berria
 
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía LocalParticipación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
Participación ciudadana: nuevo modelo de Policía Local
 

Aralar 2011 - Gasteizko udal programa

  • 1. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Andres Landa Candidato de aralar para Gasteiz EU 1
  • 2. SARRERA Ekonomia krisia, Gasteiz zorpean egotea, enpresak ixtea eta horren ondorioz gero eta jende gehiago lanik gabe egotea, ingurugiroaren krisia, politikaren sinesgarritasunaren krisia, aurrerapen teknologikoetara egokitzea, bizi ditugun aldaketen abiadura handia, interkulturaltasuna eta pluraltasun etnikoa dira, besteak beste, datozen urteetan aurre egin beharko diegun erronka nagusiak, Gasteizek hainbeste irrikatzen dituen baketze politikak eta politikaren nomalkuntza ahaztu gabe. Aralarrekook, Gasteiz mailan egokienak iruditzen zaizkigun jardunbideak moldatzen saiatu gara dokumentu honetan. Gure ustez, tokian jardutea da globaltasunean eragina izateko modurik onena, baina badakigu jardute hori ia ezinezkoa dela udalei lan hori burutzeko nahiko baliabide ematen ez bazaie. Eusko Legebiltzarrean egin nahi den Udal Legea ezinbestekoa da, gure ustez, udal askok bizi duten egoera kaotikoa konpontzeko. Herritarrek gardentasuna, administrazioen arteko koordinazioa, toki mailako zerbitzuak, erabakietan parte hartzea eta abar eskatzen dituzte. Eta hori jaso beharko litzateke egingo den legean. Ez dugu ahaztu behar udalak direla herritarren beharrei zuzenean erantzun behar dietenak eta herritarrei zor diegula gure eginkizun politikoa.
  • 3. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA LURRALDE ANTOLAKETA HIRIGINTZA PERTSONEN ZERBITZURA Eskualdeen lurralde antolaketa zehazten duten lurralde plan partzialak FFAAen eskumenekoak dira, eta hiri antolaketa da udalen eskumen erabakigarriena. Bestalde, zalantzan jarri ezina da azken hamarraldietan erabili izan den lurzoruaren politika hedakorrak ekonomia eta finantzen krisiaren garapenean eta hortik irteteko joera ezkorretan izan duen eragina. Aralarrekook lurralde eta hirigintza antolaketaren eredua errotik aldatu behar dela uste dugu. Indarrean dagoen ereduaren oinarriak –lurzoruaren sailkapena etengabe haz dadin pentsatua– irauli behar dela, eta iraunkortasunerako ezinbesteko esparru gisa lur urbanizatuaren edo artifizialduaren hazkundea izoztu behar dela. Edota, gutxienez, gero urbanizatzeko sailkaturiko lurzoruen hazkundea izoztu behar dela. Urbanizagarri gisa sailkaturik dagoen lurzoru guztiari balio handiegia eman zaio artifizialki eta ustezko erakunde sustatzaileek erosi dituzte finantza erakundeen %100eko kredituen bidez. Lurzoruaren sailkapena izozteak hirigintza legearen (2006/2 Legea) erreforma sakona eskatuko luke, baina Estatuko legearekin bateragarria izango litzateke (2008/2 ELDaren testu eraberritua). Lurralde Antolaketaren Arauen egungo eredua ere berriz aztertzea eskatuko luke, inoiz zuritu ez diren lurzoruaren eskaintzaren zurruntasuna zuzentzeko koefizientea ezabatuko lukeena (horiek baitira lurraren eskaintza hirukoiztea zuritzen dutenak). Hala ere, gaur egungo LAAekin eta hirigintza legearekin ere, foru aldundien esku dauden lurralde antolaketarako tresnak (lurralde plan partzialak), eta udalen esku dauden hirigintzaren antolaketarako irudiak birformula daitezke. Gure proposamena honako hau izango litzateke: landa-lurzorua lurzoru urbanizatu bihurtzeko beste ezein asmori uko egitea eta garapen urbanistiko guztia dagoeneko badiren hiri bilbe degradatuak edota tradizionalki bazterturik egon direnak birgaitzeko eta zaharberritzeko bideratzea. Gasteizen hirigintza planek duten garrantzia nabarmendu beharra dago, eta Gasteizko herritarrei hori ulerrarazi behar zaie, plan horiek guztiz baldintzatzen baitute etorkizuna nolakoa izango den. Hiri orekatuago eta bizigarriago bat izatearen aldeko apustua egin behar dugu, modu iraungarrian bizi ahal izateko hiri bat eraiki behar dugu herritarrentzat, bertan gizon-emakumeak bizi garela kontuan izango duena. Horrela, bada, plangintza urbanistikoak gizartearen bizitza kontuan izanik mamitu behar dira, gune publikoak aldarrikatuz eta sustatuz. Hori guztia dela eta, herritarren parte-hartzea aurreikusi beharra dago plan urbanistikoak diseinatzerakoan. Dudarik gabe, hirigintzaren garapenean iraunkortasunaren ikuspegia sartu beharra daukagu, eta baita gizartearen, ekonomiaren eta ingurugiroaren iraunkortasuna, eta generoaren ikuspegia ere, gure hiriak bizitzeko egokiagoak izan daitezen. Planifikatzerakoan, zein hiri eredu nahi dugun pentsatu behar dugu nahitaez, norantz joan nahi dugun, zenbat hazi nahi dugun eta, batez ere, zein etorkizun utzi nahi dugun. Lurzorua artifizialtzea sahiestu beharko dugu eta gune libre eta berdeak sustatu beharko ditugu. Hiri dezentralizatu eta polinuklearra bultzatu behar dugu. 3
  • 4. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Gasteizen ondoko neurriek izango dute lehentasuna: ● Plangintza hiria bizi dugunon ikuspegitik egitea, hau da, gizonen-emakumeen, era guztietako funtzionaltasuna duten pertsonen, adin txikikoen eta adinekoen ikuspuntutik. ● Oinezkoentzako guneak sortzea. ● Garatzen diren lurzoruetan lur publikoa emendatzea. ● Energia aurreztea lortzeko neurriak hartzea: kale-argiterian, uraren kontsumoa urrituz, garraio publikoa sustatuz, bizikletaren erabilera eta oinez ibiltzea sustatzeko neurriak hartuz. ● Hutsik dauden etxebizitzen erregistro bat sortzea. ● Hutsik dauden etxebizitzak Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren bidez zigortzea. Dendak auzoetako bizitzaren adierazgarri ● Dendari txikiei laguntzea eta babesa ematea, hurbileko denden bidez Gasteizko bizitzari eusten diotelako eta, aldi berean, hiriko kaleak ziur eta bizirik mantentzen dituztelako. Merkataritza gune ertain eta handiak kokatzeko arau zorrotzak finkatzea. ● Gasteizko dendariekin merkataritza gune irekiaren kontzeptua lantzea eta Gasteizko hurbileko dendetan erostea sustatzea. ● Hiriaren plangintza zehazterakoan dendariak ere aintzat hartzea. Pertsonak, Gasteizen hiri diseinua egiteko Gaur egun nagusi den hiri-ereduak garatzen duen hiri proiektuan ekonomiaren eta finantzaren interesek dute lehentasuna, aberastasuna gizartean banatzearen aurrean; biztanleak sektore baztertuetan bereizten dituzten urbanizazio basatiaren, desarrollismoaren eta hiriaren neurriz gaineko hazkundearen helburua, hiria herritarren elkarbizitzarako gune gisa definitzen duten eta guztion jabetzakoak diren guneak desagerraraztea da. Lurralde-irensle den eredu honen aurrean, Aralarrek guztiz bestelako norabide bat hartzea proposatzen du Gasteizen bilakaeran, eta multzo anitz gisa berreskuratzea, askatasun, solidaritate eta ardura ekologikoko proiektu gisa, eta genero ikuspuntua aintzat hartzen duen proiektu gisa. Hiriak muga jarri behar dio bere hedatzeko irrikari eta landa guneak bizi daitezen, beharrezko ekipamenduak izan ditzaten eta haien balio naturala babes dadin utzi behar du. Pertsonen bizi kalitatea, askatasuna eta eskubideak erabili ahal izatea bermatuko duen hiri eredu bat aldarrikatzen dugu, erantzunkidetasuna eta iraunkortasuna oinarri direla. Aralarrek bere osotasunean ulertzen du hiria. Hiria gizarte-bizitza garatzen den eta pertsonen elkarbizitza sortzen den esparrua da. Horregatik, hiri orekatu baten aldeko apustua egiten dugu, gizarte bizitzarako planifikatua, eta guztion parte hartzearekin eta gizartearen, ekonomiaren eta ingurugiroaren iraunkortasun irizpideak aintzat hartuz diseinatua. 4
  • 5. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Gasteiz integratzailea Bizitzeko egokia den hiria, inor baztertzen ez duen hiria, pertsonentzako hiria, guztion hiria posible izateaz gainera, mundua aldatzeko geratzen zaigun aukera bakarra da. Eraldatze hori behetik, auzoetatik, osatzen duten taldeetatik, bizi duten pertsonetatik hasita baizik ezin daiteke egin. Bertikalean eraikitzearen aldeko apustua egiten dugu, taldeko etxebizitza blokeen aldekoa, gure ustez eredu sozialena eta ekologiaren aldetik iraunkorrena delako. “Generoa eta hiria” aintzat hartzea: hiria gizartekoitasunerako lekua da, jendea elkartzeko tokia, harremanetarako, jolaserako, elkartrukerako gunea. Hiria, izan ere, emakumeen jokabidea edota behar bereziak kontuan izan gabe ari da eraikitzen, eta herritar-eredu independiente, motorizatu, langile eta, beraz, sarbide azkarrak behar dituena islatzen du, bizimodu jakin baterako funtzionala den hiria. Mugitzeko, ikusteko eta entzuteko arazoak dituzten pertsonen mugikortasuna errazteko kaleak, eraikinak eta udal instalazioak egokitzeari buruzko diagnostiko bat egin eta aurrera eramatea. HIRI ANTOLAMENDURAKO PLAN NAGUSIAREN BERRIKUSTE PARTZIALA Gasteizko Udalak Salburua eta Zabalgana “trinkotu” nahi izan ditu, eragindako pertsonei –auzo horietan bizi direnak eta Gasteizko biztanle multzoa– bere irizpidea inposatuz. Inposaketa hori herritarren parte-hartze itxura eman nahi izan diote, gizartearen inongo parte-hartzerik gabe idatzitako zenbait ahalbideren artean hautatzeko aukera emanez eta jendaurrean eta behin eta berriz “trinkotzea egin egingo da” esanez. Aurreko udaletatik datozen hutsegiteak zuzentzeko xedea duen HAPNaren aldaketa hau–20 urteko iraunaldia izango duela aurreikusten da– ixteko presak eta udal-kutxen kolokako egoerak operazio horren azken xedeari susmo txarra hartzen zaio, izan ere, etorkizunean izango den etxebizitza eskaerari erantzuteko eta Gasteiz “barrurantz” hazteko beharrezkoa dela dioten arren, espekulazioaren eta auzokoen ezinegon ulergarriaren itzalez inguraturik ageri baita. Biztanleen ugaltze esponentzial posible hori kontuan izanik, dagoeneko eraikirik edota eraikitzeko nahiz esleitzeko bidean dauden ekipamenduak eskas eta urri gertatuko dira seguru asko urte gutxi barru biztanleria HAPN berriaren hasierako onespenaren arabera hazten baldin bada. Trinkotze horren arrazoiak, neurri handi batean behintzat, Udalaren finantziazio beharrean du jatorria. Diru- sarrera arrunt gehiago sortu behar da Udalerako, eta hori etxebizitza gehiago eraikiz egin nahi da. Eredu hau berez dator gainbehera eta oso beharrezkoa da une honetan ideia berriak eta jokaera berriak sortzea. Aralarri ona iruditzen zaio hiria “barrurantz” haztea, baina ez dugu uste horrek lurzoru eraikigarriaren hornikuntza ziurtatzeko presa zuritzen duenik, horretarako oraindik ekipamendu beharrak bete gabe dituzten auzo batzuetan beste zerbitzu batzuetarako bereizirik dauden lurrak erabiliz. Etxebizitzak eraikitzeko eskaria izan beharko litzateke kontuan, bestela, inoiz eraikiko ez diren lurzoruak birkalifikatzeko eta hutsik dauden etxebizitzak ugaltzeko arriskua legoke, ekipamenduetarako lurzorua alferrik galduz. 5
  • 6. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Eskariari erantzuteko, Gasteizen hutsik dauden 10.050 etxebizitzak gogora ekartzea komeniko litzateke, eta baita zerbitzu eta mantentze beharrak aintzat hartzen ez direlako biztanleak galtzen dituzten auzoak ere. Auzokoek parte hartu ahal izateko esparru bat sortzea eskatzen dugu, iraganeko hutsegiteak eta egungo arazoak errepikatuko ez dituzten auzo eta hiri ereduak adosteko, alderdikeriazko interesetatik at eta Gasteizko era guztietako jendeak bertan tokia izango lukeen eran. ALDE ZAHARRA Bai Alde Zaharrari eta bai beste auzo sendotuei dagokienez ere, biziberritzeko planek gizarte arazoei eta bertan bizi diren pertsonen bizi baldintzak eta zerbitzu publikoak hobetzeari eman behar diete lehentasuna. Auzokoek prozesuaren parte bizi izan behar dute eta, beraz, haien iritzia entzun eta aintzat hartu behar da, alde sozialari, kulturari eta denden egoerari dagokienez –azken horien ezaugarriak hurbiltasuna eta bertakotasuna direla– auzoa suspertzen parte hartu ahal izan dezaten. Hona ildo horretan leudeken jarduera batzuk: ● Osasun Zentrora iristeko arazoei konponbidea ematea. ● Auzoko eskolari etorkizun duina ziurtatzea, alde Zaharraren etorkizuna bermatzeko ezinbestekoa. ● Bizilagunak dituzten eta gaur egun gutxieneko segurtasun eta osasungarritasun baldintzak betetzen ez dituzten eraikinetan baldintza duinak ziurtatuko dituen esku-hartze urbanistikoko politika bat finkatzea. ● Bertan behera utzita daude eraikinak erabilera publikoetarako berreskuratzea, auzoari eta hiriari gizarte zerbitzuak nahiz kultur zerbitzuak emateko edota alokairuko etxebizitza publikoak egiteko. ● Haurrentzat eta adinekoentzat jolaserako eta aisialdirako esparruak egokitzea. ● Bertako denda tradizionalak eta oinarrizko salerosgaiak dituztenak, janari dendak, esate baterako, bultzatzea. Gure ustez oinarrizkoa da gaur egun Alde Zaharrean bizi diren pertsonek beste auzo batzuetan bizi kalitatea eta udal zerbizuak hobeak direlako beren auzoa utzi behar izatea ekiditea. Ez dugu erakusleiho-auzo bat nahi, figurantez eta manikiz betetako pasta-kartoizko dekoratu bat, bisitarien gozagarri, eta ez dugu logotipoak eta sariak erakusteko bestetarako balio ez duen postal-hiri bat ere nahi. Auzo guztiak bizirik dituen hiri bat nahi dugu, biztanleek eta biztanleentzat eraikia. ETXEBIZITZA POLITIKA ETXEBIZITZAK ETA ARDATZ ESTRATEGIKOAK Pertsona guztiei eta, bereziki, gazteei etxebizitza iritsgarri eta duin bat izateko oinarrizko eskubidea bermatuko dien etxebizitza politika baten aldeko apustua egiten dugu. Horretarako, alokairuko etxebizitza publikoak sortzea eta salmentako etxebizitza publikoak bertan behera uztea da lortu beharreko helburua. 6
  • 7. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Erakundeek etxebizitza duin bat izatea ziurtatu behar dute, ez haren jabetza; eta orain arte bi kontzeptu horiek nahasteko joera egon da. Beraz, maizterren irabaziei doituriko prezioak izango dituzten eta itxaron- zerrendarik izango ez duten alokairuko etxebizitza publiko multzoa sortzearen aldekoa apustua egiten dugu. Etxebizitza herritar guztien oinarrizko eskubidea da, teoria mailan behintzat egungo legeek babesten dutena. Herritar sektore guztiei –behartsuenei eta zailtasun handienak dituztenei bereziki– etxebizitza bat izatea ziurtatzeko udaletan lan egin beharra dago. Gasteizen eta beste udalerri batzuetan hutsik daudela jotzen den etxebizitza kopurua kontuan izanda, begien bistakoa da etxebizitzarik ez izatearen arazoak ez duela etxebizitza gehiago eraikitzearekin zerikusi handirik. Ia soilik eskaintzan oinarritzen den gaur egungo eredua alde bat utzi eta eskaria kudeatzeko politikak bultzatu behar dira, etxebizitza inbertsio-ondasun izateari utzi eta erabiltzekoa den ondasu bihur dadin. ARDATZ ESTRATEGIKOAK ● Etxebizitza duin eta iritsgarria izatea herritarren oinarrizko eskubide gisa ziurtatzea, etxebizitza izateari lehentasuna emanez haren jabetza izatearen aurretik, kontzeptu horiek duela gutxi arte nahastu baldin badira ere. ● Alokairuko etxebizitza publikoen multzo baten sorrera bultzatzea, maizterren irabazien araberako prezioak izango dituztenak eta itxaron-zerrendak ahal den neurrian ekidinez. Eskubideak ez dira zozkatzen, pentsioak edota langabezia sariak ere zozkatzen ez diren eran. ● Kontraturik gabeko alokairuak araupetzea, maizterrei eskubidez dagozkien abantaila fiskalak eta laguntza publikoak izatea eragozten baitiete. ● Bertan behera utzitako eraikin eta etxebizitzak, hutsik daudenak edota erabiltzen ez direnak berreskuratu, konpondu eta berriz erabiltzeari lehentasuna ematea orain arte nagusi nizan diren hedapen urbanistikoko politiken aurretik. Ekipamendurik ez dutelako edota hondatuta daudelako eta eraikuntzak eta bizilagunak zaharturik daudelako degradazio urbanistikoa edota soziala izateko arriskuan dauden auzo eginetan jarduteari lehentasuna emango zaio. ● Etxebizitza gaietarako bitartekaritzako udal bulego bat sortzea, beste gai batzuen artean, etxebizitzen eskaintzari eta eskariari buruzko informazioa eta tramiteak kudeatuko dituena. Bulego honek arreta berezia eskainiko die gazteei, eta Gazteen Emantzipazio Bulegoarekin batera lan egingo du. Bulego honen eginkizuna etxebizitza alokatu ahal izateko maizterrei abala lortzen laguntzea izango da, besteak beste, zuzenean edota Vital Kutxarekiko hitzarmenen bidez. HUTSIK DAUDEN ETXEBIZITZAK Gasteizek duen arazo larrienetako bat zera da, auzo jakin batzuk pixkanaka hutsik geratzen ari direla ekipamendurik ez dutelako edota eraikinak oso zaharrak direlako. Hala etxebizitza soilak nola eraikin osoak konpontzea sustatuko dugu, biziegokitasun baldintza onenak eskaini ahal izateko. Gasteizen batez beste hutsik dauden 10.000 etxebizitza horiek bete egin behar dira. Beharrezkoa izanez gero, zaharberritze lanak kudeatuko dira gero alokatu edota saltzeko eta horrela, berriz ere merkatura irteteko. Alokatzeko etxebizitza bila dabiltzanen arazoetako bat, alokatzaileek alokairu kontratu bat egin nahi ez 7
  • 8. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA izatea izan ohi da, eta horren ondorioz, errentariek ezin dute laguntza publikorik eskatu. Erakundeetatik horrelako iruzur fiskalak eta sozialak esetsi behar dira, eta errentariei arauen araberako alokairuak bermatu. Hutsik dagoen etxebizitza bat izatea luxutzat jo behar da. Hutsik dauden etxebizitzen errolda bat egitea bultzatuko dugu, irizpide objektiboak erabiliz, eta etxebizitza horientzako Ondasun Higiezinen Zerga %50ean gehituko da orokorraren aldean, merkatura irten dadin bultzatzeko. Egoera txarrean dauden etxebizitza hutsei dagokienez, zaharberritze politikak sustatuko dira etxebizitza horien biziegokitasuna berreskuratzeko. Lanak ordaindu ahal izateko finantziazio publikoko ildo bat sortzea ere aztertuko da, etxebizitzaren jabeak kitzuli beharko duena. Hutsik dauden eraikin eta etxebizitzak bertan behera uzte zigorgarrienetan, desjabetzeko posibilitatea aztertuko da, etxe edo eraikin hori udal etxebizitzen multzoan sartzeko. Hutsik dauden etxabe komertzialetan etxebizitzak egiteko posibilitatea aztertuko da eta, egoki joz gero, bultzatuko da, biziegokitasuna eta segurtasuna ziurtatzeko baldintza guztiak beteko direla bermatuz. Ekimen honekin batera denda txikiak bultzatzeko politikak sustatu beharko dira, lokalak etxebizitzak egiteko erabiltzeak jarduera horri kalterik egin ez diezaion. MUGIKORTASUNA Garraioa gure arazo nagusietako bat da, ibilgailu partikularra gehiegi erabiltzen delako eta hori erabiltzera bultzatzen duten politikei lehentasuna eman zaielako. Gure asmoa, hiri barruko mugimendu guztietan oinezkoei lehentasuna ematea da, autoaren kaltetan. Garraio publikoa bultzatu behar da, bi kontzeptu oinarri harturik: arina izan behar du eta merkea izan behar du, garraio pribatuak teorian ematen duen independentziarekin lehiatu ahal izan dadin. Udalaren proiektuaren iriote, espekulazio eta azpiegitura erredundante eta behin-behinekoak egitearen aurrean, Aralarrek geltoki intermodala Dato kalean, RENFEren egungo geltokiaren lurretan egitea proposatzen du. Arriagako parkeari kalterik egin gabe, Salburuako hezegunea mehatxatu gabe, eta iberiar zabalerako trazatua lotzeko biderik eraiki gabe, burdinbidea egungo ibilbidearen azpian lurperatu beharko litzateke. Libre utzitako 300.000 metro karratuko lurzoruan etorkizuneko geltoki horretara sartzeko eta handik ateratzeko korridore bat eginez, dagoeneko beteegiak dauden beste bide batzuk buxatzeko arriskua saihestuko litzateke, eta intermodala eta auzoak lotuko lituzkeen edukiera handiko hiri-autobusen linea batek erabili ahal izango luke. Dauzkagun azpiegiturak sendotu eta hobetu behar ditugu: oinezkoentzako guneak, bizikletentzako guneak, hiri-autobusen lineak eta egungo tranbiaren linea. Mugikortasun planetan landa eremuak era kontuan izango dira. Gasteizko garraio publikoa bere osotasunean hartu behar da, eta ez elkar gainjartzen diren edota elkar ordezten duten zati independiente gisa. Tranbia luzatzearen alde gaude, garraio publikoaren beharrek hala eskatzen badute eta behar hori betetzeko tranbiak eskaintzen dituen abantailak eragozpenak baino handiagoak baldin badira, eta hiri-autobusaren abantailak baino handiagoak, noski, betiere “tranbia noraino eraman nahi dugun” garbi dugula eta luzapenak fase isolatuetan ez, baizik eta ikuspegi orokor bati begira eginez. 8
  • 9. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Hartu beharreko neurriak: ● Kalitateko garraio publikoko sare bat sortzea, Gasteiz inguruko herriekin loturik egongo dena. Lurraldeko eta lurraldearteko garraio sistema indartzea. ● Hiriko kale guztietan espaloi jarraituak egokitzea (bide nagusietan izan ezik). ● Oinezkoentzako ibilbide sare bat sortzea, hiriko auzo guztiak modu ziur, eroso eta atseginean lotuko dituena. ● Kutsatzen ez duten garraiobideen erabilera sustatzea: oinez ibiltzea eta bizikleta erabiltzea, bereziki, horretarako egungo bidegorri sarea zabalduz. ● Beraz, horretarako beharrezkoak diren azpiegiturak sustatzea: oinezkoentzako guneak, pasealekuak, bidegorriak, bizikletak mailegatzeko puntuak hiriko auzoetara ere eramatea, eta mailegu sistema erraztu eta automatizatzea. ● Autobusen maiztasuna gehitzen jarraitzea eta gautxoriak Gasteizko auzo guztietara eramatea. ● Autobus bideak gehitzea. ● Hirigintza operazio berrietan bizikletentzako aparkalekuak egitera behartzea. ● Auto eta motoen erabilera murrizteko eta abiadura motelarazteko neurriak ezartzea. ● Bidegorrien oinarrizko sarea eta herriekiko lotura burutzea. ● Txirrindu-mugikortasun politikaren plangintza gaurkotu bat izatea. ● Txirrindularien joan-etorrien erosotasuna, alderdi praktikoak eta segurtasuna hobetzea. ● Bizikleta-garraio publiko intermodalitatea hobetzea. ● Hiriko aparkalekuetan bizikletak uzteko guneak sortzea. ● Oinezkoentzako eta koexistentziako guneetan zoladura leunik ez erabiltzea, txit irristakorra delako. ● Semaforoen zikloak oinezkoen eta txirrindularien beharretara egokitzea, haien segurtasuna eta erosotasuna hobetuz. Horretarako, abiaduraren arabera sinkronizatzea. ● Bizikleten, aulki gurpildunen eta haurrak eramateko aulkien gurpilak puzteko puzgailu publikoak ezartzea. ● Auzoetan bizikletak gorde ahal izateko lokalak egokitzea. ● Laneko guneetarako –industrialdeak eta merkataritza guneak– lanzadera edo anezkak ezartzea, buxadurak saihesteko. ● Loiura zuzenean joango den linea bat sortzea. ● Hiriaren aldirietan doako aparkalekuak egin beharko lirateke. ● Bertakoen OTA tasa kentzea. ● Zamalanetarako guneak hobetzen eta langile, garraiolari eta hornitzaileen lana errazten lagunduko luketen sistemak aztertzea. ● Bizikletaren erabilera arautzeko udal arautegi bat egitea. KALE IZENDEGIA Gasteizko kaleen izenetan oinarrizko baldintza batzuk bete behar dira, esate baterako, adostasuna, hiriarekiko lotura, kanpotiko inposaketarik edo esku sartzerik eza eta kaleen izenak aukeratzerakoan eragina izan dezaketen beste era bateko kontzepturik eza. Gasteizko kaleen izendegia berrikustea proposatzen dugu, pixkanaka gerra edo militar usaineko pertsona eta gertakizunen izenak kenduz joateko. Seinale sistema hobetzea, herritarrentzat ulergarriagoa eta aurkierrazagoa izan dadin. 9
  • 10. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA GIZARTE POLITIKAK GIZARTE EKINTZA Udaletxetik igaro diren udal gobernu batzuek eta besteek hainbeste goratu izan duten egungo gizarte politika eredua, inposatu nahi diguten eredu antisozial eta neoliberalaren beste adibide bat baizik ez da. Ez dago gaur jasaten duguna baino eredu desorekatuagorik eta zigor sozial gehiago inposatzen duenik; desoreka maila gure hirian inoiz ikusi gabeko indizeetara iristen ari da. Horren arduradunak erraz ezagutzen dira: EAJ, PP, PSE. Guztiok pairatu ditugu haien politikak, alde batetik, despotikoak, bestetik, pertsonalistak edota paternalistak (subsidiarioak), baina guztiek gauza bat dute elkarrekin: jarraitutasunaren bermez hiriko gizarte harremanetan aldaketa bat eragingo lukeen gizarte proiekturik ez izatea. Betidanik, Gasteizko ezker abertzalea, non kokatzen baitugu Aralarren proiektu politikoa, gizarte eredua aldatzeko aritu da lanean, eta udal gobernu batzuek eta besteek gizarte eskubide asko mantentzea lortu da lan horri esker. Tamalez, udaletik kanpo geratzean sektore publikoa ahuldu eta ezabatzeko beharrezkoak diren mekanismoak abiarazi dira. Gasteizko herritarren arteko aldeak ahalik eta gehien murrizteko, hiri eredu trinko eta orekatua sustatzeko, zerbitzu publikoek aukera berdintasunaren eta gizarte orekaren berme izan behar dute. Krisia dela eta herritar batzuen egoerak okerrera egin du eta, ondorioz, gero eta handiagoa da gizartetik kanpo eta behartasun egoeran gelditzeko arriskuan dagoen herritar multzoa. Udalak behar horiei erantzuteko gai izan behar du, oinarrizko azpiegiturak eta zerbitzuak bermatuz. Gizarte Ekintzaren esparruan, aurre egin behar diogun errealitatea elkarren artean oso desberdinak diren hiru administraziotan (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak) oinarrituriko sistema batean elkarrekin koordinaturik aritzeko zailtasuna da, arreta jarraitua bermatzea ahalbidetuko luketen kudeaketari, gizarte zerbitzuak emateari, prozeduren homogeneotasunari eta abarri dagokienez. Erakundeen zatiketa eta elkar osatuz lan egiteko zailtasuna –baita alderdi berberek gobernatutako erakundeen artean ere– da gizarte ekintza oso eta trebeseko bat modu egokian garatzeko eragozpen handienetako bat. Hau erakundeek zuzendu beharreko zerbait da, udalek batik bat, herritarrengandik gertuen dagoelako, eta Aralarrek norabide horretan lan egiteko konpromisoa hartu du. Arretaren koherentzia eta jarraitasuna bermatu behar ditugu, elkarrekin kudeatutako gizarte zerbitzuen sare publikoaren zuzendaritzan –beste sare batzuetan bezala (osakidetza, hezkuntza)– egun dagoen zatiketa gorabehera. Onartezina da herri honetako ezkerreko sektore batzuek iraultzaile itxuran saldu nahi duten baina gizarte zerbitzu horien kudeaketa esku publikoetan egon beharrean enpresa pribatuen esku –etxez etxeko laguntzan, egoitzetan eta beste gizarte zerbitzu batzuetan ustiatzeko moduko merkatu-nitxo bat aurkitu baitute– egon dadin ateak zabal-zabalik uzten dituen Gizarte Zerbitzuen lege bat onartu izana. Aralarrek kudeaketa publiko zuzen koordinatu eta irabazi asmorik gabeko gizarte entitateekin partaidetzan egingo den baten aldeko apustu sendoa dagi. Gure helburua Gizarte zerbitzuen kudeaketan irabazi asmoko enpresa pribatuen parte hartzea mugatzea izango da, eta gizarte 10
  • 11. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA zerbitzuak emango dituzten irabazi asmorik gabeko entitateetako langileen lan baldintzak langile publikoenen antzekoak edo berdinak izatea. Hona zer aldarrikatzen dugun: Gizarte zerbitzu publikoak ez dira ez lehen baliabidea eta ezta azkena ere, eta gizarte babesa blindatuko duen gizarte solidario baten barruan baizik ez dute zentzurik izango, kudeaketa publiko zuzenari lehentasuna emanez. Hiri osasungarriak: Osasuna eta ongizatea oinarrizko eskubideak Gasteizen Udalerriak, gure bizitza eta gure osasun egoera baldintzatzen dituzten jarduerak garatzen diren elkarbizitzarako tokiak dira; eta, beraz, gure herritarren osasun maila eta ongizatea hobetzeko politika publikoetan jarduera jakinak garatu eta abiarazteko toki egokienak. Maila sozioekonomikoa, genero desberdintasunak, ingurugiroa, bizi eta lan baldintzak, bizitzeko era eta osasun arreta biztanlegoaren osasun eta ongizatearen faktore erabakigarrietako batzuk direnez, modu integralean eta zeharkako politiken bidez aritu beharko da haiekiko, eta gure auzokoen parte hartzearekin, arazoak hobeto zehaztu eta arrakasta izateko bermez erabiltzeko ezinbesteko elementua baita. Eskubide subjektibo perfektu gisa eratutako gizarte zerbitzu batzuez ari gara eta, beraz, nolanahi dela ere, eta inongo aitzakiarik gabe, botere publikoek nahitaez bete beharrekoak dira. Benetan unibertsalak, eta herritar guztientzat diren gizarte zerbitzu batzuez ari gara, orobat. Gizarte zerbitzuak administrazio ardura batzuetan eta besteetan banaturik antolatzeak arazoak sor dakizkieke herritarrei; beharrezkoa da sistema bakar bat sendotzea, jarrera publiko bakar bat, nortasun bat, irudi bat, eskubide eta betebeharretan homogeneotasun bat. Ezinbestekoa da ardura publikoen gobernu bakarreko organoak eta tresnak sortzea. Udalak bere herritarren beharren bozeramailea izan behar du, Gasteizko auzo bakoitzak behar bezalako gizarte azpiegitura bat izan dezan. Horregatik, Aralarretik ondoko puntuetan egingo dugu indar: ● Etxez etxeko laguntza zerbitzua: etxez etxeko laguntza egokia emateko oinarria, zerbitzu hori eskaintzen dutenen lan baldintzak zaintzea da. Horregatik erabiltzaileen eta zerbitzu hori eskaintzen duten langileen interesak kontuan izanik, kontratu-dokumentuan baldintza sozialak, lan baldintzak eta generoari dagozkionak jasoko dira. ● Egoitzetako zerbitzua. Etxez etxeko laguntza zerbitzuan aipatu den oinarri berbera. ● Mendekotasun edo ezintasun egoeran, buruko gaitzak jota… dauden pertsonak zaintzen dituzten pertsona edo familiei babesa emateko zerbitzuak. ● Programas de intervención socioeducativa. ● Esku-hartze sozio-hezigarrietako programak. ● Gizarte bitartekaritzako programak. ● Eguneko egoitzak ugaltzea. ● Gizarte informazio eta orientazioko zentro eta zerbitzuak.. ● Gizarteratzeko eta lana aurkitzeko zentro eta zerbitzuak. ● Gizarte bazterketari eta diskriminazioari aurre egiteko programak. ● Gizartean parte hartzeko programak. 11
  • 12. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA (Hori guztia dela eta, begien bistakoa da gizarte zerbitzuen sistema publiko zentralizatu bat behar dela). ● Gasteizko Udala indartzea eta bere eskumen berekiak eta beste administrazio publiko batzuekin partekatu beharrekoak ak zeintzuk diren argitzea, eta hori subsidiariotasun eta askitasun ekonomikoaren printzipioan oinarrituz. ● Herritarrak eta familiak arreta, gizarte kohesio eta plangintza integralaren ardatz gisa hartzea. Ezkerrarentzat, Aralarrentzat, familiak garrantzitsuak dira, ez da eskuinekoen kontua bakarrik. Horiek, gainera, familia tradizionala ez, baizik eta familiaren ikuspegi tradizionalena defendatzen dute; familiaren babesean ezkerreko politikak eta eskuineko politikak daude. Aralarrek ez ditu familiak–emakumeek familietan izan duten eginkizun tradizionala– sendotu nahi, norbanakoaren euskarri (adinekoak, ahalmen urrikoak, gazteak, eta abar), izan daitezen, ez du “Mediterraneoko eredu” esaten zaion hori bilatzen, gizarte politiken eta talde horien herritartasun eskubideen kaltetan. ● Emakumeei, adinekoei, ahalmen urrikoei, etorkinei eta gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden taldeei zuzenduriko politika integral global eta espezializatuak indartzea. ● Udaleko sail batzuk eta besteeak koordinatzea. ● Sexualitate zerbitzu integrala ezartzea, aholku, informazio eta prestakuntza emateko eginkizuna izango duena. ● Parte hartzeko esparru sektorial eta integratuak finkatzea, Foro eta Aholku Batzorde sektorialen (gazteak, emakumea, adinekoak, etorkinak eta abar) edota gaikakoen (hezkuntza, berdintasuna, ingurugiroa, gizarte ongizatea, enplegua, osasuna,…) inguruan egituratutako parte hartzearen oreka ziurtatuz. ● Gasteizek bere “Gizarte Eskubideen Gutuna” izatea proposatzen dugu, herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuak eta horiek erabiltzeko bete beharreko baldintzak jasoko dituena. ● Udaleko sailen arteko organo bat sortzea proposatzen dugu gizarte bazterketa eta hori gertatzeko arrisku egoerei benetan eta modu eraginkorrean helduko dien politika estrukturalak eta zeharkakoak planifikatu eta beteko direla zainduko duena. Oinarrizko gizarte arreta: ● Oinarrizko gizarte zerbitzuak bermatzea, horretarako beharrezkoak diren langile guztiak zerbitzuan jarriz. ● Gizarte zerbitzuko zentro guztietan lanbide batzuetako eta besteetako kideak dituzten taldeak egotea: gizarte langileak, psikologoak, gizarte hezitzaileak,… ● Gainerako administrazioetako gizarte zerbitzuekiko koordinazioa sustatzea ● Gizarte Zerbitzuen Legea betez, 5.000 biztanleko gizarte langile bat izatea, gutxienez. Gizarte larrialdiak: ● Gizarte larrialdietarako zerbizuekiko koordinazioa sendotu eta laguntzak abiaraztea. ● Behartsu eta etxegabeentzako aterpe eta jangela sarea zabaltzea, publiko eta laiko izateari lehentasuna emanez. ●Alorren arteko zeharkakotasuna bultzatzea, gizarte larrialdiei erantzun ahal izateko. 12
  • 13. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Adinekoak (erretiratuak eta pentsiodunak) Gauzak asko aldatu dira; orain 30 edo 40 urte adinekoen taldea nahiko homogeneoa zen. Haien errealitatea eta gizartean zuten irudia, babestu beharreko pertsonena zen; garai hartan ez zen kontuan hartzen, gaur bezala, gizarteari egin diezaioketen ekarpena, adineko bizi eta osasuntsuak, beren familiei laguntzen dietenak, borondatezkoak,…; bizitzaz gozatzen jarraitzen dute eta erretiro aktibo eta osasuntsua nahi dute. Horregatik, hona zer proposatzen dugun: ● Adinekoen Arreta Osorako Udal Plan bat sortzea. ● Etxez etxeko laguntza hobetzea. ● Telelaguntza gehitzea. ● Eguneko laguntza/arreta (eguneko egoitzak). ● Adinekoak zaintzen dituzten familiei babesa ematea: atsedenaldi programak. ● Beste era bateko laguntzak: dirulaguntzak, pentsioak, tasen murrizketak, pertsonalak, etxebizitza egokitzea, eta abar ● Behar izanez gero aldi baterako non bizia eta arreta espezializatua. ● Etxebizitzak eta egoitzak. ● Osasuna edota familiaren beharrak direla eta aldi baterako arreta egoitza batean. ● Gizartean parte hartzea eta animazio soziokulturala. ● Gizartean parte hartzea eta elkarteak: elkarteak sortu eta garatzea, belaunaldi batzuen eta besteen arteko topaketak, borondatezkoak. ● Prebentzioa, gizarteratzea eta babesa. ● Kirolarekin, jolasarekin eta kulturarekin lotutako jarduerak. ● Sexualitateko zerbitzu integralaren bidez, berariazko lantegiak, erakusketak eta aholkua eskaintzea. ● Gizarte eta kultur turismoa: uda, ibilaldiak bidaiak eta bisitaldi kulturalak. ● Zentro soziokulturalak, etxeak eta adineko pertsonen klubak dinamizatzea. ● Belaunaldien arteko elkarrizketa, elkar ulertzea eta solidaritatea garatzea, adinekoek zahartzeari hobeto aurre egin ahal izateko eta merezi dituzten errespetua eta duintasuna berreskuratzeko. Belaunaldi batzuetako eta besteetakoen topaketarako eta elkarbizitzarako guneak sortzea. ● Beren eskubideak sustatu eta defendatzea. ● Adinekoen sektoreko batzordea. ● Parte hartzeko mahaiak. ● Talde honen beharrak aztertzen eta haikin zerikusia duten erabaki politiko, sozial eta kulturalak hartzen diren erakunde publiko eta pribatu guztietan ordezkariak izatea. Tokiko Adinekoen Batzordeak sortzea, entitateak Administrazioaren aurrean ordezkaritza lanak egiteko eta solaskide izateko. Batzorde horiek organo independiente egitea eta haien erabakiak lotesle izatea. 13
  • 14. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Haurtzaroa: ● Haurren eskubideak bermatzeko estrategia eta agenda zehatzak garatzea. ● Haurren txirotzeari aurre egiteko babes neurriak finkatzea. ● Ikastetxe guztietan aitatasun eta amatasun partekatuko eskolak, erantzunkideak, sortzea. Bestelakotasun funtzionala duten pertsonak: Presakoa da enplegua izateko eta mantentzeko politikak; sartzeko erraztasuna sustatzeko eta eraikinetan, hirian, garraioan eta komunikazioan hesiak (fisikoak, zentzumenezkoak,…) ezabatzeko politikak abiarazi eta sendotzea; etxebizitza egokituen politikak, osasun arreta espezializatua, ahalmen urritasunagatiko gastuen ordaina, zerga politikak, eta abar. ● Sartzeko erraztasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea: igogailuak jartzea, espaloiak jaistea, udal eraikinak egokitzea, igogailu publiko zabalak egitea,… ● Oinarrizko informazioa eta seinaleak braillez izateko beharrezko akordioetara iristea. Informazio hori euskaraz ere egongo dela ziurtatzea. ● Elkarteekin eta erakundeekin elkarlanean aritzea: buruko gaitza duten pertsonenak, mendekotasun egoeran dauden pertsonanak, beste era bateko disfuntzioak dituzten pertsonenak,… ● Enplegu publikoa izateko aukera bermatzea. ● Buru nahasmendu kronikoak dituzten pertsonei arreta emateko planak proposatzen ditugu, gaitze eta birgaitze psikosoziala barne hartzen dituena eta baita etxebizitza, enplegua, osasuna eta laguntza ekonomikoak ere. ● Ostatua: Egoitzetan, Lanbide Zentroetan eta Eguneko Egoitzetan nahiko plaza sortzea. Diru publikoarekin finantzatu eta GKEek kudeatutako plaza horiek Sare Publiko izaera izango dute eta arreta irizpideak, ratioak, programak… homologatuak eta prezioa zerbitzuari dagokiona izan beharko dute. ● Gaitzea eta birgaitzea, aisialdia eta denbora librea: birgaitzeko nahiko plaza eta aisialdi eta denbora libreko programak sortzea. ● Familien babesa: atseden hartzeko, prestakuntzarako eta abarretarako programak. ● Baliabide ekonomikoak izatea: Kotizazio Gabeko Pentsioak, Laguntza Pentsioak, Elbarriak Gizarteratzeko Legea, eta beste pentsio batzuk . ● Lanean integratzea. ● Gizarte zerbitzuen laguntza teknikoa langilearen eta lanpostuaren arteko soslai eta konpatibilitateari dagokienez. Ahalmen urritasuna duten langileen produktibitatea ahalbidetuko luketen era bateko eta besteko lanpostuak sortzea (Enplegu Babestua, Enplegu Zentro Bereziak…) ● Oinarrizko arreta indartzea seropositiboen –sintomadunak zein sintomagabeak izan– tratamendua eta jarraipena bere gain hartuz. Beharrean daudenei etxez etxeko arreta eskaintzea. Mendekotasunak: ● Gasteizen mendekotasunei aurre egiten arreta plan bat garatzea. Pobretzearen eta gizarte bazterketaren aurkako borroka Herritarrak eta, bereziki, gizarte bazterketa jasateko arriskuan daudenak babestuko dituzten gizarte zerbitzuak defendatzen ditugu, bizi kalitatea 14
  • 15. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA oinarrizko beharrak estaltzetik harago sustatuko dituztenak, eta gizarte sistema honek eragiten dituen desberdintasun egoeren sustraiak kritikoki agerian utziko dituztenak. Ezin dugu onartu eta ez dugu onartzen pertsonen pobretzea ezin saihestuzko gaitza denik. Gaur egun bizi baldintzak kolokan jartzearen ondorioa da, horrek, bitan banaturik dagoen gizarte honetan, biztanle kopuru handi bat segurtasunik gabeko eta ahultasuneko egoera batera eraman baitu. Gaur egun pobretzeak eta gizarte bazterketak beste ezaugarri batzuk ditu, berriz ere emakumezko ezaugarriak, partekatu gabeko familia kargak dituzten emakumeak, iraupen luzeko langabeziarekin eta langabetuen babes urriarekin zerikusia duten ezaugarriak, eta azkenean, nahikoa ez den gizarte babes batekin, gizartearen eta administrazioen pobretze erlatibo eta babesik gabera daramana, pobretze larri eta erabatekora; buru gaixotasunak dituzten pertsonen ezaugarriak, etorkinen multzoa, gutxieneko pentsioak dituzten adinekoen multzoa… Testuinguru honetan, erakundearteko planteamendu bat eginez eta bereziki Gasteizko udalean, hurbileko erakundea eta erkidego-ikuspegia duena, zera proposatzen dugu: ● Euskal gizarte zerbitzuen sistemaren barruan erakunde maila batzuen eta besteen arteko koordinazioa hobetzea. ● Gizarte zerbitzuekiko erantzukizun publikoa mugatu eta betearaztea, ekimen pribatuarekiko anbiguitatea alde bat utziz. ● Gizarte zerbitzuak pertsonen eguneroko bizitza erraztuko eta ohiko inguruan gelditzea ziurtatuko den eran egituratzea. ● Gizarte zerbitzuei dagokien gastu publikoa gehitzea gure inguruko herri aurreratuenen mailara iritsi arte. ● Gizartean esku hartzen duten gizarte mugimenduen eta gobernuz kanpoko erakundeen gizarte ekimen solidarioa sustatu eta babestea. ● Udalaren gizarte zerbitzuen hornidura hobetzea, giza baliabidei eta baliabide material eta teknikoei dagokienez. ● Familiaren eta erkidegoaren ehuna babesteko gero eta joera handiagoa izango duten gizarte zerbitzuak eratzea, bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratu ahal izatea sustatuz; gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasuna; enpleguaren sorkuntza eta tokiko garapena. ● Gizarte zerbitzuetan, zeharbidezko kudeaketa dutenetanbereziki, lan ibilbidearen eta lan baldintzen kalitatea hobetzea. ● Kontratu eta lizitazioetan gizarte eta genero klausulak sartzea, langileen lan baldintzetan murrizketarik gerta ez dadin, emakumeak gehiengoa diren sektoreetan batik bat. 15
  • 16. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA EKONOMIA EKONOMIAREN TOKIKO IKUSPUNTU BAT Mundu mailako krisi ekonomikoa ez da tokiko krisia, unibertsala baizik, egiturari berari eragin dion krisia eta, historiaren beste une batzuetan bezala, sistema kapitalista oinarritzen den gizarte kontraesan sakonak eta izaera argi eta garbi patriarkala agerian uzten dituena. Gure burujabetasun ekonomikorik ezak, besteak beste, bi estatuen egoera sozioekonomikoaren eta haiek, Europako testuinguru ekonomiko eta politikoan, krisialditik ateratzeko darabiltzaten neurrien mende egonarazten digu, neurri handi batean. Krisiaren egoera hau botere publikoek ahazturik edo ezkutaturik zegoen errealitate bat ateratzen ari da argitara: benetako pobretasun maila. Hamalau urtez bizi izan den etengabeko oparotasun eta hazkunde ekonomiko aldian pobretze tasak iraun izanak argi eta garbi uzten du arazo hori konpontzeko egin den apustu politikoa oso ahula izan dela. Aldi horrek ez du pobretze maila jaisteko balio izan, aitzitik, desberdintasuna handitzea lortu da, biztanleen %80 aski dirudunen eta pobretasunaren atalasearen azpitik bizi den %20 horren artean; eta desberdintasun horrek, berriz ere, emakumeei eragin die bereziki. Oparotasun urteak ez dira baliatu Euskal Herriko gizarte babes maila Europako beste herrialde batzuenen mailara jasotzeko. Eta orain krisiak pertsona eta familia askoren sufrikarioaren bidez pagarazten digu. Aukerarik ez dagoela, oreka berdin jarraitzean eta neurri ekonomiko batzuk aldatzean datzala dioen mezuaren aurrean, Aralarren ustea da ezkerrak ezetz esan behar duela, oldartu egin behar dela. Horregatik, Aralarrek politika egiteko modu berri bat eskatzen du, planteamendu berrietan eta errezeta ekonomiko berrietan oinarritua. Egungo eredu ekonomikoaren oinarria aberatsenei zergak arintzea da, gizarte zerbitzu guztiak pribatizatu eta kontzertatzea, gizarte zerbitzuak finantzatzeko ordainketa partekatua erabiltzea, garraio politika errepideak eta errepideak egitean oinarritzea eta luxuzko kultura-politika bat sustatzea, aberastasuna birbanatzearen ikusmoldea, krisiak zapaldutako pertsonen urgentziazko babesa, edota ingurugiroa babesteko, kalitateko garraio publikoa bultzatzeko eta garapen ekonomikoan generoaren ikuspuntua kontuan hartzeko zantzurik txikiena alde batera utziz. Generoaren ikuspegidun tokiko garapen iraunkorrean egungo ereduaren eta eredu horrek gizonengan eta emakumeengan duen eraginaren diagnostiko bat eginez abiatu behar da. Era berean, enplegua sortzeko estrategiak erabiltzea beharrezkoa izateaz gainera, espiritu ekintzailea ezartzeko neurriak hartzea ere beharrezkoa da, enplegua aurkitzea eta lan merkatu aldakorrera egokitzea errazteko, eta baita diskriminazioa, gizarte bazterketa, eta ekonomia sistema honek gizonen eta emakumeen artean ezartzen dituen desberdintasun estrukturalak borrokatzea, eta ekonomia soziala sustatzea ere. Konpromiso hau aurrera eraman ahal izateko ondoko jarduerak garatuko ditugu: Enplegua lortzea errazteko jarduera ● Gasteizko langabezia egoeraren diagnostikoa eta sailkapena, generoa, adina, auzoa, prestakuntza maila eta abar kontuan hartuta. ● Lanbide prestakuntzako politika batzuk dezentralizatu eta Gasteiza ekartzea, eskualde, probintzia eta/edo autonomia mailako jarduera planen barruan. 16
  • 17. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Lana lortzeko zailtasun handienak dituzten pertsona taldeei (ekoizpen sistematik atera ziren emakumeak, bestelakotasun funtzionala duten pertsonak, gazteak, 45 urtez gorakoak, iraupen luzeko langabetuak, etorkinak,…) politika aktibo guztietan lehentasuna ematea, kontratatzeko laguntzak barne. ● Toki mailako politika integralak abiaraztea (enplegu planak), langabetuak lan munduan sartzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak barne, hasi prestakuntzatik eta lan munduan sartzen laguntzeko bitartekaritzaraino, lanbide orientazioa tartean dela, Foru Aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin kontzertaturiko politiken bidez eta nahiko baliabide izanez. ● Toki mailan enplegua sortzeko aukera handiena dagoen esparruetan lana eta lanbide heziketa elkartuko lituzketen politikak abiaraztea. Tokiko Administrazioaren proiektuetarako enplegu eta tokiko garapen gaietan konkurrentzia “lehiakor” delakoaren irudia ezabatzea. Baliabideak irizpide objektiboen arabera banatu behar dira (biztanleak, errenta, langabezia, eta abar). ● Irabazi asmorik gabeko gizarte ekimenak enplegu publikoko planen bidez kontrataturiko pertsonei lan eta soldata baldintza duinak eskaintzeko kontrol zorrotza. ● Bertako denda txikiei eustea gizarte kohesioa mantentzeko modu gisa. Eredu hori defendatzea merkataritza gune handien ordez. Jarduera ekonomikoa sustatzea ● Generoaren, ingurugiroaren eta gizartearen ikuspuntutik garapen orekatua eta iraunkorra errespetatzen duten enpresa ekimenak babestea. ● Autonomoei eta mikroenpresei babesa emateko planak, lan harremanen esparruan integratzea eta beren arteko lankidetza sustatuz. Gizarte ekonomia babestea 17
  • 18. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Gizarte ekonomiako ekimenak babestu eta sustatzeko politikak enpresa jarduera solidarioak garatzeko eta langileek enpresan parte hartzeko lanabesa dira. Horretarako ondoko neurriak abiaraziko ditugu: ● Gizarte ekonomiako enpresak sortzeko laguntza teknikoa. ● Jardueraren hasieran diru laguntzak. ● Udalaren kontratu publikoen baldintza pleguen balioespena, klausula sozialak eta generozkoak sartuz. ● Enpresa horiek langabetuen artean sustatzeko prestakuntza eta kontzientziazioa, langileek enpresaren kudeaketan parte hartzeko metodo gisa. Teknologia berrietara egokitzea Gure gizartearen teknifikazio maila handia eta gertatzen diren aldaketen abiadura dela eta beharrezkoa da enplegua bermatzeko egokigarritasun modu berriak garatzea: ● Tokiko enpresen arteko lankidetza sustatzea aldaketetara egokitzeko modu eraginkor gisa. ● Toki mailan etengabeko prestakuntza sistemak hobetzea langileen kualifikazioa hobetzeko, enpresa txiki eta ertainetan bereziki, ahulagoak baitira ekonomia globalaren etengabeko aldaketen aurrean. ● Potenciar la introducción de las nuevas tecnologías de la información en el tejido local. ● Energia iraunkorren erabilera sustatzea. ● Esperientzia berritzaileak erakutsi eta zabaltzeari babesa ematea. ● Kalitate sistemak sustatzea. Aukera berdintasuna eta bazterketaren aurkako borroka Genero edo jatorri kontuak direla eta talde edo kolektiborik lan mundutik kanpo ez dela geratuko bermatu behar dugu eta, beraz, talde guztiek lan egiteko aukera berdinak izango dituztela eta lanean daudela tratu berdina jasoko dutela ziurtatzeko beharrezkoak diren neurriak jarri behar ditugu. Emakumeen benetako aukera berdintasuna nabarmendu nahi dugu bereziki, lan baldintza okerragoak edota bazterketa jasateko joera handiagoa dutelako: ● Emakume gutxi aurkitu ohi den postu eta lanetan hauen kontratazioa bultzatzeko helburua izango duten jarduerak sustatzea, gaur egun langileak behar diren eremuetan bereziki (enplegu aukera). ● Prestakuntza sustatzea gizonen eta emakumeen artean erabateko aukera berdintasuna lortzeko tresna gisa, bereizkeria bertikala eta horizontala gainditzeko bide eraginkorrenetakoa delako. Emakumeek prestakuntza ikastaroak egin ahal izatea bultzatuko da, horrela lana aurkitzeko aukera handiagoak izan ditzaten eta behin aurkituz gero, mailaz igo ahal izateko. ● Enpresetan diskriminazioa ezabatzea bultzatzeko, kontratatzeko baldintzen pleguetan gutxieneko emakume kuota, kontziliazioa eta zainketa, ahalmen urriko pertsonak eta abar jasotzea. ● Emakumeentzako lana sortuko duten ekimen pribatuak eta autoenplegu ekimenak babestea. ● Bertako langileen artean bizitza pertsonala eta lana bateratu ahal izateko neurriak (esate baterako, pertsonak zaintzeko baimenk eta lan utzialdiak) zabaltzeko eta ezagutarazteko kanpainak. Aitatasun edo amatasun baimenak erabiltzeko nahitaezkotasuna, eta eskubide hori transferitzeko debekua. ● Emakumeak lan merkatuan sartzea sustatzeko jarduerak (baterako hezkuntza, zaintze lanak banatzea, prestakuntza, estereotipoak ezabatzeko kanpainak…). ● Balio bereko lanengatik sari berdina jasotzearen printzipioa zaintzea. 18
  • 19. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Mendekotasunei arreta emateko politikak bultzatzea: haur eskoletan tokia lortzeko erraztasun handiagoak (aita eta ama langileentzat eta lan bila dabiltzan pertsonentzat), adinekoak etxez etxe zaintzea sustatzea… ● Bestelakotasun funtzionala duten pertsonen kupoak bete daitezen zaintzea, bai tokiko enpresetan eta baita administrazio publikoetan ere. Udal administrazioari dagokionez, pertsona horiek kontratatu aurretik lan eremuak egokitzea. ● Enplegu Zentro Bereziak sortzeko babesa ematea. ● Gizarteratzeko Enpresen garapenari babesa ematea (beste edozein enpresa bezala merkatuan jarduten dutenak, baina enpleguaren bidez gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak gizartean integratzeko helburu nagusia dutenak). ● Pertsona baztertuak edota bazterturik geratzeko arriskuan daudenak lan merkatuan sar daitezen sustatzea, gizarteratzeko ibilbide integralen bidez. ● Pertsona guztiei modu duinean bizitzeko beharrezkoa den diru sarrera ziurtatuko dieten gizarte babeserako sistemak abiaraztea. ● Etorkinen artean prestakuntza berezia jasotzea sustatzea, emakumeen artean bereziki. ● Etorkinei lana bilatzeko dauden aukerei buruzko informazioa ematea, prestakuntza eta enpleguko ibilbide pertsonalizatuen bidez. ● Etorkinentzako programa bereziak egitea, hizkuntzaren ezagutza barne hartuz edta gizarte integrazioari garrantzia emanez. UDALAREN ZERGA SISTEMA Gaur egun udalen kutxak betetzen dituzten zerga asko eta asko Biltzar Nagusien eskuetan dauden eskumenen bidez arautzen dira. Guk Lurralde Historikoen Legea aldatzea proposatzen dugu, alde batetik, eskumen horiek udalei emateko eta, bestetik, tokiko ogasunaren finantzaketa iturrien erreforma egiteko. Udalen egoera ekonomikoa eza da ona. Gasteizko Udalak herrilan faraonikoak eginez zorpetzeko duen politikaren ondorioz orain arte inoiz ezagutu gabeko mailaraino hipotekatuko du gure udal diru kutxa. Garbi dago dituzten diru sarrerak ez direla nahikoa gastu mailari aurre egiteko eta, are gutxiago, eskatzen dugun gizarte zerbitzuen hobekuntzari erantzuteko. Aralarrek tokiko ogasunen finantzaketa iturriei buruzko eztabaida sakona egitea eskatzen du, ondoko proposamenak eginez: ● Ondasun higiezinen gaineko zerga (garai bateko hiri-lurraren gaineko zerga) handituz joatea, higiezinen merkatuaren dinamizatzaile bihur daitekeelako. Horren ondorioz, eskaria handituko eta prezioak jaitsiko lirateke. Eta hori guztia, ondoko eran: ● Erabileraren araberako zerga ezarriz, hots, lurzorua eta eraikina bereiziz, eta lehendabizikoari askoz zerga handiagoa ezarriz. ●Hutsik dauden etxebizitzak legeak uzten duen isun handienarekin zigortuz. ● Katastroaren balioa gaurkotzea, merkatuko prezioaren erdiraino gutxienez. ● Familia ugarientzat edota diru-sarrera urriak dituzten familientzat hobariak sortzea. ● Tasa (ur hornidura eta araztea, zaborrak, OTA, ibilgailuak kaletik kentzeko tasak) eta zerba batzuetan (trakzio mekanikodun ibilgailuen zerga) irizpide ekologikoak erabiltzea. Kostuak erabat berreskuratzea izan behar luke irizpidea eta, aldi berean, bidezkotasunaren printzipioari eustea. Horretarako, oinarrizko kontsumoetarako salbuetsirik dauden gutxienekoak finkatu behar dira eta baita gehiegizko kontsumoak zigortzen dituzten tarifa progresiboak ere. Politika horiez gainera, gainerako eskumenen esparruetan beste politika modu batzuk egin beharko lirateke, esate baterako, BEZaren modulazio ekologikoa (berrerabiltze eta 19
  • 20. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA birziklatze jardueretan zero tasa, ingurugiroa errespetatzen duten ekoizkinetan tasa murriztua, eta kalte egiten duten ekoizkinetan tasa altua). EKONOMIA SOLIDARIOA Gasteizko Udaletik bultzada handia eman behar zaio jarduera horri, bidezko merkataritzaren bertako sareak sortu eta garatzen lagunduz, beste dendekiko harremanak erraztuz, azken hauek jarduera horretan parte hartzea bultzatuz, udal merkatu eta azoketan tokia emanez eta jendeari ezagutaraziz. Aralar, aurrekontuetan kooperazio eta garapenerako emandako funtsak ondokoetarako erabil daitezen ahaleginduko da: ● Gizataldeen gabezia kronikoko egoerak konpontzen lagunduko duten jarduerak – programak, proiektuak…–, talde horien gaitasun ekonomikoa, soziala nahiz kulturala sendotuz, emakumeek garatutako proiektuei lehentasuna emanez. ● Ondoko helburuak dituztenak hartuko dira bereziki aintzat: parte-hartze politikoa, boterea eskuratzea, askatasun ekonomikoa, osasuna, elikadura, hezkuntza eta oinarrizko prestakuntza, erakundeak indartzea, gizarte antolamendua bultzatzea, giza eskubideak, eta abar. ● Banetxe eta aurrezki kutxentzat “gizarte tasa” bat sortzea aztertuko da hirian irekitako bulego bakoitzeko, eta diru hori gizarte politiketarako erabiliko da. ● Banku Etikoarekin lanean jarraituko dugu. ● Bidezko merkataritzako ekoizkinen udal kontsumoa gehituko da, papertegi gaietan, kafetegian, eta abar. 20
  • 21. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA INGURUGIRO ETA IRAUNKORTASUN POLITIKAK INGURUGIROA Aralarrek iraunkortasun irizpideak ezarriko ditu gure eguneroko politiketan funtsezko printzipio gisa. Globalizazioaren eta berotegi efektuaren goiburua hartu behar dugu abiapuntu: “globaltasunean pentsatu, tokian esku hartu”. Gasteiz esparru ezin hobea da neurri ausart eta berritzaileak bultzatzeko, ingurugiroa hobetzeko eta “Green Capital” izendapena erronka gisa hartzeko. Gure eginkizun nagusia Gasteiz osasungarriagoa egitea izan behar du, bizi-kalitate hobea izango duena eta ingurugiroa errespetatuko duena. Horretarako, ondoko neurriak proposatzen ditugu: ● Natura-baliabideak modu iraunkorrean erabiltzera bideratzea jarduera ekonomikoa, naturak berpizteko edota birsortzeko duen gaitasuna gainditu gabe, eta ekoizpen garbia, kontsumo arduratsua eta gizarterako baliagarria izango den enplegua sortzea. ● Tokiko 21 Agenda modu egoki eta eraginkorrean ezarriko dela bermatzea, parte hartzea bermatuz eta aurrekontu duinak finkatuz. ● Herri kudeaketan, udal instalazioetan, kontratazioetan, horniduran, eta abar ingurugiroarekiko egokiak diren jarduerak zabaltzea. ● Udal kontratu guztietan gizarte klausulak eta ingurugiroarekikoak sartzea. ● Guztiaren ardatz nagusi gisa mugikortasun iraunkorra hartzea. ● Ingurugiroarekiko heziketa eta sentiberatasuna kanpaina eta jarduera berezien bidez lantzea. ● Udal arlo guztietan ingurugiroaren ikuspegia kontuan izatea eta hondakinak murrizteko beharrezkoak diren neurriak hartzea. ● Zarata eta argi kutsaduraren aurkako neurri zorrotzak hartzea. ● Garraiobideen igorpenak gutxitzeko neurriak hartzea, esate baterako, oinezkoentzako eta bizikletentzako eremuei lehentasuna emanez. ● Gasteizko bioaniztasuna babestea. Gasteizko Mendiak babesgune izendatzea. ● Animalien tratu txarrarekin amaitzeko udal ordenantza ausart bat zehaztea. ● Zezenketei eta animaliak erabiltzen dituzten zirkuei uko egitea. ● Naturguneak babestea eta hirigintza planetan bide naturalak eta babesguneak sortzeko politikak bultzatzea. ● Energia berriztagarrien erabilera areagotzea, udal eraikinetan energiaren gastua murrizteko, energia berriztagarrien erabilera bultzatzeko neurriak hartuz. ● Legegintzaldian kale argiteriaren eta udal eraikinen energia kontsumoa murrizteko neurriak hartzea. ● Kale-argien instalazioa erregulatzeko arauak finkatzea, eraginkortasun irizpideak kontuan hartuz. ● Eraikin egin berrietan irizpide bioklimatikoak ezartzea. ● Industriak sortzen dituen hondakinak eta igorpenak murrizteko neurriak hartzea. 21
  • 22. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Kanpoko berogailuen erabilera arautzea, epe laburrean erabat desagertaraztearen aldeko apustua eginez. ● Udal horniduran: transgenikorik ez onartzea, haztegi hornitzaileei animalien tratu oneko irizpideak exijitzea, nekazaritza eta abelzaintza ekologikoa aukeratu duten hurbileko hornitzaileen aldeko apustua egitea ● Telefonia mugikorrerako eta gainerako elementu elektromagnetikoetarako antenen (picoantena direlakoak) instalazioa eta potentzia arautuko duen udal ordenantza baten onespena bultzatzea, prekauzioaren printzipioa erabiliz eta, nolanahi dela ere, haien igorpena cm2ko 0,1 mikrobatiora mugatuz. ● Instalazio elektromagnetikoak ezartzeko baimenen, jarraipenaren, kontrolaren eta abarren kudeaketa ingurugiro sailean elkartzea. ● Antenak hirigunetik kanpora ateratzea. ● Instalazio elektromagnetikoen udal mapa sortzea. ● Instalazio elektromagnetikoen eraginik gabeko guneak definitzea: plaza eta parkeak, ikastetxeak, eritetxeak… ● Picoantena direlakoen instalazioen udal kontrola. ● Instalazio elektromagnetikoen igorpenen kontrol publikoak, EHUarekiko hitzarmen baten bidez. ● Hiriko ibilgailuek sortutako karbono dioxidoaren igorpenak kontrolatzea. Ura ● Kontsumoa murrizteko politikak bultzatuz jarraitzea eta eskaria kudeatzeko neurriak finkatzea. ● Udal eraikinetako ur kontsumoaren ikuskaritza egitea eta zuzentzeko neurriak ezartzea. ● Ura aurrezteko eta modu eraginkorrean erabiltzeko programak abiaraztea, eskariaren inguruko planifikazio irizpideak kontuan izatea eta erakunde ekonomiko eta sozialen parte-hartzea sustatzea. ● Banaketa sareak izan ditzakeen galerak murriztuz jarraitzea eta ur zikin araztuak berrerabiltzea. ● Sarearen sektoretzea bultzatzea, galerak murriztu, aberiak gutxitu eta sortzen dituzten kalte eta ondorioak murrizteko. ● Uraren kalitatea berreskuratzeko programak bultzatzea. ● Darabilgun uraren ziklo osoa kontrolatzea, arazgailuen funtzionamendua aztertuz eta ingurugiroari egiten zaion kaltea ahalik eta gehien murrizteko hobekuntzak planteatuz. ● Ureztatzeko euri uraren erabilera aintzat hartzea. ● Eraikin publiko guztietako komunetan aurrezteko sistemak ezartzea eta etxeetan eta enpresa pribatuetan horien erabilera bultzatzea. ● Berdeguneak ureztatzeko Otazuko arazgailuaz baliatzea. ● Auzo berrietan eta erreformak egingo diren auzo finkatuetan uren kanalizazio hirukoitza egin ote daitekeen aztertzea: gorozki urak, ur zikinak eta euri ura bereiziz. 22
  • 23. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Hondakinen kudeaketa ● Hondakinen murrizketari, berrerabiltzeari eta birziklatzeari lehentasuna ematen dioten ereduak abiaraztea. ● Hondakinak murriztea, eta berrerabiltzea, birziklatzea eta konpostajea sustatzea. ● Gai organikoen bilketa pneumatikoa ez duten Gasteizko auzoetara gai organikoen edukiontzia eramatea. ● Hondakinak murrizteko eta birziklatzeko sentiberatasuna sustatzeko hezkuntza programak eratzea. ● Puntu garbi finko eta mugikorrak sustatzea, bai Gasteizko herritarrentzat eta baita industrientzat ere. ● Hiri hondakinen kudeaketaren ziklo osoa aztertu eta guztien kudeaketa iraunkorra sustatzea, beharrezko inbertsioak egitea bultzatuz. ● Industria hondakinak beste industria batzuetako lehengai gisa berrerabil daitezen sustatzea. ● Hondakinak atez ate biltzeko programa pilotu bat sortzea, hasiera batean auzo bakar batean, eta gero bilketa pneumatikorik ez dagoen gainerako auzoetara zabalduz joatea. ● Inauste eta lorategi hondakinak konposta egiteko erabiltzea. ● Etxeko olio erabilia birziklatzeko kontzientzia zabaltzea eta hori egiteko erraztasunak ematea. Zarata ● Udaleko zarata mailaren diagnostiko bat egitea eta prebentzio neurriak eta neurri zuzentzaileak ezartzea. ● Zirkulazio handiena dagoen kaleetan abiadura moteltzeko neurriak hartzea. Parke eta lorategiak Gasteizko parke eta lorategiek, herritarren ongizaterako eta aisialdiaz gozatzeko guneak diren aldetik, arreta berezia eskatzen dute haien erabilera sustatu eta aprobetxatzeko eta, aldi berean, gogoan izan behar da lurzoruaren artifizialtzea gerarazteko elementuak direla. ● Berdeguneen kudeaketa iraunkor eta ekologikoa bultzatzea. ● Parke eta lorategien egoerari buruzko azterketak egitea eta ekologiaren, generoaren eta gizartearen ikuspuntutik hobetzeko neurriak hartzea. ● Bertako eta sasoiko landare eta loreei lehentasuna ematea. ● Udal baratzeen zerbitzua zabaltzea. ● Eraztun Berdea zaindu eta babestea. Hiriaren hazkundeak eraztun berdea suntsi dezan eragoztea. Eraztun berdeko ibilbideak elkarrekin lotu eta modu egokian adieraztea, zenbait eguneko ibilaldiak asmatuz. ● Hiriko parkeak azpiegitura edo birkalifikatze proiektuen mende eror daitezen eragoztea. Arriagako parkea ukitu gabe mantentzearen aldeko apustua egiten dugu, azpiegiturak direla eta murrizteko asmoaren aurka. 23
  • 24. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Green Capital Gasteiz 2012rako Europako Hiriburu Berde izendatu ondoren, mundu osoaren erreferente bihurtzeko aukera historikoa dugu aurrean, hiri iraunkorraren eredu gisa. Abiapuntua ona da, baina helburua urrutiago dago orain eta sortutako itxaropen guztiak gainditzeko handinahiak izan behar dugu. Erronka berri hauen aurrean, gure proposamena da, Gasteiz norabide horretan eramateko izendatutako baliabide ekonomikoak Ingurugiroaren Azterketarako Zentroak kudeatu ditzala eta hark erabaki dezala zertan erabili. Hiri eredu iraunkor batekin zerikusirik ez duten esku-hartze urbanistikoak eta azpiegiturak bultzatzeko erabil daitezen ekidin behar da. Honako hauek lirateke Gasteizek dituen erronkak: ● Hiriaren hegoalderanzko hazkundea geraraztea. ● Gasteizko mendiak lehenbailehen natura parke izendatzea eta hirigunearen eta naturagune horren artean dauden landa lurrak babestea. ● Industria hondakinak ibaietara isurtzen diren behatzea eta, behar izanez gero, zigortzea. ● Hirian golf zelai gehiago egiteko baimenik ez ematea. ● Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Gasteizko Mendietarako Natura Baliabideen Antolaketa Plana (NBAP) behingoz amai dezatela eskatzea, besteak beste motordun ibilgailuak (quad direlakoak, 4x4, motorrak, eta abar) han sartzea debekatuz. ● NBAP hori egina dagoenean “Gasteizko Mendi Garaien” BBG (Babes bereziko gunea) izenda dezatela eskatzea. ● Salburuako hezeguneak eta hango landare eta animaliak babestea, AHT bertatik igarotzea debekatuz 24
  • 25. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA POLITIKA ESTRATEGIKOAK UDALA ANTOLATZEKO ETA KUDEATZEKO PROPOSAMENA Aralarren ustez, udalak herritarrengandik hurbilen dauden erakundeak diren aldetik, oso garrantzitsua da herritarrei entzuteko, haien parte-hartzea bermatzeko eta eguneroko beharrei erantzuteko erakunde bihur daitezen. Horretarako, ezinbestekoa da finantzaketa egokiagoa izatea. Euskal Autonomia Erkidegoak bere udal legea behar du. Saio asko egin dira orain arte, eta azkenekoa, adibidez, hutsean geratu da. Lege horrek ongi zehaztu beharko lituzke administrazio batzuen eta besteen eskumenak eta, horretarako, beharrezkoak diren balilabide ekonomikoak bideratu beharko lituzke. Lege horretan, esate baterako, kargu publikoen soldatak, alderdi politikoen arauak eta herritarren parte-hartzea bermatzeko neurriak jaso beharko lirateke. Gaur egun Euskal Herrian dugun egitura complexua ere argitu egin beharko litzateke. Aralarren ustez administrazioaren egitura soildu egin beharko litzateke, ematen diren zerbitzuen izaera publikoa bermatuz eta, batez ere, zorrozki murriztu beharko litzateke gaur egun dagoen enpresa publiko, fundazio, partzuergo eta mankomunitate kopurua. Administrazioak gardentasun handiagoa eskatzen du, nahiz herritarrentzat, nahiz kargu publikoentzat. Diru publikoa arduraz erabili behar da, eta egungo sare instituzionala ez da batere gardena. Hori guztia dela eta, gardentasun hori bermatuko duten tresnak ezarri behar dira. Esku hartu beharreko beste esparru bat kontratazioena da. Kontratazioak eta zehar kudeaketako ereduak zalantzan jarri behar dira. Aralarren ustez ezinbestekoa da kontratazio publikoari lehentasuna ematea, erakundeen izaera publikoa nabarmenduz. Gainera, langileen lan baldintza duinak eta herritarrei ematen zaien zerbitzuaren kalitatea izan beharko lukete helburu. Begien bistakoa da kontratazio ereduak gizakoiago egiteko beharra, eta horretarako txit garrantzitsua da gizarte eta genero klausulak finkatzea, gizartearen, generoaren eta ingurugiroaren ikuspuntutik administrazioaren kudeaketa zuzenago eta bidezkoago bat bilatuz. Aralarretik kudeaketa zentzuzko, hurbil eta parte-hartzeko baten aldeko apustua egiten dugu, tokiko jardueraren esparruan eragindako sektoreak kontuan izanik eta arlo guztietan jardunez, zeharkakotasuna errealitate izan dadin. Genero berdintasuna, gazteak, ingurugiroa, hirugarren adinekoak, behar bereziak dituzten pertsonak eta gaienerako zeharkako gaiak tokiko sail guztiek hartu behar dituzte bere gain, proposatutako politikak eraginkorrak izan daitezen. Toki-egitura egokitu egin behar da teknologia berrien bidez kudeaketa hobetuz eta, horrela, herritarrei zerbitzu moderno eta eraginkorra emanez: ● Tramiteak erraztu eta arintzea, gai arruntak erabakitzeko gehieneko epea hiru hilabetekoa izan dadin programatuz. ● Leihatila bakarreko sistema, eta espedienteen jarraipena egiteko programa zorrotza ezartzea. ● Espedienteak ebazteko metodo gisa administrazioaren isiltasuna ez erabiltzeko konpromisoa hartzea. ● Gasteizko Udalak duen web ataria zabaldu eta hobetzea. Izenpe elektronikoak herritarren eta udalaren arteko harreman ziurra ahalbidetu beharko luke, etxetik era guztietako administrazio tramiteak egin ahal izateko, kexak nahiz iradokizunak planteatzeko eta, azkenik, baita alkatearen eta zinegotzien bulegoeko bidea zabalik izateko ere. ● Udalaren geografia informazioko sistema bat ezartzea lurraldea eta haren mantentzea, hiriko higiezinen kontrola, hiriko altzarien kontrola, semaforo sarearena, telefonia mugikorren antenena, eta abar kudeatzeko. Eta baita 25
  • 26. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA herritarrek dagokien katastro-informazioa erabili ahal izateko, eta agiri eta sinestamendu urbanistikoen jaulkipen sistematizatua egiteko ere. ● Edozein udal izapide (kontsultak, zergak ordaintzea, baimenak tramitatzea, sinestamenduak, eta abar) izenpe elektronikoaren bidez etxetik edota udalaren web orritik egiteko balioko lukeen herritar identifikazio txartelaren tramitazioa udal bulegoetan kudeatzea. ● Udal zerbitzariarekin loturiko herritarren informaziorako postuak, kontsultak eta administrazioarekiko tramiteak haien bidez egitea arintzeko. ● Herritarren Arretarako Zerbitzu Integral Telematiko eta Telefono bidezkoa beste administrazio batzuekiko gestioak herritik atera gabe egin ahal izateko, Autonomia Erkidegoko eta Estatuko administrazioekin hitzartu ondoren. Aralarren jabetzen gara askotan eta askotan administrazioek planteatzen dituzten zerbitzuak ez direla herritarren beharretara egokitzen. Horregatik, Aralarretik banan banan aztertuko ditugu eskaintzen diren udal zerbitzuak eta ahal den neurrian hobetzen saiatuko gara, horretarako kontratatutako langileen eskubideak murriztu gabe. Gure ustez, abiarazi nahi ditugun politiken konplize izan behar dute udaleko langileek, eta hori bideragarria izan dadin, haiek betetzen dituzten eginkizunen azterketa zehatza egin behar da. Lan sistema berriak aztertu, ebaluatu eta abiaraztea gaur egun alde bat utzi ezin diren elementuak dira herritarrentzako zerbitzuen eskaintza hobetu nahi baldin badugu. Metodologia horren bidez giza baliabideak optimizatzea lortu beharko genuke zerbitzu hobe bat eskainiz. Baliabideen optimizazio horrek ezin du langileen eskubideak murriztearekin loturik egon, haien eguneroko lana hobetzearen baitan baizik. Erakundeko langileekin batera helburuak finkatzea eta itxaropena sortzea lan eredu bat izan behar du, baina gure lana herritarrei zor diegula ahaztu gabe, eta hau izango da gure jardueraren oinarria. Bestalde, gardentasuna udalen kudeaketa esparru guztietan ezarri behar da. Zenbat eta udala gardenagoa izan, orduan eta errazagoa izango da gizartea ere gero eta zuzenagoa izatea. Udaletako kontratazio politikak premisa honi loturik egon behar dute eta, horregatik, enplegu publikoa lortzea berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioei zorrozki loturik egon behar du, hautaketa prozesuak deialdi publikoetako lanpostuen ezaugarriei egokituz. Gardentasuna aldi baterako kontratazioetan eta ordezkapenetan ere errespetatu egin beharko da, sindikatuekin hitzartutako irizpideen bidez zehazturiko lan poltsa publikoak sortuz. Laburbilduz, araugabetasuna borrokatuko dugu eta lanpostuak lanarekiko inplikazioa, gizon-emakumeen arteko berdintasuna, ardura, erabateko dedikazioa eta lan baldintza zailenak (txandaka lan egitea, malgutasuna, eta abar) lehenetsiko dituzten faktore objektiboen arabera balioetsiko dituzten prozesuak planteatuko ditugu. Erabat esanik, hona zer nahi dugun: ● Legegintzaldi osorako langile planifikazio bat egitea, zerbitzuak hobetzeko eta herritarrei arreta emateko helburu nagusia betetzeko gai izango dena, hiriaren eta bere zerbitzuen garapen iraunkorrerako beharrezkoak diren plaza eta postu berriak objektibotasunez zehaztuz. ● Udaleko funtzio publikoan sartzeko eredu garden, arin eta objektiboa finkatzea, sindikatuen ordezkariekin hitzartua eta udal taldeekin adostua. ● Karrera profesionala garatzeko bidea emango duen barne sustapeneko prozesuak sustatzea, kontziliazio neurriei heltzen dieten emakume langileek (gehienak) aurre egin behar dieten zailtasunak kontuan hartuz, eta oposaketa ireki eta gardenen bidez gaitasun eta inplikazio handiena erakusten duten pertsonei lehentasuna emanez. 26
  • 27. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Behin-behineko langileak egiturazko kontuak direla eta ezinbestekoa den kopurura mugatzea. ● Generoa eta hori dela eta aurre egin beharreko baldintza desberdintasuna (zainketa, emakume langile askoren kasuan lanaldi bikoitzak eta hirukoitzak), erantzukizuna, nekea, aginte maila eta herritarrei arreta eman beharreko denbora kontuan izango dituzten lanpostuen balioespenak egitea. ● Kontziliazio neurriei buruzko prestakuntza, informazio eta sentsibilizazio planak garatzen jarraitzea, baimen hori transferitu ahal izan ez dadin, eta bai aitak eta bai amak eska dezaten. ● Lanpostuak genero irizpideak kontuan hartuz balioestea ● Kontziliazioari heldu diotenen kanpoko nola barruko oposaketetan antzinatasuna ezartzea. ● Luzatu diren lanpostuen balioespenetan atzeraeragintasuna ezartzea. ● Negoziazio mahaietan sindikatu gehienek onartutako lan hitzarmena ezartzea. ● Emakume gehien dagoen udal esparruen lan baldintzak aztertzea, eta lan baldintzetan eta soldatetan zuzentasun politikak abiaraztea. ● Zerbitzua pribatizaturik balego, kontrataturiko enpresa kontrolatzea sektorerako negoziaturiko hitzarmen kolektiboak derrigorrez ezar ditzan, enpleguaren kalitatea eta egonkortasuna sustatuz, eta emakume langileei bidezkoak ez diren lan baldintzarik ezar ez dakizkien zainduz. INFORMAZIOAREN GARDENTASUNA Guk proposatzen dugun informazio politikaren helburua, bere auzoan, interesatzen zaion sektorean edota, oro har, hirian zer gertatzen den jakin nahi duen edozeinek (norbanakoa nahiz taldea izan) informazioa erraz eskuratu ahal izatea da. Horretarako: ● Udalaren web orria berrantolatuko dugu herritarrek edukiak errazago aurkitu ahal izan ditzaten. ● Udalaren web orria informazio sistema arinez hornituko dugu, edukiak berehala eguneratuz. ● Udal informazio guneak instalatuko dutugu udaleko zentro publikoetan eta hiriko toki estrategikoetan. ● Herritarren Arretarako Zerbitzu Integrala sortuko dugu, bere funtzionamendua arinduz, zabalik dagoen ordutegia luzatuz, administrazio izapideen mekanismoak erraztuz eta zerbitzua hiriko auzoetara zabalduz. ● Zinegotziaren bulegoa zabalik egongo da herritarrentzat, eta bulegoa auzoetara eramango dugu, hala eskatzen zaigunean. ● Erreklamazio eta iradokizun gutunontziak banatuko ditugu auzoetan, udal informazioko puntuei loturik. ● Administrazioaren informazioa edonorentzat eskuraerraza egitea Interneten bidez. ● Herritar talde jakinen parte-hartzea eskatzen duten edota eragiten dieten udal ekimenen publizitate zabala. GIZON-EMAKUMEEN ARTEKO BENETAKO BERDINTASUNA Aralarretik jabetzen gara gizon-emakumeen arteko desberdintasun sistemikoa gizarte hitzarmen berri batekin gainditu behar dela, gizartea eta honen garapena diren eremuak oinarritzen diren egungo esparru heteropatriarkala deseraikitzetik abiatuz: gizarte esparrua, politikoa, ekonomikoa, kulturala eta sinbolikoa, eta baita hiria egiteko eta herritar gisa harremanak izateko modua ere. Horretarako funtsezkoa da egun indarrean dauden legeak betearaztea, lan egiteko lege esparru 27
  • 28. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA bat eskaintzen baitute, legeek jasotzen dutenaz harago beste pauso batzuk eman behar direla ahaztu gabe. Eta lan hori elkarte feministekiko eta emakume elkarteekiko etengabeko elkarrizketaren eta lankidetzaren bidez egin behar dela. Badakigu aurrerapausoak egin baldin badira ere, oraindik zeregin handia geratzen dela Gasteizen gizonak eta emakumeak parean egoteko. Hirigintza garatzeko orduan, aisialdi guneak, gaua, sexualitatea, garraiobideak bizitzerakoan, eta abarretan beharrezkoak diren estrategiak eta neurriak ezarriz jarraituko dugu gizon-emakumeen aukera berdintasuna errealitate bihur dadin eta gizarte eraikuntza berri hori izango den Gasteizko gizon-emakumeok bizi eta haz gaitezen. Horretarako, Aralarretik: ● Gasteizko Emakumeen Etxea sortzea proposatzen dugu, Udalak eta emakumeen eta feministen elkarte sareak elkarrekin kudeatzearen aldeko apustua eginez. ● Feministen elkarteak eta emakume elkarteak parte hartzeko foro batzuetan eta besteetan integratzearen aldeko apustua egiten dugu, eragin politikoa izanez eta generoaren ikuspuntutik gai batzuetan eta besteetan ekarpenak eginez. ● Emakumeen burujabetasun ekonomikoa eta enplegua sustatzeko politikak bultzatuko ditugu, ekoizpen mundutik kanpo egon direnena batik bat, eta ahulen diren taldeena: emakume etorkinak, adin txikiko haurrak dituzten eta bakarrik dauden emakumeak, genero indarkeriaren biktima diren emakumeak… ● Berdintasun planaren arlo guztiak gara daitezen zainduko dugu. ● Gune publiko eta pribatuetan jarduera ez sexistei buruzko ordenantza bat abiaraziko dugu: hizkuntza, parte-hartzea, sinboloak, jolasak, aisialdia, kultura, eta abar. ● Indarkeria matxista deuseztatzeko kontzientzia harraraztea landuko dugu, 0 tolerantziatik abiatuz. ● Gizon-emakumeen arteko aukera berdintasun gaietan barne prestakuntza eskaintzen jarraituko dugu udaltzainei, gizarte ongizate sailari eta zuzeneko arreta ematen duten sailei. ● Udal lokalak erabili ahal izateko, eskaria egin duen taldeak, lagunarteak edota elkarteak bere estatutu eta parte hartzeko moduetan gizonen eta emakumeen parte-hartze orekatua izatea ezarriko dugu baldintza gisa. ● Etxebizitza sozialak esleitzerakoan, familia erantzukizunak partekaturik ez dituzten emakumeei, bazterketa sozioekonomikoa jasateko arriskuan daudenei, indarkeriaren biktimei edota baliabide urriak dituztenei emango diegu lehentasuna. ● Mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzen dituztenentzat atseden hartzeko guneak sortuko ditugu. ● Berdintasun politikak zeharkakotzearen aldeko apustua egiten dugu hainbat udal arlotan: hirigintza, segurtasuna, parte-hartzea, gizarte ongizatea, kultura, kirola, hezkuntza, sustapena… ● Genero baldintzak sartuko ditugu kanpoko enpresekiko kontratuen klausuletan, udal oposaketetan eta lehiaketa publikoetan. ● Genero irizpideak sartuko ditugu lanpostuen balorazioan. ● Informazio eta kontzientzia hartze kanpainak egingo ditugu gizonek ere kontziliazio neurriei hel diezaieten. ● Gurasotasun partekatu eta adostu baten aldeko apustua egiten dugu. ● Guraso baimen derrigorrezko eta transferitu ezinen aldeko apustua egiten dugu. ● Sailen arteko koordinazio esparrua indartuko dugu, ekintza-ildo zuzenak kudeatzeko, gizarte ongizate sailak, udaltzainek, eta berdintasun, kultura eta hirigintza sailek osaturik. BERDINTASUNA, SEXU JOERA GORABEHERA 28
  • 29. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Aralarrek pertsona guztien legearen aurreko berdintasuna defendatu du sexu joera edo generoa gorabehera, bai kalean eta baita egotea egokitu zaigun erakundeetan ere. Heterosexualak ez diren pertsonekiko diskriminazio sistemikoaz jabetzen gara. Aralarrek berdintasunaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen du, Udaletik erabateko berdintasuna eta sexualitatea eta harremanak kulturalki finkatutako arauetatik kanpo bizitzeko eskubidea lortzeko oraindik badiren hesiak apurtzen lagunduz. Berdintasun politikan udal sail guztien zeharkakotasunaren aldeko apustua egiten dugu, “normaltzat” jotzen denaren estereotipo heterosexistak apurtzeko xedez eta aniztasunak guztiok aberastuko gaituen gizarte bat egiteko asmoz. Aralarrek Gasteizko Udalean eta egongo den gainerako foro guztietan ondoko neurriak aldarrikatuko ditu: ● Adin txikikoak babesteko politiken barruan, sexualitatearen adierazpen askatasuna bermatzeko neurriak zehaztea. ● Ikastetxeetan sexuagatiko edota joera sexualagatiko diskriminazioaren aurkako plan bat egitea, erakundeak eta elkarteak adostuz, sexu aniztasunaren ezagutza garatzeko. ● Gazte gay, lesbiar, transexual…, eta, oro har, gizarte osoari informazioa emateko programak sustatzea. ● Jarduera ez sexista eta ez heterosexistei buruzko ordenantza bat abiaraztea. ● Edozein instantzia publiko edo pribaturen afektibitate nahiz sexuzko edozein aukerarekiko baldintza, eduki, aipamen eta zeinu diskriminatzaile oro erabat ezabatzea. ● Udaltzainentzako eta herritarren arreta zerbitzuetako langileentzako ikastaroak antolatzea homofobiari, lesbofobiari eta transfobiari aurre egiteko ●Maiatzaren 17ko eta ekainaren 28ko protesta eta jai giroko ekintzetan parte hartzea eta parte hartzeko deialdia zabaltzea. ● Emakumearen aldeko diskriminazio positiboko politiketan transexualak ere kontuan izatea. ● Jokabide fobikoak salatuko dituzten eta errespetu eta berdintasun jokabide eta jarrerak sustatuko dituzten gizarte informazioko kanpainak sustatzea. ● Beren ideología edo jarduera dela eta adierazpen homofobo, lesbofobo edota transfoborik egin duen erakunde laiko nahiz erlijioso, publiko nahiz pribaturi udalaren laguntza eta subentzio oro kendu edo ukatzea. ● Transexualitatearen normalkuntza, gizartean eta lan munduan integratzen laguntzeko, eta transexualek pairatzen duten arbuioa eta diskriminazioa borrokatzeko programak eta neurriak barne hartuz. ● Sexu joeragatik etxetik kanpo bidalitakoen kasuan, gizarte zerbitzuek beharrezko laguntza, hala emozionala nola materiala, eskainiko diete pertsona gehienetan gazte hauei: laguntza psikologikoa, juridikoa, babes etxeak, ikasteko diru laguntzak, mantenu saria… ● Udaleko LGTB mugimenduei ekintzak eta bilerak egiteko azpiegiturak eskaintzea eta baita topaleku izango diren lokalak ere. ● Udalaren garapenerako kooperazio politiken onuradun diren herrialde edo lurralde guztiei beren lurraldean gay, lesbiar eta transexualen eskubideak errespetatzen dituzten eta haiek diskriminatzen ez dituzten bermea eskatzea. PARTE HARTZEA Udal administrazioak erraztasun handiagoa du, berez, herritarrengandik hurbil egoteko, entzuteko eta haiekin lankidetzan aritzeko, nahiz gizabanakoekin izan, nahiz hirian diren elkarteekin, nahiz auzo mugimenduekin edota gainerako eragileekin. Herritarren parte-hartzea zeharkako politika da Aralarrentzako, 29
  • 30. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA Udalaren arlo guztietara zabalduko da eta elkar bultza dezaten mekanismo eta dinamika egokiak jarriko dira. Parte-hartze hori eguneroko dinamika izan behar du, eta horretarako bitartekoak jarri behar ditugu. Baina hiriaren etorkizunerako ohiz kanpoko garrantzia duten erabakietan bultzatu behar da, bereziki, parte hartzea, hirigintza planetan, inbertsio handietan, herritarrek erabiltzeko izango diren instalazioen diseinuan, eta abar. Hala ere, jabetzen gara hiri eredu berri bateranzko aurrerapausoak egiteak guztion inplikazio handiagoa eskatzen duela erabakiak hartzerakoan. Badakigu hori lortzea ez dela erraza izango, baina helburu hori lortzeko ahal diren neurri guztiak jartzeko konpromisoa hartzen dugu publikoki. Formula berriak aztertzeak, saio eta hutsegitearen eredu errazena erabiltzeak eta, batez ere, irudimenak eta borondate politikoak egingarri bihurtuko dute. Har daitezkeen neurrien artean, ondokoak proposatuko ditugu: ● Udal plangintza, diagnostiko, azterketa eta proiektuetan parte hartzeko mekanismoak sartzea. ● Herritarrekiko komunikazioa hobetzea eta elkar eragiteko neurriak, jartzea, nahiz aurrez aurrekoak, naiz sarekoak. ● Funtzio anitzeko ekipamendu hurbilak balioestea (polikiroldegiak, gizartetxeak, gazteentzako eta haurrentzako zentroak…) parte hartzeko atari gisa planteatuz. ● Elkarteen esku baliabideak jartzea (biltzeko, beren lana garatzeko… azpiegiturak eta baliabide teknikoak) ● Parte hartzeko aurrekontuen esperientzian sakontzea, genero, gizarte eta ingurugiro ikuspegia kontuan izanez. ● Parte hartzeko kudeaketa ereduetan sakontzea. ● Herritarrek Parte Hartzeko Araudi berri bat egitea elkarlanean, ezarriko zaien biztanleen berezitasunaren arabera esku-hartze sozialeko modalitate batzuk eta besteak kontuan izango dituena. ● Herritarren prestakuntzarako plan bat garatzea norbanakoei nahiz elkarteei zuzendua. Elkarteen kudeaketa, parte hartzeko tresnak, eta abar. ● Informazio batzordeen arautze organikoa, Udalean ordezturik dauden talde politiko guztien parte hartzearekin; izaera publikoa izango du eta eragindako herritar taldeek edota interesa dutenek bertan egoteko eta hitz egiteko aukera izango dute. ● Guztien intereseko gaiei buruzko jendaurreko audientziak ezarriko ditugu: Aurrekontuak, Hirigintza, eta abar. ● Sektore Batzordeen sorrera eta dinamizazioa indartzea. Batzorde horietan esparruko elkarteek parte hartuko dute nagusiki eta helburua, udal zerbitzu publiko batzuen eta besteen kudeaketan eta erabakiak hartzean kolektiboen inplikazioa bilatzea da. ● Gizarte errealitatearen eta parte hartzearen behatoki bat abiaraztea, datu base bat sortuko duena, non sartu ahal izango dugun azterketa soziologiko batzuen eta besteen bidez metatuz joango den informazio guztia. ● Herri administrazioko gaietan interesaturiko herritar taldeentzat lokal edo instalazio publikoen erabilgarritasun handiena. ● Organo erabakitzaile batzuen eta besteen aurrean auzokideek proposamenak egiteko duten eskubidea aitortzea. ● Erreferendumari edo herritarrei zuzenean galdetzeari hel egitea lurralderako garrantzi berezia duten gaiak ─esate baterako “makroproiektu” esaten zaien horiek─ bertakoen interesaren ikuspuntutik balioesteko edo erabakitzeko. Prozedura honen hasiera iragartzeak, erabakiaren edo akordioaren ezeztaezintasuna ekarriko du berekin. 30
  • 31. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Ideien lehiaketa irekiak sustatzea, lurraldearen antolaketan eragin berezia izango duten plan eta proiektuei heltzerakoan. ● Auzoko edo Barrutiko Batzarrak sortzea, parte hartze horizontala sustatzeko. Auzoko Batzarren funtsezko lana hiria, hiriko gune publikoak, hornidura beharrak eta abar diseinatzea izango da. Hauetan, elkarte eta auzokoen taldeen parte hartzeaz gainera banako herritarrena ere bultzatuko dugu. ● Udalaren web orriaren erabilera bultzatuko dugu herritarrek parte hartzeko eta kontsultak egiteko foro gisa. ● Gizarte Kontseilua beste talde batzuei irekiko diegu, udalean parte hartzeko organo goren gisa. ● Kulturen arteko topaketarako guneak zabalduko ditugu. Bertan, Gasteizen diren kultura batzuek eta besteek elkar ezagutu eta harremanetan jarri ahal izango dira: euskaldunak, Estatuko herriak, europarrak, ijitoak, latinoamerikarrak, afrikarrak, asiarrak, eta abar. ● Auzokoen arteko bitartekaritza eredu bat ezarriko dugu, hiriko auzotarren artean sor daitezkeen arazo txikiak negoziazioaren bidez konpondu ahal izateko. ● Aurrekontuak parte hartuz egin ahal izateko ereduak abiaraziko ditugu. HIZKUNTZA POLITIKAK Euskara Euskal Herriko kultur ondarearen funtsezko zatia da eta, beraz, Herri Administrazioek lehentasunezko trataera eman behar diote, bai babesteko eta zabaltzeko, eta baita euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzeko ere. Euskarak Gasteizen duen egoera ez da onargarria. Urte luzez, udal gobernu batzuek eta besteek norabiderik eta eraginkortasunik gabeko hizkuntza-politikak abiarazi dituzte, hizkuntza berreskuratzeko helburu zehatzak lortzeko baino espediente sinboliko bat betetzeko bideratuagoak. Hizkuntza-arloan, Aralarren helburua euskara Gasteizen erabat berreskuratzea da, euskararen eta gaztelaniaren estatus juridiko, politiko eta soziala parekatuko dituen politika eraginkorrak garatuz. Ildo horretatik, Kontseiluaren Akordio Soziopolitikoa helburu horretara hurbilduko gaituen akordio ahalik eta zabalena lortzeko erreferentzia izan behar du. ● Udalak bere hizkuntza-plangintza izango du, eta plangintza horretan, Gasteizen euskara bultzatzeko neurriez gainera, Udalaren funtzionamenduari eta langileekin loturikoei (Udal langileak, enpresa publikoetakoak eta fundazioetakoak, eta azpikontrataturiko zerbitzuenak) dagozkien neurriak jasoko dira. ● Sortuko diren lanpostu guztietan derrigorrezkoa izango da euskararen ezagutza egokia, eta era bateko eta besteko hizkuntza eskakizunak finkatuko dira, erantzukizun mailaren arabera. ● Elkarlan estuan arituko gara erakunde eta eragile batzuekin eta besteekin (foru aldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin, bereziki) indarrak bildu eta ahaleginak ez bikoizteko. ● Udalaren ekimenetan eta Udalak sustatu edo dirulaguntza emandako edozein ekintzetan euskarak lehentasuna izango duela bermatuko da. ● Udal administrazioak lehentasuna emango dio harremanak euskaraz izateari, nahiz gainerako administrazioekin dituen harremanetan, nahiz herritarrekin dituenetan. ● Udal jabetzeko haur eskoletan D eredua ezarriko da. ● Udalak kanpainak eta laguntzak bideratuko ditu helduak euskaldundu eta alfabetatzeko. ● Gainera, Udalak euskara lan esparruan sustatzeko kanpainak eta plangintzak bultzatuko ditu. 31
  • 32. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA EUSKALDUNEN HIZKUNTZ ESKUBIDEAK BERMATZEA Helburua: ● Hala herritar euskaldunek nola udal langile euskaldunek tratu berdina jasoko dutela eta euskara normaltasun osoz erabili ahal izango dutela ahalbidetzea. ● Herritarrek Udalarekin euskaraz aritzeko duten eskubidea bermatzea. Estrategiak: ● Euskararen zinegotzigo bat sortzea, euskara berreskuratzeko erreferente politiko nagusia izango dena. ● Euskararen erabilera esparru publikoan eta udal instalazioetan arautuko duten ordenantzak egin eta abiaraztea. ● Euskararen udal Batzorde bat sortzea, ordenantzen jarraipenaz eta garapenaz arduratzeko, gizarte taldeen eta norbanakoen parte hartzeari irekia. ● Udal Langileak Euskalduntzeko Plan bat egin eta abiaraztea, hala zerbitzuak ematerakoan nola udal langileen arteko harremanetan euskara erabiltzea bermatzeko. EUSKARAREN ERABILERA SUSTATZEA Helburua: ● Gasteizko euskaldunen artean hizkuntzaren erabilera sustatzea, gazteak, familia eta saltokiak jarduteko ardatz nagusi bihurtuz. ● Enpresetan euskararen erabilera bultzatzea. Estrategiak: ● Gazteei zuzenduriko kirol, aisialdi eta kultur jardueren euskarazko eskaintza gehitzea. ● Jarduera elebidunak eskaintzea, zailtasuna duten edota pausoa ematen ausartzen ez diren pertsonei euskararekin eta euskaldunekin harremanak izateko aukera emanez. ● Familientzako antolaturiko jardueretan euskarari protagonismoa ematea, eta horrela, bai gurasoen eta bai seme-alaben artean hizkuntzaren erabilera bultzatzea. ● Atxikimendu libreko kanpainak abiaraztea, euskaraz zerbitzatzen den saltokiak ezagutarazteko, euskaldunek beren hizkuntza non erabil dezaketen jakin dezaten; saltoki horien laguntzaz kanpaina bereziak antolatzea. ● Diru laguntzak emateko hizkuntza irizpideak ezarri behar diren aztertzea. ● Aisialdiko jardueretarako langile euskaldunen lan poltsa bat ezarri behar den aztertzea. ● Gizartetxeen sarean teknologia berriekin loturiko zerbitzu eta produktuak eskaintzea. ● Auzo elkarteekiko eta hizkuntza normalkuntzako esparrukoekiko lana sakontzearen aldeko apustua egiten dugu. EUSKARA IKASTEA SUSTATZEA Helburua: ● Euskara ikastea sustatzea eta erraztea. ● Ikasle eta elebidun pasiboei euskaraz hitz egin ahal izateko guneak eskaintzea. Estrategiak: ● Sentiberatze kanpainak. ● Euskarazko komunikazio sareak sortzea. 32
  • 33. Aralar Gasteiz 2011ko UDAL EGITARAUA ● Derrigorrezkoa ez den irakaskuntzan (0-3 urte), haur eskoletako langileak, irakasleak eta gainerakoak, euskaldunak izango direla bermatzea. ● Gurasoei, etorkinei eta dendariei zuzenduriko ikastaroak mantentzea, eskariaren, lortutako emaitzen eta irakasleen iritziaren araberako hobekuntzak eta aldaketak eginez. EUSKARAREN PRESENTZIA SUSTATZEA Helburua: ● Udalak parte hartuko duen ekintza orotan euskararen presentzia duina bermatzea. Estrategiak: ● Idazkun publiko guztiak elebikoak direla ziurtatzea eta euskarari lehentasuna ematea, Kontseiluak hizkuntza paisaiaren kontuan emandako gidalerroei jarraituz eta azterketa toponimiko bat eginez. ● Dokumentu publiko guztietan euskararen presentzia bermatzea. ● Udal argitalpenetan euskararen presentzia bermatzea, proportzionaltasun egokia errespetatuz. ● Udalak diru laguntza emandako, bultzatutako edo anolatutako ekimen guztietan euskararen erabilera bermatzea, bai zabalkunde kanpainetan, bai banatutako dokumentazioan eta baita jendaurreko ekintzetan ere. ● Euskararen sustapen instituzionala. Herriaren berezko hizkuntza den aldetik, berezko hizkuntzan egindako jarduerei lehentasuna ematea, eta baita esku-hartze instituzionalei ere, euskara politikan eta gizartean finkatuz joateko. ● Jaialdi nagusietan (Jazzaldia, FesTVal, eta abar) hizkuntz normalkuntzako planak garatzea defendatzen dugu. KULTURA Kultura ikuskizunekin nahasteko ohitura zabaldu eta gehiegizkoaren aurrean, gasteizko sortzaile eta talde sustatzaileak izango dira Aralarrentzat erreferente nagusi, eta gizartetxeetako eskaintza eta auzoetan garatutako jarduerak gehitzea. Proiektuak akuilatzearen aldeko apustua egiten dugu, kontrolatu ordez. Auzoetako kultura eta bertako elkarteetatik sortutakoa, esate baterako auzoetako jaiak, bultzatzeari ematen diogu lehentasuna. Kultura bizipen eta prozesu gisa ulertu behar dugu. Gure zutabe nagusia euskarazko eta Euskal Herriko kultura den arren, kultura aniztasuna kontuan izango dugu, hala sorkuntzan nola ikuskizunetan, baina merkatuaren ohiko logikaren estandarizazioa eta prozesu globalizatzailea saihesten ahaleginduz. Kultura, politika gizarteratzeko eta gizarte kohesioa lortzeko lanabesa izan dadin lortzeko lan egin behar dugu. Ahalegin berezia egingo dugu kultur adierazpide guztiek tokia izan dezaten, eta baita instituzioen logikatik kanpo geratu ohi diren kaleko arte guztiak biltzeko ere. Kultur ezagutzak elkartrukatzea da eta, beraz, kultura (kultura ez-formala) mundu guztiari hurbiltzeko sistema publiko bat eskaintzeaz gainera, era guztietako kulturen parte hartzean sakondu behar da, kulturuneak elkarrekin kudeatzea aukera bat delarik, horrela tokiko kultur politiken erabiltzaileen hurbiltasuna eta inplikazioa lortuz. Horretarako, hona zer proposatzen dugun: ● Kultura aldaketa eta elkartruke, askotariko, formal eta ez-formaletarako gune gisa planteatzea. 33